2018/11/12

Feminismoa(k), bizitzeko modua eta borrokarako tresna!


Feminismoa niretzat, bizitzeko modu bat denez eta ezagutu nuenetik nire “mundua” ikusteko eta ulertzeko modua guztiz aldatu denez, dena hankaz gora jarriz, handik eta hemendik hartutako pintzelada txikiekin egin dudan definizioa hauxe da:


Aurreko edizioetako feminismoen inguruko post bat aukeratzekotan, bereziki Goretti Eskalzak idatzitakoa aukeratuko nuke. Zergatik? Feminismoen kontzeptualizazioari buruz hausnarketa oso interesgarriak egiten dituelako, modaren kontua aipatzen duelako eta orain arte ezagutzen ez nuen Aleksandra Kollontáiren ekarpenak ezagutzera ematen dituelako. Feminismoa moda ote den askotan entzun eta eztabaidatu da eta, Gorettirekin bat etorriz, feminismoa modan dagoela baina moda bat ez dela uste dut. Honi lotuta, bere sarreran erabiltzen duen bideo hau asko gustatu zait.





Hezitzaile bezala jorratzeko mila gai “feminista” datozkit burura… Izan ere, feminismoen espektroa oso zabala da… Baina inguruko jendeari galdetuta, honako hauek komentatu dituzte:
  • Sexu-genero sistema, identitate anitzak… Jaio aurretik “markatzen” gaituen zerbait delako (rolak, estereotipoak…) eta gure bizitza baldintzatzen duelako.
  • Indarkeria matxistaren izeberg-a zelan osatuta dagoen ezagutzera eman eta estruktura heteropatriarkala sostengatzen duten puntu ezberdinak identifikatu.
  • Sexualitatea eta harreman-ereduak (harreman osasuntsuak sustatu).
  • Transfeminismoa eta intersekzionalitatea ulertaraztea. Izan ere, zapalkuntza sistema ezberdinek emakumeengan zelan eragiten duten ulertu beharra dago. Patriarkatua ez delako zapalkuntza sistema isolatu bat.
  • Eredu izan eta ereduak eman. Azken honen harira, oso aberasgarri ikusten dut emakume erreferenteak eta, oro har, mugimendu feministak historian zehar egindako ekarpenak ezagutzera ematea.


Azken honen harira, ezin dut emakume feminista esanguratsu bakarra aukeratu bi arrazoi nagusiengatik: alde batetik, gaian oraindik askoz ere gehiago sakondu beharko nukeelako eta, bestetik, ezagutzen ditudan guztiek bere “ekarpentxoa” egin dutelako nolabait. Hala ere, feminismo eta belaunaldi berrien erronkei erreparatuz, errealitate digitala kasu, “ziberfeminismoa”, teknologia berriak, interneta edo sare sozialak datozkit burura. Belaunaldiak aldatzen doazen heinean, jendeari “heltzeko” moduak, komunikatzeko formak, ere aldatzen dira. Komunikazioa eraginkorra izan behar da eta, horretarako, garai berriei egokitu behar gara.



Gaur egungo egoerari oso ondo moldatu den emakume feminista bat aipatzekotan, Irantzu Varela izango zen. Komunikabideetan lan bikaina egiten ari dela uste dut (YouTube-en, telebistan, aldizkarietan, sare sozialetan, e.a.), bere mezuak oso argiak dira, zorrotzak, baina era berean umoreaz baliatzen da… Belaunaldi berriei heltzeko oso aproposa. Adibide gisa, El Tornillo bideo bilduma daukagu.

Bukatzeko, aurretik aipatu dudan intersekzionalitateari lotuta dagoen genero, arraza eta klaseari buruzko bere bideo bat uzten dizuet.




Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina