Aste honetan mikromatxismoen larritasunaz konturatu naiz eta aldi berean, ze zaila izan daitekeen hauek baztertzea. Zoritxarrez oso barneraturik ditugu eta izkina guztietatik ager daitezke: etxean, kalean, lanean, familian, telebistan, liburuetan; askotan ez dute ezta hitzik behar, begirada batean ere topa dezakezu.
Ze zaila ulertaraztea dena mikromatxismo batekin hasten dela eta duten larritasuna eta garrantzia eman behar zaiela; oso ikusgarria iruditu zait maikromatxismen fenomenoa behin eta berriro icebergaren irudia.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Oihane Sánchezena aukeratu dut gizon feministek eta maskulinitate berriek duten garratzia azpimarratzen duelako.
Gai honen leloa egiteko ikasleengana joan naiz eta beraiek proposatu didatena hauxe da
Beraien ustez, ezjakintasuna da indarkeria eta maskulinitate berrien ez ulertzearena gakoa ; horregatik ezin gara nekatu gaiaz hitz egiteaz eta urtero tailerrak eta hitzaldiak antolatu nehar direla eskolan nahiz eta pentsatu beti gauza bera lantzen ari garela.
Indarkeria matxista ertz askoren prisma da eta adituek esaten duten bezala aurre hartzea ezinbestekoa da eta horretarako eskola esparru ezin hobea da berdintasunean oinarritutako hezkuntza sistema zabalduz.
Indarkeriaz inguratutako gizarte batean bizi gara. Hobeto esanda,indarkeria sorreran eta garapenean erdigunean izan duen gizarte batean bizi gara. Hamaika indarkerien erruz, bizi gara hain injustua den gizartean. Botere heteropatriarkalak sortutak dinamika bortitzak egunero bortxatzen gaituzte, erasotzen gaituzte, akabatzen gaituzte.
Medikuntzaren oinarrian dagoen egitura patriarkalak, emakumeontzat bortitza den osasun sistema eraiki du (biolentzia obstretikoa edota askotariko farmakoen albo kalteak, besteak beste).
Jakintzaren transmisioaren oinarrian ere, adrozentrismoa eta patriarkatua izan dira nagusi, baita egungo hezkuntza sistemaren oinarrietan ere. Adibidez, Rousseauren Emilio de la educación testuan (egungo pedagogiaren oinarrian jartzen den lana) hau irakurri genezake:
“El hombre ha de ser fuerte para poder satisfacer los deseos de la mujer y obtener su consentimiento, ya que utilizan la debilidad cuando consideran oportuno”.
“El hombre y la mujer no deben tener una constitución semejante de temperamento y carácter, no deben educarse de la misma manera”.
“El hombre y la mujer se hicieron el uno para el otro, pero la dependencia mutua no es la misma”.
“La educación de las mujeres siempre debe de ser relativa a los hombres: agrados, sernos de utilidad, hacernos amarlas y estimarlas, educarnos cuando somos jóvenes y cuidarnos cuando somos adultos, aconsejarnos, consolarnos, hacer nuestras vidas fáciles y agradables”.
“Cada sexo tiene su gusto propio que los distingue de ambos. Los niños se inclinan por deportes ruidosos y movidos, mientras que las niñas se sienten atraídas hacia las cosas de adorno y apariencia”.
“Toda su vida debían de estar sujetas a la restricción más severa y constante, que es el decoro”.
“La primera aptitud y la más importante de una mujer es la buena conducta o suavidad de carácter”.
“La perversidad y la malicia de las mujeres es el agravante de su propio infortunio y la mala conducta de sus maridos”.
“Cuando dejes de ser la amante de Emilio seguirás siendo su esposa y su amiga, porque serás la madre de sus hijos”.
Eskerrak Mary Wolstoncraft zoragarriari bere garaian aurre egiteagatik, hemen nondik jaso dudan. Feminismoak betidanik egin dio aurre indarkeria matxistari, eta horretan jarraitzen dugu.
Galtung-en piramideak erakuste duen moduan, ikusgarriena den bortizkeria zuzena sostengatzeko, bortizkeria kultura eta estruktural egituratuak egotea beharrezkoa da. Ikastaro honetan, dudarik gabe, azken bi hauek deseraikitzen gabiltza pixkanaka-pixkanaka. Honen harira, aurreko ikasturteetako post hau gomendatu nahiko nuke, Patriziaren iza gaitezen Indarkeria matxistaren arerio.
Indarkeria matxista izugarria da, urtero miloika heriotz eragiten ditu mundu zabalean, baina urtero miloika emakume ateratzen gara kaleetara horri aurre egiteko. Indarkeriari aurre egiten ari gara, antolatzen, saretzen. Eskoletan, kalean, ospitaleetan, dendetan, barrikadetan... Erasotzaileek badakite: bati ukitzen bagaituzte, guztiok erantzuten dugu. Sistema heteropatraikal androzentristak ere badaki: iraultzan dihardugu, ez gaituzte geldituko.
Aste honetan indarkeria matxistaren gaia jorratu dugu
eta gure inguruan, gure gizartean, zer gertatzen den aztertu dugu. Alde
batetik, ikusi dugu begirada irekitzeko beharra dagoela, egiturazkoa dena
ikusteko. Gizon eta emakumearen figura, kulturak, gizarteak, historiak,
politikak inposatua. Figura hori gure idealetan dago, bizi-paradigmetan.
Beraz, kontzienteki, begirada zabaldu beharra dago. Indarkeri-arazoa
guztiona da, arazo politikoa da. Partehartzaileak gara.
Pertsona guztien ardura da gelditzea eta galdetzea zergatik jasaten dugun
indarkeria, batez ere emakumeek. Gizonek bereziki pentsatu eta jardun beharko
lukete, beren parte-hartzea aitortuz eta indarkeria matxista gutxitu edo
desager dadin jarriz.
Urrats bat izango litzateke gizon askok onartzea patriarkalismoan errotutako
arazoa: historian, kulturan, pentsamenduan... eta behar horri erantzuteko lan
egitea: indarkeria matxistari tolerantzia 0.
Era berean, indarkeria matxista horri erantzuteko estrategiak aztertu
ditugu. Alde batetik, maskulinitate berriak sortzen dira, emozioei buruz hitz
egiten da, patriarkalismoa eta bere pribilegioak ukatzeko beharra, zaintza
komunaren onarpena, etxeko espazioaren eta espazio publikoaren okupazioa. Eta
bestetik, autodefentsa fisikoa eta emozionala.
Aurreko urtean egindako blogeko sarreretan Anderrena aukeratu dut, indarkeria
matxista desagertzen laguntzeko estrategian gizonak jartzen dituelako
erdigunean:
Gizarte justuagoa eta indarkeria matxistarik gabea nahi badugu, beharrezkoa da
berdintasunean heztea eta sektore sozial, kultural, politiko, administratibo,
pertsonal eta familiarra inplikatzea.
Hezkidetzan eta eskoletako erronkak:
Indarkeria matxistan tolerantzia 0 egiteko apustua erdian jarri behar da.
Errealitate anitzak erakusten, gizarte zabalagoa eraikiko da.
Estereotipoak deslegitimatu.
Maskulinitate berriak sortarazi.
Gizarte justua, baketsua, ez beldurgarria eta askea laguntzen eraiki.
Chileko indarkeriaren kontrako feminista performance-a bideoa eta iturria konpartitzen dut :
EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!
Maitasunaren inguruan irakurri dudanak pentsarazi nau... maitasun erromantikoa... sistemaren bihotzaz ari garela dio Amaia Zufia Erdozainek. menpekotasunera lotzen gaituen "maitasun-zaintza-musutruk" aren egitura. Eta burura, izugarrizko fama hartu zuen abestia datorkit burura:
"Sin ti no soy nada, Una gota de lluvia mojando mi cara Mi mundo es pequeño y mi corazón pedacitos de hielo....
Los días que pasan Las luces del alba Mi alma, mi cuerpo, mi voz, no sirven de nada Porque yo sin ti no soy nada Sin ti no soy nada Sin ti no soy nada".
Bikotea "galdu" duen emakume batek abesten dio bere bikotea izandakoari. "Zu gabe ez naiz ezer". Nola da posible denak abesten genuen abesti honek horrelako mezuak ematea? Maitasuna birdefenitu eta birkokatu behar dugu. Zer da maitasuna? Zer ez da? Ez al da oso garrantzitusua lagunen maitasuna? Horrelako galderak plantearaztu dizkit hurrengo gaiak. Baina haserre bukatu dut..
Aurreko edizioetako hurrengo ikastarokidearen posta aukeratu dut:
Zergatik? Bere ekarpenak guztiz aberatsak iruditu zaizkidalako, berarerkin ados nagoelako eta jarri dituen bideo eta irudiak egokiak iruditu zaizkidalako. Gomendagarriak bere ekarpenak.
EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!
Maia, nire eskolako haur askok bezala, 7 urte ditu eta txirrindun ibiltzea gustatzen zaio. Txirrindu berri bat emango ziotenaren aitzakiarekin, bere amaren ezagun batek berekin eraman du eta bideo batzutan ikusi daiteken bezala, bera, lasai, beldur gabe gizon honekin joan da bizikleta berri bat hartuko duenaren zoriontasunarekin.
Zortez, gaur aurkitu dute Maia, gizon honen etxean zegoen, bizirik dago eta Argentina eta mundu guztia pozik gaude bizirik azaldu delako.
Beldurrak generoa dauka eta helduek kontziente izan gabe transmititzen dugu. Horrek dakarren mezua: ahula zara, ez zara gai zure burua babesteko...
Zorionez, Mai bizirik dago eta horrelako kasuak albisteak dira ez egunerokoa. Hala ere, nire mezua argia da, BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!
Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak
eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”. Beldurra sartu digute
gorputzean. Tristea bada ere, nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan,
nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta
eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat
zetorrelako. Badaezpada.
Izaro Andresen hitzetan, oso ondo azaltzen du
berak bere artikuluan Neskok beldurra pasatzen dugu. Serioa da, oso: “Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra
pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen
dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena
emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean,
beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika
egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez
eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten
dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko
ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.
Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren,
guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?
Helduek
inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako
tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin
zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten
gaituzte.
Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jartzen da.
Baina begirada zabaldu behar dugu, arreta gizonengan jarri behar dugu.
Horretarako, eskola, etxea eta gizartea eremu hezitzailea gara eta inplikatu
egin behar gara. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano
gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.
Horretarako
indarkeria ezberdinak ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Izebergaren bitartez
sotilak direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, kontrola, umore eta txiste
matxistak, inbisibilizatzea, baliogabetzea, gezurrak) eta agerikoak direnak
(mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera
utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak,
eta erailketak) ezagutu eta bereizi ditzakegu. Bide batez, gizonen batek ez
badaki zer diren mikromatxismoak, bideo honetan hainbat agertzen dira. Zeintzuk
ezagutu dituzu?
Bideo ikusita egoera batzuk ezaguna
egiten zaizkit bizi izan baititut eta gehiengoei ere berdina gertatu zaie.
Horrela ba, konturatu naiz:
-Ezin da onartu munduko populazioaren erdia beste erdiarengatik beldurtua
bizitzea eta batzuk beraien egoera pribilegiatu eta erosoari uko egin behar
izango dioten arren, etorriko diren onurak positiboak izango dira
guztiontzat.
-Nahiz eta
kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula
(neurri batean edo bestean).
-Gizarte honetako
askori, indarkeria matxista esaten diguten lehenengo momentuan, erahildako
emakumeen kasuak eta bortxaketen inguruko ideiak datozkigu.
Hau dela eta, neure buruari galdetzen diot:
-Noiz izango dugu berdintasuna?
-Noizbait posible izango ote da umeak sexu-genero sistematik at heztea?
Betidanik ikusi dut:
-Gizon/mutil bati bere pribilegioei
buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako
arin ikusten da jarrera “defensiboan” jartzen direla.
Hau horrela, aurretik politika eta gizartearentzako
erronka batzuk ditugu
Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean
lantzeko zenbait erronka:
·Arazoaren
dimentsioaz jabetzea.
·Emakumeak ahul
eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
·Autodefentsa
Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
·Indarkeria
matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.
·Maitasun
erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.
·Mikromatxismoak
identifikatu, salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.
·LGTBIQ+fobiak
bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Indarkeria matxistaz ari
garenean, egunkariko edo telebistako albisteak datozkigu burura: emakumeak
hiltzen dituzten gizonak, bortxaketak, Manadaren kasua, etab.
Baina, aste honetan, konturatu
naiz indarkeria matxistaz hitz egiten dugunean, eredu maskulino estereotipatuan
sartzen ez diren edo LGTBI diren pertsonen aurka egiten den indarkeriaz ere hitz egiten dugula.
Aste honetan ere konturatu naiz
badirela beste indarkeria matxista mota sotil batzuk, mikromatxismoak, oharkabean pasatzen direnak
eta patriarkatuaren eredua betikotzen laguntzen dutenak.
Eta aste honetan konturatu naiz, indarkeria
matxistaren aurka borrokatzeko ez dela emakumeei eta biktimei erreparatu behar,
erasotzaileei baizik. Gizon matxistaren eredua deseraiki eta
maskulinotasun-eredu berriak eraiki behar dira.
Argiñek egindako post
hau gomendatu nahi dut, bideo eta esteka ugari dituelako, eta aurreko
paragrafoaren ideia oso ondo deskribatzen duen hurrengo irudia asko gustatu
zaidalako.
Indarkeria matxistaz eta horren
beldurraz pentsatzean, burura etorri zait denok bizi izan dugun
esperientzia gauez "parrandan" atera garenean edo gure seme-alabak atera direnean: gurasoen kezka etxera iritsi arte, aholkuak, galderak… Eta portaera hori ez da
mutilekin eta neskekin berdina izan...
Bizipen horietan pentsatuz, gaueko
aisialdiko egoeretan emakumeekin zer gertatzen den ikertu nahi izan dut.
Aurkitu eta irakurri dudan
informazio guztiaren artean, oso osoak eta erabilgarriak izateagatik Emakume
gazteen Federazioak argitaratutako ondorengo bi materialak azpimarratu nahi ditut:
Federazioak egindako ikerketa,
gaueko aisialdiko emakumeen analisi oso bat egiten duena.
Argitaratutako sentsibilizazio-eskuliburua,
oso baliagarria dena DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko.
Gaueko aisialdiko testuinguruetan
gizonak emakumeen espazioaz eta denboraz jabetzeak zerikusi handia du
genero-rolen iraupenarekin eta botere-harreman batekin. Gazteek paradigma
sexual patriarkala eraikitzen dute ideia honetatik abiatuta: gizona da
sexu-desio geldiezin bat duen subjektua, eta emakumea da bere desioa asetzeko
prest egongo den objektua, berak desiratu, nahi eta sentitzen duena axolagabe
izanik. Horrela, emakumeen gizatasuna kentze hori eta gizonen sexu-desioaren
eraikuntza patriarkal hori sexu-indarkeriaren atarikoa da, non emakumeen
gorputz kosifikatuak baztertu eta gaizki tratatzen diren.
Sexu-indarkeria identifikatzean,
genero-kontzientzia edo kontzientzia feminista izatea aldagai erabakigarria da
itxuraz sotilagoak diren sexu-indarkeriak antzemateko. Kontzientziatuta dauden
emakumeak kapazak dira askotariko sexu-indarkerien motak identifikatzeko,
sotilak direnak eta hain sotilak ez direnak. Hala ere, genero-kontzientziarik
gabeko emakumeentzat, sexu-indarkeria mota batzuen sotiltasuna dela eta,
gizonek gaueko aisialdiko testuinguruetan dituzten jokabide nekagarri soiltzat
hartzen dira. Izan ere, sexu-indarkeria asko ez dira halakotzat identifikatzen,
neskek uste dutelako indarkeria horiek gertatzeko larderia eta indar fisikoa
erabili behar dituztela.
Neska
gazteek festa-gau baten ondoren etxera itzultzeko egiten duten ibilbidea ere
gaueko aisialdiaren parte da, eta, hain zuzen ere, bide horretan sentitzen dute
emakumeek sexu-indarkeriaren mehatxu hurbila.
Garrantzitsuena neska-mutilak
berdintasun- eta errespetu-ereduetan heztea da; horregatik txikitatik
hezkidetza landu behar da. Gainera, nerabeei bereziki irakatsi behar diegu
jaietan nola izan eta nola jokatu, jarrera eta jokaera errespeturik gabekoez,
matxistez eta erasotzaileez jabetu daitezen.
Ikastetxeek txikitatik eta zeharka heldu beharko liekete neska-mutilen arteko harremanei, berdintasunaren, errespetuaren eta tratu onen ereduan oinarrituta. Hori eskolako bizikidetza-eredua izan behar zen, patriarkatuak ezartzen dituen harreman-ereduak desikastea helburu daukana.
Era berean, jaiei eta gaueko
aisialdiari dagokienez, zehazki landu beharko lirateke, nerabezarotik aurrera
eta mutilekin zein neskekin, eskola-curriculumean jaso beharko liratekeen gai
hauek:
Diskriminatzea zer jokabide diren
genero-jazarpena eta -indarkeria, eta, batez ere, identifikatzea zailenak diren
eta oharkabean pasa daitezkeen jokabide sotilak. Lehenengo urratsa ikasleak
jokabide horien kontzientzia izatea da, saihestu edo aurre egin ahal izateko.
Neska-mutilen arteko harremanetan
errespetua zer den jabetzea. Mugak ezagutzea eta pertsona baten espazioa non
amaitzen den eta bestearena non hasten den jakitea.
Ikasleak alkoholaren eta drogen
kontsumoari buruz heztea eta kontzientziatzea. Mendekotasunak lantzea.
Borondatea lantzea eta taldearen presioaren aurrean ezetz esaten jakitea.
Ikasleak sexu-heziketan
trebatzea, sexu-harremanen eredu patriarkala gaindituz.
Erasotzaileei eta biktimei
lotutako estereotipoak desmuntatzea.
Defentsa pertsonaleko estrategiak
lantzea.
Eredu patriarkala desmuntatzea
eta jokabide matxistak bereizten jakitea.
Jaiak aztertzea, ikasleak gai
izan daitezen festek islatzen duten gizarte-eredua ezagutzeko eta horietan
sortzen diren diskriminazio-egoeraz jabetzeko.
Ikasleen jokabide okerrak goiz
detektatzea beren harremanetan eta ahalik eta azkarren esku-hartzea horiek
zuzentzeko.
Familiekin esku hartzea, mugen
kudeaketari eta gaueko aisialdiari buruzko arauei buruz aholkatuz, seme-alabek
harremanei eta aisialdiari dagokienez hautemandako arazoei buruz informatuz eta
horiek zuzentzeko esku hartzeko moduari buruz aholkatuz.
MASKULINITATE BERRIAposta gomendatzen dut
aste honetan. Hezkidetzak hezkuntzaren arloan duen garrantzian sakontzen
saiatzen delako. Baita ere, postean aipatzen da gauza garrantzitsu bat,
emakumeen eta gizonen autoestimuaren garrantzia.
Zuzeneko indarkeria, norbaitek (eragilea) beste norbaiti (hartzailea) kalte fisikoak eta
psikologikoak eraginez nahita, nabarmenki eta erraz ikusteko moduan gauzatutako
ekintza.
Egiturazko indarkeria, gizartearen egituraren ondoriozko bidegabekeria eta ezberdinkeria.
Indarkeria kulturala edo sinbolikoa, adierazpen
kulturalen eta lengoaiaren bitartez emakumeen menpekotasuna mantentzen duten
sinboloen multzoa.
Hor argi ikus daiteke indarkeria matxistan gizarteak duen inplikazioa. Argi dago, hau arazo soziala da.
Komunikabideek zabaltzen dituzten mezuek batzuetan
indarkeriazko eszenak indartzen dituzte, hori errealitate bat da, baina iritzi
publikoaren informazio- eta sentsibilizazio-lanaren aliatuak ere badira.
«Estamos en una sociedad machista muy
implantada y era necesario abrir el debate sobre el uso que las periodistas y
los periodistas hacemos a la hora de difundir estos hechos. Es un problema social, no de las mujeres,
por lo que poco a poco se resolverá y se aprenderá de los errores y se llegará
a realizar un correcto uso informativo de la violencia y las desigualdades en
general», dino Teresa Santos-ek, Malagako Emakume Kazetarien Batzarreko koordinatzailea.
Ondoren
indarkeria matxistaren eragina eremu hezitzaileetan landu beharraren
justifikazioa.
Sexismoa
mantendu egiten da, familiak, eskolak eta gizarteak transmititzen jarraitzen
badute, gizartean oso onartuta dauden estereotipo batzuez osatuta dago, eta
horiek sozialki gizonei eta emakumeei esleitutako rolak islatzen dituzte.
Botere maskulinoa gizartean eraikitzen jarraitzea, haren balioekin,
rolen banaketarekin eta emakumeak menderatzen dituzten funtzioak sortzean
oinarritzen da, sexuagatik diskriminazioa eta bazterketaren eta desberdintasuna
sustatuz.Ezin dugu ahaztu matxismoa dela
genero-indarkeriarenkausa nagusia,'Contra el maltrato. Tolerancia Cero',
2020ko azaroan egindako makroinkesta baten
arabera.
Funtsezkoa
da gizarteak berdintasunean hezteko duen garrantzia barneratzea. Hauxe da aste
honetako leloa!!
Artea, kultura, medikuntza, enpresa,
politika, hezkuntza, komunikabideak, pertsonak, gizartea, MUNDU OSOA elkarrekin
indarkeria matxistaren kontra.
Mugi dezagun mundua!! 2018ko Urrezko Globoak, inoizko
konprometituenak. Alfonbra gorria beltzez jantzi egin zen babes gisa,
emakumezko aktoreak ekintzaile bihurtu ziren, eta haien hitzaldiek berdintasuna,
jazarpenaren eta isiltasunaren kulturaren amaiera eskatuz, el tiempo del machismo ha acabado, luchemos por ello.