2018/11/02

Genero-indarkeriaren aurrean gizartea hezi!

Gogorra da ia egunero albistegietan indarkeria matxisten ondorioz erailketak daudela entzutea, ohikoegiak bihurtu dira honelako albisteak. Baina, zer dago honen atzean? Honen atzean gaizki hezitako gizarte bat dago, patriarkatua eta boterea nork daukan ongi markatua dun gizartea. Justiziak ere argi eta garbi uzten digu egunero nork dituen eskubide gehiago.  Noski, horregatik errez ikus dezakegu indarkeria ikasitako zerbait dela, erasotzaileei txikitatik transmititzen zaie boterea beraiena dela eta gizon, zuri eta heterosexuala izan ezkero boteretsuena zarela, zure azpitik jende asko dagoela. Hala ere, denek nahiz eta mezu hau jaso, eskerrak daudela batzuk hausnartu eta dena gutxi batzuk asmatutako zerbait dela argi ikusten dutenak. Baina, lan handia dugu egiteko, eta horretarako denok elkarturik eta gure artean aliantza egokiak eginez guzti honi aurre egin behar diogu. Gizakia gai delako desikasi eta egoki ikasteko, honela geure ondorengoen ongi ikasia transmititzeko. 



Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

G​orrotoa begietan                         Etxetik kanpo uso                           Nagusi eta otso barrua                                                 Emakumearen ezin egona                                               aRrazoiz beteriko mina
       Oraingoan bai
Indarrak batu eta
 Nahikoa esateko unea
  Denok elkaturik
   Atzera begiratu gabe
      auRrera pausoak emanez
          Kalera atertzeko eguna
      Eskubideak aldarrikatu
Denon artean boRrokatu
         Irrifartxu eta zoriontsu
          Arnasteko unea



Indarkeria ez delako fisikoki bakarrik ematen, hitzekin eta ekintzekin indarkeria ugari ematen delako. Eta, horrelako indarkeriak identifikatzea zailagoa egiten zaigu, ez baititu ubelduak uzten ez agerian behintzat. 










Indarkeria matxitaren inguruan mito (gezur!!) ugari daudenez, egokia iruditu zait bidioa hau.



Hemen, La Otra-ren abestia, egoerari buelta eta umori pixka batekin egi handiak kontatzen dituen abestia.


Azkenik nik aukeratutakoa honako hauxe da, 2015ekoa, ondo landua dagoela iruditu zait.

2018/11/01

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREKIN AMAITU





Genero-indarkeria ikasia dela sinesten dut, beraz desikasi daiteke. Adibide izan daiteke gure amak pairatu izan behar zituen  mesprezu legalak. Ezin zuen kontu bat bere izenean zabaldu edo ezin zuen baimenik gabe etxe bat erosi. gaur egun nik hori dena askatasun osoz egin dezaket. Gizarteak desikasi du!!!

Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

 Gogorra egunerokotasunean
                       zEnbat emakume
                     miNa
                         Eta
                     heRiotza
                        tOpatzen dutela.

                      ezInezkoa                                                   gaur eguN
                 orainDik
                       pAiratu
                 behaR izatea
                         Koldakeri hau.
                     urtE hau
                        iRaultza
                          Izan
                       dAdila!!!!


Beste aldetik, iazko sarreren artean hau aukeratu dut:
Bere estiloa gustatu zait.
Emakume asko hitzen dira urtero indarkera matxistaz…baian izurrite hau ez da naturala.
Eta testuan indarkeria matxistaren arlo bati egiten dio erreferentzia: mikromatxismo izurriteari: Ez da ikusten, ez da errez antzematen baina hor dagoen izkutuko biolentzia da…


Nere hezkuntza esparruan bi eratara lantzen dugu Genero-Indarkeria. Azaroaren 25 inguruan ikasleekin lantzen dugu. Atsedenaldi aurreko  klase orduaren azken laurdenean, maila bakoitzean, biolentzia matxista mota bat lantzen duen bideo bat ( gazteei zuzenduta) jartzen dugu eta eztabaida sortu 10 minutuz. Ideia da patiora irtetean eztabaida jarraituko duela

Lanak eman zituen azpitituluak jartzea eta 6 bideo desberdin eta ikasleentzako erakargarriak topatzea ( oraindik maila batzuetan horretan gaude) baina nahiko ondo baloratuta dago ekimena.

Protokolo bat daukagu ere ikastetxean, indarkeria matxistagatik erahila gertatzen denean emakume bat Euskal Herrian edota bortizkeri eraso gogorra gertatzen denean inguruan pankarta bat eskegitzen dugu ikastetxearen atean eta horrek elkarretaratzea egingo dugula atsedenaldian esan nahi du.

Nire ustez itxuraz bortizkeriaren aurkako diskurtsoa zabalduta dago gure ikastetxean, baina orain mikromatxismoekin amaitu behar da eta aho handiarekin esaten ditugunak ekintzekin eraman behar ditugu aurrera, hauek dira gure erronkak!!!

Amaitzeko klasiko bat. Ereserkia bihurtutako abestia.Orain dela gutxi zendutako Aretha Franklin


2018/10/31

INDARKERIA MATXISTA, GAUR EGUNGO IZURRITEA

guztIon
arteaN,
Denok
bAtera
eRomenarekin
buKatu
behaRra,
Ikusitakoa
sAlatu!!!

Morea
soineAn,
Tolosan edo
tXinan
desIkasi
ikaSitakoa,
gaiTzarekin
Amaitu!

Inguruan dauzkagun seinaleak identifikatu behar ditugu, inkesten arabera %35ak norlabaiteko indarkeria matxista jasaten badu, estadistika kontua da, gure inguruan ere gertatzen ari da!!!
Nire iritziz Hezkuntza da desikaste prozesu honen gakoa, berdintasunean hezten bagara ez dugu sekula horrelako jokamolderik ikusiko. Gizarte osoari eragiten dion gaitza da indarkeria matxista, beraz, aurre egin behar diogu.
hainbat eragilek daukate gizakiaren bizitzan eragina, horien artean familiak, eskolak, komunikabideek, erlijioek edo kulturek. Gaur egungo errealitate gordin aldatu behar dugu, zorionez jende askok jantzi ditu betaurreko moreak eta denon artean lortuko dugu!!

ZER IKUSI, HURA IKASI!
Indarkeria matxistaren gaia geroz eta gehiago lantzen dugu eskoletan. Izan ere, gaur egun, ikasleek albisteak entzuten dituzte. Nire iritziz honen inguruko argitalpen gehiago daude, kontatzearen ausardia, eta ondorioz egoerak azaldu ditzakegu ikasleen aurrean.

Aurreko edizioko “Janitsas”-en posta atsegin dut, “Cambia el cuento” bideoa txertatu duelako, eta zoragarria iruditu zaidalako ikasle horien erantzuna.

INDARKERIA MATXISTA



Iturburu
N aturalik ez duten,
D oinu desatsegina duten
A nkilosatutako
R ol eta patroi tradizionalak
K en ditzagun bada erditik!
E ta deseraiki
R ebelatu
I rribartsu
A ske

Matxismoaren
Amuak,
Tiroak,
Xuxurlak,
Ikusezin nahiz ikusgarriak,
Sekulako eta betiko
Txis-pun!
Akatu ditzagun!


Txiki-txikitatik, neska-mutilek gizarteak haingandik zer espero duen asimilatzen hasten dira ipuinek, jostailuek, telebistak nahiz inguruko helduek errepikatzen dituzten patroi-estereotipatuen bidez. Gizonengan ausardia, segurtasuna, poterea, indarra sustatzen dira. Emakumeengan, ordea, edertasuna, sentsibilitatea, zaintzarekiko ardura, xamurtasuna, babes-beharra, ahulezia... Maskulinitatea gaitasun sexualarekin eta agresibitatearekin erlazionatzen da eta feminitatea menpekotasunarekin, protekzio beharrarekin eta desio sexual ezarekin. Eta modu honetara, apurka-apurka genero-indarkeriara daramatzaten jarrerak ikasi egiten dira. Aldi berean, familia, eskola, komunikabide, erlijio eta kulturaren bidez printze urdinen maitasun erromantikoaren mitoaz elikatzen ari gara eta umeak. Horrek, potere-desoreka duten harremanei afektibo-sexualei bide ematen dielarik.

                            

Hona artikulu interesgarri bat genero estereotipoen eraikuntzari buruzkoa:

ESPINAR, Eva (2007). “Infancia y socialización estereotipos de gĆ©nero”. Padres y maestros, 326: 17-21.


Nire inguruan indarkeria sexistaren gaia geroz eta gehiago lantzen den gaia da. Gasteizeko Hezkuntza Fakultatean egiten dut lan eta berta, gure ikasgaian bederen, klaseko jardueretan estereotipo sexistak aztertzekoak integratzeako eta material hezkidetzaileak eskaini eta sustatzeko urratsak ematen ari dira. Nahiz eta oraindik dagoen asko egiteko.

Iazko post-en artean Iratirena aukeratu dut, egiten duen gaiaren tratamendu zabalagatik eta ematen bituen baliabide guztiengatik (olerkia, bideoak, etab):