2021/02/20

IZATEN IKASTEN

 


Genero identitatearen garapenerako aurrerapausuak eman dira baina asko dira oraindik izkutuan eta modu ez kontzientean ditugun portaerak; hauek dira kurrikulum izkutuaren atzean daudenak. 

Oraindik irakasle askok modu inkontziente batean, ikasleengan sexuaren arabera espero diren jokabideei eta ezaugarriak betetzea espero du, gizarte patriarkalaren eredua bizirik mantenduz. Horrela beraz, irakaslea bere jokabidearekin, maiz, gizarteak eta kulturak ezartzen dituen genero estereotipoak betetzea bermatzen du.

Arestian esadakoarekin bat, sexuaren arabera irakasleek ikasleekin elkarrizketa bat eduki nahi dutenean desberdin jokatzen dute. Izan ere, irakasleek neskak agurtzerako orduan beti bere soineko politari, ileari edo edertasunarekin zerikusia duen guztiari egiten diete erreferentzia. Mutilen kasuan berriz, azken azterketan izandako notari, bere futbol taldearen emaitzari edo horrekin erlazioa duen gauzei egiten diete erreferentzia.

Ildo beretik jarraituz, irakasleek arazo baten aurrean desberdin jokatzen dute nesken edo mutilen arazoa dela ikustean. Neskak arazo bat dutenean, normalean, irakasleek garrantzia kentzen diote neskak kexatiak, beldurtiak eta beti laguntza eskatzen daudelako. 

Bestalde, irakasleek itxaropen ezberdinak dituzte umeengan bere sexu biologikoaren arabera eta umeei horrela transmititzen zaie. Horrek azken finean umearen genero eraikuntzan ere eragina izango du.

Horrelako jarrerak ohikoak dira eta modu inkontziente batean egiten dira curriculum ezkutua honen eragile handienetarikoa izanik. Nahiz eta aurrera egin honetan, oraindik daude irakasleak horrelako portaerekin. Hauek denak desikasi behar dira oraindik.

Horrela beraz, garrantzitsua da irakasleek kontzientzia hartzea eta gaiaren inguruan formakuntza jasotzea.

Bestalde, Hezkuntzan aurrerapausuak ere eman dira. HEZIBERRI 2020 barruan Izaten ikasteko zeharkako konpetentziarekin eta trans ikasleak laguntzeko protokoloarekin. besteak beste. 

Aurreko urtetako post-en artean Ez, ez da zuk ikusten duzuna aukeratu dut. Izenburua arreta deitu dit, eta kontatzen duenaren apartez, oso adierazgarria izan da Pablo Stanley-ren irudia.

Amaitzeko hurrengo bideoa ikustera eta ondoren hausnarketa egitera gobindatzen zaituztet.


IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN

 Aste honetan azpimarratuko dudan ideia nagusia da: genero identitatearen garapenaren ahalmena pertsonen errealitatea eraldatzeko.

Ikastarokide baten posta aipatuz, Edurne-ren Identitatearen garapena gomendatu nahiko nuke. Asko gustatu zait autokontzeptua eta identitatea bereizteko erabili duen eskema. Hemen uzten dut berriz ere:




Heziberri 2020 aztertuta, esaldi baten ordez ondoko paragrafoa aipatzea aukeratu dut, azken esaldia azpimarratzeko:


Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek beren burua prestatu eta oinarrizko konpetentziez jabetu behar dute, gero eta globalizatuagoa eta interdependenteagoa den mundu honetan bizitzeko. Bistakoa da oinarrizko premia komun horiei emandako erantzun kulturalak askotarikoak izan direla eta oraindik ere hala direla. Gizakien premiak antzekoak direla jabetu behar dugu, denok parekoak garela ohartzeko. Kultura bakoitzak premia horiei emandako erantzunak ere ezagutu behar dira, etnozentrismoa saihestu eta bestelako kulturen ekarpenak balioetsi edo onetsi, kultura-artekotasunaren eta kultura-inklusioaren bidez errespetua eta elkarrizketa sustatu asmoz kulturen artean. Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak.


Azken esaldi horretan azpimarratzen dena betetzeko, ezinbestekoa da sustatzen ditugun ereduen diagnostikoa eta azteketa egitea, abiapuntutzat hartueta ereduak eraldatzera jotzeko.


Gaur egun arte, genero-identitatearen inguruan emandako aurrerapen ugariak denok ezagutzen ditugu, baina oraindik ere lan handia dugu egiteko; bai hezkuntza arloan eta baita hezkuntza arlotik kanpo ere. Eredu berriak aldarrikatu behar ditugu lau haizetara!


Bukatzeko, "Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasuneko politiketan" mintegiaren saio  bat utzi nahi nituzke hemen, interesgarria egingo zaizuelakoan.



ARAKATU ZUEN UZKIAK!

 

ARGIAk IƱigo Etxezarretari egindako elkarrizketatik ateratako gogoeta batetik ateratako ideia da, eta identitateekin zuzenki lotura duela iruditzen zaidana. Egia da gizonei zuzenduta egon arren pertsona guztietara estrapolatu daitekeela ideia. IƱigo egindako “hasi ulertzen zu ere subjektu penetrable bat zarela –eta ez naiz ari soilik sarketa unean zure uzkia pixka bat ukitzeaz; hori ere errentagarri izan daiteke–. Kontua da horretarako ez daudela prest.”


Uzkia beti izan da maskulinitate hegemonikoaren antitesia, uzkiarekin plazerra lortzea maskulinitate eredu horretatik kanpo dauden pertsonei egotzi baitzaie. Beste behin, guzti honek, sexu genero sisteman eraiki den gako dikotomiko zurrun bati erantzuten dio eta normaltasun hegemoniko bat ere ezarri du. Metafora bat egin nahiko nuke, ea azaltzeko gai naizen. Uzkia identitatea litzake, tabua den zerbait, esploratu ezin den zerbait eta gizon izan nahi badugu ukatu behar duguna, ez normatiboa finean. Identitateak ere horrela lirateke, normatik ateratzen den guztia, ukatua izan zaigu, ikertu ezina. Horrek pertsona bezala garatzeko aukerak izugarri mugatzen dizkigu eta hortik dator uzkia arakatzearen beharra. Ez sexu praktika huts bat bezala ulertuta (IƱigok dion bezala errentagarria litzateke) baizik eta identitate erreal eta aske bat lortzeko abiapuntua. Behin eta berriz aipatutako identitate zurrun hori hautsi eta irekitzen den abaniko berriak arakatu, sentitu, bizi eta gozatzeko aukera ematen duena. Hori litzateke benetako eraldaketa, eta aipatutako identitateak aske eraikitzen lagunduko ligukeena. 

 


 

Curriculum ezkutuak oraindik ere pisu handia dauka gure hezkuntza sisteman. Gizartea azkar aldatzen ari da azken urte hauetan. Gure ikastetxeetan errealitate gero eta anitzagoak dauzkagu (edo orain ohartzen ari gara) eta protokoloak sortzen ari dira indarkerian eratorri daitezkeen kasuei aurre egiteko. Baina hezkuntza sistema ez da gai gizarteak eramaten duen abiadura jarraitzeko eta edukirik gabeko errespetura bakarrik mugatzen den eremu batera mugatzen garela esango nuke. Hau da, niri berdin dit zer den, klaseko beste ikasle bat da eta berdin tratatzen dut. Jarrera hori hasiera batean ondo iruditu arren, eskola hezkidetzaileak pausu bat gehiago ematera eraman behar gaitu: errealitateak ulertu, desberdintasuna goraipatu, ahaldundu, formakuntza, identitateak ez mugatu, zurruntasunetik ihes egin... horiek azkar batean etorritakoak. Errespetuaren izenean denak berdin tratatze horrek, benetan identitate anitz horien beharren erantzunean oso pobre geratzen garela esango nuke. Ez diogu benetan gizarteak aurkezten dizkigun erronkei aurre egiten. 

 


 

Aurreko urteetako ikaskideen ekarpenetan murgilduta egon ondoren #Marijo-ren sarrera aipatu nahiko nuke, Sistema bitarra gainditzeko garaia azaleratzen du bere ekarpenean. Hori da, nire ustez ere gakoa. Paradigma dikotomikoa suntsitu behar da identitatearen garapen aske bat nahi badugu. Eta amaitzeko Maialen Lujanbioren altxorretako bat:

 


 


IDENTITATEAREN GARAPENA


Identitatearen garapenaren inguruan Oinarrizko Hezkuntzaren xedea aipatzen da Heziberrin, hauxe da, pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.

Errealitatea erakusteko binarismoa erredukzionismoan mugitzen da. Ez da posible hainbat faktore izatea tartean identitatea eraikitzeko eta emakume-gizona, zuri-beltza, aberatsa-txiroa…izatea gure errealitatean. Mutur batetik bestera badago espazioa kokatzeko. Are gehiago, nire ustez, ez dago kokatzeko betebeharrik. Gure identitatea askatasunez eta begirunez definitu edo bizi beharra badago.

Mariak egindako blog sarrera aukeratzen dut. Oso argi azaltzen duelako berarentzako zer dago identitatearen garapenaren atzetik. Eta itzela gustatu zaizkit sexu-generoari buruzko bideoak umeei hitz egiteko:  https://www.blogger.com/profile/04414442393590088332


Kurrikulum ezkutuari begira, hainbat gauza kontuan izan behar ditugu: hitz egiteko modua, hizkuntza sexista ekidituz, estereotiporik gabe; ikasleen partaidetza parekidea bermatzea, denei aukera berdinak eta esaten dutenari balorea emanez.; aniztasuna errespetatu eta balioetsiz; eredu egokiak emanez, bai erabiltzen ditugun material zein adibideetan, izateko eta bizitzeko modu desberdinak daudela erakutsiz.


Nor naiz ni??

Identitatearen eraikuntzaren prozesuan hainbat eragin daude: biologikoak, sozialak, historikoak, kulturalak, psikologikoak, familiarrak... Hori dela eta prozesua konplexua da. Tartean daude pertsonen moralak, pentsamenduak, emozioak eta akzioak. Guztiak erlazionatuta daude eta bakoitzak eragiten du besteengan. Gainera pertsonaren esperientziaren narratiba  bidean dago.

Hezkuntzan zehar-konpetentziak idatzita daude. Zentroko planean eta proiektuetan badaude baina ez dira betetzen gehienetan. Zergatik izango ote da?. Ez ditugulako sinesten... “Ez delako gure konpetentzia…” edo ez dakigulako nola garatu...

2021/02/19

KUKU!! NOR NAIZ?





Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan Andoniren  Identitate anitzak ezagutzen, ikasteko aitortzen aukeratu dut.
Post honetan oso ondo kokatzen delako Identitatearen gaia eta bideo eta baliabide oso interesgarriak planteatzen dituelako. Bi bideoen  bitartez identitatearen azalpena oso argi agertzen da. Bideo bat helduentzat eta bestea umeentzat.
Beste alde batetik,edukia egokia ere duela eta esparru ezberdinak kontutan hartzen dituela iruditzen zait, eguneroko bizitza eta eskola esparrua.


Identitatearen garapenean ezkutuko Curriculuma aztertzerakoan, alderdi ezberdinak  kontutan hartu behar ditugula uste dut.
Alde batetik argitu behar da,  generoa jendarte  talde baten praktikak, sinesmenak, irudikapen eta agindu sozialen multzoa dela, emakumeak eta gizonak desberdintzen dituena eta prozesu sozial baten bidez ematen dela.
Prozesuan pertsonak , jaiotzen direnetik, genero rol eta estereotipo batzuk barneratzen joaten dira zenbait faktore sozialen eraginpean.
Faktore sozial horien artean eskola  dago, genero identitatearen sorkuntza eskolan garaian ematen da batez ere. 
Jendarteaz eta gurasoez aparte  irakasleek berebiziko garrantzia dute prozesu guzti honetan. Askotan genero rolen eta estereotipoen birproduzitzen laguntzen dugularik.

Horrenbestez, ezinbestekoa da irakasleek generoaren inguruko ezagutza eta formakuntza on bat izatea kontziente izateko, gelan landu ahal izateko eta ikasleen genero identitatean eragin negatiborik ez izateko.

Irakasleen partetik formakuntza eta ezagutza ez badago, ageriko curriculumean zein ezkutukoan emango den  eredua ez da egokia izango.  Formakuntzan sakontzeko horrelako bideoak proposatzen ditut.

 Baliabide ezberdinak  daude formakuntzarako eta lanketarako. Ondorengo GIDA ere interesgarria iruditzen zait:



Kontutan izan behar dugu ere, askotan Curriculum ezkutuak , Currriculum esplizituak baino eragin handiagoa duela. Izatez, ezkutuko  curriculumari, inkontzienteki transmititzen ditugun eduki multzoa, ez diogu erreparatzen berari begira ez bagara jartzen. 

 Baieztapen hauek aukeratu ditut ezkutuko curriculumaren ingurukoak:
"Curriculum ezkutuaren barne dauden ezaugarriak planifikatzen diren irakaskuntza prozesu guztietan agertzen dira (Tinning, 1992). Eduki hauek ez daude inon idatzita eta gizarte harremanen bidez, irakasle-ikasle harremanaren bidez, transmititzen dira gehien bat (Acaso eta Neure, 2005)"

Irakasleek itxaropen ezberdinak dituzte umeengan bere sexu biologikoaren arabera eta umeei horrela transmititzen zaie.
Horrek azken finean umearen genero eraikuntzan ere eragina izaten  du. Eta ezkutuko Curriculumaren bitartez HETERONORMA eta BINARISMOA ren transmisioa  gailentzen da.
Irakasleak  kontutan hartu behar dugu, ikasleei eskaintzen dizkiegun ereduak, materialak, hitz egiteko moduak ... aniztasuna agertu behar dela, sexu aniztasuna, familia anitzak... ohiko ereduei hegemonia kenduz.
Irakasleak nire ustez, ikasleak elkarren artean maitatzen erakutsi behar diete. Maitatzeak , bestearen aniztasuna edo ezberdintasuna onartzea esan nahi du. Horrela , ondokoaren errespetua emango da eta norberak nahi duen identitate sexuala aukeratzeko kanpoko eragileak edo presioak txikitzen ditu.

Azken finean  HETERONORMA  horretatik aldentzen denari ahalik eta biderik errazena egiten saiatu behar gara Hezkuntzan . 
Jendarte honek, ez baitie erraz jartzen Identitate sexuala normaltasunez aukeratzen.



Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behaturikoak oraindik ere Genero Identitatearen inguruan ez ezagutza handia dagoela.
Egia da, LGTB mugimenduk aurrerapen handiak ekarri dituela jendartean. 
Gero eta gehiago daude GAY eta LESBIANEN, transexualak, transgeneroak, Familia eredu anitzak... Baina hauek gutxiengoak dira  eta sistema hetereopatriarkatuak ezarritako irizpideak  eta zapalkuntzak ematen dira. 
Bakarrik izan behar dugu kontutan aurreko asteetan entzundako berria . 11 urteko mutiko bat erasotua izan dela beste adin txikiko batzuengatik trans a izateagatik. Niretzat berri hau, oso adierazgarria da.
Beste alde batetik, Naizen bezalako elkarteek lan handia ere egiten ari direla iruditzen zait. Eta pertsona askori ezagutzen ez zuten beste errealitateak erakusten laguntzen dutela.



#ALAITZ#IDENTITATEAK

2021/02/18

ABESBATZAN AHOTS GUZTIAK DIRA BEHARREZKOAK

 

ERRESPETA DITZAGUN DESBERDINTASUNAK!


Curriculum ezkutuari buruzko artikulu hau oso interesgarria iruditu zait. Hortik, ondorengo paragrafoa atera dut: "Hezkuntza-sistemaren oinarrian dagoen mitoetako bat eskolatzearen ustezko naturaltasuna eta objektibotasuna da, eta, ondorioz, ziurtzat jotzen da eskola berdina dela ikasle guztientzat. Baina gauza bera eman nahi izateak ez du esan nahi eskolan diseinatzen den guztia ikasten denik, ezta ikasle guztiek modu berean ikasten dutenik ere, eta, berdintasuna sustatzetik urrun, gizartean diskriminazio nagusiak errepikatzen lagun dezake.”

Alde batetik, eskola ez da erakunde neutrala, baizik eta erreprodukzio sozial, ekonomiko eta kulturalerako mekanismo gisa jarduten du. Eta bestetik, identitatea ez da modu espontaneoan sortzen. Aitzitik, identitatea ikasleak murgilduta dauden kulturatik eta testuinguru sozialetik abiatuta egiten den eraikuntza da.

Horregatik, eskolak, gizarte-espazio eta kultura transmititzaile gisa, hainbat modutan jarduten du eta eragiten du ikasleen identitatearen garapenean. Horietako bat curriculum esplizitua da. Horren barruan nahita planifikatzen diren jarduerak, edukiak eta helburuak daude. Beste modu bat curriculum ezkutua da. Bertan sartzen dira esplizitatuta ez daudenak eta inkontzienteak direnak. Curriculum horren bidez, ikastetxeek ikasleen identitatearen garapenean modu sotilean eragiten dute. Ikasleen identitatean izandako ondorioak ez dira beti negatiboak, baina esplizituki eta kontzienteki ez planteatzeak bereziki arriskutsu bihurtzen du curriculum ezkutua.


Curriculum ezkutua oso baliabide boteretsua da eskoletan eguneroko ohituren bidez transmititzen diren arauak, balioak eta harreman sozialak ikasteko. Curriculum ezkutuaren barruan, nabarmentzekoa da genero-curriculum ezkutua, ikasleak eredu dikotomiko eta lehenetsi batean kokatzen dituena, askatasunean garatzea eragozten duena eta ezarritako ereduetatik ateratzen diren pertsonak baztertzen dituena. Eta generoaren curriculum ezkutu horrek, ikasle bakoitza zer den ez ezik, nolakoa izan behar duen, nola jokatu behar duen, zer sentimendu izan behar dituen eta, are gehiago, nolakoa izan behar diren bere bizi-proiektua, etorkizuna eta bizitza profesionala zehazten ditu.

Genero-curriculum ezkutua estereotipo sexualez beteta dago, askotan rol sexual estereotipatuetan oinarritutako irudi femeninoa edo maskulinoa aurkezten duelako, mutilentzat eta neskentzat baimendutako jolasak definitzen dituelako, espazioak sexu hegemonikoaren beharren arabera mugatzen dituelako, testu-liburuetan, historian, kulturan eta zientzian emakumea ikusezin bihurtzen duelako, emakumeak hizkuntzarekin baztertzen dituelako, jokabide-patroiak aurkezten dituelako, eta abar.

Mezu subliminal horiekin guztiekin, ikastetxeak  gizarte-eredu hegemonikoaren marjinen barruan zehazten du ikasleen identitatearen garapena, ez du askatasunik eta aniztasunik baimentzen, eta sufrimendu izugarria eragiten die markatutako bidetik ateratzen diren pertsonei.

Horregatik, hain garrantzitsua da irakasleen eta ikasleen espiritu kritikoa garatzea, ezkutuan dagoenaz jabetzea eta argitara ateratzea. Ezinbestekoa da tolerantzian eta desberdintasunekiko errespetuan heztea, bai eta ikasleei aukeratzeko askatasuna eskaintzea ere, askatasunean hazten uzten ez duten estereotipoak eta ereduak alde batera utzita.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut, Olatz Ucinena, bere mezua nirearekin bat datorrelako: identitatea askatasunean garatu behar da. Izenburuan argi eta garbi adierazten du: “identitatearen garapenean askatasunaren alde!” Olatzek dionez, “Pertsona egitura hegemonikoaren, hierarkikoaren eta baztertzailearen mende gaude, eta egitura horrek diskriminatu egiten ditu identitate batzuk beste batzuen aurrean.”

"Ikasleen arteko tratu txarrak. ISEI-IVEIren Bullying 2018" txostenean aztertzen da ea ikasleak diskriminatuta sentitzen diren genero-arrazoiengatik edo sexu-orientazioagatik.

Grafiko honetan agertzen dira emaitzak:

Ikasle gehienek uste dute ez direla ikaskideak baztertzen genero edo sexu-orientazio arrazoiengatik (LHko % 70,0 eta DBHko % 71,4). Hala ere, gainerako % 29tik, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 11,3k dio neska izateagatik baztertzen dela, eta % 10,0ek, mutila izateagatik, eta horrek adierazten du oraindik ere beharrezkoa dela sexismoa lantzea gelan adin oso goiztiarretatik. DBHn bazterketaren ehuneko altuena gertatzen da gaytzat hartzen delako (% 15,9), eta sexu-orientazioarekiko zurrumurruen eraginez (% 10,6).

Urteak daramatzagu aniztasunarekiko errespetuzko ikastetxea inklusiboaren eta hezkidetzailearen aldeko apustua egiten, baina nire inguruaren behaketak baieztatzen dit oraindik aurreiritziak eta desberdinak direnarekiko diskriminazio eta basterkeria daudela.


Aniztasunak gure bizia eta harremanak aberasten ditu. Abesbatzak ahots desberdinekin osatzen dira eta guztiak dira beharrezkoak.


Carlos Bauteren "Saiatu errespetatzen" abestia hemen duzue. Kantaren letra izugarria iruditzen zait.