2019/10/02

AURKEZPENA

Kaixo!!

Maider nauzue, aurten garaiz iritsi naiz ikastaroan izen ematera (zein ongi!!). Iaz hezkidetzaren inguruan gehiago sakondu behar eta nahi nuela ohartu nintzanean, kurtso honen berri izan nuen baina berandu zen bertan parte hartzeko.

Elkar ezagutzen ez garenez, laburbilduz, Haur eta Lehen Hezkutzako graduak atera nituen duela ez gutxi. Gaur egun, etengabeko formakuntzaren garrantzia kontutan izanik, Psikomotrizitate erlazionaleko ikastaro batetan nabil ikastaro honekin batera.

Ikasteko eta lan egiteko gogo handiz, hezkidetzaren inguruan gehiago sakondu eta hausnartzeko beharrara sentitzen dut. Niretzako eta baita lan eremurako ere. Egun, Pasaiako Gaztelekuan egiten dut lan eta askotan gai hau nerabeekin lantzea ez zait erraza egiten, horregatik, lanketa pertsonala zein profesionala egitea beharrezkoa iruditzen zait.

Espero dut elkarbanatuko ditugun ekarpen eta  bizipenetatik asko ikastea. Honekin batera, hezkidetzaren inguruko ikuspegi sakonago bat izatea ere.

Bestalde, ezin izan nuenez aurrez aurreko saiora joan  zuek ni hobe ezagutze aldera labur esan nahiko nuke, pertsona alaia naizela, ongi pasatzea gustuko dudala eta horretarako nire lagunekin baita familiarekin eta nire buruarekin denbora pasatzea beharrezkoa dudala. Era berean, gauzak ordenean izatea ere gustoko dut. Ordenak lasaitasuna eta segurtasuna ematen baitit.

Asko luzatu gabe, elkarlanean arituz gogo biziz nago ikastaro hau biztzeko!!😄



AURKEZPENA : AINHOA PARRA

Kaixo!
Ainhoa Parra Sánchez naiz. Ingeles, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea. 
Azken 8 urtetan Eibarko Berritzegunean lanean daramazkit, eta behin hasierako urduritasunak pasata, esan dezaket nire lanaz gozatzen dudala egun : Irakasleen aurrean aurkezpenak egiten hasi baina lehenagoko minutuetako adrenalina, amaierako gogobetetasun sentsazioa, proiektu berriak, erronka berriak ...
Eta... erronka berrien artean, aurten, Hezkidetza arduraduna izatea.
Beraz, ikastaroa aukera paregabea da erronka honi aurre egiteko, eta baita, nola ez, egunerokotasuna beste modu batean behatzen ikasteko eta horren arabera jarduteko.


Nire aurkezpena. Rosana Madariaga.

Hezkidetzan Esku Hartzen
Kaixo guztioi,
Rosana naiz, Abandoko Berritzeguneko HH eta LHko aholkularia. Hezitzaile lanbidea maite dut, tresna bakarra mundua aldatzeko dela pentsatzen baitut . Freirek esaten zuen moduan “Hezkuntzak ez du aldatzen mundua, aldatzen ditu pertsonak mundua aldatzeko”.

Hezkidetzaz bustita egon naiz gaztetatik: ikastaro, topaketa, eta batzorde desberdinetan parte hartu dut. Pedagogian lizentziatua, Hezkuntza Bereziko Masterra eta azkenik HHko Magisteritza (dena aldrebes!!! ) egin nuen. Eskolen usainak eta soinuak faltan botatzen ditut. Batek daki, egunen batean bueltatuko ote naiz…

Nahiz eta fama txarra izan, berritzeguneko aholkulariok lan handia ta polita daukagu: berriztapen proiektuekin, formakuntzekin eta egunerokotasunean ikastetxeei sortzen zaizkien zalantza eta gatazkekin. Ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara. 

Gogo guztiekin eta espektatiba altuekin hasten naiz ikastaro honetan, baita ere pixka bat beldurtuta lan zama dela eta. Baina… bidetik bidea egingo dugu!!! 
yes we can bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/01

Nire aurkezpena



Aurkezpena -Josune

Arratsalde on denoi,

Josune naiz Hezkidetzan esku hartzeko kurtso honetan izena eman dut, gaian interesa dudalako eta sakondu eta batez ere eguneroko lanean prestatuago esku hartzeko aukera emango didalako. Egun hezitzaile, irakasle...garenontzat beharrezkoa iruditzen zait, hain oinarrizkoa den berdintasun- parekidetasunean aurrera pausuak ematen jarraitzea, beraz agenda topera izan arren talde lanerako eta bakarkako lanerako prest. Denon artean elkarlana ezinbestekoa da eta aurrera egiteko. Prestakuntza batzuk eginak ditut maila honetan, baina honen berri izan nuenean oso interesgarria iruditu zitzaidan eta hementxe nago prest!
Egun Haur Hezkuntzako Lanbide Heziketako goi graduan nabil lanean, beraz primeran datorkit. Aurrez aurreko saiora ezin izan nuen joan goiz eta arratsaldez klaseak ematen ditudalako.
Ondo izan eta animo!



hezkidetzan esku hartzen bloga bilaketarekin bat datozen irudiak

nire aurkezpena


Kaixo guztioi:

Jose Manuel Palacios Navarro naiz, maisua eta psikologian lizentziatua. Azken ikasturte hauetan hezkuntzako administrazioan egiten dut lan, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzan, hain zuzen ere.

Berritzeguneetan ere zenbait ikasturte eman ditut, beti aniztasunari erantzuteko programetan, baita kulturartekotasun arloan ere. Testuinguru haietan Hezkidetza beti izan da abiapuntu inportante bat.

Gustuko dut lantaldeetan aritzea, izan ere, moldatzeko gaitasuna eta besteengandik ikasteko joera daukat.  Era berean, gauza bera eskatzen diet gainerakoei.

Nire kolorea urdina, itsasokoa delako, eta nire animalia txakurra, asko eta asko korrika egiteko kapazak direlako.

Abesti dezente daukat buruan, baina azken bolada honetan Drexleren Dame una noche de asilo izeneko abestiaz goxatzen ari naiz, izan ere, maite zaitut esateko oso modu goxoa iruditzen zait.

Hezkidetzan gehiago sakontzeko ikastaroa aukera paregabea izan dadila espero dut.

Agur.

AURKEZPENA

Kaixo denoi!✋
Saioa López Eizagirre naiz, baina TXIÑI ezizenez ezagutuko nauzue foro honetan. Izen horrek badu historia berezia, nire Galiziako amabitxi eta gure amaren arteko sormena baita.
Duela 5 urte, ikastaro honetan apuntatzeko aukera izan nuen, baina Eibarko Berritzeguneko mintegian egindako zozketan ez zitzaidan suertatu eta oraingoan, "goikoen" aginduz, hemen nago, nekatuta eta ez nire momentu onenean, baina era berean, gogotsu, bizitza pertsonalerako nahiz lanerako ezinbestekoa deritzodalako.
Lan-talde birtualean aritzeari, ederto deritzot, batetik, beldurra kenduko diodalako kontu hauei eta bestetik, eroso sentitzea ere garrantzitsua delako eta lanetik, nahiz etxetik, zuekin harremanetan jar naitekeelako. Ni neu, pertsona irekia, esku zabala eta tematia ere banaizela diotsuet.
Ikastaro honetan, zuengandik, irakasleengandik...asko ikastea espero dut eta baita, beste kontu batzuk desikastea.
Kolore bat aukeratzekotan...ezingo nuke, egia esan. Ortzadarrarekin geratzen naiz, bere konotazio eta kolore guztiekin. Ni neu ez nau gauza batek definitzen, tokian tokiko edota egunean eguneko kolorea dut, hainbat gauzak baldintzatuta (baina ez naiz kontsideratzen batere konplikatua😋). Animalia bat aukeratzekotan...bakarra...txakurra aukeratuko nuke, bere izaera fidelagatik, besteak beste. Asko gustatzen zaizkit🐶💘(baserrian bizi naiz eta bi ditugu, Pintxo eta Bost).
Azkenik, nire gustuei buruz idatziko dizuet. Beno, asko gustatzen zait idaztea, uste dut nabaritu duzuela. Idazlanak zein iritzi artikuluak sarritan idatzi ditut, Euskal Filologoa naiz eta hori beti maite izan dut, baina bereziki bertsoak idaztea gustatzen zait. Era berean, dantza egitea, parrandak egitea, bidaiatzea, inguruko umeekin egotea, garagardoa🍺eta ardo zuria🍸, jatea, lagunekin egotea, zinea, serieak, amarekin eta ahizparekin egotea, bikotearekin egotea, nire laneko kontu "batzuk" jijiji...eta pertsona hezkidetzaileak maite ditut!💜💛💚💙💓Ai eneee...Abesti gustukoena!! Suuus...Hemen ezin esan bat, Zea Maysen Elektrizitateatik hasi eta Rocio Durcaleraino...200 esango bainituzke🙆
Itxaropentsu nago ikastaro honi dagokionez...beste mundu bat irekiko zaidala sumatzen baitut!👌