Iceberg-aren punta.
Hori da genero indarkeria. Baina hau jadanik kontu zaharra da, behintzat batzuentzat. Feminismoak gaur egun oinarrietara jo beharko luke, bertatik bakarrik bukatu ahal izango dugulako hain gogorra den azken pauso horrekin. Hori esango nuke dela faltan botatzen dudana eremu hezitzaile gehienetan.
Azaroa da genero indarkeriaren aurkako hilabetea: A25 daukagu laster, eta morez markatutako eguna da guztion egutegian. Eta generoaren indarkeriaren alde egiten duen inor ez dugu topatuko; hasiera batean, edonork esango du hori ez dagoela ondo. Baina indarkeria horren errudunei, arrazoiei, barnekok tripei, seinalatzean gauzak aldatzen dira; jendea ez dago hain ados. Horregatik guztiz ezinezkoa da indarkeriaren atzetik dagoen guztiari erreparatzea.
Bi datu nahi ditut salatu gaurkoan:
- Gezurrezko denuntziak guztizkoaren % 0,0074 baino ez dira. Lapurretaren kasuan, esaterako, denuntzia horiek % 50 baino gehiago dira (irizpide berdinak jarraituz). Hau komentatu nahi nuen genero indarkeriaren aurka borrokatzeko ezarritako legeen aurkariak gezurrezko denuntzien asuntoa erabiltzen dutelako beti argudio bezala; izan ere, haien ustetan “emakume batek bakarrik egin behar du deia bat eta gizona kalabozoan sartzen dute berehala, eta hori itzelazko gehiegekeria da”. Zein gogorra entzutea genero indarkeriaren aurka egiten den edozer gehiegikeria denik. Eta hare gogorragoa, jadanik denuntziak jarri dituzten emakumeak etengabe direla teleberriaren protagonista, “hilda agertu” direlako.
- Bestalde, beste topiko baten aurka egin nahi dut. Askoren ustez, “genero indarkeria jasaten duten emakumeak pobreak dira, ez dute independentzia ekonomikorik, eta horregatik ez dira joaten haien etxeetatik”. Errealitatea beste bat da: genero indarkeriak ez daki adinaz, arrazaz ez eta maila sozioekonomikotaz; bakarrik daki biktima EMAKUMEA dela. Erlaziotik edo etxetik irteten ez den emakumea infernu bat bizitzen ari da: manipulazioa, txantajea, intimidazioa, beldurra, batzuetan seme-alabak erditik… eta biktimak duten gauza hamankomun bakarra patriarkatua da. Hetereopatriarkatuan hezitu dira, eta diruak hori konponduko lukeela ez da baizik eta beste ideia patriarkala eta kapitalista.
Honekin guztiarekin lotuta, deigarria egin zait “Susmoaren Filosofia” blogeko sarrera. Ez nuen ezagutzen ideia hori, behintzat izen horrekin, nahiz eta denbora luzea daramadan galdetzen gizarteko gauza askoz. Filosofia horren esanetan, ezer NORMALtzat hartu baino lehen, galdetuko diogu gure buruari zer boterek sortu duen eta nor den irabazle normaltasun horrekin. Erantzuna? Sorpresarik ez. Baina modu hona da batez ere normaltasun horretatik kanpo dauden gauzak gure normaltasun bilakatzeko, eta gutxinaka, agian, errealitate berri bat sortuko dugu.
Azkenik, esaldi honekin bukatu nahi nuen. Ez da emandako zerrendatik hartutako ideia, baizik eta Roy Galan idazleak esandakoa. Baina niretzat errefente potentea da, eta partekatu nahi izan dut guztiekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina