2021/12/05

Erreferente bila

 

Historikoki ezkutatu dizkigute emakumeen ekarpenak. Isildu eta desagerrarazi gaituzte. Hor daukagu erronka handi bat. Izan gara, bagara eta izango gara.

Hasteko, iazko postekin ekingo diot.

Iazko posten artean Martaren honakoa aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeak-ikusarazi-bai-noski-nola.html

Izan ere, oso post konpletoa dela irizteaz gain, umorea hartzen du ardatz. Virginia Imaz hautatu du erreferente gisa, eta umoreari dagokion balioa ematen diola iruditu zait.

Nik hautatutako erreferentea Miren Amuriza Plaza bertsolari eta idazlea da. Izan ere, emakume gaztea izanik ere bere ekarpena sekulakoa izaten ari dela iruditzen zait, hainbat esparrutan.

Alde batetik, bertsolari bezala egindako lana eta ekarpena izugarria da, baita genero ikuspegitik ere. Horren adibide dira azkeneko Bizkaiko txapelketan botatako hiru bertso hauek, genero indarkeria hizpide hartuta.

https://bertsoa.eus/bertsoak/20061-miren-amuriza-bakarka

Bertsolaritzaren barruan egindako beste ekarpen ikaragarri bat doinutegiaren aldetikoa izan da. Besteak beste, Chavela Vargasen eta Silvia Perez Cruzen melodiak ekarri ditu bertso neurrira. Hemen ETBn horren inguruan egin zuten bideoaren zati bat:

https://www.youtube.com/watch?v=sPzDg0c712g


Gaiez eta doinuez gain, Amurizak emanaldi bereziak egin ditu bertsolaritza eta bestelakoak uztartuta. Horren adibide da Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariarekin batera egindako Gorria emanaldia.

https://youtu.be/as9Zy6qHN78




Azkenik, Mirenen idazle ibilbideaz aipu pare bat. Lehenik, oso azpimarratzekoak iruditzen zaizkit bi urtez Berria egunkarian egindako eguneroko zutabeak. Bestalde, Basa nobela idatzi zuen Igartza saria irabazi ostean. Oraintsu atera da gaztelaniazko bertsioan Miren Agur Meabek itzulita.

Beraz, diziplina ugaritan egindako ekarpenagatik euskal erreferente nagusienen artean jarriko nuke Miren Amuriza.

Aipatutako hau guztia lotzen dut eremu hezitzailean egin beharrekoekin. Euskal emakume erreferenteak behar ditugu. Esparru guztietan. Nora begiratu behar dute gure emakume gazteek, noren antza izan imajina dezaten, nora iritsi nahi duten, zer hartu eta zer berritu, baina abiapuntu bat izan behar dute. Hortik euren bidea egin dezaten. 




Emakumeen ekarpenak plazara!!

 


Eta orain, emakume errreferente bat aukeratzea tokatzen denean, zalantzak datoz, daudenen artean
  nor  goraipatu, zein aukeratu,  ospetsuak izan direnak edota isilpean aritu direnak, eremu publikora atera direnak edo etxeko beroa mantendu dutenak…? Behar beharrezkoak dira guztiak, batzuk zein besteak.

Egia da plazara atera diren horiekin gabe ezin izango ginela  iritsi gauden punturaino  beraz, beraien bizitza ematea emakume guzion eskubideen alde goraipatu egin behar dugu inongo dudarik gabe. Baina beste aldetik, familiak mantentzen  beraien bizitza eman duten emakume indartsuak, ahulak, alaiak, tristeak, etsituak, borrokalariak…ere ezin ditugu ahaztu. Horiek ere goraipatu behar ditutu eta horrexegatik hain zuzen ere beste edizioetako post hau  aukeratu dut:

Amonak non emakume indartsuak han!

Dena dela post honetan   hurrengo emakumea aipatu dut.  Fatima Mernissi.

Wikipediak egiten dion aurkezpena hau da: “Fatema edo Fatima Mernissi marokoar idazle eta soziologoa izan zen. Pariseko Unibertsitatean ikasi ondoren, herrialdeko feministarik ospetsuenetariko bat izan da. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako aditua izateagatik nabarmendu zen

Mendebaldeko harema izenburua duen bere liburu famatu batetik aterako esaldi bat dakart hona:  

Indarkeria sinbolikoa, patriarkatuak dituen sexismo eta androzentrismoaren mekanismoen ondorio argia  ikusten da.   

 Hurrengo paragrafoan ildo beretik jarraitzen du: “Ondoren, esperientzia desatsegina izan nuen ikusteko mendebaldeko munduan indarrean dagoen edertasun-estereotipoak psikologikoki mindu eta umiliatu egin dezakeela emakume bat. Bai eta Estatuak beloaren erabilera inposatzeko ordaindutako poliziaren jarrera ere, Iran, Afganistan edo Saudi Arabia bezalako muturreko erregimenak dituzten herrialdeetan”


Bidea egiten ari gara eta tinko bide horretatik jarratitu behar dugu!!

2021/12/04

Emakumeen ekarpenak agerian jartzen!

 

Iazko sarrera hau gomendatzen dizuet Ikusezinak? Bai zera!. Hasieratik amaierara gustatu zait. Baina, sarreraren egileak hautatu duen emakume aintzidaria izan da gehien gustatu zaidana zeren eta emakume aitzindari gisa ulertzera ohituta gaudenaren kontra ( hau da,emakume zientzialaria, idazlea...,) emakume pailazoa aukeratu du, eta hori izugarri gustatzen zait. Virginia Imazi buruz bilatu dut interneten eta  aurkitu dut 2017an Emakunde Saria jaso zuela, "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".

Emakume aitzindari eta feminista guztien artean, honako hau aukeratu dut:

Ana María Martínez Sagi (1907-2000)

Kirolaria, poeta eta kazetaria. Espainiako xabalina txapelduna emakumezkoentzako atletismo nazionalean (1931), feminismo katalanaren aitzindaria eta Europako lehen emakumezko zuzendaria Futbol Klub batean: Bartzelona. Emakumearen sustapen eta parte-hartze politikoagatik beti kezkatuta, Martinez Sagik hainbat egunkari eta aldizkaritan parte hartu zuen Bigarren Errepublikan, eta Aragoiko frontetik kronikak egin zituen Gerra Zibilean, zauritu egin baitzuten. ( iturria: Ana María Martínez Sagi )

Emakume honek  hainbat arlotan lan egiteaz gain, atentzioa ematen dit, eta uste dut emakumeentzat erreferentea dela Ana María futbol talde bateko lehen emakume zuzendaria izatea. Futbola izugarri androzentrista den kirola da, beraz, gaur egungo emakumeok borrokan jarraitu beharko genuke emakume honek eman zuen lehen urrats ausart horrengatik.

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

Nire ustez, gizartearen erronka da emakumeek esparru guztietan parte har dezaten bultzatzea. Bereziki azpimarratu behar da emakumeen presentzia txikiagoa duten esparruetan, hala nola kirola eta zientzia.

Bultzada hori errazteko, beharrezkoa da emakumeek erreferente femeninoak izatea eremu horietan; ikusgarritasuna eman behar zaie "tipikoki" maskulinoak diren lanbideetan aritzen diren emakumeei. Halaber, nesken artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzearekin lotutako ekimenei ikusgarritasuna ematen dieten kanpainak ere beharreskoak dira, hala nola STEAM hezkuntza.

Ezagutzaren adar guztietan emakumeen parte-hartzea sustatu behar da, gizonen eta emakumeen partaidetza bateratuak gizarte osoan duen garrantzia baloratuz.

 


Egindakoa ikusgai eginez

 

Emakumeen presentzia eta ekarpenak

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnaketa egitean aurreko blokean feminismo ekarpenei buruzko Mari Luz Esteban Galarzaren hitzaldia etorri zait burura. Mari Luz Esteban Galarzak hainbat erronka plazaratzen ditu lantzen ari garen gaiari eusteko. Ekarpenak gure inguruan nonahi daude eta presente izan gara betidanik. Nire ustez hurrengo urratsa ikusgai egitea da. Erronka horien zehaztepena egitea, eremu hezitzaileetan eta jendartean, lantzeko da nik egiten dudan proposamena.


Hitzaldi
osoa ikusteko klikatu. (Merezi du eta)


Sarrera honetarako ondoko bi kontzeptuak azpimarratu nahi ditut:


FEMINISMO DEKOLONIALA.

EUSKAL PENTSAMENDU BERRIA


Euskal pentsamendua berritzeko beharra defendatzen du. Bera aukeratzea erabaki dut.

Niri emakume aintzidaria iruditzen zait.




Nola landu?

Lehen aipatu dudan moduan orain arte egindakoa ikusgai eginez eta egindakoaren ebaluazio eginez hobetetzeko asmoarekin.


Ikusgai egiteko aurreko edizioko ondoko blog sarrera aukeratu dut.

Bestalde ostegunean ikastaro batean eman zidaten ondoko materialaren erreferentzia gelan ikusgai egiteko baliagarria izan daitekeela uste dut.


2021/12/03

MATXINATU JAINKOAREN KONTRA

 

MATXINATU JAINKOAREN KONTRA

Emakumeen ekarpenak eta presentzia lantzen ari garenez, euskal idazle eta kazetari oparoa den Arantxa Urretabizkaiari egin nahi nioke omenalditxoa; izan ere, bera da XX. mendearen erdialdean jaiotako emari handieneko iturri feministetako bat. Hain zuzen ere, https://zubitegia.armiarma.eus/?i=139 estekan dago ikusgai hainbat eta hainbat emakume sortzailerentzat eredu denaren lan-eskergaren zati bat .

Horietatik guztietatik, Zuri-beltzeko argazkiak liburu autobiografikoa hautatu dut. Garai baten, objektu eta jarrera batzuen erretratuak barnebiltzen ditu,  zuri-beltzean eginak; erretratuok Espainiako Gerra Zibilaren osteko hamarkadei dagozkie, 1960ra artekoei. Erretratu guztiek zer pentsatua ematen badute ere, “Neskak eta mutilak” aukeratu dut, izugarri ongi islatzen baita bertan gizarte patriarkatuaren oinarrian dagoen sexismo mugaezina.

 


 

 

Hain zuzen ere, pasarte honetatik hartu dut leloa:

 

 


 Iazko sarreretatik, honako hau hautatu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=emakumeak+protagonista. Ondo baino hobeto azaltzen du historia berreraiki behar dugula, eta baita historian zehar emakumeen papera ezinbestekoa izan dela azpimarratu ere.

Amaitzeko, Gema Lasarteren artikulu bat partekatu nahi nuke zuekin. Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen jarri du agerian.

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/11473/Arantxa%20Urretabizkaiaren%20ibilbide%20narratiboko%20amatasunak.pdf?sequence=1

 

Baziren, badira eta izango dira...

 


Urteetan, mendeetan helarazi digute ez zeudela, ez zela izan  emakumezko sortzailerik.  Eta sarri hura sinistu dugu.  Gutxi dira, baina  baziren; gaur egun, gero eta gehiago dira. Era berean, ezinbestekoa izango zaigu azaltzea zergatik.  Inoiz gutxi gertatzen baitira gauzak arrazoi barik. 

Bada,  izandakoak gogora ekartzea bidea dugu,  eurek egindakoa balioan jartzeko. Ez baitzen eurentzat erraza izango egin zutena egitea. Halere, egin zuten; egitera ausartu ziren. Sentitzen zuten bulkada edozein zapalkuntza baino indartsuagoa zen.

Honekin lotuta, hauxe da aukeratu dudan artikulua. Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bertan Bizenta Mogel nire idazle kuttunaren berri ematen du.

Gaur, abenduaren 3a izanik,  euskara sustatu zuen emakumea gogora ekarri nahi dut: Elbiria Zipitria. 

Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetakoa, euskararen sustatzailea eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen. 

Horrela zioen Elbiria Zipitriak: 

"Txori bakoitzak bere abestia, Herri bakoitzak bere hizkera, 

Euskaldunok euskera! 

Guk ahal ditugun hizkuntza gehienak ikasiko ditugu: 

buruan hiru... edo, baina bihotzean bakarra: gurea!"



Hemen, Elbiria gertuagotik ezagutzeko aukera: 




Aurkituko nauzu hemen, izango naiz kemen.

Emakumeen ekarpenak gizartearen "asigantura pendientea" da. Urtero ikusten dugu, esate baterako, selektibitateko kasua, non emakumeak ez diren galdetzen Filosofiako azterketan, edo Literaturan. Emakume zientzialarien gaia urteak daramatza pil-pilean, eta gero eta gehiago ezagutzen ditugu. Baina momentuko aipamenak dira, emakumeen egunean ikastekoak, etab. Baina oraindik falta da, benetan, egunerokotasunean horien izenak erreferentetzat izatea hainbat eta hainbat gizon ditugun modu berean. 

Horregatik, ondoko hitzak aukeratu ditut, aurrerago aipatuko dudan Izaroren Libre abestitik aterata:


Aurreko edizioetako sarreren artean hauxe aukeratu dut. Bertan ezagutu dut "Mari Maestra", herrian lan egin zuena eta herriarentzat. Irakasle izanda, emakume indartsua izan zen euskara irakatsiz hori debekatua zegoenean (gaur, euskararen aguna, berezi hunkigarria). 

Askotan saiatzen gara ekarpen handiak egin dituzten emakumeak bilatzen, mundu mailan aldaketa handia egin zutenak. Eta ahaztu egiten ditugu herri zein eskola txikietan lan eta lan aritu diren emakume guzti horiek, gizartea aurrera eraman zuten guztiak, andereño lana emakumeena zenean.

Horren harira, nik ere aukeratu nahi izan dut emakume erreferente "desberdina". Argi dago Euskal Herrian ere emakume garrantzitsuak egon zirela eta badaudela politika mailan, literatura mailan, etab., blogeko sarreretan dauden asko, besteak beste. Baina gazteon munduan murgilduta dauden erreferenteak ez ditugu ikusten, eta horregatik gaurkoan aipatu nahi dut Izaro.

Izaro Andrések, Mallabiako abeslariak, 27 urte baino ez ditu. Baina bere abestietan emakumeei buruz hitz egiten du, maitasun osasuntsuari buruz. Eta ez hori bakarrik, Gazteak saria irabazi zuen 2020an "Libre" abestiagatik, non emakumeen presentziaz hitz egiten duen. Saria jaso zuenean, eskerrak ematera igo behar zenean, borroka feminista aldarrikatu zuen ondoko bideoan (merezi du ikusteak):



Guztiz beharrezkoa ikusten dut, hezkidetza mundutik, gazteek halako erreferenteak izatea, bere burua identifikatzeko moduan: gazteak, modernoak, hurbilak, eta noski, feministak, bai barrutik bai kanpotik. Ausardia behar da patriarkatuak menperatutako munduan ere ahotsa altxatzeko gure denfentsan.

Gure esku dago emakumeen abestiak erabiltzea ospatzeko, emakumeen liburuak hausnartzeko, emakumeen ideiak borrokatzeko. Eta bakarrik horrela lortuko dugu emakumeak munduaren sorreraren eragile moduan ikustea.