IAZKO BLOG BAT GOMENDATU:
“PARTAIDETZA: GUZTIONA, GUZTIOKIN,
GUZTIONTZAT!!”
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/partaidetza-guztiona-guztiokin.html
Blog-post hau aukeratu dot
arrazoi hauengatik: edukin interesgarriak; azalpen argi eta koherenteak;
estekak,… Are gehiago, hezkuntza eremurako metodologia eta ikastetxearen egitura
eta antolaketaz hitzegiten du modu
didaktikoan. Azpimarratzen du ere zehar- konpetentzien garrantzia partaidetza
sustatzeko garaian. Eta dena modu ezin hobean azalduta. Hortaz, hobekuntza proposamenik
sartzeko aukerari gutxi ematen ditu…
Zure inguruan partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu
esanguratsuren bat aipatu.
Aurreko blog postetan ere inoiz
komentatu izan dot hezkuntza eremuan emakumezkoak gehientsu direla kopuruz,
hortaz partaidetza aldetik ez dot ikusten horrenbeste arazo. Beste arazo bat
izango zen ikaslego eremura murgiltzea edota zuzendaritza karguetan enfokatzea
atentzioa. Azken honi buruz ez daukat estadistikarik baina esperientzia pertsonalak
esaten dozta parekotasuna maila honetan ere bide onetik doala. Dana dala, estatistika
zehatz bat beharko genuke horrelako baieztapen bat modu orokorrean adierazteko.
Baina momentu honetan
administrazioko lan eremura murgildu behar naiz, horretan bait dihardut. Eta
lan eremu konkretu honetan, gizonezko hainbat badago ere emakumeak dira
gehientsu, burutza kargutan batez ere. Hortaz, egoera ezin hobea genero
parekotasun ikuspuntutik. Dena dela, gure administrazioko bilgunetan behaketa
egin ostean, gehitu behar dot emakumeen parte hartzea ez dela murritzagoa ez
kopuruz ez kalitatez gizonezkoen parte-hartzekin konparatuz. Are gehiago,
sarritan eredu dira gizonontzako.
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria
izan daitekeen baliabideren bat gomendatu.
Heziberri 2020ak aholkatzen duen
bezala, metodologia aktiboak dira aproposenak parte-hartzea sustatzeko. Hor
ditugu ikasketa kooperatiboa, Ikasketa Zerbitzua, proiektuka lan egitea,… Baina
metodologia guztien hauek aplikatu arren irakaslea da guztion parte hartze
aktiboen gidari.
Denok ezagutu doguz egoerak non
ikasleak kukiltzen diren besteen aurrean parte hartzeko garaian, batez ere ahoz
esan behar dutenean beraien iritzia, zalantzak galdetu edota irakasleak
galdetukoari erantzun behar. Egia da lotsa sentsazio hori ez dela haur eta
gazteena solik, nagusion artean ere ohikoa delarik. Baina ikasleetara
bueltatuz, nik behintzat ezin dot esan sexuaren arabera ikusi dodanik partaidetzaren
murrizketa. Ikasle batzuk oso parte hartzaileak dira (batzutan gehiegikeriekin
ere, besteen parte hartze aukerak murriztuz, baina horretarako dago
irakasle-moderatzailea) eta beste batzuk ez horrenbeste, beti ere beraien
nortasunaren eta testuinguruaren arabera. Zer egin dezake horrelako egoeren
aurrean irakasleak?
Modu oso erraz eta eraginkorra
talde txikiak sortzea da. Ez da berdina norbere iritzia plazaratzea 3 kideen
aurrean ala 20 kideen aurreran. Talde txikiak osatzeko garaian praktikoena
ingurukoekin biltzea bada ere, irakasleak kontu handia izan behar du sexu
bakarreko taldeak osatu ez daitezen. Talde txiki bakoitzean bozeramaile bat
egongo da, gero honek adieraziko duelarik jasotako iritziak talde handian.
Horrela, modu ez zuzenean bada ere, ikasle guztiak sentituko dira beraien
iritzia emateko aukera izan dutela testuinguru errazago batetan eta talde
handiaren presiorik gabe.
Bestalde, egokia iruditu zait
hurrengoko GLOSARIOA, non oinarrizko kontzeptuak azaltzen diren hiztegi moduan
aurkeztuta eta ahur eta gazteen partaidetza eskubideen alorrean.
Klikatu ahal dozu irudian bertan esteka zabaltzeko:
Azkenik, bideo bat proposatzen
dot partaidetza sustatzeko esperientziekin Haur Hezkuntzako geletan. Madrileko
Unibertsitate Autonomokoaren da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina