Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnaketa egitean aurreko blokean feminismo ekarpenei buruzko Mari Luz Esteban Galarzaren hitzaldia etorri zait burura. Mari Luz Esteban Galarzak hainbat erronka plazaratzen ditu lantzen ari garen gaiari eusteko. Ekarpenak gure inguruan nonahi daude eta presente izan gara betidanik. Nire ustez hurrengo urratsa ikusgai egitea da. Erronka horien zehaztepena egitea, eremu hezitzaileetan eta jendartean, lantzeko da nik egiten dudan proposamena.
Emakumeen ekarpenak eta presentzia lantzen
ari garenez, euskal idazle eta kazetari oparoa den Arantxa Urretabizkaiari egin
nahi nioke omenalditxoa; izan ere, bera da XX. mendearen erdialdean jaiotako emari
handieneko iturri feministetako bat. Hain zuzen ere, https://zubitegia.armiarma.eus/?i=139
estekan dago ikusgai hainbat eta hainbat emakume sortzailerentzat eredu denaren
lan-eskergaren zati bat .
Horietatik guztietatik, Zuri-beltzeko argazkiakliburu
autobiografikoa hautatu dut. Garai baten, objektu eta jarrera batzuen
erretratuak barnebiltzen ditu, zuri-beltzean eginak; erretratuok Espainiako
Gerra Zibilaren osteko hamarkadei dagozkie, 1960ra artekoei. Erretratu guztiek
zer pentsatua ematen badute ere, “Neskak eta mutilak” aukeratu dut, izugarri
ongi islatzen baita bertan gizarte patriarkatuaren oinarrian dagoen sexismo
mugaezina.
Hain zuzen ere, pasarte honetatik hartu dut
leloa:
Amaitzeko, Gema
Lasarteren artikulu bat partekatu nahi nuke zuekin. Arantxa Urretabizkaiak
amatasuna bere narratiban nola jorratu duen jarri du agerian.
Urteetan, mendeetan helarazi digute ez zeudela, ez zela izan emakumezko sortzailerik. Eta sarri hura sinistu dugu. Gutxi dira, baina baziren; gaur egun, gero eta gehiago dira. Era berean, ezinbestekoa izango zaigu azaltzea zergatik. Inoiz gutxi gertatzen baitira gauzak arrazoi barik.
Bada, izandakoak gogora ekartzea bidea dugu, eurek egindakoa balioan jartzeko. Ez baitzen eurentzat erraza izango egin zutena egitea. Halere, egin zuten; egitera ausartu ziren. Sentitzen zuten bulkada edozein zapalkuntza baino indartsuagoa zen.
Honekin lotuta, hauxe da aukeratu dudan artikulua. Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bertan Bizenta Mogel nire idazle kuttunaren berri ematen du.
Gaur, abenduaren 3a izanik, euskara sustatu zuen emakumea gogora ekarri nahi dut: Elbiria Zipitria.
Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetakoa, euskararen sustatzailea eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen.
Horrela zioen Elbiria Zipitriak:
"Txori bakoitzak bere abestia, Herri bakoitzak bere hizkera,
Euskaldunok euskera!
Guk ahal ditugun hizkuntza gehienak ikasiko ditugu:
buruan hiru... edo, baina bihotzean bakarra: gurea!"
Emakumeen ekarpenak gizartearen "asigantura pendientea" da. Urtero ikusten dugu, esate baterako, selektibitateko kasua, non emakumeak ez diren galdetzen Filosofiako azterketan, edo Literaturan. Emakume zientzialarien gaia urteak daramatza pil-pilean, eta gero eta gehiago ezagutzen ditugu. Baina momentuko aipamenak dira, emakumeen egunean ikastekoak, etab. Baina oraindik falta da, benetan, egunerokotasunean horien izenak erreferentetzat izatea hainbat eta hainbat gizon ditugun modu berean.
Horregatik, ondoko hitzak aukeratu ditut, aurrerago aipatuko dudan Izaroren Libre abestitik aterata:
Aurreko edizioetako sarreren artean hauxe aukeratu dut. Bertan ezagutu dut "Mari Maestra", herrian lan egin zuena eta herriarentzat. Irakasle izanda, emakume indartsua izan zen euskara irakatsiz hori debekatua zegoenean (gaur, euskararen aguna, berezi hunkigarria).
Askotan saiatzen gara ekarpen handiak egin dituzten emakumeak bilatzen, mundu mailan aldaketa handia egin zutenak. Eta ahaztu egiten ditugu herri zein eskola txikietan lan eta lan aritu diren emakume guzti horiek, gizartea aurrera eraman zuten guztiak, andereƱo lana emakumeena zenean.
Horren harira, nik ere aukeratu nahi izan dut emakume erreferente "desberdina". Argi dago Euskal Herrian ere emakume garrantzitsuak egon zirela eta badaudela politika mailan, literatura mailan, etab., blogeko sarreretan dauden asko, besteak beste. Baina gazteon munduan murgilduta dauden erreferenteak ez ditugu ikusten, eta horregatik gaurkoan aipatu nahi dut Izaro.
Guztiz beharrezkoa ikusten dut, hezkidetza mundutik, gazteek halako erreferenteak izatea, bere burua identifikatzeko moduan: gazteak, modernoak, hurbilak, eta noski, feministak, bai barrutik bai kanpotik. Ausardia behar da patriarkatuak menperatutako munduan ere ahotsa altxatzeko gure denfentsan.
Gure esku dago emakumeen abestiak erabiltzea ospatzeko, emakumeen liburuak hausnartzeko, emakumeen ideiak borrokatzeko. Eta bakarrik horrela lortuko dugu emakumeak munduaren sorreraren eragile moduan ikustea.
2021/11/22
LEGEDIA DELA ETA...
Beste urte batzuetako ekarpenak irakurri eta gero, sarrerahauaukeratu dut, oso modu erraz eta erakargarrian laburbiltzen baititu, Hezkidetza sustatzeko legediaren inguruko punturik garrantzitsuenak.
Aste honetan proposatutako legedia eta dekretuak irakurri ondoren, Curriculumari dagokionez Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzeko proposamenak aipatzen dituena (17. art.) eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legea nabarmentzea gustatuko litzaidake. Azken hau ez nuela ezagutzen aitortu behar dut.
Marko legala tresna garratntzitsutzat hartu beharra dago, dudarik gabe, lehenengo pausutzat, baina baliabide edo praktikarik gabe ez dauka baliorik. Paperean idatzitako hainbat lerro baino ez, bilaka daitezke. Gure eguneroko lana eta jarrera, hezitzaile eta irakasle moduan ezinbestekoa da legedia garatu eta gauzatu ahal izateko hein batean. Funtsezkoa iruditzen zait ez bakarrik hezkidetza proiektuak garatzea, irakasleon formakuntza hezkidetzaren inguruan ezinbestekoa da ere, gure egunerokotasunean aplikatzeko, berdintasunean heztea erantzunkizun bat baita, gure erronka.
Tresnak, baliabideak eta erakundeen lana ere egitear dago. Esan bezala, formakuntzaz, gure kasuan, adibidez, hizkuntza zein material sexistak ez erabiltzeaz gain, erraztasunez identifikatu ahal izateko eta ekiditzeko tresnak edukiko genituzke, gaur egun oraindik, hainbat material eta testuliburuetan aurkitzen baititugu.
Argi dago, aldaketak ez direla bapatekoak izango eta denbora pasa beharko dela begibistakoak izan daitezen. Gero eta nabarmenagoa da gizartean orokorrean eta hezkuntzan hezkidetzaren gaia eta nahiz eta oraindik lan handia egiteko egon, pausuz pausu, lortuko dugulakoan nago.
Hainbat Lege, Dekretu eta Plan ditugu Estatuan eta EAEn, eta zorionez piskanaka bagoaz pausoak ematen hezkidetzan.
Lege-dokumentuei esker euskarri legala izatea garrantzitsua iruditzen zait, baina are gehiago legediak markatzen dituen ildoen edukiak zeintzuk diren eta nola aplikatzen diren errealiatatean, hezkuntzan, alegia.
Zentzu honetan ezinbestekoa iruditzen zait lehendabizi sentsibilizazioa lantzea, irakasleekin , bai familiekin: hiztegia, ikuspegi eta iritzi desberdinak partekatu, ea; ondoren errazago lortuko da ikasleen sentsibilizazioa ere.
Bestalde, esan baharra daukat ez nekiela Euskadiko emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea (2005ko otsailaren 18a) zegoela; bertan aipatzen diren atalak garrantzi handikoak iruditzen zaizkit, horien artean, hezkidetza proiektuak, sexismoa edo emakumeen aurkako indarkeria eta pertsonak, egiturak eta koordinazioa; azken horretan ezinbestekoa iruditzen zaidan irakasleen eta zuzendaritzen arteko koordinazio zuzena aipatzen da, indarkeriaren gaia tratatzeko.
Aurreko urteetako posten artean Hezkidetza sustatzeko legedia aukeratu dut; oso modu bisualean eta erakargarriam aurkeztu du legediaren gaia eta hezkuntzan landu beharreko aspektuak adierazita daude; II. Hezkidetza Planean proposatzen diren 8 zutabeekin berritu eta egokitu daiteke gaur egun.
Azkenik, hezitzaileok eta gizarteko hiritarrok dugun betebeharra esaldi batean laburtuko dut eta bide batez azpimarratu nahi dut akrostikoan idatzi dudana:
Legea mantendu, berritu ….eta …. aplikatu behar dugu!
Aste honetako foroetako aukeretan RAP feministaren aukera izan dugu hausnarketa gisa, eta egia esan musika estilo horrek aldarrikapen ugari egiteko bidea ematen du, besteak beste indarkeria matxista, sexu-estereotipoak, ezarritako sistemaren aurkako borroka, sexua, matxismoa edota lana bezalako gaiei buruzko letra erradikalak erabiliz.
Pikara magazinetik aukeratu dudan rapera bat gomendatzen dizuet:
Puro Esterotipo abestiaren bideoklipak (2013) uko egiten die ohiko promozio-klixeei, sexu-erasoko egoeretan autodefentsarako gida txiki gisa planteatzen baita, rap estiloan.
Lehengo urteko bloga sarreretatik Legeetatik
egunerokora izenekoa aukeratu dut. Horretatik bi gauza gustatu zaizkit
batez ere. Batetik, bertan oharkabean pasa zaidan apreziazio bat egiten du
egileak: legeak ez duela feminismo hitza aipatzen. Uste dut nahiko esanguratsua
dela datuan. Nondik dago, ba, eginda legea? Bestetik, hezkuntza formala eta ez
formala aipatzen ditu eta bien arteko elkarlanerako bideak zeintzuk izan
daitezkeen galdetu. Legeari begira ere ikuspuntu interesgarria iruditu zait.
Egia esanda, legearen inguruan oso ezagutza txikia nuen, beraz, artikulu
gehienak dira niretzat berri. Hala ere, esanguratsu bat aukeratu beharko banu, hau
aipatuko nuke:
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa (2006ko maiatzaren 3a), LOMLOEk (2020ko abenduaren
29a) egindako aldaketez gaurkotutakoa. Izan ere, bertan hezkidetzaren
printzipio nagusiak aipatzeaz gain, 2. artikuluan hezkuntzaren xedeak zehazten
ditu eta etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak laburbiltzen ditu. Uste
dut horiek guztiek oinarri sendoak jartzen dituela hezitzaileok hartu beharreko
norabideari dagokionez.
Legedia hurbilagotik ezagututa, hezitzaileontzat ondoriorik garbiena gure
lana eta indarra non jarri behar dugun jakitea da. Hezitzaileok eman behar
dizkiegu ikasleei tresnak estereotipoak gainditzeko, zaintzarako eta
gizarte-lankidetzarako trebatu behar ditugu, etab. Legeak ondo baino hobeto
zehazten ditu bai egitekoak, bai lan-esparruak. Hitz batean laburbilduta, hau
da gure egitekoa azken batean: emakumeen eta gizonen arteko
eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea. Erraza da
esaten, baina sekulakoa da aurrean daukagun erronka.