Kaixo!
Ni Carmen Núñez naiz, Lehen
Hezkuntzako irakaslea. Gaur egun, Ebaluazio Institutuan eskola-antolaketako
teknikari gisa ari naiz lanean.
Nire ibilbide profesionala Haur
Hezkuntzan hasi zen, baina gero Hezkuntza Berezian zentratu zen, batez ere,
ikastetxeko aholkulari gisa egon bainaiz, ISEI-IVEIra iritsi arte. Eskolako
urteak eta Ikasketa Burutzarenak oso urte eraikitzaileak izan ziren Hezkuntza, hezkuntza-errealitatea beste ikuspegi globalago batetik
ikusarazten dizute. Horri gehitu behar dizkiot
Ikaskuntza-Komunitateen koordinatzaile moduan urte dezenteak.
Orain, Ebaluazio Institutuan, eskola-antolaketako teknikari gisa beste lan mota batean nago. Dena den, edonon ere, uste dut genero-ikuspegi hori eta gure egunerokotasunean gertatzen diren gauza askoren gaineko begirada kritikoa falta zaizkidala. Nire burua pixka bat gehiago lantzeko beharra sentitzen dut, eta genero ikuspegi zabalagioa izateko beharra ere, bai gizaki gisa, bai emakume gisa.
Eskerrik asko aukera hau izateagatik eta agur bero bat
guztioi,
Carmen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina