2021/10/02

Yolanda

 

Duela nahikotxo urte, sutsu defenditu nuen ikasleek   nahi zuten moduan janzteko eskubidea; urte batzuk geroago nerabe bati indarrez ukatu nion nahi zuen moduan janzteko eskubidea; orain, kementsu, nire beldurrek inoren eskubideak zapaldu ez ditzaten, agertzen zaizkidan kontraesanak  kudeatzen ikasi nahi dut.

Beraz, bizitzan zehar gertatzen zaizkigun  aldaketetan eta pertsona desberdinen batasunean  fokua  jarri nahi dut. Nire kolore gustukoena urdina zen, orain tonu beroagoetara  mugitu naiz, zereal  helduen zelaietako koloreetara. Ildo beretik, elementu bat aukeratu beharko banu ura aukeratuko nuke, egoera berrietara egokitzen dena,  baina aldi berean lurrarekin identifikatzen naiz, tinko errotuta gure lurran. 

Arlo profesionalean azkeneko 4 urteak Berritzegunen pasatu ditut. Aurreko urte guztiak, Hezkuntza sisteman, maila eta funtzio desberdinak jorratzen eman ditut, BHko irakaslea, LHko tutorea baita ikasketa burua ere. 

Gure lanarekin mundu hobeago baten alde zerbait egin dezakegula uste izan dut eta horretan jarraitzen dut.  Ilusioz hasten dut bide berri hau, enpatia hitz polita da  eta enpatiarako bidean nago. ANIMO GUZIONTZAT!!

 

1 iruzkin:

  1. Mila esker Yolanda, zure kontraesanekin identifikatzen naiz.

    ErantzunEzabatu