2016/02/28

Gatazkeen trataera integrala



Elkarbizitza definitzerakoan, “coexistencia pacífica y armoniosa de grupos humanos en un mismo espacio” ulertuta, biztzan zehar gatazkak eta bakea tartekatzen dira era natural batean. Gatazkeen trataera integrala aritzea ezinbestekoa egiten zaigu, hau da, egoera gatazkatsu horiei aurre egiteko baliabide eta tresna egokiak, eraikitzaileak eta lankidetzan oinarritutakoak eskuratu beharra dugu.


B   I   Z   I   T   Z   A
GATAZKA
BAKEA
Desberdinatsun-harremana
Berdintasun-harremana
Indarkeria:
·       Fisikoa
·       Emozionala
·       Egiturazkoa
·       Kulturala
Trataera eraikitzailea eta hezkidetzailea:
·       Empirikoki
·       Kontzeptualki
·       Etikoki












Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta jendartearen garapenerako. Garapen horretan gertatzen diren gatazken trataera eraikitzailea eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du.

Indarkerianork bere buruaren kontra edo beste pertsona, talde edo komunitatea baten contra hiltzeko, kalte egiteko, min psikologikoak edo garapen-arazoak edo gabeziak sortzeko indar edo botere fisikoa erabiltzea edo horrekin mehatxu egitea” da. Indarkeria jendartean, familian, komunikabideetan,… gatazkei aurre egiteko orduan ikasitako portaera-eredua da. 

Gandhik “AHIMSA” rekin gatazken aurreko jarrera eskeini zuen: inolako indarkeriarik gabeko portaera, biolentzia-eza. Paco Gasconek definitutako “noviolencia” prozesua aritzea proposatzen dut elkarbizitzaren eraikuntza zuzena bermatzeko.
 
Gatazkaren analisia egiterakoan kontuan hartzeko alderdi ezberdinak dira: inplikatuak dauden pertsonen interesak, interes hoiek betetzeko dauden aukerak, pertsona horien arteko harremana, gatazka sortzeko zigiletasuna, beraien arteko komunikazioa, hartu daitezkeen konpromisoak eta adostasunez lortzeko irtenbide-aukerak. Eta, genero-ikuspegia ahaztu ezinezkoa egiten zaigu, hots, gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko (enpirikoki), sakonean ulertzeko (kontzeptualki) eta pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko (etikoki).
Gatazka-egituran hiru aspektu hauek ttratauko ditugu: pertsonak, prozesua eta arazoa eta, irtenbide-aukerak ulertzeko “lau belarri”ko teknika lagungarria izango da. Horrez gain, helburuak, interesak eta harremana identifatzerakoan erakutsitako jarrera desberdinak “4 ardatzak” eskemak errezten du proposamena. Aldi berean, gatazka trataera hezkidetzailea hedatzeko, kultura positiboan kokatu ondoren, bost eremutan genero-ikuspuntua txertatu beharra dago iradokizun aberasgarriak eta osagarriak lortuko baitira. (Isabel Fernández)


 Ikastetxean Gatazkeen trataera integrala osatzearren, gure eskolan, besteak beste, ahaztu ezinezkoak  izan dira:

Ariketatxo hau proposatzen dut: Deskribatu lauki honetan ikusten duzuna.




Beltza / zuria ikusita irdui desberdina ezta? Arazoekin gertatzen dena: begirada sistemikoa (Sorkari) erabiltzen ohi gara eta bada garaia hortik irtetzeko. Gatazka trataera integrala eraikitzen da pertsoan guztien artean.



Gatazkak hezkidetzaren ikuspegitik hausnartzen




Gatazka bi pertsonek helburu bateraezinak ikusirik eta botere-aldeak konpontzeko nahia izanik ematen den prozesu kognitiboa eta emozionala da”. (Redorta).

Gaur egun, gatazkaren zentzu negatiboa hartzen duen ikuspuntua da nagusi; eskola eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi behar diren patologiatzat hartzen dira. Hala ere, profesional batzuk, Galtung-ek kasu, ikuspegi positiboa ematen diote gatazkari, erronka bat, bi aldeentzat desafioa (bai adimen eta baita emozio aldetik ere) dela diotelarik. Bizitza sozialerako ezinbestekoa da, gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat.

Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburua:

Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka”

Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”.

Gatazka gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera bat bada, bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko erekin lotua dagoela onartu beharra dago. Gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta jendartearen garapenerako; gatazka horiek tratatzeko moduek erakutsiko digute baketsua den ala ez.

Bakea pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala…) berdintasun-harremanak izatea da”.

Bake positiboa ia indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia- eta adiskidetze-kultura ongi sustraituta egotea da”.








Gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke:

- arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
- harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
- nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.

Gatazken trataera horretan, generoa kontutan izan behar da, horrela, gatazken trataeran emakume eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatu ahalko baita, baita gatazketan parte hartzeko dutena ere; gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak adierazteko ere balioko du.

Gatazkaren analisia egiterakoan, alderdi hauek hartu behar dira kontutan:

  • inplikatuak dauden pertsonen interesak
  • interes horiek betetzeko dauden aukerak
  • pertsona horien arteko harremana
  • gatazka sortzeko zilegitasuna
  • beraien arteko komunikazioa
  • hartu daitezkeen konpromisoak
  • adostasunez lor daitezkeen irtenbide-aukerak

Zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzeak emango die gakoa gatazkan inplikatuak daudenei gatazkari irtenbide positiboa emateko.























Zaintzaren Etika-ren planteamenduak (Gilliganek garatutako teoria), gatazken trataera aberastu du. Baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa. Eredu femenino tradizionala gutxiesteak, gatazken aurrean zaintzaren etikari ez begiratzea eta duen garrantzia ez ematea ekarri du.

Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernández-ek bost eremu landu behar direla dio:



Gatazkaren inguruan, Paco Cascón izan da orokorrean aste honetan gehien azaldu den autorea; hona hemen bere dokumentuak biltzen dituen web ataria.

GEUZ-ek (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa) eginiko “Elkarlanean ebazteko estrategiak” izeneko dokumentua ere interesgarria da elkarbizitzaren eta gatazkaren gaia lantzeko.

Jardueraren inguruan jasotako datu eta ondorioei dagokienez, Arartekoaren “Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan” dokumentuko ondorio hau azpimarratuko nuke:





 Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

  • Gatazkaren ikuspegi negatiboa positiborantz aldatzen saiatu.
  • Ikasleei gatazkak konpontzeko tresnak zein diren eta nola erabili daitezkeen erakutsi.
  • Ikasle bakoitzaren iritziak, pentsamenduak, balorazioak… errespetatzen irakatsi.
  • Irakasleak bizikidetza eta gatazken gaietan formatu.   
  • Gatazken trataeran generoa kontutan hartzea eta ikasleei emakume eta gizonen artean dagoen berdintasun-eza erakustea.