Lehengo urteko bloga sarreretatik Legeetatik
egunerokora izenekoa aukeratu dut. Horretatik bi gauza gustatu zaizkit
batez ere. Batetik, bertan oharkabean pasa zaidan apreziazio bat egiten du
egileak: legeak ez duela feminismo hitza aipatzen. Uste dut nahiko esanguratsua
dela datuan. Nondik dago, ba, eginda legea? Bestetik, hezkuntza formala eta ez
formala aipatzen ditu eta bien arteko elkarlanerako bideak zeintzuk izan
daitezkeen galdetu. Legeari begira ere ikuspuntu interesgarria iruditu zait.
Egia esanda, legearen inguruan oso ezagutza txikia nuen, beraz, artikulu
gehienak dira niretzat berri. Hala ere, esanguratsu bat aukeratu beharko banu, hau
aipatuko nuke:
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa (2006ko maiatzaren 3a), LOMLOEk (2020ko abenduaren
29a) egindako aldaketez gaurkotutakoa. Izan ere, bertan hezkidetzaren
printzipio nagusiak aipatzeaz gain, 2. artikuluan hezkuntzaren xedeak zehazten
ditu eta etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak laburbiltzen ditu. Uste
dut horiek guztiek oinarri sendoak jartzen dituela hezitzaileok hartu beharreko
norabideari dagokionez.
Legedia hurbilagotik ezagututa, hezitzaileontzat ondoriorik garbiena gure
lana eta indarra non jarri behar dugun jakitea da. Hezitzaileok eman behar
dizkiegu ikasleei tresnak estereotipoak gainditzeko, zaintzarako eta
gizarte-lankidetzarako trebatu behar ditugu, etab. Legeak ondo baino hobeto
zehazten ditu bai egitekoak, bai lan-esparruak. Hitz batean laburbilduta, hau
da gure egitekoa azken batean: emakumeen eta gizonen arteko
eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea. Erraza da
esaten, baina sekulakoa da aurrean daukagun erronka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina