2015/12/07

Hezkuntza ez sexista buruz hausnartzen

Hizkuntzak ez dira sexistak; sexistak hizkuntzen erabilerak dira




https://www.youtube.com/watch?v=bZwp3jsAJB4

Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu, beraz hizkuntzak identitate indibiduala nahiz kolektiboaren eraikitze prozesuan eragiten du. Hizkuntzaren bitartez ere, estereotipo sexistak erreproduzitu daitezke edo hauek gainditu, eta gure jokaera moldatu dezake.

Hitzak boterea dute, jendarte gidatuko duten balioak aukeratzeko boterea; baina, are gehiago, errealitate zehatz bat eraikitzeko boterea da. Sistema patriarkalak hizkuntza erabili du emakumeak kanpoan uzteko. Beraz, nahitaezkoa da hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat ematea.

Zabalduen dagoen iritzien arabera hizkuntza ez da sexista, erabilera baizik. Erabilera sexista izango da genero estereotipoak eta misoginia transmititzen dituenean, hauek sexismo eta androzentrismoan dute jatorria . Kultura eta errealitatea sexista denez, hau daldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da ez-sexista izateko.

Euskarak genero gramatikalik ez duenez, askoren ustez ez da sexista ez hizkuntza, ezta bere erabilera ere, baina euskarak badu genero bereizketa.

Erabilera ez-sexistarako arau orokorrak hiru izan litezke:
  • Genero kutsadura saihestea.
  • Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
  • Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke.

Androzentrismoa hizkuntzaren erabilera sexistaren manifestazio guztien kausa:
  • Gizona generiko gisa agertzea
  • “Giz” erroa generikoki erabiltzea
  • Maskulino orokortzailea izatea
  • Balio generikoa duen hitz bat gizonekin identifikatzea
  • Forma berdina dituzten hitz bikoteak baina generoaren arabera esanahi ezberdina dutenak
  • Parekiderik gabeko terminoak
  • “Jauzi semantikoa”
  • Emakumeen aipamen asimetrikoa
  • Sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak
  • Irainak
  • Txisteak, umoreak, izengoitiak, bromak, piropoak
  • Pertsonen izenak

Gaztelaniak sexuari loturiko genero gramatikala du, bertan maskulinoak plurala egiten du eta neutro bezala kontsideraturik dago (“genĆ©rico omnicomprensivo”-tzat hartuta). Hori dela eta gaztelaniak duen zama sexista euskararena baino askoz handiagoa da. Honela, emakumeak txikitatik ahalegin handia egitera behartuta egongo dira horrek sortzen dituen kontraesan eta txarto ulertzeak ebazteko.

Hizkuntza ikonografikoan irudiek transmititzen dizkiguten mezuetan sexismoa eta androzentrismoa erreproduzitu edo deseraiki ahal da; beraz, arretaz jardun beharko dugu materialak ekoiztu eta aukeratzerakoan. Ikerketek diote estereotipo sexistak indartzen dirrela eta gizonen nagusitasuna errepikatzen dela behin eta berriro. Egoera baztertzaileak zuzentzeko eta gainditzeko espresuki egindako ipuin sorta berriak, arlo guztietan emakumeek egindako ekarpenei buruzko liburuak, blog, webak … aukeratu behar ditugu gure eguneroko lanean.

Hizkuntza gestuala gorputz hizkuntzaren barnean dago eta ekarpena egin ahal dute sexismoa indartu edo gainditzeko
Hizkuntzaren erabileran jendarte patriarkalaren androzentrismoa islatzen da, emakumeak ikustezinak bihurtuz edo beraiei esleituriko rol estereotipatuaz soilik agertuz.

Neska eta mutilen autokontzeptu positibo bat eraikitzeko zein garrantzitsua da identifikazio ereduak izatea eta horregatik du hizkuntzak hain eragin handia, Horregatik, hezitzaileok, hitz egiteko era zehatzago erabili behar dugu errealitate osoa islatzeko.

Hizkuntzan pertsonen aniztasun osoa barne egon behar da, inor kanpoan geratu gabe (emakumeak, gizonak, trans, intersexualak, queer…). Baita, guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak diskurtsoaren objektu bihurtu behar ditugu.

Hizkuntzari erabilera ez sexistaren alde pausuak eman dira, baina oraindik ere bide luzea geratzen zaigu. Prozesua ez da bat batekoa, gako nagusia mentalitatearen aldaketan dago. Hezkuntzan honen alde eginiko ahalegin eta aurrerapauso guztiak onuragarriak izango dira.

Bukatzeko, hizkuntza hezkidetzailea erabiliz guztion ongizatea hobetzen da, bai igorlearena eta bai jasotzailearena. Ibilbideak merezi du!


Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

  • Irakasleak hizkuntza ez sexista erabiltzen trebatu
  • Ikastetxean erabiltzen ditugun materialak aztertu eta sexistak direnak baztertu. Aukerarik ez dugunean, androzentrismoa eta sexismoa agerian jarri eta genero ikuspegitik eztabaidatu.
  • Patriarkatuak hizkuntzari erabilera sexismoa bermatzeko erabiltzen dituen estrategiaz jabetu, androzentrismoa agerian ipiniz. Hau gelan landu
  • Irudiei arreta berezia jarri, ez dezaten sexismoa eta genero estereotipoak transmititu
  • Neska eta mutilekin erabiltzen dugun doinu eta gorputz-jarrerak zaindu, berdintasuna bermatuz
  • Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabilera bermatu (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.


Hizkuntza hezkidetzaile eta ez sexistarako gidak eta baliabideak (euskara, gaztelania...)

Astean zehar landuko dugun gaiaren harira:

2015/12/06

EMAKUMEAK LEHEN LERROAN

Androzentrismoaz ari garenean gizona eta gizonaren ikuspuntua beste guztiaren erdigunean jartzen dela esaten dugu. Errealitatearen kontzepzioa hau ikuspegi maskulinoa ikuspegi bakar eta unibersal gisa ulertzetik dator. Honek emakumeon eta emakumeon munduaren ikustaraztea galarazten du, ikuspegi femenino baten ukapena eta emakumeok egindako ekarpenenen aintzakotza falta. Ikuspegi hau bizitzako espazio guztietan ematen da, artean, instituzioetan, lanean, hezkuntzan, komunikazioan, hizkuntzan, harreman pertsonaletan... izan ere, bizitza ikusi, aztertu eta ulertzeko modu batez ari gara.



Honen aurrean bi erronka azpimarratuko nituzke. Batetik, uste dut emakumeon ekarpena eta ikuspegia txertatzea ez dela nahikoa, ezinbestekoa deritzot horrez gain ikuspegi eta praktika androzentristak alde batera uztea. Hegemonikoak diren balore, diskurtso eta praktiken rol aldaketa bat eman behar da hegemonikoak ez direnak gailentzeko. Bestetik, azken urteotan hartutako neurri bat datorkit burura, diskriminazio positiboa. Uste dut neurri garrantzitsu bat dela emakumeon presentzia eta ekarpenak bermatze bidean, baina arrisku bat ikusten diot, emakumeen parte hartzeak ez du zertan emakumeon ikuspegia bermatzen, horregatik uste dut garrantzitsua dela diskriminazio positiboa emakumeon presentziaz gain, emakumeon ikuspegi, balore eta praktikara bideratua egotea. 



Honen adibideetariko bat bertsolaritzan dugu, emakume bertsolarien presentzia handitzeaz gain, gaiaetan, baloreetan edota tradizioan ikuspegi aldaketa bat ematen da. Horrek emakumea jendartean subjektu aktibo bilakatzen du, emakumea sorkuntzan, kontakizunean eta aldaketan da subjektu aktibo. Agente aldaketa bat ematen da, produktuaren aldaketa ematen da eta hartzaile eta kontsumitzaileen aldaketa  ematen da. Subjektu eta balore aldaketa horiek erreferentzia aldaketak suposatzen ditu eta horrek emakumeon identitate eta espazioen eskuratzea bermatzen du. 


Aldaketa guzti horiek esparru ezberdinetan eman behar dira eta esparru garrantzitsuenetariko bat eskola dugu. Paradigma aldaketa horiek geletan eman behar dira, emakumeak lehen lerroan jarri behar ditugu, emakumeon ikuspegia integratu behar dugu, finean balore berrien gainean eraikiko dugun hezkuntza eredua sortu behar dugu.

Gure esku dago paradigma aldaketa posible egitea


Emakumeen protagonismoaz ibili gara aste honetan.
Hona hamen ikasgai izan dogunaren laburpena irakurgaiaren zatiez baliaturik.
Besteak beste ikasi dogu modu asko dagozala emakumeen presentzia gutxiesteko: gizarteak inposatzen deuskuzan rol hierarkikoen banaketa, hizkuntza sexista, androzentrismoa … baina baita gizonen aldetik emakumeena denaz jabetzea ere.


Zergatik da garrantzitsua kontuan izatea emakumeen presentzia eta protagonismoa?

Oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin eta, ondorioz, boterearen garapenarekin edo jabekuntza-prozesuagaz. 
BegoƱa Salasentzat protagonismoa identitatearen garapenarekin erabateko lotura dau: “Protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.”

Eta boterea, autoritatea?
· Boterea: zerbaiterako ahala, indarra edo eskua; agintaritza, herri bateko gobernua; eratutako edozein autoritate.
· Autoritatea: agintzeko eta obeditua izateko eskubide eta boterea; norbaiti gai batean aitortzen zaion sinesgarritasuna.”

Hau dala eta, egoera ahuletan dauden kolektiboen garapen-beharra adierazteko Ahalduntzea, boterea garatzea erabiltzen da.
Honexek dira patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin bihurtzeko:



Emakumeen presentzia berreskuratzen edota bermatzearen alde hainbat emakumek egin dabe lan estrategia desberdinak erabiliz:

Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira: gorputza eta amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu egin zaie eta. Historiaren berridazketa lan horretan desegin egin behar dira hasieran aipatu doguzan patriarkatuaren mekanismoak: androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioa edo lapurreta.

Paradigma aldaketa.
Historian zehar ikusi dezakegu tradizionalki maskulinoak izan diren eremuetan emakumeen presentziak paradigma-aldaketa ekarri duela jakintzak dituen adar ezberdinetan:
1. Errealitatea, bizitza (eremu publikoan zein pribatuan) interpretatzeko zientzia-arrazionaltasunaren eta objektibotasunaren mugak identifikatzea eta bestelako parametro subjektiboei emozionalei, intuitiboei … ere dagokion baliagarritasuna onartu.
2. Emakumea zein bestelako identitateak, ikerketetan objektu eta subjektu moduan egoteko beharra. Adibidez, ikertzaile moduan, ikuspegietan zein edukietan ekarpenak eginez; eta aztergai bezala, emakumeenak zein bestelako identitateak diren egoerak ikertuz eta emakumeak emaitzetan islatuz.
3. Naturarekin eta orokorrean munduarekin gizakiok dugun harremana menderatzearena ez izatea, baizik eta berarekin orekan egon behar den partea garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak gizartean dituzten zereginak, kokapenak, beharrak, desioak … kontuan izatea.


Ikusten danez, patriarkatuak markatu deusku zer eta zelakoak izan behar ginen?, garan? baina gure esku dago paradigma aldaketa posible egitea. Idazle eta aurrerapauso garrantzitsuak emon dabezan emakumeen barri izan dogu oraingoan be (eta batez be, esango neuke) beraz, oso gustora ibili naiz gai honegaz eta uste dot egunean jartzeko oso aukera ona izan dogula.

   Aipaturiko gaien inguruko proposamen bat egitearren gure inguruko gazte zientzialari baten adibidea jarriko dot, Jarraituko doguz neska honen pausoak ikerkuntza eta berrikuntza mailan zientzia munduan emakumeak ikusgai jartzen jarraitzeko asmoaz.

Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako diseinatzaile industriala. Emakume, gazte, zientzialaria eta ekintzailea, Oiartzungoa. Oso gaztea bezain ekintzailea.

   Aste honetako jardueraren inguruan  betiko moduan datu pila batu dogu, emakume zientzialari, idazle, filosofo, … e.a. Bertan adierazitako gakoen artean honegaz gelditzen naiz;
Curriculum eta material didaktikoa
"Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”
Gerda Lerner

   Hortaz, hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronken artean, batez ere, ezkutatze horregaz amaitzeko garai bateko zein gaur eguneko emakumeen irudia eta aportazioa jasotzea eta ikusgai jartzea litzake batik bat. 

EMAKUMEAK GIZARTEAN BETI EGON


Orain arte emakumeen presentzia eta indarra gizartearen hainbat esparrutan egon arren patriarkatuaren mekanismoek ezkutatu izan ohi dute. Historian zehar famili eta gizarteei lagundu dion emakumeen lanaren garrantzia ukaezina da eta ukaezina ere ekonomian izan zuen eragina: ume, gaizto eta agureen zaintza, etxeko lana, landa lanak, lantegiko lanak …. Gogoratu nahi ditut baserritar, gailetera eta zirgeren lana.   


                            
Izatekotan, emakumeen autoritatea, boterea eta protagonismoa etxe barruan zeukaten baina, legedia aurrean, botere guztia gizonak zuen.  


Mundu osoan abiadura handi edo mantsoagoarekin, aurreko azken bi mendearen garrantzi handiko lorpenari esker, hau da, hezkuntza jasotzeko aukerari esker emakumeek lortzen ari dira beste ezagutzak, nor bere buruaren jabe sentitzen dira, norberaren irudia aldatzen ari da eta emakumearen paradigma berria eraikuntzen ari da. Hori dela eta androzentrismo eta sexismoaren alderdiak kuestionatzen eta ukatzen dira: erreferenteak, mendekotasuna, hierarkizazioa, ezagutzen jabetza… .  Oraindik gizarte bezala erronka dugu: gizon berrien paradigma eraikitzea emakume eta gizonen artean.



Antzinatik, emakumeen ezagutzaren jabetza kentzea guztion kalterako izan da, nahiz eta askotan kentze hori lapurreta suertatu izan: beste garai baten belar inguruan asko zekien emakumea sorgina zen, gizona sendagilea; gure gizartean, besteei janari goxoak prestatzen dituen emakumea sukaldaria da, gizona “chef” eta ospe handikoa. Ados nago Ana Sanchez Bello,2000 ikerketarekin non zientzia androzentrikoa dela esaten duenean. Irakurgaian aipatzen diren emakume zientzialariak aparte nik neuk Madame de ChĆ¢telet , Martha Coston, Henrietta Swan, Hedwig Kohn, Katherine Burr, Yvette Cauchois, Maria Goppert, Marie Luise Spaeth, Martha Jane Berghin, Jean Macpherson eta Jocelyn Bell ere aipatuko nituzke. Amaitzear dagoen 2015. Urte hau, argiaren urtea da eta horren inguruan ikertu diren emakume asko oroitzeko eta goraipatzeko hainbat ekitaldi eta erakustaldi egin dira:  Las mujeres que iluminaron el progreso con ciencia,  Exposición en honor a las investigadoras de la luz.


Emakumen ikusezintasuna, haien ezagutzaren jabetzaren apropiazioa eta  genero estereotipoen errepikapena astean egin dudan azterketaren datuak aztertu eta gero nabaria izan da niretzat: aztertu ditudan liburuen idazle gehienak gizonak dira eta emakumeak idazle-kide baina bigarren postuan daude, ditugun kartelak -guk egindakoak edo  erakundetatik jasotakoak-  generoaren estereotipoak errepikatzen dituzte eta zientzia testu liburuetan emakumeen aportazio minimoaren agerpena. Hau guztia kontuan izanda erronka nagusiak ditugu gizarte bezala oraindik eta ikastetxeetan lan egiten hasteko aproposak izan daitezke:
Emakumeen presentzia historian zehar ezagutarazi eta goraipatu: historiaren irakurketa berria egin.
Emakumeen lanak ikustaraztea eta gizarterako duen balorea eman inportatu gabe zer motatako edo non den (gaizto baten zaintza, zubi bat eraiki, eleberri bat idatzi, teoria bat gauzatu… )
Emakumeen jakinduria guztiei zabaltzea