2019/02/15
2019/02/14
AUKERATU ZU ZEU ZURE BURUA!
Iazko
posten artean, bi aukeratu ditut. Bata Amaia Chuecarena da. Post
askotan agertzen da eta argudio baliagarriak ematen ditu. Janire
Itsasorena ere gustatu zait, bi aipamen interesgarri egiten dituelako:
- askotan uste izan dela maskulinoak edo femeninoak garela, baina ez ordea maskulinoak eta femeninoak. Azken kontzeptuak azaltzen du: guztiok ditugula gure kulturan maskulino edo femeninotzat hartzen diren ezaugarriak.
- gaixotasun mentalekin izandako loturan aurrera pausu txikiren bat eman dela, baina aitortu du “arazoaren kausa” pertsonan zentratzen dela, eta ez gizarteak pertsonarengan egiten duen presioan.
Heziberri 2020k
proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Bi zeharkako
konpetentziekin lotura dago.
Abiapuntua da Elkarbizitzarako
konpetentzia: “Giza eskubideen printzipio etikoetan
oinarritutako jokabideak: pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, haien
sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta kultura edozein dela ere (Giza
Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 1. artikulua).
Norbera izaten
ikasteko konpetentzian esaldi hau
agertzen da: “Gaur egungo
kulturaniztasun-testuinguruan, pertsona errealizatuen inguruko eredu bat baino
gehiago dago, baina ziurgabetasunaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da
gizabanakoei baliabideak ematea beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Horrela
egiten ez baldin bada, pertsona alienatuak garatzea bultzatuko da, erabakiak
hartzeko irizpide pertsonalik gabekoak, gainerako pertsonek egiten dutena
egitera mugatzen direnak”.
Identitateak norberak bere buruaz egiten duen pertzepzio subjetibo eta eraikuntzari erreferentzia egiten dio. Aukeraketa hori era askean egitea ez da beti erraza izaten. Gizartean erroturik dauden ohitura eta usteak aldatu behar dira aniztasunari bere bidea emateko. Guztiok pertsonak garela eta horrek berdintzen gaituela onartu behar dugu. Zenbat eta pertsona eredu gehiago ezagutu aberatsagoa izango da geure burua eraikitzerakoan. Aurrepausu txikiak eman dira, baina oraindik lan handia geratzen da. Identitate batzuk onartuagoa daude eta komunikabideetan agerian daude; baina beste batzuk oraindik ez dira onartzen hainbeste (luma dutenak, normatik gehiegi ateratzen direnak…)
Erresistentziak
askotan norberaren sinesmenak kolokan jarri behar izatetik datozela. Orain arte
eztabaidaezinak ziren sinesmen horiek deseraiki beharrean aurkitzen gara. Eta
nola? Gure eskema tradizionalak zalantzan jarriz eta kuestionatuz,
ezjakintasunari formakuntzaren bidetik aurre eginez eta aniztasuna aberastasun
gisa ulertuz.
Izaki bakarrak eta errepikaezinak gara. Gu protagonistak izan behar gara gure autobiografia eraikitzen. Nor naiz?
Nork izan nahi dut? AUKERATU ZU ZEU ZURE BURUA!
Beste bideo interesgarriak izan
daiteke hauxek:
- Dauden aukera anitzak ezagutzeko:
- Inauteriak hurbil daudenez hau da lantzeko aukera ona: “Soineko berria”
- 5. mailatik aurrera lantzeko:
Identitatearen garapena: prozesu zirraragarria
Hasteko, hona hemen sortu dudan hitz hodeia:
Bestalde, joan den edizioko post-en artean “Genero identitaearen aldakortasuna”
izenekoa aukeratu dut. Leire de Miguel MartÃnez-ek adierazten duen identitatearen
eraikuntza prozesua dela pentsatzea erabat koherentea delako ideia horrekin erabat
ados nago. Gainera, nire ustetan behinik behin, ederto idatzita dago post-a, bere
irakurketa oso atsegina bilakatzen duena. Ideiak ondo antolatuta azaldu egin zituen eta
gaiaren inguruan oso ikuspegi argia ematen du.

HEZIBERRI 2020 bere bigarren zatian Lehen Hezkuntzako Curriculumari buruz ari denean,
“KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA” garatzen duenean, bigarren atala (4.2.)
BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOEI eskaintzen die, bada, bertan 113. orrialdean,
honako helburu hau zehaztu egiten da:
“KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA” garatzen duenean, bigarren atala (4.2.)
BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOEI eskaintzen die, bada, bertan 113. orrialdean,
honako helburu hau zehaztu egiten da:
“Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere
pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea,
nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.”
pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea,
nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.”
Helburu honetan identitatearen garapenaz ari da testua. Helburu honen lanketa
ezinbestekoa da, duda barik, baina ezin dugu ahaztu gure ardura dela berau bermatzea.
Ez dugu lortuko neska-mutilentzat esparru seguru eta abegikorra ezarri ezean, non euren
garapen pertsonala arazo barik ezarriko den. Atal honetan, gure jarrera egokia izatea
gakoa da. Izan ere, umeekiko edozelako aurreiritzirik izatekotan, euren garapen hori
kolokan jarriko baitugu. Erraza ez bada ere, hau guztia zaintzea behar-beharrezkoa da.

Genero-identitateen inguruan aurrerapen esanguratsuak ezagutu izan ditugu azken
bolada honetan. Ezin ukatu gaur egun, identitate desberdinak daudelako kontzientzia
errotzen ari dela jendartean. Ikuspegi bitarra ez da nahikoa eta, behar dena baino
astiroago bada ere, ari gara konturatzen. Lehenengo urratsa besterik ez da, baina pausu
hori eman ezean, ez dago hurrengoak ematerik.

Zoritxarrez, oraindik ere aurreiritzi gehiegi ditugu, aurreratzen uzten ez
gaituztenak. Gaur egun ere, desberdina denak lekuz kanpoko erreakzioak pizten ditu
gehiengo handi batengan, eta ez hori bakarrik, askotan ere aldaketaren beharra ondo
barneratuta dugun askok ezin diogu gure inkontzientearen jokabide desegokiari eutsi.
Amaitzeko, askotan umeak izaten dira guri benetako lezioak ematen dizkigutenak.
Bideo honetan ikus daitekeen moduan.

NI NAIZ, HI HAIZ, HURA DA, la-la-la!
gai guztietan bukaeran dagoen galdetegia betetzen dut,
deus ere irakurri baino lehen.
Orain arte 7tik goiti ibili naiz… baina oraingo honetan 10etik 4 atera dut, hau da, iDENTITATEei buruz gutxi dakidala jakin dut.
Buru belarri ekin diot ikasteari!!!
Hauxe ikasi dudana. Sartu hemen ikus dezakezue! IDENTIFIKATU
Maite Elorzak egindako posta Eta zu, zer sentitzen zara?
aukeratu, estekatu, gomendatu nahi dut irudi eta esteka interesgarriak partekatu eta hausnarketa ere gustatu zaidalakoz:
- sexuaz harago izateaz
- sexu banaketa bitar inposatua
- bidegabekeriak
- sentsibilizazio bideak:
- erronkak: estereotipoak gainditu, errepika-ezintasuna aitortu, ...
Aipu eta galdera sorta interesgarri hauekin bukatzeko:
Heziberri 2020 aztertuta identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut (62. orrialdea):
Hau betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak hauek dira ene uste apalean:
- sentitzen eta pentsatzen duguna hausnartzeko astia hartu. Ez dakite hausnartzen,
patriarkatuak ezarritako erabakiak dira.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarteak bere webgunea eskura jarri digu:
- ez egoki, ez maitatua, ez aukeratua, ez ongi egitearen beldurra uxatuz, ongia eta normaltasunaren aldeko heziketa garatu eta bermatu.
Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak oraindik ere txikiak dira. Unibertsitate garaian pisukidea nuen lagun batek aitortu zidan bere sekretua eta nik normaltasunez erantzun nion banekiela , ikusi nuela,...! Egia errateko ez nuen inoiz solastua inorekin baina akaso etxean jaso nuen ez epaitzeko heziketari esker, ez nuen horren beharra izan eta normaltasunez ikusi nuen. Gure etxean gurasoak bidaizaleak ziren eta Europan barrena ibili ginen nerabezaroan. Jende, toki, ohitura, hizkuntza desberdinak ezagutzeak, bertze ikuskera eskaintzen digula uste dut, desberdintasuna normalizatzera, ez epaitzera, ulertu eta onartzera. Orduan ez bezala, gaur egun eskura dugun ezagutza guztiarekin, erraza beharko luke normaltasuna egoera honek, baina badakigu ez dela hala. Errespetua eta ez epaitzea falta den ikasgai urgentea dugu, etxetik hasi eta nora nahi eraman behar dena.
Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira? Niregandik hasita….ia dena berrikasi beharra eta irakatsi behar dela argi dut. Horretan laguntzeko
Ikasleei jartzen diedan bideo polit honekin bukatuko dut: Ongi etorriak LURRA planetara
2019/02/13
IZAERA-KOLORE GUZTIAK DAUDE ORTZADARREAN
Orain dela 2 ikasturteakp Amaia Chuecaren sarrera aipatu dute behin baino gehiagotan eta kuriositatea piztu
zait, behin ikusita bere txoria
txori abestiaren interpretazioa ulertzen dut zergatia. Eta nire miresmena
adierazten diot Amaiari,
Heziberri 2020an 2 parrafo hautatu
ditut:
zehar konpetentzien artean:
e) Izaten ikasteko konpetentzia.
Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez
gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera,
bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.(11.orrialdea)
Norberak den modukoa
onartzea lehenego pausua da besteek onartzeko. Ikasi behar dugu eta irakatsi
behar diegu ikasleei onartzen haien buruak.
Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako Balio Etikoen Ebaluazio irizpideen 1a. Puntuan
“Orientazio afektibo-sexual guztiak onartzea eta errespetatzea, pertsonek
aukeratzen duten orientazioa gauzatzeko eskubidea defendatzea eguneroko
bizitzan (eskolan, etxean, lanean, kultura-jardueretan, etab.), hura gutxiesten
eta baztertzen duten jarrerak arbuiatzea, eta haien aurka gauzatzen den
indarkeriarekiko aurkako jarrera aktiboa izatea. “ (241 orr)
Eta irakatsi
behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste
dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.
Gogoratzen dut
nire alabak 11 urte zuenean neska zakildun bat zegoela bere ikastetxean kontatu
zidanean, naturaltasun osoz.
Aldiz, aurten 15
urteko mutil batekin lanean ibili behar
izan naiz nire ikastetxean transgeneroak
errespetatzen ez dakielako. Berarekin hurrengo bideoa landu nuen
Eta hau izan zen
ekoiztu genuenaren emaitza bere gelan azaldu zuena
Identitate anitzak, ez...BERDINAK
Berdinak, baina ezberdinak, horrek ematen dio kolorea geure inguru eta gizarteari. Denak berdinak bagina, aspergarriak izango lirateke geure herriak, eskolak eta kaleak.
Beraz, zer hobeto pertsona izateko modu anitzak onartzea baino?
Izateko, eta egoteko moduak bi aukeretara mugatzea, bizitzeko moduak gehiegi murriztea dela iruditzen zait. Beraz, aste honetako gaiarekin lotuz, geure inguruko haurrei aukerak eskaintzeko garaian gaudela uste dut.
Has gaitezen geure barruan identitateen inguruko hausnarketak egiten, eta geurea eraldatzen, modu egokian eskeintzeko aukera ezberdintasuna. Baina baita ezberdina izate horretan autokontzeptua zainduz ere. Nork bere buruaz duen sinesmena garrantzitsua baita, eta eraikitzen eta heldutzen ari den haur horrek gizartean, kanpokoak, lagunek...ez badiote laguntzen nahi duen moduan eraikitzen, baliabideak beharko baiditu autozaintzeko eta autobabesteko.
Ni neu ere estereotipoz josia ikusten nahiz askotan, ezberdin izan nahi baina askotan neska prototipikoen oso berdin (segurtasun gabea, fina, gauzak esaterakoan modu neurtukoa,...). Pixkanakakoa da bidea eta hala izan behar du, barnera begiratu, ulertu, eraldatzen saiatu eta kanporatu. Horregatik, lehengo urteko lanen artean Iosuneren honeko hau aukeratu dut. Beratan, ezagutzen ez nuen liburu baten berri ematen duelako: ""Bodas diversas y amoren queer" Coral Herrerarena. Eta esan bezala, geuk ere, heldu moduan oraindik gai honen inguruan asko hausnartzeko dugula uste dudanez, baliabide interesgarria iruditu zait.
Heziberrik dio Identitate garapenerako kontzepentziez "Bizitzako arlo eta erguera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan diziplina arlo guztietan zein eguneroko bizitzan, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo eta ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako arlo eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira". Irakurgaian dioen moduan, zeharkako konpetentzia bidezko garapena da. Beraz, zeharka bada, momentu oro presente izan beharreko gai bat da identitatearena eta ondorioz, baita genero identitatearena ere.
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoa berez aukera eskaintza anitza dela uste dut. Egiten, proposatzen eta aurkezten dugun guztian, aukera aniztasuna eman. Beraz, estereotipoekiko "tolerantzia zero" erabiltzen dugun materialetan eta erabiltzen ditugun hitzetan. MUTILen moduan, MUTILAK egiten dutena, NESKEN moduan, NESKEK egiten dutena...bezalako hitzak alboratu eta haur edo gazteengan ikusiz gero, tartea eskeini hausnarketarako, ondoren geure hezitzaile posiziotik estereotipoetatik at dauden pertsonen adibideak emanez.
Nire inguruan antzeman ditudan genero-identitatearen inguruko adibideak asko izan dira. Batetik "mutilen" munduan, neure inguru hurbilean emozioez geroz eta gehiago hitz egiten dela nabari dut; negar egiten mutil geroz eta gehiago ikusten ditut eta betiko eredu maskulino gogorraren inguruan hausnartu nahiean dabiltza. Lan asko dute oraindik egiteko, baino beraien identitatearen eraikuntzan bide honek aukera berri bat eskaintzen diela uste dut. Bestetik, "nesken" munduan, geroz eta askatasun gehiago ikusten dut; bakarrik bidaiatzen dute, mendian geroz eta emakume gehiago dabiltza bakarrik edo lagun artean; kaleak begiratuz gero, espazio publikoa geroz eta gehiago erabiltzen dugu; geure itxuraren inguruan ere aldaketa batzuk ematen ari dira (batez ere feminismoan murgiltzen ari den jendearengan) ile orrazkerak, depilazioa, esertzeko eta egoteko moduak...Guk ere asko daukagu oraindik egiteko, baina genero-identitate tradizionalak pixkanaka haustera gatozela uste dut.
Honekin lotuta eta bihar San ValentHIL eguna dela gogoratuz:

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)