Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen Bilboko kaleen izenak aztertu ditut. Adibide batzuk dira Angela Figuera, Casilda Iturrizar, Rafaela Ybarra.. Gaur egun 28 kale, Bilboko
900 kaleetatik 28k emakume izena dute, guztien % 3k.
Beste hiri handi
batzuekin alderatuta, Bilbo atzean dago kale-izenen parekotasunari dagokionez.
Madrilgo kaleen % 21ek emakume izena dute, Zaragozan % 18k eta Bartzelonan %
16k.
Egoera hau aldatzeko Bilboko udalak, hemendik aurrera
hirian garatuko diren kale, plaza, etorbide, berdegune edo bestelako
azpiegitura berri guztiek emakumeen izenak izan ditzaten erabaki du. Txalotzeko ekimena da hau eta txalotzekoa ere talde
eta herritarren ekarpenekin ezartzeko bidea erraztea.
Hainbat emakume islatu dute emakumeen egoera hirian. Horien artean, Provi Morillas eta Amparo Simó.
Provi Morillasen lanak, Zenbakien bakardadeak, metaforikoki hitz egiten digu hiriko paisaiaren aurrean emakumerik ez egoteari buruz, esfera publikoaren arazo diskriminatzaile desberdinak nabarmenduz.
Amparo Simóren seriean, Ispiluaren bidez, hiriko lekuak osatzen dituzten espazio
bereizietako baten existentzia erakusten da, komun publikoak, kontratu
sozio-sexualari muin egitea izan den espazioen banaketa nola sustatu den
erakusten dutenak.
Emakume hauek egindako lana ondo ikusten da egoera. Nire proposamena da, ahal dugun neurrian, holakoak ezagutaraztea guztion inplikazioa lortzeko aldaketa honetan.
Amaitzeko Pilu Velverrek konposatu duen kanta, La otra mitad, entzutera gonbidatzen zaituztet.
EZ GAITUZUE IKUSTEN BAINA HEMEN GAUDE!!!
Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren
hausnarketa egin dugu. Argi eta garbi dago erronka itzelak ditugula jendartean.
Hasteko, estereotipoak alde batera utzi behar
ditugu eta aniztasuna zabaldu jendartean desberdina dena errespetu osoz
tratatuz.
Beste aldetik, historian zehar irabazitako
tokia eta merezimendua eman behar diegu emakumeei hirietako kaleetara eta
bazter guztietara ateratzen. Ikerketak eta hainbat artikuluak irakurrita,
lotsagarria da emakumeen izena duten kale edota plaza kopurua munduko hirietan.
Une egokia izan zitekeen kaleen izenak
berrikusteko eta hainbat emakumeen izenak ipintzea.
Bukatzeko, eskoletan birplanteatu beharko
genuke patioen erabilera: Zer ekintzak egin, nola eta zertarako ikasleek erabiltzen
dituzten esparru desberdinak, noiz eta non jolasten duten neskek eta mutilek
elkarrekin…
Patioaren erabilera aztergai dugunez eskolan,
oso interesgarria iruditu zait Jaso Z.E. honi buruz egindako ekarpena ELKARTOKI
proiektua azalduz.
Aspaldi konturatu nintzen argitara ateratzen ez diren gauzek ez dutela
garrantzirik, baina gero eta argiago daukat aipatzen ez baditugu gauzak ez direla
existitzen.
Lelo hori izaten ari da nire eguneroko bizitzan lagun ditudan agintarietako bat.
Eta are gehiago artikulu honetanirakurtzen dudanean, 2015ean Bizkaian erroldatutako 6.653 elementu arkitektonikoen artean 64 bakarrik zirela emakume.
Badakit ordutik gauzak aldatzen joan direla. Nire herrian, Portugaleten, etxebizitza eraikitzeagatik 4 kale berri sortu ziren eta horietako bik emakume ospetsu izena jaso zuten (beste bietatik batek gizon batena jaso zuen eta bestea izen neutroa izan zen). Hala ere, asko dugu egiteko, emakumeen eta gizonen ordezkaritzaren arteko aldea nabarmena baita oraindik, eta udalek nomenklatura aldatzeko duten mesfidantza ere oso handia da.
Ildo horretatik jarraituz, Itziarrek idatzi zuen post hau gomendatzen dizuet, Emakumeen eta Hiriaren Foroaz ari baita, eta ekimen horrek Donostian aldaketa bat jarri zuen abian.
Argitara ateratzeko gaiarekin jarraituz, are gehiago jabetzen naiz deseroso dauden gauzak argitara ateratzen direnean ondorioak ez direla atseginak izaten. Klaustro batean komunetako plakak desagertu egin beharko liratekeela esaten duzunean bezala, eta jendeak estralurtar bat ikusteko aurpegiarekin begiratzen dizunean bezala (Bai, oraindik horrela gaude...).
Hezkuntza-esparru batean errepresentazioaren eta denboraren erabilera lantzeko gaur egun ditugun erronkei buruz hausnartzean, erabat ados nago bizikidetzako espazioak eta denborak aztertzeko beharrarekin, ikasleen berdintasunezko garapenerako, eta sexismoa eta androzentrismoa noiz detektatzen diren birdefinitzeko beharrarekin, baina beharrezkoa iruditzen zait, horren aurretik, inplikatutako eragile guztiekin lantzea emakumea ikusezin bihurtu dela eta ikusezin izaten jarraitzen duela onartzearen garrantzia eta hori errotik kentzearen garrantzia, benetan aldaketa bat gerta dadin.
Emakumeek
gizartearen eremu guztietan erabateko eta bidezko parte-hartzea izatea
funtsezko giza eskubidea da. Hala ere, mundu osoan, emakumeek eta neskek
ordezkaritza txikia dute: politikatik, hiriguneko espazioetatik, entretenimendutik hasi eta
lantokiraino.
Generoaren desoreka espazio ezberdinetan
denboran zehar eman izan da,eta aurrerapenaren geldotasunak erakusten du arau eta
tradizio patriarkaletan errotuta daudela gure jendarteetan.
Argi dago gure hiri eta Herrietako kale izendegiak demokratizatu behar ditugula.
Gure herri eta hirietako kaleek apenas ez dute emakume izenik.
Beste alde batetik gure herri eta hirietako emakumeen historia, aztarna, memoria galdua izan da
urteetan.
Eskuratu dezagun berau, memoria kolektiboa demokratizatu
dezagun, ahaztuak izan diren herri/hiriko emakume hauen historia eskuratu eta gure kaleetan ikusgarriak jarri behar ditugu.
Horretarako administrazioei eskaera zuzenak egin behar diegula, uste dut. Izatez, Kale hauen izendegiak udalen eskumena ere badelako. Eta bide honetan, Ipar Euskal Herrian, Baske'elles ek elkarteak aurkeztu duen proiektua oso interesgarria iruditzen zait:
Beste urteetako post a aukeratzerako orduan Jaso Z E rena aukeratu dut. Alde batetik, asko gustatu zait "y mi calle pa cuando" bideoa, umorea erabiliz aldarrikapena egiten dutelako. Beste alde batetik , post ean publikatzen dituelako patioak eraldatzeko adibide ezberdinak, eta hauek ere interesgarriak iruditzen zaizkit. Nire ustez eskolatako patioak eta espazioak eraldatzeko lan handia dugu oraindik, eta gai oso garrantzitsua da.
II. hezkidetza planaren 6. zutabea den, "Espazioak ikastetxeetan, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak" lantzeko erronka hartuko nuke.
Lehendabizi, eskola komunitatea osatzen duten guztien artean sentsibilizazioa eta arazoa ikusi behar dute. Askotan, gurasoek, irakasleek, udal ordezkariek ... haur guztiak kontutan hartu gabe jokatzen dute eta eskolako espazioen banaketa hezkidetzaile baten kontra azaltzen dira ( mutilek erabiltzen duten espazioei zentralidadea emanez).Gehienetan futbola eta saskibaloia mugatzearen kontra azaltzen dira.
Zorionez, gero eta gehiago dira eremu horiek lantzen hasi diren ikastetxeak, eta bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdintzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko proiektuetan sartzen ari direnak.
Aipatu dudan bezala, eskola komunitate guztiaren artean hausnarketa egin eta diagnostiko bat osatu beharko zen.
Hemendik abiatuta espazioen banaketa guztion artean egindako proiektu batean osatuko genuke, adostasunen bila joanez eta beti ere ikuspuntu hezkidetzaile baten oinarrituta.
Gai honetan pixka bat sakonduz, interesgarriak iruditu zaizkit prentsan agertzen diren gure hirietako datuak, egun, gure kaleen izendegietan . Emakumezkoen presentzia eskasa, oso adierazgarria da.Kontutan hartzeko datuak direla uste dut. Oraindik ere heteropatriarkatua zein errotuta dagoen adierazten digu.
IruƱeko
60 kale emakumeentzat dira, eta gizonezkoek, berriz, hiria osatzen
duten 600 kaleetatik 200ni baino gehiagori ematen diete izena, IruƱeko
Udaleko kale izendegian ikus daitekeenez.
Gasteizko
kaleen % 4,5ek soilik dute emakume izena. Kaleen % 15 emakumeenak dira,
eta % 85 gizonenak. Emakume izenen artean, gainera, "Ama Birjinen eta
santuen gehiegizko ordezkaritza" dago.
Istorian zehar, hainbat dira emakumeak kaleak merezi dutenak: Bizenta
Mogel,Casilda hernandez Vargas... Hiri eta herri bakoitzak baditu bere
erreferente emakumezkoak.
Bide honetan interesgarria iruditu zait, Ihintza Elustondok egindako lana, eta horrelakoak egitera bultzatu beharko zen instituzio eta administrazioetatik.
Aste honetan,
genero-berdintasunak espazio fisiko eta birtualetan eta denboraren antolaketan
duen garrantziari buruzko hausnarketa egin dugu. Beste behin ere, egiaztatu da
espazio fisikoak nahiz birtualak eta denboraren erabilera diskriminatzaileak
direla eta sinbologiaz beteta daudela, rolen banaketa eta sexu-estereotipoak
babesten eta bultzatzen dituztela eta emakumeak ikusezin bihurtzen dituztela.
Bestalde, agerikoa da eredu horiek eskolan erreproduzitzen direla espazio
guztietan (patioan, komunetan…) eta denboraren antolaketan (irakasleek mutilei
eta neskei ematen dieten arreta, sexuaren arabera parte hartzeko denbora,
etab.).
Alde horretatik, “Unknown” egindako
ekarpena gomendatu nahi dut “eskolak ez dira mundutik apartekoak” aukeratutako
titulua bat dator nik esandakoarekin.
Espazio
fisikoei buruzko hausnarketaren barruan, komunen gaiak genero-ikuspegitik eman
dit atentzioa, agian bitxia eta ezezaguna egin zaidalako. Horren inguruko informazioa aztertzean, jakin dut zein garrantzitsua
eta polemikoa den gai hau, eta horrek are gehiago piztu du nire jakin-mina.
Komunei
dagokienez, eztabaidagarriak diren hainbat gai daude: bainugelen banaketa dikotomikoa
sexuaren arabera, sexismoa gizonentzako edo emakumeentzako komunak adierazten
dituzten sinboloetan, bainugeletako segurtasuna, komun mistoak, komuna
inklusiboak, etab. Hala ere, zutik edo eserita pixa egitea da nabarmendu nahi
dudan gaia. Txikitatik
irakatsi digute pixa egiten sexu-dikotomiari jarraituz: mutilek zutik eta neskek eserita. Hori ez da arrazoi naturalengatik gertatzen, baizik
eta, beste behin ere, estereotipo sexualak islatzen dituen eraikuntza
soziala eta kulturala da.
2014an
Herbehereetako Leiden Unibertsitateko Mediku Zentroak egindako ikerketa batek
prostata-arazoak dituzten gizonei komunean esertzen laguntzen diela erakutsi zuen.
Europako
iparraldeko toki batzuetan, Alemanian edo Eskandinavian, adibidez, gure
gizartean baino hedatuago dago gizonek eserita txiza egiteko ohitura.
Erabilera hori leku publikoetan zabaltzeko kanpaina batzuk ere jarri dituzte
abian.
Gai polemiko honen barruan, badira pixa nola egin
erabaki ahal izatea aldarrikatzen duten emakumeak. Gaur egun, emakumeei zutik
pixa egiteko aukera ematen dieten tresnak daude.
Ikastetxeetako komunen inguruko oinarrizko bi gai deskribatzen ditu:
Ikastetxeetan,
irakasleek zutik pixa egiten irakasten diete mutikoei, eta eserita neskei.
Komunak modu
dikotomikoan, mutilentzako eta neskentzako komunetan banatuta daude.
Komunak eta pixa egiteko modua genero-eraikuntzarako
tresnak dira, eta ikastetxeak eredu dikotomikoa islatzen ari dira,
eta Ameliak aldatzeko erresistentzien zergatia aztertzen du.
Horri
dagokionez, honako hau dio bere artikuluan: "…erabiltzen ditugun komunak
gure gizartean hedatu baino lehen, pixa egiteko moduak ez ziren gaur egungoak.
Gaur egungo ohiturak eraikuntza sozialak dira, espazio eta tresna batzuen
diseinu zehatzetara egokituak. Ez dira beti horrela izan, eta aurrerantzean ez
dute zertan izan".
Ikastetxeetan
kontuan hartu beharreko beste gai bat da ikasleei sufrimendurik eragiten ez
dieten eta inklusiboak diren komunak izatea. Horrek,
besteak beste, mugimen-desgaitasuna duten edo esleitu zaien sexuarekin
identifikatzen ez diren ikasleei eragiten die.
Ikastetxe hezitzailearen erronka da
eskolako espazio fisikoek eragiten dituzten desberdinkeriez jabetzea eta
horiek saihesteko baliabideak jartzea.
Eskoletako komunei dagokienez,
Amelia Barquinek Gasteizko ikastetxe batean kontuan hartu diren irizpideak
proposatu ditu:
Haur
Hezkuntzako etapan irakasleek haurrei pixa eserita egiten irakastea.
Inork
ez dezala bere burua emakume edo gizon gisa definitu behar komuna
erabiltzerakoan.
Pixa
zutik egiten duten mutilentzat gailu bat egotea, eserleku-komunetan zutik ez
jartzeko eta zikindu ez ditzaten.
Ikasle
erabiltzaileak komunaz baliatu ahal izatea pribatutasunean, ez espazio
partekatu batean.Espazioa
segurua izatea. Jakina denez, komunetan gertatzen dira eraso gehien
ikastetxeetan: genero-indarkeria, indarkeria homofoboa… Espazioaren diseinuak
ere lagundu behar du gertakari horiek gerta ez daitezen.
Arantxa Iturberen ipuina "Nik eserita egiten dut. Eta zer?” gomendatu nahi
dut ikastetxeetan gai hori lantzeko.
Duela aste batzuk herriko
eskulturen hausnarketa egin nuenean burura etorri zitzaidan: Nire inguruko
estatua eta omenaldiak… Zeinen estatuak dauzkagu gure kaleetan? non daudeemakumeen omenaldiko eskulturak?
Hauxe izan zen nire
behaketa eta hausnarketa: Emakumearen ohorez eskultura gutxi daude eta
protagonismoa gizonak eramaten du.
Informazio gehiago
lortu nahian eta emakumearen presentzia eta denboran pentsatzen, orain jo dut komunikabideetara,
sare sozialetara eta udalaren webgunera. Azken honetan ikusteko herrian ze
espaziotan jorratzen duen erakundeak emakumeei begira.
Ondorengoa ikusi
dut: Alkatea emakumea dela aipa dezaket. Bada Barakaldoko 1.emakumea alkate
andrea dena. Jarraitzeko Berdintasuneko Plana badago berreginda. Pausoak egiten
ari dira: Emakumeekin herriko leku arriskutsuak diagnostikatu, seinalatu eta
hobetu. Emakumeen presentzia eta
soldatak udaletxeen langileen arteko aldea diagnostikatu. Emakume-zientzialarien
ekarpeneko astea burutu. Emakumeen elkarteko proiektuak garatzen laguntzeko diru-laguntza
eskaini. Emakumeen bortizkeria kalera arazi eta salatu. Bidean dago erakundeak;
hala eta guztiz ere, bide egokian joateko ez da ahaztu behar planaren
jarraipena eta ebaluaketa egin behar dela nire ustetan dago. Era berean azken
egunetan horri buruzko ahots kritikoak agertu dira komunikabide batzuetan.
Beste arloetako emakume-protagonistak ere
atera behar ziren. Hurrengo bideoa laguntzen du ikusteko beste
emakume-protagonistak, prostituzio-abolizioaren aldeko emakumeak. Oso
interesgarria dela ustetan luzatzen dizuet.
“Berdintasunezko
espazioak definitu behar ditugu eta horretarako beharrezko hausnarketak egin
ondoren, aldaketak egiteko pausuak eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan”.
Nik
gehituko dut denboraren diagnostikoa ere egin behar zela eskoletan. Alde batetik kontzienteki
banatu irakaslearen atentzioa eta denbora nesken eta mutilen artean. Eta bestetik neskeei
ematen zaien denbora handitu eskoletan eta ikastetxeetan. Guk, emakumeok! gure garaia, gure lekua!
La
Furia Rap feminista egiten duen artistaren hitzekin hasi nahiko nuke
sarrera hau. Kultura espazioa haru nahiko nuke abiapuntu gisa
errepresentazioaren inguruan hitz egiteko.Kulturalki beti egon dira
gauza interesgarriak Gasteizen, baina azken aldian, Rap-ak izan duen
gorakada nabaria dela esango nuke. Eta hemen bi altxor deskubritu
nituen duela hilabete batzuk: Haizeatxo eta Ningra.
Musika
estilo hau beti egon da historikoki talde minorizatuei lotuta:
afroamerikarrek kalean famatu egin zuten kultura hau, baina beste
behin ere emakumeek ez zeukaten tokirik edo ez zitzaien hau egiteko
aukerarik aurkezten. Gaur egun rapera gehiago egon arren beraien
lekua egin behar izan dute gizonek agindutako mundu honetan eta
horregatik balio hirukoitza ematen diet hau praktikatzen duten
artista emakumezko guztiei. Eta bereziki bi neska arabar gazte eta
Ningraren kasuan arrazializatu hauei. Rap-ren eszenan beraien espazio
hartu eta gelditzeko etorri dira.
Hauek
izan dira burura etorri zaizkidan erronkaren batzuk ikastetxeetara
begira:
-
Ahalduntze lanari garrantzia eman, espazioak bereganatu eta bere
egiteko, eta besteei alde batera egiten erakutsi, boterea askatzen
erakutsi (La
Furia), noizean behin bada ere.
-
Erabiltzen dugun materialean irudiek, adibideek... zer
errepresentatzen duten aztertu eta egokia ez bada alternatiba
eman.
-
Estereotipoetan edo norman jausten ez diren pertsonaiak ere aurkeztu,
aniztasuna ezagutu eta errespetatzen ikas dezaten.
-
Espazioa eta denbora librea bideratu egin behar da, eremu pedagogiko
bat dela ez ahaztu, bertan erreproduzituko baitira gizarte
matxistaren zantzu gehienak.
-
Espresio desberdinei ere merezi duten espazioa eman, eta
denbora era parekide batean antolatu partaide guztien artean.
Azken
bi hauekin aurreko ikaskidea izandako #Yolanda
Arto-k egindako sarrera aipatu nahiko nuke. Espazioaren
kudeaketaren inguruko hausnarketa interesgarria egiten baitu.
Amaitzeko
Haizeatxo eta Ningraren abestia. Bideoklipak jarri nahi izan ditut baina ez dit blog marabilloso honek bideo horiek igotzen utzi. Youtuben bilatuta izango dituzue! Gozatu!