Gaztazka hitzaren inguruko brainstorming batean egon naizen guztietan, irten diren idea gehinak konnotazio negatiboa izan dute. Gure jendartean, gatazka zerbait txarra izango balitz bezala hartzera bultzatu gaituzte, kontuan izan gabe gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako.
Aste honetan landutako ideien artean, Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan agertzen den definizio bat berrezkunatzea nahiko nuke. Gatazka bera ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positibia edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.
Beraz,
gure bizitzan modu positibo edo negatibo batean eragina izangu duena,
gatazkaren kudeaketa izango da.
Pasadan urteko ekarpenetatik, Idoia Luzuriagaren “Emozioak, Krisiak, Gatazkak” izenekoa aukeratu dut. Bertan gatazken eta emozioen arteko loturari buruz hitz egiten du, eta uste dut, funtsekoa dela lotura horri behar duen garrantzia ematea gatazken kudeaketa prozesu positibo bat emateko.
Beste alde batetik berreskuratu nahiko nuke bertan aipatzen duen film bat, “ Del revés” edo “Inside out” izenekoa.
Aspaldi ikusi nuen pelikula bat da, eta gazteekin emozioak lantzeko erabili izan dudan bideo bat da. Seguruenik ikusita duzuela. Nik pare bat aldiz ikusi dut, eta guztietan malkoz beteta bukatu dut. Baina esan beharra daukat, behin betaurreko moreak jarrita, pertsonaiek duten rol estereotipatuak min ematen didatela. Pertsonai bakoitzak emozio bat irudikatzen du, eta ez dut uste kasualitatea denik emakumezko pertsonaiak tristura, poza eta nazka irudikatzea. Eta gizonezko pertsonai batek, haserrea. Eta zer esan edertasun kanonei buruz... Azpimarratzekoa da poza irudikatzen duen pertsonaia gaur egungo jendarteko edertasun kanonak betetzen dituela, eta tristurak ez ordea. Positibotzat hartzen den emozioa edertasun kanonekin bat dator, eta negatibotzat hartzen dena, ez.
Hala ere, emozioak eta gatazken arteko lotura lantzeko baliabide interesgarria iruditzen zait. Horrez gain, aurretik esandakoa kontuan izanik, esango nuke estereotipoen lanketa ere egiteko baliagarria izan daitekeela.
Zein da zure ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?
Ba egia esan, nahiz eta hezkuntza arloan gero eta garrantzi gehiago eman adimen emozionalaren lanketari eta gatazken kudeaketari. Oraindik gatazka hitzak sekulako konnotazio negatiboa dauka, eta askotan beldurra da nagusi gatazken aurrean. Erronka indartsu bat, hezitzaileok gatazken inguruan dugun kontzeptu negatiboa gainditzea da, horrela gatazken aurrean beste jarrera bat izanez. Lehenik eta behin, gure baitan barneratutakoarekin kritikoak izan beharko ginateke, gerora ikasleekin ere garapen hori lantzeko.
Gure ikastetxe, ikasgela, jolastokietan… eguneroko jardunean ohikoak izaten ditugu gatazkak eta haiei irtenbidea topatzeak irakasleoi buruhauste ugari sortzen dizkigulakoan nago. Egia esan, ikastaroan murgildu arte, gatazken analisi, interpretazio edo trataeran ez dut uste genero ikuspegia kontuan hartzen nuenik. Ideia honek begiak zabaldu dizkit eta bide berriak deskubritzeko aukera eman didala uste dut. Baliabide eta tresna eraikitzaileez zergatik baliatu behar garen ulertzen lagundu dit eta lankidetzan oinarritutako irtenbideak topatzen saiatu naiz.
Horrela beraz, aste honetako irakurgaian aipatzen diren aipu benetan esanguratsuak iruditzen zaizkit:
“Ez gaitezen jabearen tresnez baliatu, jabearen etxea errausteko” Audre Lorderen aipu honek argi laburbiltzen du aste honetako gaia, gatazkak konpontzeko orduan genero ikuspegia txertatzeak duen garrantzia ulertzen lagundu dit eta bereziki, konponbidea bilatzerakoan, baliabide eta tresna eraikitzaileak erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzen du.
Bestetik, gatazkaren definizio positiboen beharra sumatu dut ingurukoekin gaiaz aritu garenean horregatik hautatu dut, ondorengo aipu hau:
“ Gatazka erronka da (...). Bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua” Galtung
Iazko posten artean Leire Garrorena hautatu dut izenburutik hasita asko gustatu zait gaia nola laburbiltzen duen eta bat nator berak proposatzen dituen erronkekin. Baliabideak ere interesgarriak dira. Baina batez ere, Marian Morenori hartu dizkion hitzak gustatzen zaizkit, honela dio aipuak:
"No existe la convivencia sin coeducación, la perspectiva de género y la educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación" Marian Moreno
Baliabideei dagokienez, sarean badira elkarbizitza eta hezkidetzari buruzko atarietan hainbat unitate, edo proposamen. Esaterako Gizagune fundazioak Lehen Hezkuntzarako ikasleentzat prestaturik hau. Dena dela, askotan iruditzen zait halako baliabideak baino erabilgarriagoa dela ikastetxean guk geuk ikusitako egoera errealetatik abiatzea, behar den momentuan esku hartzea. Esanguratsuagoa iruditzen zait egunerokotasunean baloreak, emozioak eta halako gaiak lantzeak, curriculumean landu beharrekoarekin txertaturik eta ez astean behin egiten dugun tutoretza orduan, soilik dinamika batzuk egitea.
Erronkei dagokienez, egun irakasleon artean gatazkek kutsu negatiboa mantentzen dutela esango nuke irakasleon artean, burukomin ugari sortzen dizkiguten egoerak dira eta horrek zailtzen du zerbait positibo gisa ikustea. Oraindik ere askotan entzuten dut “horiek ume kontuak dira.. lasai”, ez dut uste ume kontuak izateak beste aldera begiratzeko baimena ematen digunik. Hobetzen ari bagara ere, gatazken ebazpenari bere denbora eskaini behar diogu eta hauen interpretazioak egiterakoan, genero ikuspegia txertatzea izan behar luke etorkizuneko gure erronka nagusia. Bigarrenik, baliabide eta tresna hezkidetzaileak erabiltzen saiatu behar dugu hauen konponbidea bilatzeko eta aipatu dudan moduan, azkar pasatzeko zerbait beharrean, ikasteko une aberats gisa ulertu behar dugu gatazka baten momentua.
Aste honetan landutako gaitik gatazka definitzeko bi quizio egin ditut, laburrak baina esanguratsuak
dira; nire aburuz gai honen bi ideia garrantzitsuenak
Iazko ikastarokideek egindako posten artean Leire Garrorenena hautatu dut; berak gaiaren inguruko azalpen zehatzak emateaz gain, erabilita adibide zein linkak ere oso egokiak dira
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko hainbat baliabide ditugu eskura, eta hemen horietako bat; Jenny Pearcen hitzak dira, Bradford unibertsitateko irakaslearenak:
Aste honetan esku artean izan dugun gai honetan, lanean
hasi aurretik gatazka bi hiru hitzetan azaldu ahal nuen kontzeptua zen; Kontzeptu
nahiko sinplea. Aldiz, bai irakurketa eta bai jarduerei esker, gatazkaren
definizioa eta zentzua horren sinplea ez dela ohartu naiz. Are gehiago,
kontzeptu konplexua dela. Bakearen agerpena, generoaren ikuspegia eta
gatazkaren izaera eraldatzaileak besteak beste, beste errealitate baten berri
eman didate. Hots, gatazkak beharrezkoak direla, hauen gestioa aldiz
garrantzitsuago.
Egunerokotasunean gertatzen zaizkigun eta gure inguru hezitzailean
suertatzen diren gatazkak, beste ikuspegi eta betaurreko batzuekin begiratzeko
baliabideak eskuratzen hasi gara; Aurrera eginez, hezkidetzaren tresnak une oro
leiho berriak zabaltzen dizkigu.
Honen harira, gaur hautatutako post-a Olatz.C-eginikoa da.
Bere post-ean oso ondo azaltzen du nik neuk ere izan dudan sentsazioa. Hots,
gatazkak uste baino zentzu zabal eta garrantzitsuago bat duela. Era berean, era
oso argi eta sintetikoan hainbat ideia nagusi plazaratzen ditu.
Baliabideei dagokionez, nik ikasle garaian esku artean izan
nuen bideotxo bat aukeratu dut. Bestalde, gatazkak modu desberdinen bideratzeko
dinamika anitzak eskaintzen dituen dokumentu honekin ere topo egin dut.
Erabilgarria izango delakoan, hemen uzten dut.
Bukatzeko, gure eremu hezitzaileetako erronketako bat,
normalizatuta dauden jarrera sexistak identifikatu eta hauetan eskuhartzean
datza. Hots, kontziente izatea jendarte matxista baten bizi garela eta
kontziente izan ez gero, joera ez osasuntsu batzuk daukagula.
"Bakea" estatuen arteko gerra-gatazkarik eza bezala definitzen du ikusmolde tradizionalak, zuzeneko indarkeriarik gabeko egoera azpimarartuz. Baina "bakea" gerrarik eza gisa hartzeaz gain, edozein motatako indarkeriarik eza bezala ulertzea ere badago. Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa edo erasoa), ezkutuko indarkeria motak ere badaude, alegia, egiturazko indarkeria (pobrezia, errepresioa, alienazioa) zein indarkeria kulturala (oinarrizko eskubideak mugatzea justifikatzen duena).
Egun, oraindik ere, gatazkaren zentzu negatiboak indarrean jarraitzen du, zoritxarra, arazoa edo nahi ez den zerbait bezala ulertzen baita gatazka. Johan Galtung Soziologo norvegiarrak aldiz, gatazkaren ikusmolde positiboa defendatzen du eta erronka bezala ulertzen du gatazka bera, aldaketarako aukera moduan. Hortaz, gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta jendartearen garapenerako.EGK-k adierazi bezala, gatazka berez ez da positiboa edota negatiboa, baizik eta gatazken konpontzeko modua(k), hau da, trataerako modua(k). Horregatik, iazko ikastarokideen post-en arteanUxana-rena aukeratu dut, izan ere, ideia hauek berak sortutako infografian modu argian azaltzen dituela iruditzen zait.
Gatazkaz hitzegiten badugu, bakeaz hitzegin behar da ezinbestean. Bakea pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea bezala defini daiteke, eta egoera estatikoa baino, prozesu dinamiko gisa uler daiteke. Bake positiboaren kontzeptuaren helburua beraz, zuzeneko indarkeria desagertzeaz gain, egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea ere bada, harmonia soziala eta pertsona ororen eskubideen errespetua oinarrian izanik.
Gauzak honela, patriarkatuak "bakea" gerrarik eza gisa ulertu du bakea, baina emakumeen kontrako biolentzia da araua sistema honetan, egiturazkoa baita. Jendarte baketsu eta normalizatu batean, emakumezkoak otzanak eta menpekoak baitira. Gainera, gizonezkoek gobernatzen dute, beraiek ezartzen dute norma biolentziaren bidez eta emakumeen sumisioa eza litzateke gatazka.
Hortaz, gatazkei aurre egiteko ohiko estiloak ukazioa, lehia zein erasoa izan badira ere, gatazken trataera egokiak, pertsonen zein taldeen identitateak indartzen ditu eta boterea garatzen laguntzen du. Horregatik, gatazka baten irtenbide-aukerak aztertzeko, honako egitura-alderdiak kontutan hartzea funtsezkoa da: inplikatuta daudenen helburua, beraien interesak eta beraien arteko harremana. Horregatik, gatazka baten aurrean lehia, ihes egitea edota sahiestea, etsipena eta lankidetza izan ohi dira aurre egiteko moduak.
Horien arabera erakutsitako jarrerak ezberdinak izan daitezke eta denak baliagarriak, baina ezinbestekoa da genero-kulturek izan dezaketen eraginaz kontziente izanik, norberarentzat garrantzitsuak diren helburuak eta harremanak generoek baldintzatu ditzatekeela eta baita sistema heteropatriarkalak sexu-generoagatik hierarkizatzea ere. Iruditzen zait gainera, emakumeak bakearen bila hezi gaituztela, indarkeria egoerak sahiesteko beharrean, agresibitatea ezkutatzen, otzan eta menpeko, isilik geratuz eta amore emanez.Gizonezkoak aldiz, lehian heziz gatazkaren konponbidea gisa.
Hortaz, gatazken trataeran Feminismoaren ekarpenak oso lotuta daude Carol Gilligan-en Zaintzaren Etikak duen planteamenduarekin.
Kulturak eta produkzio eredu liberalak lehia dute oinarri eta hainbat balore baztertu ditu (enpatia, elkar ardura, elkartasuna...). Mendebaldeko Kulturan beraz, "Justiziaren" Etika da nagusi (printzipio, lege, arau, ohitura publikoak). Ondo eta gaizki dagoena, zilegi eta debekatua dena idatzita baitago eta "guztientzat berdina" da edo beharko luke. Bere jatorri patriarkalagatik eta indarkerian oinarrituta dagoelako beraz, hainbat talde uzten ditu kanpoan: emakumeak, umeak, zaharrak, hainbat etnia... Gainera, eredu femenino tradizionala gutxiesteak ekarri du, gatazken aurrean zaintzaren etikari ez begiratzea eta jendartearen garapenerako duen garrantzia kontutan ez hartzea. Labur esanda honakoak liratezke justiziaren etikaren hiru ezaugarri nagusiak: balore unibertsalak, eskubideak eta erantzukizuna. Gatazken ondorioei heltzeko batez ere bideratuak. Zaintzaren Etikaren ezaugarriak aldiz zergaitiei heltzeko bideratuak dira eta honakoak liratezke: testuingurua, beharrak eta elkar ardura. Jarraian agertzen den bideoan azalpena ematen da.
Hortaz, eskolak zeresan handia du honen guztiaren inguruan, izan ere, bizikidetza, ordena eta antolakuntza ulertzeko modu tradizionalek ikastetxeetan indarkeria-giroa sortu ohi dute (egiturazkoa izaten ohi da, sistematizatua eta normalizatua: matxismoa, LGTBfobiak, xenofobiak... onartzen dira ikasleak sailkatu eta araudia erabiliz trataera gisa. Horregatik, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko lau ardatz kontzeptu zeharkatu beharko dira: botere eta lidergo partekatua, jarreren berziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika. Horregatik honako erronkak planteatzen ditut eremu hezitzaileetan:
- Gatazkaren kontzeptuaren berdifinizioa
- Gatazken aurrean genero ikuspegia kontutan hartzea-
- Gatazken trataeran generoen baldintzapenaz ohartzea baita sexu-generoak sortzen duen baloreen hierarkizazioaz ohartzea ere
- Justiziaren eta zaintzaren etika kontutan hartzea
- Irabazle-galtzaile eskema apurtzea
- Indarkeriaren deslegitimizazioa
- Pertsonak subjektu gisa ulertzea
...
Horretarako, eta hezkuntzan gai honek duen garrantzia ikustarazteko honako baliabide hauek aproposak iruditzen zaizkit:
Veronica Goroskieta Solanok argitaraturiko Gatazken Ebazpenatxostenean honela definitzen du aste honetan landu beharreko kontzeptua: Gatazka xede bateraezintasuneko, edo bateraezintzat sentitutako egoera da, eta maila pertsonalean, pertsona artekoan eta taldeen artekoan gertatzen da.
Era berean, gatazka bat aztertzen dugunean, beronen faseak aipatzea ezinbestekoa da: gatazkaren aurretik, gatazka gertatzen den bitartean eta gatazkaren ondoren. Hori hala izanik, garrantzitsua da gatazkaren kausak eta ondorioak analizatzea. Ondorioak edo emaitzak onak eta txarrak izan daitezke. Txarrak badira, gatazkak arazoan amaituko du. Aldiz, kudeaketa ona eginez gero, ikasketa positibo ugari lor ditzakegu.
Iaz Maite Magisteritzak idatziriko postean Saharako Gatazka genero ikuspegitik aztertzen duen artikulu bat aipatu zuen. Bertan, emakumeak gatazka belikoetan talde kaltetuena direla azaltzen da. Beheko bideoan ere, Sudaneko Hegoaldeko gudan emakumeek jasandako diskriminazio eta zapalkuntzak azaltzen dira.
Bestalde, emakumeak dira guda baten ondoren gizartea berreraikitzeko indar handiena eskaintzen dutenak. Izan ere, errefuxiatuen esparruetan emakumeak izaten dira haurrentzako janaria lortzeko borrokatzen dutenak, eskolak berreraikitzen dituztenak eta zaurituak zaintzen dituztenak.
Arazo edo gatazka hauek mundu mailakoak dira, baina gure ingurunean ere maila txikiagoan gertatzen dira eta kontutan eduki beharreko gai bat da. Gainera, gatazka guzti horiek genero ikuspegitik tratatuak izan behar dute. Adibide gisa, Zaharren Egoitzetako gatazka da.
Egunerokotasunean sortzen diren Gatazkak Konpontzeko Estrategia izena duen txosten honek irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen ditu.
Amaitzeko, etorkizunean landu beharreko erronkak hurrengoak dira:
- Gatazken ondorio positiboak goraipatu, negatiboak desagertaraziz.
- Eskoletan denon arteko elkarbitzitza sustatu, Bizikidetza Behatokietan irakasleak, ikasleak, gurasoak eta eskolako bestelako langileen arteko komunikazioa bultzatuz.
- Eskolan ikasleen arteko lehiakortasuna ekiditu, denon parte-hartzearen garrantzia azpimarratuz.
- Gatazkak lantzeko eta irtenbideei buruzko hausnarketa egitekodenbora inbertitzea.
- Irakasleei gatazkak konpontzeko estrategiei buruzko formazioa eskaini.
Gatazkaren definiziora jotzen badugu, ikusiko dugu, une batean helburu
bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza dela. Baina
gatazka negatiboa al da? Batxilergoko bigarren mailako ikasleei galdera hori
egiten diedanean, aunitzetan, erantzuna bai da. Baina gatazka gizakiaren
berezko ezaugarria da. Pertsona desberdinak garen heinean, ikuspuntu, iritzi
eta jarrera desberdinak izanen ditugu, beraz, desadostasunak sor daitezke eta
era berean, gatazka.
Horrela ba, gatazka ez da gakoa; arazoa sortzen da gatazkari irtenbide
egokia ematen ez diogunean: informazio nahikorik ez dugulako, tresna egokirik
ez dugulako, abilezia falta dagoelako edo dugun botereaz jabetuta, besteen
eskubideen gainetik pasa nahi dugulako, gure iritzia edo ideiak inposatuz.
Horretarako ezinbestekoa da hainbat tresna eta abilezia eskuratzea:
informazioa objektiboki interpretatzeko gaitasuna, une bakoitzean komunikazio
estilo egokia izaten jakitea, bitartekaritza, lankidetza. Hala nola, balore
(eskubideak, justizia, bakea- zentzu zabalean, adiskidetze kultura, berdintasun
harremanak, elkartasuna...) eta emozioen mundua (enpatia, tristura, poza,
asetibitatea, autokontrola...) lantzea.
Gaur egun hezkidetzan edo jendartean dagoen egoera aztertuta, nik bi hitz
erabiliko nituzke: nahasmena eta axolagabekeria. Nahasmenaren aldetik,
kontzeptuak definitzeko dagoen zailtasuna. Zer da gatazka? Zer da bakea?
Zuzeneko indarkeriarik ez dagoenean, ziutasun osoz bakea dagoela esan dezakegu?
Ados nago irakurgaian agertzen den bakearen definizio zabalarekin. Benetako
bakea egoteko, ezinbestekoa bada indarkeriarik ez egotea, oinarrizko eskubideen
sustapena ere derrigorrezkoa da. Askotan itxurazko bake batean gaude
murgilduta, baina harremanak berdintasunean oinarrituta ez badaude, ezinezkoa
da benetako eta denboran zehar mantenduko den bakea eraikitzea.
Axolagabekeria dela eta, inguruan iruditzen zait,edukiei garrantzi handia
ematen zaiela ikastetxeetan (eta horrela izan behar du alajaina!) baina
emozioen kudeaketa eta elkarrekiko harremanen lanketa eskasa dela askotan.
Erronken artean, hezkidetza eremuan sortzen diren gatazkei buelta ematea
izanen litzateke gakoa:
GATAZKA
Negatiboa
V
E
R
S
U
S
Neutroa
Korapiloa
Aukera
Indarkeria
Bake estrategiak
Estatikoa
Dinamikoa
Eskubideen zapalkuntza
Errespetuaren sustapena
Inposaketa
Lankidetza
Irabazle/ Galtzaile dikotomia
Denak irabazle
Hala nola, gatazken trataeran genero ikuspegia kontuan hartzea. Aurreko
post batean Marian Morenok zioena ekarri nizuen: “gure estereotipoen motxila desorekatuta dago eta berez
hezkidetzaren helburua gure motxila orekatzea da”. Gatazkaren inguruan neska/
mutilen arteko desoreka hori errazago ikus daiteke.
“Hezkidetzarik gabe ez dago bizikidetzarik” izenburua oso aproposa
iruditzen zait eta gai honen inguruan sakontzeko
proposatzen dituen baliabideak interesgarriak:
·IES Pablo Picasso
ikastetxean Rocio Carmona Hortak gidatuta " Gatazkak konpontzeko genero
ikuspegi batetik " ikasleekin eginako tailerraren memoriatxoa
Convives-ak argitaratutako aldizkaria. Aldizkari honetan
Derrigorrezko Hezkuntzako etapa ezberdinetan hausnarketa egiten du eta
ikastetxe batzuetako esperientzia batzuk ere kontatzen ditu. Aldizkari honetan Amparo
Tome, Marian Moreno, Kika Fumero, Carolina Alonso... besteak beste parte
hartzen dute.