2023/01/14

Eman bide!

Zorionekoa inoiz arzalpena hartu behar izan ez duen emakumea! 


Amaia Nausiak Gizonek-gauzak-azaltzen-dizkidate Berrian argitaratutako artikuluan hizlari zela gertatu zitzaiona kontatzen du. 

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak dio berari esparru bakarrean aitortu zaiola autoritatea, feminismoaz ari denean. 

Deigarria egin zait irakurtzea emakume batzuk oraindik  duten boterea izkutatzeko joera dutela. Gauzak horrela ez du ematen plazara salto egiteko gogo handirik, ezta? 

Gizona nagusi den esparruetan emakumeak izan ditzakeen zailtasunen analisi sakona eginda astinduko ditugu “mea culpa” asko eta konplizeak aurkituko ditugu hemen eta han diren ahalduntze eskoletan.


Ausartu ziren aurretik emakume batzuk eta botere handia lortu ere bai. Horietako batzuk gizonen lidergo estilora makurtu behar izan ziren neurri batean. June Fernández-en “Abrir el melón” liburuan jasotzen denaren arabera Angela Merkelek esana da “Boterea eta subirotasuna hertsiki lotzen zaizkio ahots ilun eta sakon bati”. Horregatik politikan emakume izateagatik izan zuen desabantailarik handiena ahots kirrinkaria izan zela dio elkarrizketa batean. Margaret Thatcher berak ere ahots-lezioak hartu behar izan zituen kanonak eskatzen zuenera hurbiltzeko.


Ez zuten beldurrik erakutsi Covid-19aren aurkako borrokaren analisiak ezagutzera emandako hainbat emakume politikarik; modu propioak arrakastaz ezarri zituzten. Forbes aldizkari ospetsuak aitortzen duen bezala, Covid-19aren aurreko neurri egokienak hartu zituztenen artean nagusi dira hainbat herrialde gobernatzen dituzten emakume hauek: Jacinda Ardern (Zelanda Berria), Katrín Jakobsdóttir (Islandia), Erna Solberg (Norvegia), Sanna Marin (Finlandia), Mette Frederiksen (Dinamarca), Tsai Ing-wen (Taiwán), Angela Markel (Alemania).


Eskola esparruari dagokionez parte-hartzea bultzatzeko material mordoa aurki dezakegu  Gurekin bada, izango da proposamen didaktiko izugarrian. 

Alde sozial edo kolektiboan bidegabekeriaren parte ez izateko ekimen xumeak egin ditugu gurean: adinez nagusiagoak gaztetxoagoen jolas orduetan futbola ez diren jardueren proposamena eta talde kohesioa indartzen duen NI, ZU, GU proiektua.

Gela esparrua gainditu eta konpromisoaren balioa erakusten duten taldeak indartu ditugu hala nola Ikasle Batzordea eta Euskararen aldeko Tangarta ikasle taldea.

Arlo pertsonalean, berriz, ezin ahaztu ametsek norberaren etorkizunaren proiekzioan izan ditzaketen indarra; elika ditzagun amets horiek sasoi eta arlo desberdineko emakume erreferenteak ezagutzera emanez.  

Aurreko urteetako Partaidetza, guztion eskubidea post-a aukeratu dut egiten duen analisiaz gain baliabide mordoa eskaintzen dituelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina