2016/11/20

JAIAK, JENDARTEAN ERROTUTAKO KULTURAREN ISLA



Aste honetako irakurgaian ikusi dugun bezala, genero ikuspegia oso urruti gelditzen zaiela gure kulturan indar handia duten jai eta ospakizunei esango nuke. Mikromatxismoak eta matxismo gordina, sinboloz betetako patriarkatuaren adierazle diren egitarauak eta festa bera. Gure ikastetxeetan ere, Amelia Barquinek salatzen duen modura, goiz batean tailer edo hitzaldi hezkidetzailea eta bost minutu beranduago festarako proposamen, koreografia eta kanta matxistak jaun eta jabe, inongo lanketarik gabe.


1.- Akrostikoa

JATORRIA

AZTERTU

JAI  eta

OSPAKIZUNETAN

JANZKERA

EROTISMO

EREDUA

IKASITAKOA

IRAULI

ALDARRIKATU

FEMINISMOA
IRUDIKATU
HEZKIDETZA
 

BETI-BEZPERAKO KOPLAK edo BIHARAMUN GABEKO KOPLAK

Bego Vicarioren zuzendaritzapean, 20 euskal artista bildu ziren Maialen Lujanbiok kantatzen dituen koplen inguruan obra kolektibo bat sortzeko, animazio teknika anitzak erabiliz. Artista hauek beraien artean banatu zituzten estrofak eta paragrafoen arteko trantsizioak, bakoitzak aukeratutako teknika erabiliz irudikatzeko esanahia. Narrazioaren haria eta kohesioa koplek eta makilen  erritmoak markatzen dute, modu iradokitzaile batean, indar handiko laburmetraia lortuz, nire ustez.


 

Beti bezperako koplak [Trailer] from Kimuak on Vimeo.


2.- Iazko ikastaro-kideen artean, Tolerantzia "0" indarkeriari ondo pasatu ahal izateko guztiok aukeratu dut.
Ekarpen honetan interesantea iruditzen zait nola lotzen duen Emakumeen aurkako indarkeria eta ospakizunetan hain permisibitate handiaz eta naturaltasunez hartzen diren jokabideak, hainbat momentutan ezetz esatea ze zaila bihurtzen den erakusten duen inpaktu handiko argazkian azaltzen den bezala, adibidez. Gogora ekarri dit aurtengo "sanferminetan" salatutako erasoen artean bortxaketa kolektiboaren eragileak beste antzeko eraso batean  ere parte hartu izana pare bat hilabete lehenago, inpunitate osoz, pixkanaka ezagutzen goazen bezala.

3.- Hezkidetzaren ikuspuntutik bizi ahal izateko jaiak eta ospakizunak, zer egin? Nola planteatu?
Mari Luz Estebanen hitzei jarraituz, kultur tradizio, mito eta ohituren euskaltasunaren inguruan interpretazio eta aukera alternatiboak eta konplexuagoak aurkitzen saiatu beharko ginateke, gaur egungo errealitateari hobeki egokituz.  Garaia berriak, erantzun berriak:
  • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aurkeztu.
  • Sexu-genero sistematik haratago dauden egoera berriak, euskal gizonen eta emakume eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko harreman berdin-kideak sustatzen dituztenak aurkezteko.

AMAIA AROMA txistulariak dion bezala, “tradizio horiek nondik atera dira? Asmatu egin dira; beraz, asmatu ziren bezala, berriz apurtu daitezke”
 Amaia Aromari elkarrizketa BERRIAn




4.- Eremu hezitzailean lantzeko erronken inguruan, hiru azpimarratuko nituzke oso posible bezala eta, aldi berean, soziedadean eragin sakona izan dezaketenak:
  • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu estereotipatuak era kritikoan aztertzea.
  • Ikastetxeetan ospatzen diren festak, antolatzen hasten direnetik emanaldiaren bukaera arte, betaurreko morez jantzita gauzatu.
  • Opari edo jostailua aukeratzeko, proposatzeko edo erosteko, erne ibili eta hezkidetzatik begiratuta eraman aurrera.
                               Badaude beste eredu batzuk, jolas eta jostailuen artean.


Festa, iraultza feministarako espazio

Festak bizitzaren erdigunean daude: aste osoa lanean eman eta gero, espero duzun asteburua datorrelako, eguneroko monotonian parentesia izan daitezkeelako. Baina horretaz gain, ideia eta baloreen munduarekin lotuta daude, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin; bestela esateko, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.

Antropologia feministak oso argi du: festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultura- adierazpen sendoak baizik. Margaret Bull antropologoaren hitzetan “jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”.

Honi lotuta, astean zehar landutakoarekin osatutako akrostikoa da ondokoa:

IIiiiiiiiiJarrera
IIiiiiiiiAniztasuna
IIiiiiiiiiIraultza

IIiiiiiiiParte hartzailea
IIiiiiiiiAukera
AldarRikatzailea
iiiiiiiFEminista
iiiiiiiiiKultura
iiiiiiiiiIdentitateak
iiiBerDintasuna
iiiiiiiiJEndarte
MoreA
iiiiiiiiiKritikoa                                                               

Iazko ikastaro kide baten post-a aukeratzeko momentuan, hainbat ikastaro kideren ekarpenak irakurri ondoren, Neu Nabigatzera-ren post-a gomendatzen dizuet: Jaiak guztionak guztiontzat

Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabide moduan, aipagarria iruditzen zait mugimendu feministak egiten duen lana. Udan Euskal Herri mailan eman den eraso bakoitzari emandako erantzuna ikustea besterik ez dago, erantzun erabat indartsuak, "beldurra aldez aldatuko dela" aldarrikatzen dutenak. Erantzunez gain, aurrez egindako lanketak ere hor daude. Honen adibide, herrian jaiei begira prestatu genuen bideo hau (Lasarte- Moria): 



Garrantzitsua da baita ere, ohitura ezberdinen jatorria aztertzea eta honakoa zalantzan jartzea, honek transmititzen dituen baloreak kolokan jarri zeta ohiturak berrasmatuz, finean, eraikitakoa deseraikiz.

Honi jarraiki, eremu hezitzailean aurkezten zaizkigun erronkak neureganatzen ditut: sexu- genero sistema erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aztertzeko beharra batetik, eta sexu- genero sistematik harago dauden egoera berriak, euskal gizon eta emakume eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko harreman berdinkideak sustatzen dituztenak aurkezteko, bestetik.

Erronka hauei begira, aurrera pauso txiki batzuk ematen direla esan nahiko nuke, horrelakoak ikusita, esperantza txiki bat sortzen baitzait: Mari Domingi ez da Olentzeroren emaztea eta betaurreko moreak janzten ditu!




TRADIZIOA? ETA GENERO IKUSPEGIA?


 Jarrera
 Aniztasuna
 Izaera

 Parekidea
 Askatasuna
eRedua
 Errespetua
 Kultura
 Iraultza
iDentitatea
 Emozioa
dAntza


Jaiak kulturaren islada dira, nolabait gizartearen eredua erreproduzitzen da gure ospakizunetan, gainera, BegoƱa Arriolak dioen bezala emozioek berebiziko garrantzia dute portaeran, beraz garrantzi handiko ariketa da jai eta ospakizunak genero ikuspegitik aztertzea. Hauxe izan da aste honetako lanetako bat, argi eta garbi ikusi ere bai sexu genero sistema ia ospakizun denetan gehiago edo gutxiago erreproduzitzen dela.
San Valentinen, maitasun erromantikoaren mitoa…Olentzero, androzentrismoa… Halloween eta ihauterietan mozorroetan egiten den sexu bereizketa, emakumeari dagozkion mozorro sexyak… aita eta amaren eguna, kontsumismoa, maskulinitate hegemonikoaren aldarria…




Tradizioaren izenean ohitura ugariri eusten diegu, are gehiago interes politiko eta ekonomikoak atzean ezkutatzen badira. Betidanik horrela izan denez… Tradizioz gurean finkatuta dauden ospakizuenei ezinbestekoa dugu genero ikuspegia ezartzea eta ez betidanik horrela izan delako bere hortan uztea.

Euskal Herrian, jai eta ospakizunak jan edanean ospatzen ditugu, alkohol eta festen izenean hainbat jarrera onartezin justifikatzen dira. Inoiz gertatuko zitzaizuen taberna batetik ateratzean norbaitek ipurditik heldu, atzera begiratu eta mutil kuadrila batekin topo egitea. Beraiei purrustada egin eta gainera - Neska, festak ditun da, ez hai hola jarri… erantzuna entzun beharra.

Beraz, ezinbestekoa da eremu hezitzaileetan jai eta ospakizunen gaiari eustea. Bigarren hezkuntzan lantzeko badira hainbat erronka:
  • Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz
  • Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea
  • Hipersexualizazioa lantzea
  • Musika, letra eta dantzak aztertzea
  • Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea
  • Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea
  • …

Baliabide hezkidetzaile bat martxan jartzekotan, honakoarekin hasiko nintzateke Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertu eta genero ikuspegia ezartzea. Bigarren Hezkuntzan egiteko ariketa egokia dela uste dut, informazioa bildu, aztertu eta ikuspegi kritikoa ezarri.

Iazko post bat: