2016/11/21

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

Aste honetako irakurgaia irakurri eta bideoak ikusi ondoren argi daukat jaiei buruz baditugula gauzak aldatzeko , hausnartzeko eta antolatzeko.

 Irakurgaian azaltzen den bezala, antropologia feministak oso argi du festak eta ospakizunak ez direla gizartean ematen diran eszenifikazio soilak, kultura-adierazpen sendoak baizik.

Munduan zehar ospakizunak eta festak ze garrantzitsuak diren denok dakigu eta argi dago gizartearen isla direla eta egunerokotasunean topa ditzakegun estereotipo guztiak ikusten dira beraietan.  Ospakizun askotan sexu-genero sistema eta sexu-harremanetan dauden estereotipoak eta androzentrismoa errepikatzen dira. Horrez gain , jaiak eta ospakizunekin batera kultura tradizioa dago , hau da, gizarte balore eta ideien adierazpena. Askok defendatzen dute tradizioa dagoen moduan uztea, eta eguneratu (modernizatu) nahi denean horren aurka azaltzen dira, aldaketak egin ezkero tradizioa galtzen dela pentsatzen dute. Baina ospakizun askoren atzean sexismoa, desberdintasuna ,  homofobia , arrazakeria, … badago?

Bestalde , azken urteotan jaiak eta ospakizunekin lotura handia izaten ari da Genero ikuspegia. Hori dela eta jai parekidetasunen aldeko kanpainak lanean ari dira , alde batetik eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzen eta bestetik parte hartze berdinkidea sustatuz.



















                                                    JARRERA
                                          AFEKTIBITATEA
                                     EMOZIOAK

                                             OSPAKIZUNA
                                                   ALAIAK
                                                    ERRESPETUA
                                                        EREDUAK
                                                           KULTURA
                                                       GUZTIONAK
                                                               IDENTITATEAK
                                                                                     FESTAK
                                                                     ANITZAK
                                                                       KRITIKOAK



            Iazko post-ak irakurri ondoren hau aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako : http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html





Orokorrean (gaia landu ondoren ) gure inguruan burutzen diren jai eta ospakizunak ez direla oso balore hezitzaileetan oinarritzen ikusi dut , eta are gutxiago hezkidetzako ikuspegitik begiratuta eta oraindik balore patriarkaleko onespen handia dagoela ohartu naiz. Hori dela eta hezitzaile garen ikuspuntutik eskolan lantzeko dauden erronkak nire ustez hauek izango lirateko :

·         Eskola komunitatea , genero ikuspegia eskolako jai eta ospakizunetan  txertatzearen garrantziaz jabetzea eta kontziente izatea.
·         Edozein jai eta ospakizunen antolaketan berdintasuna oinarri hartzea.
·         Erabiltzen diren material guztia aztertu (ipuin, abesti, bideo irudi, …).






JAIAK, TRADIZIOAK BIRMOLDATUZ...



           Jaiak eta ospakizunak gure jatorria eta izaera kulturala irudikatzeko erabiltzen ditugun adierazpen kolektiboak dira. Adierazpen hauen bitartez, gure nortasuna erakutsi eta era berean beste kultura eta gizarte eredu batzuengandik ezberdintzen gara. Finean, ohituren munduan kokatzen dira jaiak eta ospakizunak eta gure komunitatearen portaera partikularrak erakusteko erabiltzen ditugu.


Jarrerak
   Aniztasuna
   Identitatea

   Parekideak
   Askatasuna
      ErReibindikazioa
     Errespetua
Kultura
  Ideologia
     Duintasuna
DEnontzat
Ardura
       Koloretsuak





              Oinarrian gure herri nortasun, gizarte egitura eta pertsonen arteko harremanekin daude lotuta. Gure jatorrien  eta identitate ezaugarri propioen eta bereiztuen erakuslehio dira. Beraz, jai eta ospakizun kontzeptuekin batera usadio, jatorri, nortasuna, ohitura, kultura…kontzeptuak agertzen zaizkigu.


            Herri nortasunaren adierazle diren heinean, sekulako indarra izan ohi dute ohiturek gure gizarte egituretan. Eta hauekiko dagoen atxikimendua izan ohi da askotan jai eta ospakizunetan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzen uzten ez dutenak. Ohiturak babestearen lemapean egiten dira oraindik ere berdintasun arloko eskubideen urraketa nabarmenenak. Betidanik horrela izan denaren aitzakipean, gure gizarteak generoen arteko berdintasuneruntz egin behar den ibilbidean oztopoak baino ez dira jartzen, eredu androzentrikoari babesa eskeiniz. Guzti honen ondorioz herri garapena oztopatzea baina ez da lortzen.




           Ohiturak, tradizioak jendearen beharretara egokitu behar dira, aldatu, birpentsatu behar dira une oro. Gizarte osoa ordezkatu nahi badute, belaunaldi berriek tradizioak aldatu eta moldatu behar dituzte eta jaiak denon espazioa direnaren aldarrikapen eta borrokarekin jarraitu. Azken bi hauek dira hezkidetza lantzeko arlo honi dagokionez esku hartean ditugun baliabideak. Azken garaietan jai eta ospakizunen kontextuan, indarkeria  sexistari  aurre egiteko sortutako ekimenak duten indarra eta presentzia ikasgeletara eramaten jakin behar dugu.




Iazko ekarpenen artean, Agurtzane Goitiaren aipatu nahi nuke, bertan modu grafikoan agertzen da ohituren inguruan eman beharreko birmoldaketa prozesua.


Eremu hezitzaileetan aurrez aurre  lantzeko ditugun  erronkak:

-       Hezitzaileon artean, genero ikuspegitik eskolan egiten diren jai eta ospakizun guztien analisia eta au egin ahal izateko  gaitasunak barneratzea. Helburua, beharrezkoak diren birmoldaketak egiteko ahalmena lantzea da.

-       Jaiak eta eskubideak. Ikasleekin, bi kontzeptu hauen arteko harremana landu eta sakondu.

-       Gure ikasleak dira belaunaldi berriak.  Beraiekin ohiturak moldagarriak direla landu. Belaunaldiak dituen beharretara egokitzeko aukera dutela transmititu eta hori gauzatu ahal izateko duten jarrera kritikoa eta  gaitasuna landu.

-       Jaien eredu androzentrikoari aurre egiteko, jaietan emakumeen presentziari buruzko lanketa egin (bertsolariak, musikariak, dantzariak….).






2016/11/20

Jai parekideak, jai paregabeak!

Bereziki aipagarria iruditzen zait aste honetako irakurketa txostenean agertzen den, eta Farapi taldeak egindako hausnarketa hau:

“Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki."
Izan ere, antropologia feministak dioen bezala, festak eta ospakizunak gizartearen kultura-adierazpen sendoak dira. Horrenbestez, hezkidetzaren ikuspuntutik gizartea bera berpentsatzen ari garen moduan, jai eta ospakizunen ereduak ere berpentsatzea dagokigu.

Horren adibide ezinhobea iruditzen zait Bazterretako Dantzari-ena; transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna. Hona hemen Gazte Danbadaran eegindako eekarpenera deituz sortu zuten bideoa:

Bazterretako Dantzariak #GazteDanbada16 from Bazterretako Dantzariak on Vimeo.


Jaiek eta ospakizunek berebiziko garrantzia dute hezkuntzan; egutegietan duten tokiaz gain, denbora eskeintzen diegu ospakizun egunaren aurretik, ospakizuna prestatzeko, besteak beste. Berpentsaketa horretan, akrostikoan adierazi ditudan hainbat kontzeptu kontuan hartzea garrantzitsua deritzot:


Iazko ikastarokide baten posta gomendatu nahiko nuke, Neu Nabigatzera kideak idatzitakoa. Postaren izenburutik hasita (Jaiak guztionak guztiontzat), erabili dituen esteka eta bideoekin jarraitu eta egindako hausnarketa eskematikoarekin bukatu; posta borobila iruditu zait.

Hezkidetzaren ikuspuntutik jaiak eta ospakizunak lantzeko baliabide ugari aurki daitezke sarean. 
  1. Hausnarketa sustatzeko erabilgarriak direnak:
  2. Jaietan parekidetasuna bizizteko dekalogoa (Elorrio)
  3. Jai giroko abestien hausnarketa
  4. Festa dezagun gaurdanik geroa! Dokumentala (BF)
  5. Parek tomate bahitua itzuli du (Deustuko talde feminista)
  6. Jai parekideak eta askeak izateko protokoloa (Iretargi Barakaldo)

jai parekideak from Parekidetasun Saila Zarautz on Vimeo.

Bukatzeko, eremu hezitzailean gai honen inguruko erronkak ugari direla ezin dugu ahaztu.
  • Jai ereduen inguruko hausnarketa eta kritika bideak irekitzea.
  • Erabiltzen diren / ditugun material eta irudiak aztertzea.
  • Erlijioekin lotura duten edo inposatuak diren ospakizunak baztertu edo berpentsatzea.
  • Haur eta gazteen hipersexualizazioaren inguruko eztabaida abiatzea.
  • Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen inguruan kontzientziatzea.

Jai parekideak, herritaren guztien jaiak!

Hemen uzten dizuet,  aste honetako gaiaren  akrostikoa, ideia ezberdinak laburtzen dituena:


Bestetik, gomendagarria iruditu zait lehengo urteko kide baten sarrera, betaurreko moreen beharraz hitz egiten duena, baita jaietan ere:



Aste hontan ikusi dugun moduan, eta askotan ohartzen ez bagara ere, gure gizartean ematen diren ospakizun ezberdinek, gizartean bakoitzak zein rol eta presentzia duen erakusten du. Non daude elbarrituak direnak ospakizunetan? Zein toki ematen diegu sozialki ikustezinak diren horiei jaietan? Beraien parte hartzea kontuan izaten al dugu?
Inude eta artzaien desfilea, inauteritako mozorroak, gabonetako jostailuak… oso estereotipaturik daude gure jaiak eta askotan ez gara ohartzen, beste behin, sistema honetako pertsona ereduari pentsatutako jaiak direla beste behin: gizonak, 30-60 urte bitartekoak.
Bestetik, ohituraren inguruan hausnartu nahiko nuke, askotan festa baten inguruan debatea sortzen denean genero ikuspegia dela eta, ohitura horrela da esatera jotzen baitu jendeak. Baina… zeinen esku dago ohiturak birplanteatzea eta ohitura berriak sortzea?
Danborradaren ospakizuna hartuko dut adibide gisa, kasuak kasu, badira emakumeak onartzen ez dituzten danborradak, beraien argudio “sendoarekin” : gizonezkoak hartu izan dute parte tradizionalki danborrada honetan.
Baina… zein da ba ospatzen ari garen ohitura, gizonezkoak danborradan ateratzen zirela, ala danborrada bera? Ez al dugu ba festekin batera ospatu behar, gizartean aurrera pausoak eman direla, emakumeak espacio publikora ateratzeko hainbat pauso eman ondoren, berak ere jaiak ospatzeko eta gozatzeko aukerak dituela?
Hausnarketa honen ostean, nire ustez hezkidetaren ikuspuntutik lantzeko baliabide bat, ospakizuna bere osotasunean aztertzea litzateke, hau da, festa bat ospatu behar dugunean, denbora epe batekin gaiari heldu eta bere garaian kokatzea, nondik datorren ikustea, zer opatzen dugun eta nola ospatzen dugun ikustea, ea ondo deritzogun hausnartzea…
Bestetik, erronkei dagokienez, uste dut erronka nagusiena honen inguruan kontzientzia bat sortzea dela eta benetan komunitate bat lortzea, non badakigun betaurreko moreetatik begiratuko dituztela jaiak eta hobetze aldera, proposamenak emango dituztela. Hau da, jai batzorde bat, gurasoak, familiak, eskola, haurrak… denek  zentzu eta ibilbide berdinean egitea lan, geroz eta jai parekideagoak izateko.



Jaiei eta osapkizunei buruz hausnartzen

      Ospakizunen gaia,oso interesgarria iruditu zait. Eta Antropologia feministak diona:”festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak,cultura-adierazpen sendoak baizik” nire hausnarketarako abiapuntutzat hartuko dut,.


                                               JARRERA
                              PRESTAKUNTZA
                                     OHITURA
                                 IKUSPEGIA
                      HEZKUNTZA
                               ARDURA
                                         EMOZIOAK
                               OSPAKIZUNAK
                                    KRITIKOA
                                  TRADIZIOA
                                     AFEKTIBITATEA
                                       HAUSNARKETA
                                         KULTURA

Olentzero gaiar buruzi ematen den informazioa atentzioa eman dit. Inoiz ez dugulako olentzeroren figura aztertu. Guk ikastolan, hasieratik jarri izan dugu, gure olentzero, eta bere ondoan,inongo azterketarik egin  gabe, Mari Domingi jartzen dugu. baina aitortu behar dut, neurriz txikiagoa dela.Baina era berean, Mari Domingi gure ikastolara etortzen da, gure eskutitzen bila.Guzti hau Haur Hezkuntzako eraikinean,gertatzen da.Beste eraikinetan,Lehen hezkuntzakoan eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzakoan,Mari Domingi bakarrik jartzen da.Nolako mezuak ari gara gure haur txikieri ematen?.Olentzero da (gizonezkoa) opariak ekartzen  dituena.(akzioa).Mari Domingi languntzaile hutsa (pasibidadea).

Gure gurasoei ere ez diegu sekula eskatu, liburu edo jostailuak erosterakoan sexistak diren edo ez,aztertzea.Nola eska diezaiekegu,horrelakorik,guk ez dugunean inolako azterketarik egiten?.

Inauteriak,ospatzen ditugu, gurean oso printzesa edo superheroi gutxi azaltzen dira.Irakasleok jartzen dugu gaia eta horren arabera mozorrotzen dira.

Euskara eguna eta Santa Ageda ospatzen ditugu,baina Agedaren historioa ez da erakusten, eta egin behar dela iruditzen zait.Batez ere,goi zikloetan,eta horrela, sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu estereotipoak aztertu daitezke, birijintasun haritik tira egin eta sexu-harremanetan dauden estereotipoak landu daitezke…

Egun moreak,denok ezagutzen ditugu baina ez dugu ekintzarik egiten edo ospatzen. Aurtengo ikasurten ordea,bai egingo ditugula.Azaroaren 25arekin haisko gara.

HHko etapan,lehioak puntu moreekin apainduko dira eta ume  txikiek eskulantxo bat eramango dute etxera.
LHkoak ere lehioak,hormak,apainduko dituzte,eta etika orduak, gaiarekin zerikusia duten hainbat bideo ikusi eta elkarrizketak izango dituzte.
DBHko etapan,Lhkoaren antzerako ekintzak burutuko dituzte.

Iazko ikastarokide bat aukeratzekotan, Ana Extramiana Cameno  aukeratu dut,erabat ados nagoelako esaten duen guztiarekin,eta jardueran egiten zaizkigun galderak, oso modu argian erantzuten dituelako.


Nire hausnarketa,KONTZIENTZIAZIOA hitzarekin bukatuko nuke.
                                                                                                                                
                       

                      


Pertsona askeok jai askeak



Jaiak ustez eremu eta egun aske gisa antolatzen dira. Pertsona orok du eskubidea edozertan parte hartzeko nahi duen gisara. Hori guztia egun horietan nabarmentzen den alaitasunarekin eta muturreko emozioekin. Guztiok dakigu, ordea, hori ez dela horrela. Jaietan ere eguneroko rolak erreproduzitzen dira. Eremu publikoan ospatzen diren jaiak ere androzentristak dira eta emakumezkoek ez dute eskubide bera jaiak berdin ospatzeko. Hainbat ekimenetan ezkutatuak dira eta beste hainbatetan baztertuak; guztia tradizioaren izenean.

Jaietako pertsonai erreferenteek jendarteko arau heteronormatibo guztiak betetzen dituzte, eta antolatzen diren ospakizunek ere gizarte kapitalista patriarkalaren  eskakizunei erantzuten diete.
Guztia egun horietan sentitu eta adierazi beharreko alaitasunarekin eta emozioekin lagunduta eta babestuta.
Horrek guztiak zilegitasuna ematen die betiko jaiei betiko ereduetan ospatzeko. Jaiak eta kaleak demokratizatu behar dira, jaiak ospatzeko dauden moduak zilegiak direla aldarrikatuz. Noski, inor iraindu, bortxatu eta diskriminatu gabe. 

Lan hori aldarrikapenekin ikusarazi behar da, eta eguneroko lanketarekin landu hezkuntzan. Bada, ordea, bestelako faktore bat jaien erdigunean kokatzen dena: alkohola. Jaiak androzentristak direnez, alkohola edan ostean askori kalearen jabetza sentsazioa areagotzen zaio. Kaleak eta gauak gizonezkoenak direla sinistu eta  zilegitasun osoa sentitzen dute nahi duten oro egiteko. 

Jaiak ere eremu askatzaileak izan behar dira. Pertsona orori erakutsi behar zaio jaiak nahi dituen modura gozatzen eta bizitzen. Horri lotuta dago kontsumo arduratsua, izan ere, kontsumitzen diren drogek (alkohola barne) jendearen emozioetan du eragin zuzena. Erabateko laguntasunaren goraipamenek eta egoera “normalean” egingo ez genituzken gauzak egiteak ondorioak lagatzen ditu. Biharamun depresiboak dakartza zenbaitetan jaiak, egin denaren eta egin ez denarekiko kastiguaik ezartzen dizkio bere buruarekin zorrotzegia denak.

Jaiak askatasunez gozatzeko jaiak guztionak direla aldarrikatu beharra dago. Kaleak, eguna eta gauak emakumeonak ere badirela adieraziz. Guztiok ditugu eskubide berberak gozatzeko. Hau, ordea, loturik joan beharko litzateke drogen kontsumo arduratsuaren lanketarekin. Izan ere, askotan jai eremuak baliatzen dira egunerokotasunean askatasunik sentitzen ez den gauzak esateko eta egiteko. 

Ahalduntze prozesu integralek horrelakoak ekiditen lagunduko luke. Gizarteak eragindako presioen ondoriozko frustrazio pertsonalak gainditzeko alkohola erabiltzeak, jendarteko rolak erreproduzitzea ekar lezake. Festak askeak izateko aurrena pertsonak askatu behar baitira.

Aipatu ditudan gauza hauek komentatzen ditu aurreko urteko ikastarokide batek honako postean http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/generoa-jaiak-eta-ospakizunetan.html
Berak argi azaltzen du alkohola erabiltzen dela ligatzeko eta egunerokoan ausartzen ez garen gauzak esateko edota egiteko. 

Hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko ezinbestekoa da hezkuntzan eginbeharreko lanketa. Batez ere emozioen lanketa egingo nuke; zein garrantzitsua den egunerokoan norberaren sentimenduak kudeatzen jakitea norbera aske sentitzeko. Horrela ezean, nerabezaroarekin batera alkohol eta droga kontsumoaren erabilera larriagotuz joaten da.

Pertsona askeek osatu eta sortuko dituzte jai askeak.

Jasangarria
Alaia
Indartsua

Parekoa
Ausarta
iRauli
JendartEan
GozatzekoaK
Irauli
Desioa
Errespetua
Askea
Kultura


Jaiak: festa, espazioa eta ospakizunak

Ikasgaiaren bideoa eta irakurgaia ikusita, gaia dimentsio ezberdinetik jorratuta dagoela iruditu zait. Batetik, festak tradizio bezela. Bestetik festak guztiontzat espazio bezela. Eta bukatzeko, festak eskolaren esparruan, eta hor hiru ardatz: berdintasunarekin eta estereotipoen erlazioarekin zerikusia duten aldarrikapenerako egunak (martxoak 8…), oporraldien bezperakoak (Olentzero…) eta ikastetxeen kokapenaren,etaparen eta kulturaren arabera ospatzen direnak (euskararen eguna). 

Tradizio bezala hartzen baditugu, zumarragarra naizela kontuan hartuta, ezin dut pasa Ezpatadantzaren inguruan hitz egin gabe. Eta zentzu honetan, Irrintzi Dantza Taldekoek, hots, egun horretan dantza egiten duen taldeak, egin zuena, eredugarri iruditzen zait. Egun horietan tokiko komunikabideetan asko hitzegin zen gai honen inguruan eta urtebete lehenago, antzeko bidean, Legazpiko Sustraiak hartutako erabakiaren ingurua. Hona adibide bat. 




Vicente eta Auzmendi. Irudia: Goiberri


Hilabete batzu beranduago, Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak sustatutako “Hondarribia Berdintasunaren Hiria” saria jaso zuen Irrintzik baina ziur nago, haientzako saririk onena, bizitako esperientzia eta bizilagunen harrera bikaina eta batez ere naturala, izan zela. 


Zumarragarrok beti gozatzen dugu Santa Isabel eguna baina egun hura berezia izan zen. Egun hartan, Oihane Vicentek, Josune Martinek, Ane Egiak, Ines Aztiriak eta Amaia Plazaolak egin zuten dantza eta bide batez, talde horretan dabiltzan neska guztientzat eta gizartearentzat eredu bilakatu ziren. Dena den, taldekoek genero ikuspegia erakutsi dute beti, hain mediatikoa izan ez bada ere. 


Oihane Vicente dantzan. Irudia: Aresti


Bigarren dimentsioa, festak guztiontzat espazio bezala. Elkarteak, ikuskizunak, ospakizunak eta batez ere kaleak. Hor hainbeste dago egiteko. 

  • Oraindik ere, elkarte guztietan ez da bermatzen emakumea bazkide izateko aukera.
  • Oraindik ere festetako plaza nagusira etortzen den zenbait orkestretako emakumeen papera “ikustekoa” da, emakumea objetu sexualizatua bezala agertzen delako.
  • Oraindik ere behin eta berriro gogoratu behar da, ezezkoa, ezezkoa dela ligatzerakoan.
  • Oraindik ere ezberdin tratatzen da alkoholaren ondorioa neska edo mutikoetan (“neska mozkortu?”)
  • Oraindik ere emakumeek ez dute kalea askatasun osoz gozatzen; festatan ere ez.
  • Oraindik ere... 


Baina hirugarren dimentsioa falta zait. Eskolan ospatzen diren festeena. Irakurgaian agertzen diren hezkidetza baliabideekin bat nator, ze kontsumismoaren ikuspegitik ere erabili genitzake festa eta ospakizun batzu kuestionatzeko. Eta gizarte eredu berriekin ere aztertu daiteke. Zer da Olentzeroa? Zer ospatzen dugu gizarte gero eta laikoago batean? Eta Santa Ageda? Zer azalduko diegu gure haurrei festa hauen inguruan? Horregatik, erreflexioa sustatzea oso aberasgarria izan daiteke hezkidetzaren ikuspuntutik. Hortik beraz hezkidetzaren erronkak: 

1. Generoaren ikuspuntutik erreflexioa sustatu
2. Festa hauetan agertzen diren protagonistek sustatzen duten eredua aztertu
3. Eredu berriak erakutsi (festa bizitzeko eredu berriak, festa ospatzeko eredu berriak, festaren protagonista eredu berriak)


Iazko postei dagokionez, maisazoeren http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/jaiak-eta-ospakizunak-betaurreko.html Zergatik? Dimentsio asko ikutzen dituelako gaiaren inguruan, eta benetan arlo zabal-zabala da. Post batean jorratu ezinezkoa. Eta izenburua laburpen ona delako: betaurreko moreen ikuspegitik.