2015/12/12

Hizkuntzari buruz hausnartzen



Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen omen  du. Maria Luisa Calero hizkuntzalariak  dioen bezala: “hizkuntzek gure munduko pertzepzioa baldintzatzen dute eta, are gehiago, gure jokabidea modu zehatz batera orientatzera eraman gaitzake”.


Horrela, hizkuntza sexista den jakiteko kontutan izan beharko genuke komunikazioan emakumeak subjektu bezala agertzen diren edo ez, eta  agertzekotan  gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan agertzen diren. Eta baita ere, hizkuntzak  genero esterotipoak eta misoginia transmititzen duen.
Zer gertatzen da gure inguruko hizkuntzetan?
Adibidez, euskeraren kasuan genero gramatikalik ez duenez, askoren ustez ez da sexista ez hizkuntza, ezta bere erabilera ere.Baina euskarak badu genero bereizketa .
Erabilera ez-sexistarako arau orokorrak hiru izan litezke:  genero kutsadura saihestea.  maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.  euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke. Laburbiltzeko, euskararen kasuan arreta jarri beharko genieke, beste batzuen artean, hurrengo arazoei:
Gizona generiko gisa erabiltzerakoan, jauzi semantikoetan, parekiderik gabeko terminoetan eta abar...


Eta gaztelaniarekin zer? Gaztelaniak sexuari loturiko genero gramatikala du, bertan maskulinoak plurala egiten du eta neutro bezala kontsideraturik dago.Hori dela eta, gaztelaniak duen zama sexista euskararena baino askoz handiagoa da. Halere,  gaztelania era ez sexistaz erabiltzearen alde pausuak eman daitezke Eulalia LLedó Cunill-ek , hizkuntzalariak, bere eskuliburuan azaltzen duen lez.

Baina gure komunikazioan ez dute hitzek bakarrik parte hartzen badaude bestelako adierazpenak:

Hizkuntza ikonografikoak irudiak erabiltzen ditu. Nonnahi daude eta androzentrismoa irudikatzen dute askotan.

Gizonaren irudi aktiboa emanez edo emakumearena errol tradizionaletan

Hizkuntza gestuala eta ahozkoa.
Ahozko hizkuntzari ulergarria izan dadin keinuz eta ahotsaren doinuz laguntzen diogu. Haurren artean egindako zenbait  ikerketek diote  oso txikitatik umeek  helduek  eta  lagunek egindako keinuek ikasten eta interpretatzen dituztela.

En cuanto a nuestra hipótesis de trabajo, hemos comprobado que sí que existe un "mapa no verbal" internalizado en los niños de 5 a 6 años; hemos visto qué gestos conocen y cuáles no de un listado bastante amplio, aunque no exhaustivo, y hemos recogido las verbalizaciones que, a modo de interpretación, iban haciendo de las expresiones que se les presentaban.
Ssshhh...¡¡Chito!! o la importancia del lenguaje no verbal en la Escuela Infantil AULA.

Gure keinuek gure hizkuntzaren parte badira, aztertzen ditugu? moldatzen edo aldatzen ditugu desegokiak direnean? Nik uste ez diogula gaiari  merezi duen arretarik eskaintzen. Orokorrean besteok esaten digute zein tonutan hitzegiten dugun edo nolakoa diren gure keinuak.Hezkidetzan lan egiteko beharko genituzke irizpide argi batzuk.
Bitartean hezkidetzarako emandako proposamenen artean nik hiru aukeratu ditut:


  1. Aurretik esan bezala, irudiei  eta keinuei arreta berezia jarri beharko genieke jendartean dugun aniztasun anitza islatzeko, mezua ez maskulinizatzeko eta genero estereotipoak gainditzeko. Gaur eguneko gazteek eta umeek berebiziko garrantzia ematen diote irudiei. Hortaz aprobetxa dezagun gure alde gure inguruan ohizko ez diren irudiak jarriz… irudiak interpretatzen heziz...Bestalde aztertu  eta partekatu ditzagun gure lanean erabiltzen ditugun keinuak neskekin edo mutilekin hitzegiterakoan.

  1. Emakumeak eta gizonak diskurtsoan izendatuta egotea ezinbestekoa iruditzen zaigu, baina ez da hori bakarrik, mentalitatearen aldaketa behar da, ikuspuntua aldatu. Guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak diskurtsoaren objektu bihurtu

  1. Kontuz eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … Sexismoa eliminatu.Ikasleei ohartarazi adierazpen guzti horieek eraman dezaketen zama handiari.


Bukatzeko ,egia esan, mintegian hizkuntzaren gaia jorratu dugun arren, irakurgaian aztertu ditugun nabardura guztiak ez nituen ezagutzen, eta  horietako asko ezagutu ondoren aho zabalik gelditu naiz. Hizkuntzaren gaiak  maila pertsonalean eta  hitzegiterakoan arreta handiago jartzera behartzen nau eta mintegian  nabardura guzti hauek jorratzera ere. Hortaz, esan dezaket gaia  oso baliogarria iruditu zaidala,  eta   erronka izugarria jartzen didala hain errotuta dudan hitzegiteko moduan aldaketak sustatzeko.

2015/12/11

HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



HIZKUNTZAREN ERABILERA ETA KOMUNIKAZIOA. 






                    "AIPATZEN EZ DENA,                              
                    HUTSAREN HURRENA"

                                             George steiner




     Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Hizkuntza  kultura sortzeko, sendotzeko eta helarazteko tresna da.
Hizkuntzarekin isladatzen da errealitatea, gure bizimoduak , gure harremanak horrez gain  pentsamendua, filosofiak,  ezagupenak trasmititzen dira.
Argi eta garbi dago, gaur egun,  “hizkuntza “ tresna potente bat  dela,  oso konplexua eta baliotsua gure pentsamendua egitaratzeko, inguruko errealitatea izendatuz eta interpretatuz. Hizkuntzak gure inguruari hurbiltzen garen era baldintzatzen du.

Hizkuntza potentea eta boteretsua, baina, baita sexista ere.
Alde batetik , androzentrismoa, gizona  unibertsoa da , horren ondorioz emakumea ikusezina .
Beste aldetik, emakumeak gaitzestea.
Hori dela eta, bai hizkuntza bai diskurtsoa aztertu behar ditugu ahaztu gabe begirada feminista ematea.

Edozein hizkuntz aztertzekotan, beti sortzen da "arazo bat":
Zein da sexista?
Hizkuntza? edo hizkuntzaren erabilera?
Puntu honetan, beti bezala sortzen da eztabaida.
Non dago gakoa?
Hizkuntza sexista? Erabilera sexista?. Agian biak sexistak????

Dena den hizkuntza sexistaz hitz egiten badugu komunikazioan, emakumeak:

  • Subjektu bezala agertzen ez direnean
  • Agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo minduta agertzen direnean.

Azken finan, hizkuntza sexista  genero estereotipoak eta misoginia transmititzen ditu hizkuntza da.

Hizkuntza guztiak modu batean edo bestean sexistak dira. Baina Euskara? Salbuespena da?

Hizkuntza Euskara sexista al da ?


Hasiera batean ematen du ez dela sexista:
  • Euskara ez da “genero hizkuntza”
  • Euskarak ez du maskulino generikoa edo orokorra
Amaia Alvarek aipatzen duen moduan hurrengo artikuluan
Euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz
jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan
agertzen da genero bereizketa.

Amelia barquinek dioen moduan:
  • Euskaran ere badago generoa
  • Batzuetan desegoki adierazten dugu.

Dena den "erabilera ez-sexistarako" arau orokorrak hiru izan litezke:
  • Genero kutsadura saihestea.
  • Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
  • Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke


Amelia Barquinek dioen moduan :

"Hizkuntzak ez du behartzen. Egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du."

Bestalde, ez dugu ahaztu behar hizkuntzaren beste adierazpen batzuk:
  • Hizkuntza ikonografikoa: irudiek bere barnean duten informazioa da.
  • Hizkuntza gestuala eta ahozkoa. 





Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
Nire proposamena:
     "Nola ekidin sexismoa hizkuntzan?"
  1.  Hizkuntzan androzentrismoa ekiditen eta hainbat baliabide erabiliz, besteak
    beste, maskulinoa gizateriaren ordezkari bezala ez erabiliz.
  2. Emakumea ahultasuna, pasibotasuna, etxeko lanak edo zaintza bezalako ideiekin erlazionatzen eta, orokorrean, emakumea gutxiestea suposatzen dituzten hizkuntza erak saihestuz.
  3.  Emakumeen papera ama, emazte eta maila horretako ideiekin erlazionatzen dituzten aipamenak ekidin, hau da, norekin edo nortzuekin erlazionatzen dituzten.
  4.  Emakumeak eta gizonezkoak izendatzerakoan hierarkia-ordena saihestuz.
  5.  Izendatzerakoan emakume beraren ezkutaketa saihestuz, bere lanbide edo ogibide era femeninoan zehaztuz hain zuzen.

Hizkuntza sexista dela onartzeko esaldiari buelta ematea da formuletariko bat, hau da, gizonezkoak doazen lekuan emakumeak ezarriz eta alderantziz. Esaldiak esanahia galdu badu, sexista zen.

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Hasiera ere, aldatu ez dugun hizkuntzaren erabilera horrek, emakumeak inbisibilizatzen eta baztertzen ditu, gutxiagotzen ditu, bideo honetan oso ondo azaltzen den bezala.


"Gure pentsakerak aldatzen ditugunean, gure hizkuntzaren erabilera ere aldatuko da. Baina aldi berean, gure hizkuntzaren erabilerak ere, gure ikuskerak eraldatzen ere eraldatzen digu. Berdintasunaren alde, hizkuntzaren erabilera sexistarik ez!"

 Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak



Ekiditzeko sexismoa hizkuntzan,  erronkarik handiena bai jendeartean bai ikastetxean, hauxe da:

  • Hizkuntza hezkidetzailea ( ez sexista eta inklusiboa) erabitzea ikastetxeko esparru guztietan (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan. 

Horretarako planifikatu azpi-erronkak, adibidez:
  • Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri
  •  Hizkuntza erabileraren eztabaida lan taldeetara eraman, akordioak eta sinergiak bilatu