2020/12/07

FESTA PAREKIDEETARAKO GAKO BATZUK

Berandu nabil eta zuen ekarpen asko irakurtzeko aukera izan dut. Horri guztiari gehitzeko, Donostiako Udalak argitaratutako “Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz” (2014) lanean Donostiako danborradari buruz egiten diren hainbat gogoeta partekatu nahi ditut zuekin, horietako asko emakumearen partaidetzak gatazka sortu duen edozein festara eraman daitezkeelako. Orokortu eta sinplifikatu egin ditut blog-aren formatua errespetatzearren:


      1.   Festa oso gauza serioa da: bertan gizarte harremanak, kultur agerbideak eta arazo estrukturalak islatzen dira. Aldi berean, gizarte-harremanak birsortzen ditu. Baina era berean eraldaketa ere bideratzen ahal du.

2.        2. Aldaketak gizartean, aldaketak festan: festa eta eguneroko bizimodua hertsiki lotuak daude.

     3. Festek “berez” eboluzionatzen al dute? Ez dago “berezko” aldaketarik. Aldaketa oro pertsonen eraginaren eta erabakien emaitza dira.

     4. Emakumeen partaidetzarako sortutako figurak, irtenbide izatetik oztopo izatera? Emakumeentzako egitura bereiziak sortzen direnean, sexuaren araberako segregazioa dakar.

5.     5. Neskak: konkista isila: nesken lerrokatze progresiboak apenas izan du oihartzunik komunikabideetan.

6.       6. Festa mistoa = berdintasunezkoa? Festa mistoa izateak ez du esan nahi berdintasunezko baldintzak ematen direnik.

7.        7. Festa parte-hartzailea = berdintasunezkoa? Festa batzuk, oso partaidetza handikoak izanda ere, oso hierarkikoak dira.

8.      8. Hainbat festa, pribatuak eta era berean publikoak: hainbat festen antolaketa erakunde pribatuen esku geratzen bada ere: espazio publikoan ospatzen dira, eta udal egiturak eta zerbitzuak ere baliatzen dituzte.

9.      9. Festa, legetik at? 2005eko Berdintasun Legearen 24. artikuluan debekatu egiten da baztertzen duten elkarte eta erakundeei inolako laguntzarik ematea, eta 25. artikuluan debekatu egiten da ekitaldi baztertzaileak espazio publikoan egitea, baita izaera pribatukoak ere. Horrela ere, hainbat festetan ez da betetzen.

1      10. Historia ala mitoa? Badirudi historia festaren formatua legitimatzeko argudio bat dela. Hala ere, historia festaren oinarria benetan balitz ere, ezin liteke bazterkeria gauzatzeko aitzakiarik izan, zilegitasun-argudio bat delakoan, eta ez luke justifikatuko emakumeei pertsonaia maskulinoak antzezteko debekurik.

Badugu zer pentsatua!!


 


2020/11/30

EZ KIDETZATIK HEZKIDETZARA

Aste honetan legedia landu dugu: hezkidetzaren marko legaletik hasi, EAEn hezkidetzaren ibilbide

historikoa eta materialak ezagutu ditugu. 


Irudiak: Ez kidetza /Hezkidetza

 

Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikuluarekin hasi nahi nuke:

sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean


Haur Hezkuntzakoa naizenez, etapa honetan zentratu nahi izan dut. Honako hau esaten da Heziberri 2020aren aurkezpenean:

E​kitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera-berdintsunerako

bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun

kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik”​.

Haur Hezkuntzako dekretuaren xedea ere honakoa da:

"Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan."

Eta dekretuko lehen eremuan, nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguerarenean, 

ere beren-berezko aipamena egiten zaio sexu-generoari: 

“...Adin horietan ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira, gizon edo emakume izatearen ondorio ezinbesteko direlakoan. Horrenbestez, premiazkoa da haurra hartuko duen eskolak, esku-hartze hezitzailearen plangintza egitean, sexualitatea bizitzeko aukera ematea eta bizipen horren haria nork bere burua deskubritzea, jakin-mina, topaketa eta gozamena izatea…”

Aurten dudan lanagatik, Haur Hezkuntzako dekretua sakon ezagutu beharra daukat; oraindik aztertzeko

neukan betaurreko moreekin eta irakurketa sakonagoa eman behar diodan arren, hezkidetzaren bidean

urrats batzuk zehazten direla ohartu naiz, oraindik pasu gehiago eman beharko diren arren. 

Beraz, legeak ezagutzeko  aukera izan dugun honetan, esan beharrik ez dago aurrerapausuak egin direla, eta lege, plan, dekretu, zein protokoloak idazteaz gain… PAUSOKA PAUSOKA AURRERA EGITEA ETA BETETZEA beharrezkoa dela.


Nola ez, aurreko urteetako ikaskideen ekarpenak irakurtzea ere aberatsa izan da, ikusi Patriciak nolako ekarpen ikusgarria egin zuen.


Tratu txarrak eta sexu indarkeria

 Aste honetan tokatu zaigun gaiari heltzeko, txostena irakurri eta legedia arloko irakurketekin gertatzen ohi zaidan bezala, ametsen zerrenda edota justuena izan beharko litzateke en jendartearen ezaugarritzea Irakurtzen nenbilela sentitu dut. Teorikoki ez dut uste gaizki daudenik, baina praktikan islada oso murritza dutela uste dut. Hori dela eta, nire hausnarketa ezkorra eta goibela izan ez zedin, aurreko urteetako post-ak irakurri eta esperantza eman didan Patricia Oregik egindakoa asko gustatu zait. Gainera, erabili duen formatoa oso argia eta erakargarria da.

Asteburu honetan, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, jendarte hzitzaile lanetan nabilen elkartearekin formakuntza izan dut. Honetan, adingabeek pairatzen dituzten tratu txar zein sexu indarkeriaren inguruko esku hartzea azaldu ziguten, bai prebentzioari begira eta baita identifikatzekotan protokoloa martxan jartzeari begira. Hau ere eskola zein institutuetan erabili daitekenez blog honetan aipatzea egokia iruditu zait, bide batez jendarte hezitzaileon figura hezkuntza zentro guztietan egotearen aldarria egiten dudalarik. 


Prebentzioari begira, tutoretza orduetatik haratago, gai hau modu sakonago batetan lantzeko saioak beharrezkotzat jotzen ditut. Horregatik, tailer soziohezitzaileak egotea egokiena dela uste dut eta hauen planifikazio, garapen eta ebaluazioa jendarte hezitzaileon esku egon beharko litzateke. Hona hemen gai hau lantzeari begirako baliabide batzuk:








Heziketa zentro bezala, adingabe batek tratu txarrak edo sexu indarkeria pairatzen duela identifikatuz edo berak kontatuz gero, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:


1.- Adingabeak jasaten duen egoera kontatu aurretik, argi eta garbi esan behar diogu gure ardura legala dela kontatzn digunaren arabera errelatoa jakinaraztea. Hone ondorioz, berak kontatu nahi ez izatekotan, profesional bezala hau onartu behar dugu. Adingabea oso txikia bada eta bat-batean dinamika batetan mugilduta gaudela kontatzekotan, bere egoera iraultzeko laguntza eskatuko dugula eta horretarako, kontatu beharra dugula adierazi behar diogu. Jarrera adierazleen arabera horrelako egoeraren bat pairatzen duela identifikatzekotan, adingabea ere abisatu eta laguntza eske informazioa konpartituko dugula adierazi behar diogu.


2.- Jendarte zerbitzuetara deribazioa eta egoera hau nukleo familiarrean ez ematekotan, familia abisatuko da. Erasoa familiaren nukleoan ematekotan, aldiz, adingabea babestu eta momentuz ez zaio adieraziko.


3.- Errelatoaren baliospena (mila esker kontatu izanagatik, oso indartsua zara hau kontzeagatik, laguntza eske joango gara honetatik biok bakarrik ezingo dugulako irten) eta errundutasunari aurre egin (ez da zure errua izan).



Kasu honetan ere, nire ustez, nahiz eta eskola psikologoak adingabeak sentitzen dituen emozioen bidelagun izan ( eskuhartze psikohezitzailea, inolaz ere traumaren tratamendua, horretarako horretan espezializatua dagoen profesionala derrigorrezkoa da) eremu soziohezitzaileak jendarte hezitzailearen figura beharrezkoa da. Profesional honek beharrezkoak diren entitatetara akonoainamendua ez ezik, eskola eta eskolaz kanpoko entitateen arteko koordinazio figura izan beharko luke. 




LEGEEN DANTZA, DANTZA AMAIGABEA

 

Aste honetan, buru-belarri aritu gara Hezkidetzaren inguruko legedia aztertzen. Aitortu beharra dut bertan aipatutako ia lege guztia ezagunak egin zaizkidala; izan ere, duela gutxi aztertu ditut. Hezkidetzaren ardura eman zitzaidanean ez nekien gaiari nola heldu eta lankide batek gomendatu zidan horiek jorratzen hastea gaur eguneko egoerara nola heldu garen ulertzeko.

Argi dago ibilbide luzetxoa dutela eta hainbat aurrerapauso eman ditugula horiei esker. Edozelan ere, honako hau esaten da II. Hezkidetza Planean:

“Baina, ikastetxeetan ez da genero-indarkeria prebenitzeari eta hari heltzeari buruzko hirugarren helburu estrategikoaren garapen- eta betearazpen-maila bera bete. Azken urteotan gizartean oro har gertatu den bezala, aurrerapen handiak izan dira berdintasunaren arloan, baina oraindik asko dago egiteko, bereziki harremanen eremuan eta indarkeriaren prebentzioaren eremuan. Horretarako, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa eta lankidetza behar da”.

Argi esaten da bertan, bukaerako esaldian, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa eta lankidetza behar dela. Eta Planak berak hainbat baliabide eta bide jartzen ditu hori gauzatzeko (Berritzeguneetako mintegiak, Prest Gara bidezko formazioa, diru-laguntzak/ordu-kreditua, material espezifikoak…). Baina nire zonaldeko Hezkidetza arduradunekin hitz eginda ikusten dut erresistentzia asko topatzen dituztela euren ikastetxeetan Hezkidetza Batzordea osatzeko, diagnosia osatzeko, jarduerak gauzatzeko… Eta pentsatzen dut aurten bizitzea tokatu zaigun egoerak ez diola Hezkidetzari (ezta beste mila alorri ere) mesede egiten. Irakaskuntzaren egunerokotasunak, askotan, beste bide batzuk hartzen ditu. Horregatik da hain garrantzitsua Hezkidetza beti presente izatea.

Bestetik, azken egunotan denon ahotan dago LOMLOE. Nik ez dut irakurri, eta oposizioak barreiatu dituen ideiak urrunetik baino ez ditut entzun. Ikusi beharko da alor hau nola jorratzen duen.

Memeari dagokionez, ez naiz batere originala izan. Eta euskaraz daukan gatza eta piperra galtzen du, baina hona hemen...

 


Aurreko edizioetan postei dagokienez, honako hau gomendatuko dut. Elkarrekin konektatutako gurpilen irudia gustatu zait: ikuspegi zabalagoa du. Askotan esaten dugu erabakiak indibidualak izaten hasi behar dutela, baina eragileek indarrak batzen ez badituzte… Berdintasun-indizearena ere ez nuen ezagutzen.

Gorago harremanen eta indarkeriaren prebentzioaren eremuan oraindik egiteko dugun bidearen ideiari berriro helduta, ez dut post amaitu nahi azken astean gertatutako albiste bat aipatu barik. Hilaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Maradona hil zen. Egia esan, ez da inoiz nire gustukoa izan; guztiz kontrakoa. Baina ahaztuta nuen salaketak jaso zituela bikotekidea jipoitzeagatik. Eta noiz hil behar zen?, bada, hain justu egun seinalatu horretan aldarrikapenari itzala eginez. Hala ere, gure inguruan gertakariak izan du oihartzunik. Batetik, Izaro Gaztea irratikosarietan horretaz aritu zen. Bestetik, Maddalen Arzallusek ere abestia idatzi zion DIDA saiorako. Baina Paula Dapena futbolariak hartutako jokaera egin zait guztietan deigarriena bera ere futbolaria delako. Gainera, albistea linkatzeko bilatu dudanean ikusi dut mehatxu larriak jaso dituela. Argi dago, beraz, Hezkidetzak ibilbide luzea duela oraindik egiteko.