2018/10/10


SARE SOZIALAK
Sare sozialek feminismoan sekulako eragina izan dutela iruditzen zait. Feministon artean zubiak eraiki eta informazioa helarazteko bide ezinhobea bait da. Baina ez hori bakarrik, aldarrikapen moduan erabiltzen ditugu, gure nahiak, desioak edo haserreak adierazi ahal izateko.
Nire kasuan Facebook eta Instagram erabiltzen ditut. Hori bai, ez dut sekula argazkirik igo ; izan ere, Facebook-a ordezko nenbilenean mugimenduak ikusteko erabiltzen nuen, eta Instagramen kasuan, mugimendu feminista ezberdinak jarraitzen ditut.  Azkeneko profil hauetan hainbat argazki, marrazki edo esaldi topatzen ditut, eta hauek nire bizitza pertsonalean edo eskolan erabiltzen ditu ikasleekin.
Azken urteetan aurrerapen handia izan dugu alor honetan, aipatu dudan bezala mezu feminista askoz ere gehiago iristen zaizkigulako duela hamarkada baten jasotzen genuenarekin alderatuz.
        Bestetik, aipatu nahiko nuke Emakundeko aldizkaria oso-oso interesgarria dela, eta bestetik gomendio bat luzatu nahiko nizueke: Pikara magazine izeneko aldizkariarena. Bertan ere artikulu ezberdinak irakur ditzakegu, eta nahi izanez gero web orria ere badauka.
           Besterik gabe, hemen uzten dizuet niri gustatu zaidan esaldia. https://i.imgur.com/iC8faee.png


Aurkezpena

Kaixo!

Ni Leire naiz, 24 urteko tolosarra. Euska Filologia ikasi nuen Gasteizen, eta egun Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz. Betidanik ibili izan naiz berdintasunaren alde lanean, talde feminista ezberdinetan. Kalean erabiltzeko hainbat tresna lortu ditut  urtez urte, baina hezkuntzaren alorra zulo beltz gisa ikusten dut. Pasa den urtean, Master Amaierako Lanean transexualitatearen gaia hezkuntzan landu nuen eta gauzak uste baino are okerrago daudela ikusi nuen. Beraz, pixkanaka hezkuntzara hurbiltzen hasi nintzen. Horrela, ikastaro honekin hezkuntzara are gehiago hurbiltzea gustatuko litzaidake, irakasleok hazi ederrak landatu ditzakegula uste baitut, hau da, hezkuntzak -gizarte osoarekin batera, noski- oinarri sendoa jar dezakeela uste dut.
Esango nuke talde-lanean aritzeko pertsona aproposa naizela eta beti ikasteko gogotsu nagoela. Nire helburua edo asmoa gure jakintzak elkarbanatzea eta elkarrekin ikastea da.
Kolore bat? Gorriarekin identifikatzen naiz, kolore intentsoa baina, aldi berean, goxoa iruditzen baitzait. 
Animalia bat? Ez dakit, ez dut inoiz horri buruz pentsatu...
Abesti bat aukeratzen zaila da, baina Mikel Laboaren "Gure hitzak" asko maite dudan abestia da. Esanahi handiko abestia dela esango nuke, zer pentsatua ematen duen horietakoa. uzten dizuet, entzun eta gozatu!
Feminismoan sakontzen jarraitu nahiko nuke, ziur naiz guztion ekarpenekin hausnarketa politak egingo ditugula! 

2018/10/09

Sare Sozialetan barneratzen

Gaur egun, sare sozialak egunerakotasunaren barruan sartuta daude, gehienbat, jende gaztearen artean. Nik egunero erabiltzen ditut normalean, eta horregatik, ez zait zaila egin jarduera hauek burutzea eta ez zait ezer egin berria, kontuak sotuta nituen eta. 

Lehen, ez nituen ezagutzen zuen Facebook eta Twitter kontuak, eta jarduera hauekin ezagutu ditut. Hezkidetza gaiarekin harremana dutenez, interesgarria iruditu zait zuen kontuak jarraitzea eta horrela albisteak, aipuak eta besteen ekarpenak ikusteko aukera edukitzea.

Sare sozialak gaur egungo gizartean ezinbestekoak eta oso garrantzituak direla esan dezakegu, eta hauekin gauza asko lor ditzazkegu. Zerbait elkarbanatu nahi dugunean gaiarekin lotura duen hastag-a erabilltzea komenigarria da, hastag horren bilduma bat egiten delako eta horren inguruko informazioa askoz errazago aurkituko dugu behar dugunean. Mundu guztiko jendeak hastag berdina erabiltzen badu, bilduma horretan mundu guztiko ekarpenak egongo dira, eta, horrela, besteek pentsatzen dutena jakin dezakegu eta eurekin harremanetan egon. 

Iritziak eta albisteak sare sozialetan jartzea mezua zabaltzeko metodo bat da eta horrela ingurukoak  eta urrutikoak horretaz jabetuko dira. GOAZEN HEZKIDETZAREN INGURUKO MEZUAK ZABALTZERA!

Emakumeak eta teknologia (Emakunde) aldizkaritik interesgarria iruditu zaidan esaldi bat atera dut, eta horrekin poster digitala egin dut. Hemen atxikitzen dut URL-a: https://imgur.com/p28NbGE


2018/10/07

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! Matti naiz, urte askotan IKTko arduraduna izan naiz eskolan eta gogoa nuen beste zerbait egiteko, hala ere, nahastu naizela uste dut eta hau da lortu dudana: Ea funtzionatzen duen!!

NIRE AURKEZPENA


Kaixooo!!

Ni Itsaso Garcia Oyanguren naiz, Haur Hezkuntzako irakaslea. Karrera bukatu eta Hegoameriketara joan nintzen nire esperientzia egitera, Uruguay-ra hain zuzen. Bi urtez pasatu dut lanean han, testuinguru kritikoa zuen haurreskola batean. Familiekin lan egitea eta esku-hartzea genuen helburu, material birziklatuekin lan egin eta haurra osotasunean kontuan hartzen duen plana aurrera eramanaz (elikadura, zaintza eta heziketa, familiei orientazioa psikologo, psikomotrizista eta gizarte langilearen eskutik).
Oraindik lurra hartzen nago… Guztiz "hazi" nauen esperientzia izan da, eta beno, hango pixkatxo bat zuekin konpartitzen saiatuko naiz ikastaroan zehar. Orain Euskal Herrian ikasten jarraituko dut, eta horretarako ikastaro honetan izena eman dut, besteak beste. Gogotsu eta asko ikasteko prest!!!

Nolakoa naizen?
Pertsona inplikatua eta langilea kontsideratzen naiz. Entzuten dakiena eta jende berria ezagutzea gustatzen zaiona!!
Bidaiatzea, argazkilaritza, eskulanetako tailer desberdinetan aritzea (margotzea, buztina, josketa, larrua… ) gustatzen zait!

Abesti bat aukeratzea zaila zait, baina hemen pare bat, alai ta pozik jartzen nauten horietakoa:
Txarango-ren Music de carrer.

Baita bi nexka hauen bideo bat uzten dizuet. Perota Chingo deitzen dira, beraiek argentinarrak dira, gero eta ezagunagoak egiten ari dira eta EHan ere egon dira kontzertutan!! Bideo hau Cabo Polonio herrixkan grabatu zuten. Uruguay kostako herritxo bat, mistika berezia duen horietako lekua benetan!
Agurtzeko, asteburu hontako argazki bat uzten dizuet, Nafarroko Bardeetakoa.

Ondo izan!!!



NIRE AURKEZPENA


Kaixo denoi!

Ana naiz, Arabako Mendialdeko herri batean jaioa eta inguru horretan lanean, Kanpezun. Hango ikastetxeko irakaslea hainbat urtetan izan naiz eta aurten lau urterako Zuzendaritza Proiektua aurkeztu dugu, beraz lan horretan murgildurik nago.


Nire arduradunen artean, Hezkidetza Plana aurrera eramatea dago. Nahiz eta betidanik gaia nire interesetariko bat izan, ez dut neure burua ziur ikusten ikastetxean ardura hau behar moduan betetzeko. Hori dela eta, Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroan eta Berritzeguneko mintegian parte hartzera animatu naiz, ikasteko, entzuteko, hausnartzeko, ideiak hartzeko eta kezkak konpartitzeko asmoarekin.

Ikastaro birtual honetatik, lehen esandako hitzetatik ondorioztatu daiteke, nire asmoa, batez ere jasotzea dela (ikasi, entzun, ideiak hartu… ), baina espero dut, denborarekin ziurrago sentitzea eta emateko zerbait izatea ere, batez ere iritziak, esperientziak eta hausnarketak.

Hau da nire gustuko abesti bat.

“Eta horrela bizitzen gara
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera”


Azkenean gure aukera da eta lan eginez, nahi dugun mundua sortu dezaketu. Agian optimistegia naiz, baina Galeanok esaten duen moduan, utopiak ibiltzeko eta bidea egiteko balio du.


Nire kolorerik maitagarrienak, nire inguruko paisaiaren koloreak dira, berde gama guztietakoak udan
eta udaberrian eta marroi eta horixka gama udazkenean eta neguan. Aldaketa nola bilakatzen
den behatzea maite dut.

Ondo Izan!

Nire aurkezpena

Egun on. Iciar deitzen naiz. Bermeoko Herri Ikastetxeko ikasketa burua naiz. Animaliak asko gustatzen zaizkit, txakurrak eta zaldiak gehien bat, eta animaliei buruzko bitxikeriak ezagutzea ere gogoko dut. Ez daukat kolorerik gustukuena ia denak gustatzen zaizkit, bat aukeratzekotan nakar kolorea aukeratuko nuke beste kolore guztien Ʊabardura dituelako. Hondartzaren neguko isiltasuna, hiriak.... eta jendearen zarata. ..Musika mota guztiak gustatzen zaizkit. Bueno, ia guztiak. Hona igoteko Beberen Malo aukeratuko nuke. Momentu honetan, nire herrian, Bermeon bizi naiz. Duela gutxi arte, lan kontuak zirela eta, kanpotik ibili naiz. Gustatzen zaizkidan gauzen artean Bermeo aipatu behar dut. Bermeo eta bertoko jendea. Beti danik irakaskuntzan ibili naiz DBHn, HHn eta LHn. Uste munduko lanik politena dela. Ikasleekin egiten dugun ibilbidean asko gozatzen dut. Azkeneko ikasturtetan ikasketa buru lanetan nabil. Zergatik apuntatu nintzen?...nik 60 urte ditut, gazteagoa nintzenean uste nuen hezkuntzaren hobekuntzari esker gizarte berria pentsamolde irekiagoak genituela honelako gaietan. Homofobia bukatzerantz zihoala, emakumeen eta gizonen eskubideak parekatzerantz gindoazela...baina errealitateak temati, egunaro, ezetz esaten du. Eskolako Hezkidetza - Elkarbzititza taldeetan eta Berritzeguneetako bileretara joaten hasi nintzen. Bertan aholkulari eta kideen gandik asko ikasi dut eta asko geratzen zait oraindik ikasteko. Nire ingurua beste ikuspegi batetik ikusten hasi nintzen, eta bai inguruko eta batzutan, neure erantzun propioak ere harrigarriak, matxista hutsak, iruditzen ziztzaizkidan. Uste dut gizarteak bide sakona eta luzea egin behar duela zentzu honetan. Eskola moduan zerbait gehiago egin behar dugu gizartearen beharrak asetzeko eta geure neskak eta mutilak indartzeko. Lehentasunak ere markatu behar ditugula argi daukat eta nonondik astekotan emakumen aurka egiten den indarkeriaren kontra hasiko nintzen eta geure gazteek, neskak eta mutilak, behar duten tresnekin hornitzen. https://youtu.be/FEOcRpYFTag