2020/10/06

Kaixo!



Hauxe eta gauza gehiago naiz ni... 



ASKOZ GEHIAGO ...

 

Kaixo!

Ni Carmen Núñez naiz, Lehen Hezkuntzako irakaslea. Gaur egun, Ebaluazio Institutuan eskola-antolaketako teknikari gisa ari naiz lanean.

Nire ibilbide profesionala Haur Hezkuntzan hasi zen, baina gero Hezkuntza Berezian zentratu zen, batez ere, ikastetxeko aholkulari gisa egon bainaiz, ISEI-IVEIra iritsi arte. Eskolako urteak eta Ikasketa Burutzarenak oso urte eraikitzaileak izan ziren Hezkuntza, hezkuntza-errealitatea beste ikuspegi globalago batetik ikusarazten dizute. Horri gehitu behar dizkiot Ikaskuntza-Komunitateen koordinatzaile moduan urte dezenteak.

Orain, Ebaluazio Institutuan, eskola-antolaketako teknikari gisa beste lan mota batean nago. Dena den, edonon ere, uste dut genero-ikuspegi hori eta gure egunerokotasunean gertatzen diren gauza askoren gaineko begirada kritikoa falta zaizkidala. Nire burua pixka bat gehiago lantzeko beharra sentitzen dut, eta genero ikuspegi zabalagioa izateko beharra ere, bai gizaki gisa, bai emakume gisa.

Eskerrik asko aukera hau izateagatik eta agur bero bat guztioi,

Carmen

2020/04/27

AGUR laster arte! MILA ESKER



    Gaueko 23:31 orduari begira, ai ene ez dut bukatuko…a ze tristura eta pena....
    Lasai Ixi hurrengo astean hobe, sakonduko dut hurrena

        Hezkidetzan esku hartuz desikasiz ikasten dela behin ta berriz indartuz
          makina bat kontzeptu berri ikasiz..eta nahastuz

Nahiz eta hitzak definizioak tarteka nahastu
norberarengandik hasiz guztion artean  tratu onean jarrerak aldatu

                Agur polit bat egingo nuela, lan bikain bat aurkeztu
                Ilusio eta ahaleginean horrekin beharko det konformatu

Baina piztutako ilusioa eta piztutako gogoa 
tantaz tanta koloretako itsasoa

Mila esker lan talde osoari
Mila esker ikastarokideei

               
                   



                     
Agur agur... laister arte
👭👬👭👬👭👬

Zoragarria izan da zuekin bidaia hau egitea.
Luzea eta zaila izan da.
Batzutan gurpilak haize gutxi izan du.
Beste batzuetan gurpila zulatu eta ezin ibili egon naiz.
Sarritan zama handiegia izanik ez aurrera ez atzera.
Kementsua, burugogorra, kuxkuxeroa, hitza ematen duen horietarikoa naiz
Erronkak merezi zuen eta helmugara heldu naiz
Eskerrik asko bidaiakide izan zareten guztioi
Plazer bat izan da, azalean eramango zaituztet.
Laister arte 

Mónica Calvo





ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!

ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!



7 hilabete ikasi eta desikasten, 7 dira ere ortzadarraren koloreak, guztiok tokia dugun jendarte bat osatzeko helburua bermatu nahian.






22 astez koloretako ipuina osatzen joan gara atalez atal. Atal batzuk gozoak, besteak gaziak, zenbaitetan erraz eta bestetan ezin amaitu. Baina iritsi gara liburuaren amaierara. Batzuei gehiago gustatu, besteei gutxiago. Batzuentzat irakurterraza, beste batzuentzat zailagoa. Pertsonaia guztiak, bakoitza bere modura, bete dugu atalez ataleko espazioa (partehartzean, norberaren momentuak ere zerikusi handia du eta ikasturte batek gorabehera asko ekar ditzake). Pertsonaia horiek gehiago ezagutzea faltan bota dut nik, hain azaletik ezagutu beharrean (aurrez aurre ez egotearen ondorio). Baina argi dago, guztion artean egin dugun ipuinak baduela mamia eta dudarik gabe izango du 2. zati bat.

Baina hori beste kontu bat da…. 

Bitartean jarrai dezagun ortzadarrari kolorea ematen!!!

Bukatzeko, abesti hauxe aukeratuko dut, 22 aste hauetan bidelagun izan bait dugu gure antzezpen guztien amaieran:




Bestalde, konfinamendua, berrogeialdia, itxiera….dena delakora eraman gaituen egoera honek, daramagun bizimoduari buruzko gogoeta egiteko parada emango zigulakoan:




Hezkidetza izan dadila gure bidelagun!!!