2015/12/11

HITZAK BAINO GEHIAGO



 

HIZKUNTZA HITZAK BAINO GEHIAGO da. Hizkuntzaren bidez balioak eta bizitza ikusteko modua transmititzen dugu. Eta transmisio horren arabera ikasten dugu mundua interpretatzen, irudikatzen, gainera hizkuntzak baldintzatzen du gure munduaren kontzeptualizazioa.

Eta esaerak dion bezala: lo que no se nombra no existe.


… Indarrean dugun jendarte eredua emakumeen eta gizonen ezberdintasunetan oinarrituta dago. Gauzak asko aldatu diren arren azken urteotan, pertsonen arteko ezberdintasunak sostengatzen eta erreproduzitzen dituzten balore eta sinesmen multzo pila ditugu. Hizkuntzaren erabilerak ere, horren adierazle da

… Alegia, mutilei erreferentzia egiten dieten genero gramatikala neska zein mutilez hitz egiteko. Euskaraz ere, antzerako zerbait gertatzen da. Gizarte, gizaki... eta horrelako hitzak erabiltzen ditugu, pertsonaz hitz egiteko

… Eta hitz horiek gizon hitzetik eratortzen dira. Zergatik erabilera hori? Orain gutxi arte, emakumeak ez direlako hartzen izan eskubide osodun hiritarrak bezala.  (Beldur Barik)




Baina … Zer da? HIZKUNTZA SEXISTA ALA ERABILERA SEXISTA? Hizkuntza sexista identifikatzen dugu emakumeak subjektu bezala agertzen ez direnean edota agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo minduta agertzen direnean.

Iruditzen zaigu Euskara ez dela sexista, eta ez gara konturatzen erabiltzaileok modu sexistan erabiltzen  dugula hizkuntza.




Hauek dira euskaraz eman daitezkeenak:

  •  Genero maskulinoa emakume zein gizonez hitz egiteko erabili:

o   Alkate jaun guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”

o   “Bileran legegizon guztiak egon ziren”



  •  Izendapen asimetrikoa, sexu bat azpimarratzen edo nabarmentzen denean bestearekin  horrelakorik egiten ez den bitartean.

o   “Hiru nekazari, apaiza eta bi emakume Elgoibarreko udal hauteskundeetara aurkeztuko dira”

o   “ Bi asturiar eta emakume bat izan ziren garaile garrote jaurtiketan”

o   Gizonezkoak ekintzaren ardatz eta erreferentzia gunetzat hartzen direnean eta

o   emakumezkoak menpeko edo agindupekotzat.

o   “Etxeberria jauna eta bere andrea etorri ziren”

  •  Sexuaren araberako tratamendu diskriminatzailea.  Andrea eta andereƱoa egoera zibilaren berri ematen du eta uztartu egiten ditu nolabait  emakumeak eta adingabetasuna eskubideei dagokionez. Gizonezkoentzat jauna eta  gizona bakarrik erabiltzen diren bitartean,  emakumezkoentzat andrea, andereƱoa eta neska  erabiltzen dira.

 
o   ”Javier Agirre alkate jauna eta Amaia Irigarai alkate andereƱoa hitz egin zeudelarik...”

o   “ Gizon bat eta hiru neska egin dute ikastaroa”

  

  •  Ezaugarri ezberdinak gizonentzat (adimenari lotuak) eta emakumeentzat (estetika).

o   “Hautesleak bere lehenengo agerraldia egin zuten, Javier Erro indartsu, Elena Sanchez elegante”

o   ”Argazki batean gizon talde bat kontzertu bat ikusten: “Entzuleek  arreta handiz jarraitu zuten musika emanaldia”.

o   Argazkian emakume talde bat kontzertua ikusten: “Talde  dotorea entzuleen artean”


  • Emakumea aipatzea deskalifikatzeko, esaldi estereotipatuak eta esaera zaharrak.

o   “Olagarroa eta emakumea, astindu egin behar dira bigunagoak izan daitezen”.

o   “Beti berriketetan, emakumeak bezala

o   ”Hura zen marimutila hura!”




Eta gaztelaniaz ?

El uso del lenguaje que hacemos invisibiliza, excluye y desvaloriza a las mujeres, como muy bien refleja este vídeo ganador de la primera categoría. Cuando cambiemos nuestras formas de tratar a la gente, cambiarÔ también el uso que hacemos del lenguaje. Pero el uso del lenguaje también contribuye en la transformación de nuest

ras miradas. Por una sociedad mƔs justa y equitativa, hagamos un uso no sexista del lenguaje! (Beldur Barik).



Hona hemen gida interesgarri batzuk:






Eta gomendioak bi hizkuntzetarako baliagarriak:

  •  Erabili “Gizon”, “gizaseme”, “gizonezko” gizonezkoentzat  soilik.
  • “Gizaki”, “Giza” aldiz,  generiko gisa erabili daiteke, gizona zein  emakumeak izendatzeko.
  • Hitz konposatuen bigarren osagaia “gizon” denean  (legegizona, itsasgizona...), -ari atzizkia  erabili lanbidea adierazteko (legelaria) edo beste kasuetan “langile” hitza erabili,  (itsaslangilea).
  • Hitz-elkarketetan  emakumeak baldin badaude : aita-amak, senar- emazteak, errege- erreginak, seme-alabak, aitona-amonak, jaun- andreak...
  • Pertsonari dagozkion balioak, trebetasunak eta gaitasunak aipatzea, pertsona hori  sexo bateko zein bestekoa izan.
  • Gizon eta emakumeei tratamendu berbera ematea. Adib.: jauna, andrea, eta euren izen eta abizenekin. Ez Juan jauna eta bere emaztea.



Baina badira KOMUNIKAZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN HIZKUNTZAREN BESTELAKO ADIERAZPENAK. Horien artean hizkuntza ikonografikoa, hau irudiek bere barnean dagoen informazioa eta transmititzen dituzten mezuak.

Gehienetan hizkuntz idatziak eta askotan ahozkoak ere (komunikabideetan, teknologia berrietan, ...) irudiz hornitzen da eta honekin batera sexismoa eta androzentrismoa erreproduzitzen da.


 


Honengatik arreta berezia merezi dute irudiek:

     Zer erakusten digute?
    •  Zer falta da?
    •  Zer da atzean ezkutua dagoena?
    • Nola irudikatzen da mundua? Mundu maskulinoa? Femeninoa?
    • Menpekotasun harremanak azaltzen dira?
    •  Nolako rolak azaltzen dira? 
    •   ...

    Aho hizkuntzan ere zaindu beharrekoa da erabiltzen doinua, keinuak, ...:

    • Genero aginteari erantzuten al dute?
    • Berdin zuzentzen gara neska eta mutilei?
    • Helduen artean nolakoak dira harremanak?

    Eta gorputz adierazpena:

    •  Zein mezua transmititzen du jarrerak?
    • Nola betetzen da espazioa?
    • Bestearen espazioa errespetatzen al da? 
    •   ...

    HEZKIDETZAren ikuspegitik proposamen desberdinak egiten dira. Hauek azpimarratuko nituzke:

    •  Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
    • Inbertsio erregela praktikan jarri: testuen zein irudien pertsonaien sexu-generoa aldatu ea zer gertatzen den. Sexismoa detektatzeko oso adierazgarria da.
    • Gutxiespen zentzutan erabilitako terminoak, misoginia, lesbofobia, homofobia …. edozein fobia edo mespretxu, arrazakeria eta indarkeria adierazten dituzten terminoak eta espresioak erabat baztertu.
    • Kontuz eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … Sexismoa eliminatu.
    • Irudiei arreta berezia jarri jendartean dugun aniztasun anitza islatzeko, mezua ez maskulinizatzeko eta genero estereotipoak gainditzeko.
    • Ahozko hizkeran adi egon erabilitako doinu eta gorputz jarrerari guztiekiko begirunea adierazteko eta inor bazterturik sentitu ez dadin.
    •  Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?... 
    •   ...

    Nire ustez, Irakasleontzat hizkuntza da tresna handiena, inportanteena, nola ba ez dugun zainduko, nola ba ez dugun hausnarketa egingo? Hezkuntza Sistema HIZKUNTZAN edo hobeto esanda HIZKUNTZETAN oinarrituta dago.





    Hausnarketa pertsonala eta gure ikastetxeen ikasle eta lankideekin? Hau ez ba dugu egiten sexismoaren eragile garrantzitsuenetako bat ez dugu konbatituko.
    Hau bai benetako erronka!!!!







    2015/12/10

    HIZKUNTZA SEXISTA DA?


    Gai honetan, hizkuntzak emakumeen eta gizonen identitatearen garapenaren prozesuan duen indarrari buruzko informazioa jaso dugu, eta honek pentsarazi dit norbaitek esandakoak edo esateko erak eman diezagukeen minaz, are gehiago, pertsona horrekin lotura emozionala baldin badugu; baita aipatutako garapen prozesu horretan, amarengandik, aitarengandik, irakasleengandik, senideengandik, lagunengandik… entzuten ditugun hitzek, gurekin aritzen direnean ikusten dizkiegun keinuek...gure auto-estimurako edota auto-kontzepturako duten garrantziaz ere ( hizkuntza gestuala eta ahozkoa).
    Suposatzen dut, zentzu horretan, izaeraren arabera, eragina handiagoa ala txikerragoa izango dela, baina nire kasuan, axola handia dute esaten didatenak, behatzen ditudan jarrerek, nola esaten didaten (hizkera, keinuak)... Hau dela eta, irakasle bezala hizkuntzei, mintzaerari, asertibitateaz berba egiteari arreta ipini behar diegula uste dut; areago, hezkidetzaren ikuspegitik, baztertuak/ezkutuak izaten diren ikasleen ahalduntzerako daukan pisuagatik, zeren eta horren bitartez, irakurgaian aipatzen den Maria Luisa Calerok dionez “...hizkuntzek gure munduko pertzepzioa baldintzatzen dute eta, are gehiago, gure jokabidea modu zehatz batera orientatzera eraman gaitzake”-en.

        Hizkuntzaren bidez, jendartearen ezaugarriak ere transmititzen dira, eta hizkuntza sexistaren kasuan, hark iraunarazten dituen genero estereotipoak, matxismoa eta emakumeen gutxiestea.
        Agurtzane Juanenaren hitzetan: “Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” .
       
        Nire ustetan, hizkuntza bera ez da sexista, baizik eta bizi garen errealitatearen isla; beraz, errealitate hori aldatuko den neurrian, hizkuntzaren sexismoa ezabatu egingo da.

    Imagen1.jpg

    Euskarak, gaztelaniak eta beste edozein hizkuntzak eragiten duten moduan , sozietatearen adierazle horiek ere “kutsatzen” ditu: generoaren arabera ezberdin erabiltzea eta irakastea, maskulinoa denari femeninoa denari baino inportantzia handiagoa ematea, pentsamolde patriarkalak, androzentrismoa hedatzea, gizona munduaren “zilborra”  kontsideratzea, emakumeak ikusezin bihurtzea, arketipotik ateratzen direnak mespretxatzea, gutxiestea, ahultzea, “genero kutsadura”, “giz” erroaren erabilera generikoa… eta abar.

    46p33-1_1367858288.jpg

        Orain arte egindako iruzkin guztiak, irudiei ere aplikatu ahal zaie; hots, irudiek (karteletan, liburuetan, ipuinetan, komunikabideetan, edozein lekutan agertzen direnek), jendartearen ezaugarriak ere transmititzen dituzte.
    Santurtziko Udaleko Emakumearen Zerbitzuak argitaratu duen “Lengoaia berdinkorra erabileraren gida”k azaltzen duenez:

    “Irudietan honako ezaugarriak dira sexistak eta androzentristak:
    • Emakumeak edo/eta gizonak objetu sexual moduan.
    • Emakume edo gizonaren gorputzaren balioa produktu bati elkartuta.
    • Gizon eta emakumeen arteko erlazioetan, sexu bat besteari subordinatua.
    • Emakumea biktima eta gizona erasotzailea irudikatzen denean.
    • Estereotipatutako eszenak, emakumeak eta gizonak rol tradizionalak betetzen. Zaintza eta etxeko lanak emakumeei bakarrik dagozkien rola izango balitz bezala.
    • Emakumeak edertasunarengatik guztiz arduratuta, arrakasta sozialerako bide bakarra izango balitz bezala.
    • Mutil edo gizonak modu abstraktuak, bi sexuak ordezkatzen daudenean.

    Irudiek transmititzen duten sexismoaren aztarnak oso argi ikus ditzakegu , Gabonetarako ateratzen dituzten katalogo gehien-gehienetan. Onintzak Irureta Azkunek ARGIAn idatzitako honi buruzko artikuluan “Mezua orain dela 30-40 urteko berbera da” (zoritxarrez).

    Bukatzeko, niretzat hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko premiazkoak hauek izango ziren:

    • Bai ikastetxeetan, bai jendartean orokorrean, hizkuntzak, irudiek transmititzen dituzten sexismoaz, androzentrismoaz hausnarketa egitea.
    • Hizkuntza ez sexistarako beharra agertzea eta praktikan jartzea.
    • Curriculumean, bai ahozko hizkuntzari, bai hizkuntza gestualari,  bai komunikazioa asertiboari lekua ematea.
    • Jendartean dugun aniztasun anitzari bai hizkuntzan bai irudietan arreta berezia ematea.

        Marian Moreno estereotipos genero

    HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTAri BIDEA EGITEN



    Gai honetan Hizkuntzak munduko pertzepzioan duen eraginaz konturatu gara. Izan ere, gure hitz egiteko erak munduaren kontzepzioa isladatzen du. Hizkuntza konstrukto kulturala izanik, kultura androzentrikoaren kutsua biziki igartzen da. Honako aspektuak sexismoa agertzen delarik:
    - emakumeak subjektu bezala agertzean
    - emakumeak agertzean baztertuak, gutxietsiak, menpekotasun roletan eta irainduak bezala

    Gaur egungo aditu gehienak ados daude hizkuntzaren erabilera sexista dela baieztatzen dutenean, hizkuntzaren araudia eta erabilera androzentrismoan erroa duelako. 

    EAEn dauden hizkuntza ofizialei erreparatuez gero, euskarak abantail batzuk baditu gaztelaniarekin konparatuz. Hala nola, euskarak genero gramatikalak ez izatean datza baina hau ezkutuko gezurra da, bere azpian sexismoa ere plazaratzen delako. Horren seinale da euskaren hausnarketa sexistaren inguruan Emakundek 2008ko maiatzean argitaratutako "Euskararen erabilera ez sexista" dokumentuan aurki dezakegun lekukotza. Bertan euskararen 28 aspektu aztertzen dira genero ikuspuntutik, hitanotik hasita, jauzi semantikora pasa, -sa atzizkiaren gogoeta eginez, gaztelaniazko maileguak aztertuz, simetriaren arauak ikertzeraino... Ikerketa honen aurrean liburu hau ez da gogoeta sinplean kokatzen, baizik eta irtenbide bat bilatzen du sexismoa ekiditzearren. 

    Resultado de imagen de gattunk


    Esate baterako, euskarak hikaren erabileran generoaren marka agertzen du eta horren aurrean, erdi bideko proposamen bat eskaintzen du, -nk bukaera ematea alegia. Adibide gisa dugu euskal telebistako wasemank programa, edo aurtengo 2015eko Kilometroetan Usulbilgo Udarri ikastolak jarri dion leloa gaittunk!. Aukera ona dela deritzot!


    Euskal TBak Tribuaren beba izeneko programak euskararen sexismoa aztergai dauka. Bertan Uxue Alberdik umorea eta eztabaida ez dela neutroa hizpide duelarik.


    Gaztelaniako kasuan nabarmenagoa egiten da hizkuntzaren sexismoa genero gramatikala duen hizkuntza baita. Kasu honetan "hombre" generiko den hitza bezala erabili ohi da. Horren aurrean, termino hau ekiditzea proposatzen da.

    Hau guztia agerian dagoen hizkuntza formal batetaz ari gara baina bada inplizituki hizkuntzak adierazten duena, hizkuntza ez berbala, ikonografia, e.a. Horren gogoeta eginez gero, kontziente egiten gara zein baldintzatuta gauden modu ez esplizitu batez dagoen hizkuntzaren begiradatik.

    Hau guztia ikastetxeetara eramatea garratzitsua da. Hausnarketa egin eta soluziobide batzuk proposatu eta klaustroetan erabakiak hartu. Dugun egoerari erraparatu behar zaio, gure testuingurua kokatu eta horren aurrean hizkuntza ez sexistaren aldeko erabaki firmeak hartu. Hori da bidea!





    2015/12/09

    HIZKUNTZAREN GARRANTZIA; EZINEZKOA DA EZ KOMUNIKATZEA



    HIZKUNTZA ETA SEXISMOA    Imagen relacionada


    Komunikazioaren teoriek diotenez, ezinezkoa da ez komunikatzea, beraz, zer/nola komunikatzen dugu??

    Gai honen inguruan, oso garrantzitsuak iruditu zaizkit material hauetan agertzen diren ideia hauek:

    *Hizkuntza bat komunikatzeko kodea izateaz gaiz, balore eta sinesmenen transmisorea da, eta errealitatea modu batetakoa edo bestelakoa egitera eramaten gaitu; honek botere handia ematen dio hizkuntzari.
    *Hizkuntza ez da sexista, baizik eta sexista, hizkuntzaren erabilera da, errealitatea sexista delako, eta hizkuntza errealitatearen isla da.
    *Gizarteak ikuspegi androzestrista duenez (gizona balore unibertsalen zentroa eta neurria), erabiltzen dugun hizkuntzak androzentrismoa islatu eta indartu egiten du.
    *Euskararen erabilera sexistaren adibideen artean, larrienak honako hauek iruditzen zaizkit:
         -GIZONA generiko gisa erabiltzea.
         -jauzi semantikoa: hitz baten esanahi orokorretik espezifikora pasatzea, abisurik gabe (generikoa       eta maskulinoa nahastuz)
         -egi orokortzat hartzen ditugun “gezur androzentristak” (sufragio unibertsala, demokrazia…)
         -sexuen araberako ezugarri eta balorazio desberdinak (edertasuna, ahultasuna…// indarra,
          boterea…)
         -umorearen aitzakiarekin egindako adierazpen sexistak
    *Konturatu gabe, irudien bitartez, gizonen presentzia indartu eta emakumeena ezkutatzen dute eskuartean erabiltzen dugun hainbat materialak (testuliburuak, argi eta garbi).
    *”Inbertsio araua” oso tresna erabilgarria da hizkuntzaren adierazpen sexista batzuk egiaztatezko..

                                                            Ā«El idioma no se deja reglamentar tan fĆ”cilmenteĀ»


    *Gai hau ere oso interesgarria iruditu zait, konturatezn ez garen alderdi bat delako, eta, aipatzen den moduan, komunikabide askok barregarri bihurtu nahi izan dutelako hizkuntza ez sexista erabiltzearen aldarrikapena. Nire ustez, honek, atzerapausu handia suposatu dezake, ez baldin bada, azterketa sakonagoa egiten, erraza delako barregarritasun horretan geratzea eta, beraz, aurreratu beharrean atzeruntz joateko arriskua dago, beste gai batzuetan esan den moduan, desikasteko lana handituz.


    *Artikulu zabal honetan, itzulpengintzan eta feminismoaren arteko ezaugarriak aztertzen dira:

    -Nahiz eta itzultzaile kopuru handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak gizonezkoak dira.
    -Itzulpengintzan feministek egindako lanetan, hizkera patriarkalaren azterketa egin da.
    - Itzulpenen bitartez, hizkera berri bat sortzen saiatu dira.
    - Feminismoak erabili dituen baliabide batzuk aipatzen ditu
    -Ingelesetik gaztelerara itzulitako lan batzuen itzulpen sexista ere agerian uzten du.


                                                    Hizkuntza hezkidetzaile eta ez sexistarako gidak eta baliabideak (euskara, gaztelania...) | Hezkuntzan erabiltzeko hizkuntza-jarraibideak. EulĆ lia LLedó Cunill. EMAKUNDE. 2008.

    *Datuen artean, deigarria iruditu zait, hizkuntza ez sexista erabiltzeko saikeretan ere, zein erraz eta maĆ­z agertzen diren desberdinkeriak emakume eta gizonen trataeraren artean. Adibidez, EMAKUNDEk argitaratutako “HEZKUNTZAN ERABILTZEKO HIZKUNTZA-JARRAIBIDEAN” dokumentuan egiten den azterketan, ikastetxe desberdinetako material desberdinetan oinarrituta egiten duen azterketan argi geratzen da esandako ezaugarri hau.



    *Hizkuntza ez sexista erabiltzeko erronka nagusia, alderdi guztietako sexismoa agertaraztea eta aldatzea da, hizkuntzak islatu egiten baitu errealitatea.

    *Bestetik, hizkuntzaren azterketarako emandako jarraibideak oso garrantzitsuak iruditu zaizkit, eta bai gure eguneroko hizkuntza, eta baita erabiltzen ditugun materialak aztertzea ezinbestekoa.