2022/03/20

Tratu onak harremanetarako ardatz

 



* Aurreko edizioetako Martaren "Tratu onetik elakarbizitza positibora" sarrera aukeratu dut. Oso sarrera landua iruditu zait, baliabide piloa eskaintzen dituelako eta biok ildo beretik goazela ikusi dudalako. Bioi iruditu zaigu oso kontuan hartzeko ideia honakoa: itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.

*Ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabideak hainbat daude, eta nik hurrengo hauek aipatuko ditut:

Egunon printzesaLaburmetraia honek hainbat urte dituen arren, oso erabilgarria da DBHko ikasleekin erabiltzeko beraiengandik oso gertu ikusten dituzten eszena eta egoerak aztertuko dituztelako. Neska gazte batek bere egunerokotasuneko eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak islatzen ditu. Gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. 


Honako material hau ere oso egokia iruditzen zait: Nafarroako Amodio zintzoen gida

Eta beste hau ere bai:
Bizikasi Tratu txarrak, tratu onak



* Hau guztia lantzeko erronka nagusia, noeberak egin beharreko lana dela da. Hauek dira guk geuk egin beharrekoak:

  • Autoezagutza landu eta onartu zarena, badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
  • Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipat
  • propioa sortuz.
  • Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gab
  • Konparaketak alde batera utzi.
  • Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
  • “Ez” esan, behar duzun guztietan.
  • Autodefentsa estrategia anitzak garatu.

Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina