2020/12/18

HIZKUNTZA, HITZAK BAINO GEHIAGO

 


Hizkuntzak ez dira hitzen konbinazio bat soilik, hizkuntzek islatzen dituzte mundua ikusteko dugun modua, daukagun kultura eta gizartearen pentsamendua eta, horrela, errealitatea mantentzen edo eraldatzen laguntzen dute. 

Teresa Meanak dioenez, "Hizkuntzak errealitatea islatzeaz gain, errealitatea sortu edo argitzen edo iluntzen edo makillatzen du"... "Komunikatzeko modu bat izateaz gain, gizarte-produktu bat ere bada"… "Hizkuntzaren bidez aurreiritziak, estereotipoak, balioak, jarrerak, ideologia, sexismoa ikasten ditugu"… "Maskulinoa gizakiaren neurritzat hartzen da"… "Hizkuntzaren bidez, emakumeok izendatuak izan behar dugu eta gizonek bezalako lekua izan behar dugu".


Hizkuntza batek genero gramatikalik ez izateak ez du esan nahi sexista ez denik. Edozein hizkuntza era desegokian erabil daiteke, baztertzaile eta sexista bihurtuz. Edozein hizkuntzak isilaraz eta/edo gutxiets dezake emakumea.

Bea Ugarte Maiztegik dioenez, "euskara ez da sexista dena, erabilera baizik".

Beraz, nahiz eta euskarak ez duen genero gramatikalik, modu sexista erabil daiteke. 

 




Hizkuntza "ez-sexista" ez da lortzen hitzak maskulinoan eta femeninoan errepikatuz soilik. Hizkuntzak estrategia asko ditu erabilera sexista saihesteko, bizia eta dinamikoa da, eta hizkuntzarekin errealitate berriak adieraz daitezke, adibidez, hitz berriak sortuz eta onartuz.




"UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabileraez-sexistarako gida" aukeratu dut. Oso gida osoa da, hizkuntzaz gain, irudien sexismoa aztertzen du eta generoaren ikuspegitik euskararen erabilera txarraren adibide asko ematen ditu. Gainera, irtenbide asko planteatzen ditu emakumea ikusezin bihurtzen eta gutxiesten duen hizkuntza saihesteko.


Gidan agertzen diren alderdietatik bi hauek aukeratu ditut:

 1.    Aipatzen dituen kontzeptu-premisak hizkuntza eta irudiak era ez-sexista erabiltzeko:

      1. premisa: hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da.

2. premisa: sexismoa hizkuntzan androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo                                             izen neutroei sexu biologikoa eransten die.

3. premisa: genero gramatikala eta generoa kategoria analitiko bezala ez da gauza bera.

4. premisa: irudiak era ez-sexistan erabil daitezke.

  

2. Aipatzen dituen hizkuntza eta irudiak artez erabiltzeko argudioak. Komunikazioan izaten diren erabilera sexistak aztertzeko eta aldatzeko proposamenek ez dute beti mundu guztiaren onespena jasotzen. Alderantziz, askotan kontrako iritziak eta portaerak sortzen dituzte. Atal horretan argudio horiei aurre nola egin azaltzen da. Hona hemen gidaren argudioen adibide bat:



    Eta hona hemen aurkako argudioaren adibide erreal bat:





II. Hezkidetza planaren helburuetako batek planteatzen ditu hainbat erronka aztertutako gaiarekin lotuta daudenak: "Irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena, genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa da." 

Aste honetako irakurgaian oso ondo azaltzen dira helburu hori lortzeko zenbait proposamen (17. orrialdea):


Bukatzeko, gomendatu nahi dut “Unknown”-ek blogera egindako ekarpena. Asko gustatu zait ikuspuntu oso pertsonaletik idatzita dagoelako. 











2020/12/17

HIZKUNTZAREN SEXUA

Aste honetan aurreko edizioetako egindako postarekin hasiko naiz. Horien artean Rosanarena aukeratu dut. Orokorrean asko gustatu zait nola tratatu duen gaia baina berezeki arreta deitu dit hortxe konpartitzen duen berriak:

“Una empresa no paga a sus trabajadoras porque el convenio dice ‘trabajadores’”.  

Duela bi urte, olioaren sektoreko hitzarmen kolektiboa idazteko erabilitako hitzek aitzakia eman zioten Lucenako enpresa bati, bere hiru langile neskei, atzerapenak ez ordaintzeko. 

Aurreko konbenioa euskaraz idatzita egongo bazen ez zen gauza bera gertatuko baina horrek ez du esan nahi  euskararen erabilera neutroa denik.


 

Emakundek argitaratu zuen Euskararen erabilera ez sexista aukeratu dut hizkuntza ez sexista gida bat bezala eremu hezitzailean lantzeko. Hau gida gomendatzen dut  oso deskripzio ona egiten duelako Euskararen erabileraren sexistarena. Gauza asko kontuan hartu beharko dira hau erabilera ekiditeko.

 

 

Gida honetan generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak aztertzen dira eta hausnarketa eta proposamenak egiten dira. Sarri eztabaidatu da euskarak, “genero gabeko” hizkuntza izanda, erabilera sexistarik sortzerik ote duen

Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira?  Susmatzen dut munduko hizkuntzetan aurkitu ahal ditugula gizarteetan egon den eta dagoen generoen desberdintasunaren markak. Euskaran ere aurkituko ditugu: hitz batzuen esanahia, termino batzuen adieraren desberdintasuna emakumeei edo gizonei aplikatzen zaizkielarik... Eta aldi berean, esan behar da hiztunen ekoizpenetan hautemandako sexismoa hizkuntzaren erabilpenean dagoela gehienetan eta ez hizkuntzaren sisteman. Hiztunak, beraz, adierazteko modua aukeratu ahal du eta erabilera egokia egin dezake; hizkuntzak ez du desegoki adieraztera behartzen.

Garrantzitsua da hizkuntzaren egiten dugun erabilera, eta hori zaindu beharko dugu. Horretarako gure hizkuntzaren erroak ondo ezagutzea inportantea da, hori da bidea kontziente izanez erabilera hobetzeko. 

Amaitzeko, Ibon Sarasolak,  Euskararen kasuan zer gertatzen den azaltzen du elkarrizketa batean.

 

HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?

 HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?


AKROSTIKOA:



HIZKUNTZA: Hezitzaileok badaKigu autokontZeptu positiboaK eraikitzea garrantzitsUa deN idenTifikazio ereduak iZatea gArapen pertsonalean!

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut:  https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/partaidetza-parekidearen-inguruan.html #Pilare.

Zergatik? Zeintzuk dira nire arraoiak? Parte hartzea sustatzen du Pilarek post honetan. Pilarek dio, Elkarbizita-Hezkidetzako mintegian, eskolako ordezkariek ikasleen parte-hartzeaz euren parktika azaltzeko aukera izaten dutela eta pozgarria izan dela entzutea Elkarbizitza Behatokietan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle ordezkariek ere parte hartzen dutela. Gainerako partaideek zein estategia erabiltzen dituzten gelakideengandik ekarpenak ekartzen eta jarraian eramango dutenak komunikatzen laguntzeko. Eta Pilarek dion bezala, hori bai dela ahalduntze prozesua txikitatik indarrean izatea!!!

Pilareri gomendatuko nioke egunen batean hauetako bilera batean parte hartu zezan, izan ere distantziatik desberdin ikusten dira gauzak eta gure ikasleen parte-hartzea zuzenean ikustea gauza handia da!

Hizkuntza ez sexistaren Gida hau aukeratu dut:



Zergatik gomendatzen dut gida hau? Zeintzuk dira eremu hezitzailean landu beharreko lehentasuneko 2 alderdi?:

1.Jendearteko sektore anitzetako profesionalak gero eta sarriago egiten dituzten eskakizunei erantuteko  egin zelako. Hizkuntzaren erabilera ez androzentrikoak eta ez sexistak ahalik eta ondoen ezartzeko aholku eta baliabideak eskuratu ahal izateko.

2. Beste urrats bat emanez, proposamen orokorrean une gainditzeko.

Zeintzuk dira nire ustetan hau guztia eskolan edo jendeartean lantzeko erronkak? Ba erantzuna konplexua bada ere, askotan ezezagutza da arrazoi handienetako bat. Gida hauek guztiz lagungarriak dira denontzat baina esistitzen direnik ere ez daukagu askotan. 

Eskolako klaustroetan aurkeztu behar dira gida hauek, irakaslegoak hauen ezagutzak eta barruan dagoen materiala ezagutu behar dute, aztertu, ikutu, irakurri, esku artean izan eta erabili.



EMAKUMEEK ASKO DUTE ESATEKO GENERO BERDINTASUNA ERAIKITZEN

Aukeratu dut gida hau HEZKUNTZAN ERABILTZEKO HIZKUNTZA-JARRAIBIDEAK (EMAKUNDE, 2008), eremu hezitzailean landu beharreko lehentasunezko alderdi pare bat aipatzeko.

Ondorioak hauek oso esanguratsuak dira:

  • Dokumentuetan femeninoaren eta maskulinoaren hurrenkera oso nabarmena da. Horrek hierarkizazio dakar emakumezkoen eta gizonezkoen artean.
  • Emakumeak ikusgai jartzeko ahalegina egin denean, hurrenkera beti bera izan da, lehenengo maskulinoa eta gero femeninoa.
  • Emakumeen presentzia aintzat hartzen denean, ez da egiten bi hitzak osorik erabiltzen, baizik eta maskulinoa, gero barra, eta genero femeninoaren morfema idazten edo arrobaren bidez.

Ikusten ari garen bezala, historikoki, komunikazioaren estilo femeninoaren eta maskulinoaren arteko aldeak eraikuntza ideologiko-sinboliko batetik datoz, "emakume izatea" edo "gizon izatea" identitatea osatzen duena, kulturalki aurrez finkatutako gidoi bati erantzuten dio, nahi ala ez. Baina genero-identitatea eraikuntza soziokulturala denez, aldatu eta landu daiteke.

Galdetu behar genioke geure buruari genero-ikuspegia txertatzeak zer ekarpen egiten digun edota zer ondoriotara eramaten gaituen errealitate soziolinguistikoa hobeto ezagutzeko.

Hezitzaile moduan, zein dira hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?

Aste honetan post hau gomendatzen dizuet, Oihanak planteatutako diskurtsoarekin oso identifikatua sentitzen naizelako. Zerrendatu ditut erronka horiek.

Hizkuntza hezkidetzailea modu integralean ikastetxeko esparru, testuinguru eta euskarri guztietan (ahoz, idatziz eta ikonografikoz eta digitalez) eta kanpoko erakundeekiko harremanetan erabiltzean datza.

Nire ustez, hizkuntzari, ahozkoa eta idatzizkoa, eskatu beharreko irizpide bakarra hau da, pertsona, talde eta egoera guztiak beti berdintasunez ikusaraztea.

Hausnarketa honek ekarri dit burura estrategien garrantzia, sexismoa hautemateko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kalitatea hobetzeko. Berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako gizartea eraikitzea da helburua.

Hezkuntzaren erronkei buruz hausnartzeko interesgarria iruditu zait Marina Subirats soziologoak genero-berdintasunean hezteko moduari buruzko elkarrizketa.

Eskola bada elementu sozializatzaile nagusia, honek estereotipo batzuk sendotzea eragotzi behar du, eta gizarte justuago bat sortzen eta eraikitzen ahalegindu behar du.

Post hau bukatzeko jarri nahi nuen nire begirada feminista gure hizkuntzan, nolakoa da euskara eta generoaren arteko gurutzaketa?

Errealitate profesionalei dagokienez, Kike Amonarriz-ek dio emakumezkoak aritu ohi diren lanbideetan euskararen eskaera eta erabilpena altuagoa dela, hala nola, administrariak, irakasleak, erizainak… eta, oro har, zaintzarekin eta jendaurreko lanekin lotutakoak. “Euskararen erabilpenaren feminizazioa” (1995). BAT aldizkaria, 15. zk.

Ildo beretik, Jone Miren Hernandez-ek dio emakumeak aritu ohi diren enplegu edo lanetan euskara gehiago hitz egiten dela, justu feminizatuen dauden lan-eremuetan “euskararen inguruko eskakizunak finkatuago eta hedatuago daudelako”. “Kale Neurketa: sexuaren araberako erabileraren emaitzak eta horien inguruan sortutako galderak” (2002). BAT aldizkaria, 43. zk.

Bestalde, euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte, EUSKERA FEMINISMOAREKIN BATERA. Euskararen eta feminismoaren inguruko hausnarketa eta ekarpen ugari partekatu ahal izatea esperientzia interesgarriak dira.