MATXINATU JAINKOAREN KONTRA
Emakumeen ekarpenak eta presentzia lantzen ari garenez, euskal idazle eta kazetari oparoa den Arantxa Urretabizkaiari egin nahi nioke omenalditxoa; izan ere, bera da XX. mendearen erdialdean jaiotako emari handieneko iturri feministetako bat. Hain zuzen ere, https://zubitegia.armiarma.eus/?i=139 estekan dago ikusgai hainbat eta hainbat emakume sortzailerentzat eredu denaren lan-eskergaren zati bat .
Horietatik guztietatik, Zuri-beltzeko argazkiak liburu autobiografikoa hautatu dut. Garai baten, objektu eta jarrera batzuen erretratuak barnebiltzen ditu, zuri-beltzean eginak; erretratuok Espainiako Gerra Zibilaren osteko hamarkadei dagozkie, 1960ra artekoei. Erretratu guztiek zer pentsatua ematen badute ere, “Neskak eta mutilak” aukeratu dut, izugarri ongi islatzen baita bertan gizarte patriarkatuaren oinarrian dagoen sexismo mugaezina.
Hain zuzen ere, pasarte honetatik hartu dut leloa:
Iazko sarreretatik, honako hau hautatu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=emakumeak+protagonista. Ondo baino hobeto azaltzen du historia berreraiki behar dugula, eta baita historian zehar emakumeen papera ezinbestekoa izan dela azpimarratu ere.
Amaitzeko, Gema Lasarteren artikulu bat partekatu nahi nuke zuekin. Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen jarri du agerian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina