Eredu ezberdinak betidanik egon dira, zer dela eta batzuk aukeratu dira gehiago?
Nire ikuspegitik hau da erronka nagusia, beste ereduak mahi gainean jarri, ikusgai egin, kontuan hartzeko haien aukeraketan.
Erronkak
eta esku-hartzeak:
Bat
Bi
Bideoan azaldutako materiala.
Hau guztia lantzeko beharraren justifikazioa nire ikuspegitik aldaketa beharra da. Bestalde denok behar ditugu ereduak, hauek ezberdinak eta anitzak izan behar bakoitzak eroso sentituko den pertsonalitatea garatzeko.
Astean zehar landutako kontzeptuak eta ideiak modu egokian jasotzen duela iruditzen zaidalako.
Txertatutako bideoaren egokitasuna.
Bukaeran planteatutako gakoak.
Hausnarketarako abestia:
Gaua
eder dago Haizea gogor leihoan Izarrak dantzan ta Kopla zaharrak
alboan. Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan Ilargi berriak Lagun
zaharren ondoan. Laralala… Sua maite dugu Akelarreen beroan Emeki,
indartsu Ulu zakarren goxoan. Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan
Ilargi berriak Lagun zaharren ondoan. Laralala… Sugarra piztu da
Ahots indartsuen loan Aurreko plazandren Koplak dauzkagu ahoan.
Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan Ilargi berriak Lagun zaharren
ondoan. Laralala… Bideak, doinuak, Kopla zahar berriak, Sorginen
kantuak, Haien abestiak, Sua, akelarrea, Gure irrintziak, Aurreko
plazandrak… Ilargi berriak.
Arrazoiak? Denak: bertaratzen
duen informazioa, testuaren eta ideien koherentzia, proposatutako estekak,…
Dena bikaina.
Ikasleekin lantzeko baliabide bat
gomendatu. Nola, noiz eta norekin landu?
DBH 3. Mailan, tutoretza saioetan:
FILMA: “To Kill a Mockingbird” (“Matar a un ruiseñor”), 1962. Zuzendaria: R.
Mulligan.
Harper Leeren izen bereko eleberriaren egokitzapena
da filma eder hau. Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, Atticus
Finch (Gregory Peck aktorea) emakume zuri bat bortxatzeagatik akusatutako gizon
beltz bat defendatzen duen abokatua da. Gizonaren errugabetasuna agerikoa den
arren, epaimahaiaren epaia aurretik dago markatuta. Beste abokatu batek ez luke
kasua onartuko, Atticus Finchek izan ezik, hiriko hiritarrik errespetagarriena
baita. Errugabe baten defentsa errukior eta ausartak etsaitasunak ematen dizkio,
baina bere bi semeen errespetua eta miresmena ematen dizkio. Gizon hau ohiko
estereotipo guztien kontra joan arren bere ausardia oso nabarmena da. Hori bai,
bere ausardia ez du ohiko gizon estereotipoaren arabera adierazten,
inteligentzia eta apaltasunarekin baizik. Ara gehiago, bere emaztea aspaldi
hilda dagoenez, etxean aldi berean bi figurak betetzen ditu bere seme alaben
aurrean. Nire ustez, benetako gizon eredu alternatiboa aurkezten digu istorio
zoragarri honek.
Zein
da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren
justifikazioa?
Jendarteko eremuan garbi daukat
gizonok egin behar dogula ahalegin handiena eredu berriak bilatzeko
maskulinitate berriak lortzeko helburuarekin. Eta hau, egia esan, ez da batere
erraza. Alde batetik gizonon erresistentziak, tradizioak, inertziak,
erosotasuna, besteen zer esanak,… Bestalde, eta aldeko borondatea izanda ere,
maskulinitate berrien eredu horiek topatzea ez dirudi hain erraza. Aurreko
astetako lan arlo interesgarri bat identitateak sortzen izan zen. Eta hor
azaleratu neban identitate hitza bera latinezko idem (identiko) hitzetik zetorrela.
Hau da, identitate bat sortzeko, (esaterako maskulinitate berri batetan
oinarrituta) eredu bat izan behar da aurrean. Ez dago beste modurik. Ezinezkoa
da identitate berri bat sortzea hutsetik hasita.
Hezkuntza eremuan, gizonezkoak
diren irakasleak erronka berdina daukate edota are konplexuagoa, beraiek izango
baitira, hain zuzen ere, ikasle mutilentzako maskulinitate berri horien eredu. Zer esanik
ez adin txikikoak direnean ikasleak eta agian are gehiago nerabeak direnean.
Eta
bukatzeko azken bideo bat:
Why I'm done trying to be "man enough"
non gizonezko aktore batek,
Justini Baldoni, maskulinitate berrietaz
hitzegiten duen. Izenburua bera oso
esanguratsua da. Bideoa erakargarria egiten da ez bakarrik azalpenengatik,
baizik eta humorearekin asko jokatzen duelako. Nire ustez egokia da DBH 3. mailan
ipintzeko. Hizketaldia ingeleraz da baina aukera dauka azpitituluak gazteleraz
jartzeko.
Indarkeria matxista emakume
guztion egunerokoan dago presente. Batzuetan modu ikusgarriagoan eta beste batzuetan
ez hainbeste. Jarrera matxista horiek guztiak dira ikusarazi eta gainditu
beharrekoak, hori baita aurrera egiteko lehenengo urratsa. Indarkeria horri
aurre egiteko daukagun tresnarik eraginkorrena da autodefentsa feminista.
Hori guztia
ikasleekin lantzeko baliabide bat gomendatu beharko banu, honakoa litzateke.
Nahiko baliabide osatua da, eta horretan oinarrituta egin daitezke
veste hainbeste lanketa.
Horren adibide izan daiteke Ekintza ikastolako ikasleek egindako
bideo hau: https://youtu.be/3xrM37nz0Sk
Hori eredu hartuta, bigarren hezkuntzako ikasleekin antzeko bideoak egiteko ekimena
jar daiteke martxan. Erronka mikromatxis moak azaleratzeko laburmetraia egitea
izan daiteke. Ikasleak motibatzeko lehiaketa gisara plantea daiteke. Interneten badaude beste hainbat eredu ere, beharrezko badira erabil
daitezkeenak.
Beldurraren kontzeptua
jartzen du zentroan, eta hori oso interesgarria iruditzen zait. Beldurrez bizi
gara askotan emakumeak eta beldurra sortzen dute sarri gizonek (nahita edo nahi
barik batzuetan). Gainera, oso esteka egokiak erabili ditu mikromatxismoen gaia
lantzeko.
Nire
ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa
honakoa da:
- - Berebiziko
garrantzia dauka gizarte mailako arazoa den hau hezkuntzaren eremutik lantzea.
Bertan jar daitezke oinarriak persona helduak direnean lanketa hori eginda izan
dezaten.
- - Gero eta
gehiago detektatzen dira jarrera matxistak gazteen artean, eta horiek
identifikatzea eta baztertzea oso garrantzitsua da.
"Hezkuntzaren bidez indarkeria matxistak errotik moztuz"
Indarkeria matxistak giza eskubideen
urratze larriak diren heinean, ezinbestekoa da hauen aniztasuna zein konplexutasuna
kontuan hartuko duen legedi baterantz urratsak ematea, egun dauden esparru
arauemaileen berrikuspenean, ezarpenean, garapenean zein ebaluazioan sakonduz. Horretarako,
beharrezkoa da indarkeria sotilenak ere bistaratu, salatu, eta hau geldiarazteko
konponbideak bilatzea, iruditeria kultural matxistaren eraldaketa eta
berdintasunaren aldeko jarreretan aldaketa sustatuz.
Egun, hezkuntza ez formala,
oinarrizko eremua da sentsibilizazioa lantzeko, hau adin eta sexu guztietako
herritarrei zuzentzen baita, beti ere, kolektibo bakoitzak dituen beharrak
identifikatzeko aukera ematen duen diagnostiko batetik abiatuta. Eskura uzten
dut, Donostiako Udaleko Gazteria eta Berdintasun Sailek urtero antolatzen duten
Indarkeria Matxistak Nerabezaroan Jardunaldietako 4.edizioan Eider
Goiburuk emandako hitzaldia: Nerabezaroa,
matxismoa eta prebentzio pilulak.
Dena den, gai honetan
irakurritako testuetan aipatzen den kasan, indarkeria matxistarik gabeko
gizartea sustatzeko, gizonen inplikazioa -maskulinitate heterosexual
hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz-, eta emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa -autodefentsa feministaren bidez- funtsezkoak
direnaren ustea daukat.
Gaur bertan iritsi zait Nahiko!
Hitzaldien Martxoak 22rako proposamena, zeinetan Jokin Azpiazu, ikasle
mutilen eta berdintasunerako heziketaren inguruan arituko den; zergatik
eta zertarako, hausnarketak eta irizpideak. Eskuragarri uzten ditut kartela,
eta berak idatzitako liburuaren inguruko elkarrizketa
bat.
Aurreko urteetako post ezberdinak irakurri ostean,STOP indarkeria matxistei!!Post-a hautatu dut, bertan egindako ekarpenak ugariak eta baliagarriak iruditu zaizkidalako. Nik ere, zenbait proposamen botako ditut, zuen interesekoak direlakoan:
Bigarren Hezkuntzako
Ikasleriarekin indarkeria matxisten gaia lantzeko, SETEM-ek emakumeen aurkako
indarkeria eragiten duten publizitate-, kontsumo- eta komunikazio-modu guztiak
bildu nahi izan dituen Fabricando Mujeres egitasmoa proposatu
nahiko nuke. Alde batetik, kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistei
heltzen dien eta estetika- zein etxe-produktuen, elikagaien edota eremu
publikoaren kontsumoa aztertzen duen dokumental bat egin dute, hona hemen hau
eskuragarri:
Bestalde, egitasmoaren web orrian, emakume
idealaren prototipo horiek salatzeko kanpaina bat, adibideen katalogo zabal bat
zein alternatibak erakusten dituzten bideoak, artikuluak edo bestelako
materialak daude eskuragarri.
Azkenik, aldez aurretik aipamena
egin diodan post-ean eskuragarri dagoen Carmen Ruiz Repulloren Pepa eta Peperen
istorioa jarri nahiko nuke mahai gainean, bideo hau, oso egokia zein bisuala
baita harreman afektibo-sexualetan eman daitezkeen indarkeria maila ezberdinen
kontzientzia hartzeko:
Aurreko edizioetako Begoren "Gatazkak, aberasgarriak" sarrera aukeratu dut, nire lerro beretik doalako. Gatazkak gure bizitzaren parte dira eta ez gara bizi behar hauek desagerrarazteko itxaropenez; hauen trataeratik ikasbide positiboak ateratzen lortzen saiatu behar dugu.
Ukaezina da gai honek hezkuntzan duen garrantzia. Eskolan, egunero-egunero hainbat gatazka bizi dira eta hauek kudeatzen lagundu behar diegu ikasleei (eta irakasleei ere bai). Horretarako estrategia polit eta aberasgarria da berdinen arteko bitartekaritza. Oso metodologia polita da, zeinetan ikasle batzuk bitartekari papera hartzen duten, eta beste ikasle guztientzat erreferente bihurtzen dira. Ikasle bi edo gehiagoren artean arazoak sortzen badira, bitartekari hauengana joaten dira (gela bat izaten dute horretarako) eta arazoa kudeatzen laguntzen die. Batzuetan konpondu egiten da, beste batzuetan, ordea, ez. Baina garrantzitsuena da, bidea egin dutela eta arazoa kudeatzen ikasi dutela. Hona hemen adibide bat:
Eremu hezitzailean ditugun erronka nagusiak ondokoak dira: Gatazkaren zentzu negatiboa aldatzea. Gatazka hazteko zein garatzeko beharrezkoa den erronka gisa identifikatzea. Gatazkak modu baketsuan ebazteko bideak erakustea. Elkarbizitza positiborako giroa sortzea.Genero-ikuspegia txertatzea.
Bukatzeko, asko gustatu zitzaidan animaziozko pelikula baten trailerra utzi nahi dut, gatazken kudeaketari buruzko argibide asko ematen digulako.
Elkarreraginean bizi garela aintzat hartuta, ezbairik gabe, gatazka
naturala bezain onuragarria da: aberastu egiten gaitu.
Hori horrela, hezkuntzari dagokionez, ikastetxeetan
bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzea komenida; hala izan dadin, Isabel Fernándezek bost eremu landu behar
direladio. Beraz, guri dagokigu, eredu
garen heinean, bost eremuok hartu eta jarraibideak ematea, gatazken trataera hezkidetzailea
bermatzeko.
Genero-ikuspuntua
lagun, hortaz, eremuotan murgildu behar genuke; lehenbizi, baina, KONTZIENTZIA HARTZEAn jarri nahi dut azpimarra. Horretarako,
hona hemen ezinbestean aintzat hartu beharreko batzuk:
- irakasleon etengabeko prestakuntza
- aurrez ikastetxean egindako praktika onen eta
txarren diagnosia
Gatazka
eraldatzeko baliabide eraginkor izan daitekeen seinale da, hain zuzen ere,
honako post hau.
Baliabide ezin egokiagoak proposatzen ditu, gainera.
Hona hemen
hezkuntzan baliagarri izan daitezkeen pare bat baliabide:
Hainbat
kontzeptu bildu ditut astean zehar. Hauen artean ez galtzeko,
hasierara itzuli naiz. Gatazkaren definiziora. Hurbila, bakuna,
sakona, neutro, intrapertsonala, interpertsonala,... den definiziora.
“Gizakiak
berezkoa duen egoera gatazka da”.(Mendel)
Gatazkaren
ikuspegi positiboa kontuan hartzen du. Garatzeko eta hobetzeko
beharrezkoak dira gatazkak.
Aipatutako
erronkak.
Donostiako
Berritzeguneko Moodlen Komunikazio
ez bortitza nerabezaroan ikastaroa partekatu nahi dut zuekin.
Ikastaroa hau aukeratzeko arrazoi nagusia harremanetan komunikazioak
duen garrantzia izan da.
Erronka
Nagusiak gure eremuan, aukeratutako blogean aipatutakoaz gain, ondoko
biak azpimarratu nahi nuke. Alde batetik ezinbestekoak dira gatazkei
aurre egiteko eta bestetik liburu bakoitzak gure eremuan erronkei
aurre egiteko aukera ematen digulakoan nagoelako.
Bukatzeko bideo hau topatu dut eta konpartitu nahi dut.