Parte hartzen daramagu Historian betidanik, galdera da: non hartu dugu parte?
Aurreko edizioetako sarrera hau aukeratu dut eta ondoko ideia nagusia azpimarratu nahiko nuke:
"Parte-hartzen, parte-hartuz ikasten da, ez dagoe besterik"
Ez dizue inor burura ekarri? Clara Campoamorrek esan zuen "La libertad se aprende ejerciéndola" eta esaldi famatua bilakatu zen. Eraman dezagun beste esparruetara eta, zehazki, orain eskutartean daukagun gaira.
Esaldi hau irakurgaiarekin lotu nahiko nuke. Izan ere, bertan irakurri ahal izan ditugu partaidetzaren balditzak, eta horien artean aurki genezake "Parte hartzen jakin" baldintzetariko bat. Beraz, nola parte hartzen jakin ez badugu parte hartzen? Horregatik hain interesgarri ikusi dut Amaiak bere sarreran aipatutako ideia.
Agian partaidetza bizikletan ibiltzea bezala da: bizikletara igo barik ezin zango duzu ikasi, ezta? goazen parte hartzera orduan, eta onar ditzagun akatsak, kritikak, eta ikas dezagun horiek guztietatik.
Partaidetzaren beste baldintzetariko bat da parte hartu nahi izatea, noski. Eta egia da batzuetan emakumeok ez dugula nahi guaza batzuetan "sartu". Horren inguruan ondoko bideo interesgarria topatu dut, hain zuzen ere, emakumeen parte-hartzearen inguruan politikan:
Gure gaiarekin jarraituz, erantzun beharreko lehenengo galderari dagokionez, hasieratik esan dudana errepikatuko dut berriro ere.
Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko? Gu geu. Hau da, hezkuntza sisteman parte hartzen dugun guztiok gara zailtasuna, irakasle eta gainerako partaideek azalarazten duten erresistentzia. Azken finean, benetako aldaketak ezin dira gauzatu aldaketak jasango dituztenek ez badute nahi. Horregatik, ezer txertatu baino lehen, hezkidetza eta feminismoa helarazi behar da komunitate osoari.
Nire inguruan behatutakoari dagokionez, teorian irakurritakoa praktikoan bizi izan dudala esan dezaket. Hezkuntza-sisteman lanean ari naizela, erakunde berezian lan egiten dudala esan dezaket. Hala ere, egitura mantentzen da: gehiengoa (oso gehiengoa) emakumeak gara, baina zuzendaritza taldean izugarri murrizten da proportzioa. Eta zuzendaria, noski, gizona da. Nire ustetan lotura handia dauka honek aurretik aipatutakoarekin: gutariko askok ez dugu nahi zuzendaritzan sartu ezta ere ez, baina bai ikusten dugu beharra... nork egingo du orduan?
Ez dut uste askok kontrako egoerak bizi ditugunik. Beraz, esan bezala, GOAZEN PROTAGONISTA IZATERA!
Emakumeen ekarpenak eta presentzia lantzen
ari garenez, euskal idazle eta kazetari oparoa den Arantxa Urretabizkaiari egin
nahi nioke omenalditxoa; izan ere, bera da XX. mendearen erdialdean jaiotako emari
handieneko iturri feministetako bat. Hain zuzen ere, https://zubitegia.armiarma.eus/?i=139
estekan dago ikusgai hainbat eta hainbat emakume sortzailerentzat eredu denaren
lan-eskergaren zati bat .
Horietatik guztietatik, Zuri-beltzeko argazkiakliburu
autobiografikoa hautatu dut. Garai baten, objektu eta jarrera batzuen
erretratuak barnebiltzen ditu, zuri-beltzean eginak; erretratuok Espainiako
Gerra Zibilaren osteko hamarkadei dagozkie, 1960ra artekoei. Erretratu guztiek
zer pentsatua ematen badute ere, “Neskak eta mutilak” aukeratu dut, izugarri
ongi islatzen baita bertan gizarte patriarkatuaren oinarrian dagoen sexismo
mugaezina.
Hain zuzen ere, pasarte honetatik hartu dut
leloa:
Amaitzeko, Gema
Lasarteren artikulu bat partekatu nahi nuke zuekin. Arantxa Urretabizkaiak
amatasuna bere narratiban nola jorratu duen jarri du agerian.
Hori da genero indarkeria. Baina hau jadanik kontu zaharra da, behintzat batzuentzat. Feminismoak gaur egun oinarrietara jo beharko luke, bertatik bakarrik bukatu ahal izango dugulako hain gogorra den azken pauso horrekin. Hori esango nuke dela faltan botatzen dudana eremu hezitzaile gehienetan.
Azaroa da genero indarkeriaren aurkako hilabetea: A25 daukagu laster, eta morez markatutako eguna da guztion egutegian. Eta generoaren indarkeriaren alde egiten duen inor ez dugu topatuko; hasiera batean, edonork esango du hori ez dagoela ondo. Baina indarkeria horren errudunei, arrazoiei, barnekok tripei, seinalatzean gauzak aldatzen dira; jendea ez dago hain ados. Horregatik guztiz ezinezkoa da indarkeriaren atzetik dagoen guztiari erreparatzea.
Bi datu nahi ditut salatu gaurkoan:
Gezurrezko denuntziak guztizkoaren % 0,0074 baino ez dira. Lapurretaren kasuan, esaterako, denuntzia horiek % 50 baino gehiago dira (irizpide berdinak jarraituz). Hau komentatu nahi nuen genero indarkeriaren aurka borrokatzeko ezarritako legeen aurkariak gezurrezko denuntzien asuntoa erabiltzen dutelako beti argudio bezala; izan ere, haien ustetan “emakume batek bakarrik egin behar du deia bat eta gizona kalabozoan sartzen dute berehala, eta hori itzelazko gehiegekeria da”. Zein gogorra entzutea genero indarkeriaren aurka egiten den edozer gehiegikeria denik. Eta hare gogorragoa, jadanik denuntziak jarri dituzten emakumeak etengabe direla teleberriaren protagonista, “hilda agertu” direlako.
Bestalde, beste topiko baten aurka egin nahi dut. Askoren ustez, “genero indarkeria jasaten duten emakumeak pobreak dira, ez dute independentzia ekonomikorik, eta horregatik ez dira joaten haien etxeetatik”. Errealitatea beste bat da: genero indarkeriak ez daki adinaz, arrazaz ez eta maila sozioekonomikotaz; bakarrik daki biktima EMAKUMEA dela. Erlaziotik edo etxetik irteten ez den emakumea infernu bat bizitzen ari da: manipulazioa, txantajea, intimidazioa, beldurra, batzuetan seme-alabak erditik… eta biktimak duten gauza hamankomun bakarra patriarkatua da. Hetereopatriarkatuan hezitu dira, eta diruak hori konponduko lukeela ez da baizik eta beste ideia patriarkala eta kapitalista.
Honekin guztiarekin lotuta, deigarria egin zait “Susmoaren Filosofia” blogeko sarrera. Ez nuen ezagutzen ideia hori, behintzat izen horrekin, nahiz eta denbora luzea daramadan galdetzen gizarteko gauza askoz. Filosofia horren esanetan, ezer NORMALtzat hartu baino lehen, galdetuko diogu gure buruari zer boterek sortu duen eta nor den irabazle normaltasun horrekin. Erantzuna? Sorpresarik ez. Baina modu hona da batez ere normaltasun horretatik kanpo dauden gauzak gure normaltasun bilakatzeko, eta gutxinaka, agian, errealitate berri bat sortuko dugu.
Azkenik, esaldi honekin bukatu nahi nuen. Ez da emandako zerrendatik hartutako ideia, baizik eta Roy Galan idazleak esandakoa. Baina niretzat errefente potentea da, eta partekatu nahi izan dut guztiekin.
Baliteke esaldiari erlaziorik ez ikustea gaiarekin. Baina beraren ustez, eta nire ustez ere, maitasunean hezituak izango bagina biolentzia desagertuko litzateke. Kapitalismoa, lehiaketa, sexismoa, arrazismoa, homofobia... diskriminazio eta biolentzia mota guztiak maitasun ezaren seinale dira, hutsune hori betetzeko moduak dira, eta benetazko amodioa (ez asko maite, baizik eta aske eta ondo maite) hedatuko balitz, gizarte berria sortzeko aukera izango genuk gure eskuetan.
Moyano
legeak (1857) ezarri zuen lehenengo aldiz 6 eta 9 urte arteko neskak eskolarajoateko derrigortasuna. Neskentzako
eskolak sortu zirenez, maistrei prestakuntza pedagogikoa emateko beharra ere sortu
zen. Baina bi sexuen lan-banaketa tradizionaletik abiatzen zen legea, eta
neskak etxerako edo magisteritzarako besterik ez zituen prestatzen. Beraz,
neskak mutilengandik banatuta zeuden eta garatzen zuten curriculuma ere
desberdina zen. Ikasketetan aurrera egin nahi zuten emakumeen bidea ez zen
erraza.
Derrigorrezko eskolaratzeko adina zabaltzen joan zen, eta
1970. urtean (14/1970 legea) lortu zen 14 urtera arteeskolara derrigorrez joan behar
izatea, curriculuma berdina izatea neskentzat eta mutilentzat eta, horrekin
batera, denak elkarrekin egon ahal izatea gelatan. Sexuz desberdindutako
eskolatik eskola mistora pasa zen. Urrats handia, zalantzarik gabe.
50 urte pasata… non gaude? Benetan egin dugu aurrera? Denontzako
curriculum berdina dugu, bai. Neskak eta mutilak elkarrekin daude gure geletan,
bai. Itxuran aukera berdinak dauzkagu denok, bai. Baina… hala da, benetan? EZ!!
Eskola mistotik
eskola hezkidetzailera pasa behar dugu, ez baita egia berdin hezten eta garatzen
direla gure haurrak, neska edo mutil jaio baldin badira. Gizarteak ez dituelako
berdin tratatzen eta, ondorioz, eskolak ere ez.
Nola definitu,
ordea, Mari Jose Urruzolak esaten dituen pauso berri horiek? Blokearen
irakurgaiak hainbat pista eman dizkigu:
Hortxe dugu, ba, erronka!!! Eta, horretarako zer? Besteak beste, hauek:
Eskola komunitate
osoarekin sentsibilizazio-lana egin, argi izan dezagundenok emakumeak presente egin behar
ditugula eta hori guztion lana dela.
Orekatu beharreko eremuak zein diren aztertu.
Curriculumaren
errebisioa egin, ofiziala eta ezkutua, Dekretuetatik
hasi eta gelan egiten den lana arte.
Eskolan erabiltzen diren materialetan
genero-ikuspegia zaindu. Horretarako, baliagarria da
oraindik ere duela 20 urte baino gehiago Neli Zaitegik eta Mari Jose Urruzolak
egindako gida: Nola landu eta aukeratu
hezkidetzarako ikasmaterialak.
Eskola hezkidetzaileak pertsona
ororen garapen integrala askatasunean sustatuko duela sinistu nahi dudalako. Pentazitate ereduan proposatzen
dena lortzea dugulako helburu:
Aurreko edizioetako ikastarokideek
egindako post-etatik Olatz-ek egindakoa gomendatzen dut, emakume musikariak
ekartzen dizkigulako. Hemen
duzue lotura.
Eta, bukatzeko, hezkidetzarako
bost estrategia eraikitzaileetako bat: UMOREA. Virginia Imaz Quijerabaita aukeratu dudan emakume
sortzailea. Zein ongi adierazten duen, umorez josita, bidea. Emakunde saria
eman zioten 2017an, hemen duzue saria jaso zuenean egindako agerraldia.
Disfrutatu!