Hona hemen aste honetako egin dudan hausnarketaren laburpena blogaren sarrera egiteko.
Kartela
Maite Larrauri, filosofoa: "El feminismo ha hecho visible lo invisible, decible lo indecible. Ha sido una revolución"artikuluan Hannah Arendten hitz egiteari buruz egindako aipua aukeratu dut.
Blog sarrera
Aurreko edizioetako sarreren artean Adrianana aukeratu dut. Mila esker!
Beste batzuen artean ondoko arrazoigatik:
Patriarkatua deseraikitzeko bi ideia oso argi eta zehatzak ematen dituelako.
Bere aipuarekin identifikatzen naizelako.
Sarrera aukeratzeko arrazoiak azaltzeko duen moduagatik.
Inguru hurbilean galdezka
Nire inguru hurbilean prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculumean eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan. Nahiko bateratua izan da erantzuna. Adinaren arabera Historia irakaslea edo tutoreak aipatu zuen, Batxilergo lehen kurtsoetan edo OHO 7. edo 8. mailan eta sufragio unibertsalaren inguruan.
Emakume feminista esanguratsu bat aukeratu eta haren ekarpenak bildu.
Carmen, aukeratzen dut dudarik gabe. Mertxez gain, hau da, nire amaz gain; ni naizen modukoa izateko behar nuen testuinguru segurua eskaini zidan lehen pertsonetako bat izan zen. Hau esanda, ez naiz gai hitzetan biltzeko Carmenen ekarpenak ni egiten ari naizen bidean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina