Kaixo,
Bittor naiz, 29 urteko gasteiztarra. Aurkezpena egiterako orduan zalantza asko etorri zaizkit burura? Zer jarriko dut? Nola ulertuko du jendeak? Gauza gehiegi jartzen nabil edo sinpleago egin behar dut? Ziurrenik denak ibili garela besteek zer egin ikusi gurea horren arabera egiteko 😉
Pixka bat zentratzeko, nire hezkidetzarekin lehen urratsak institutu garaian Ikasle Abertzaleak-en militatzen hasi nintzenean egin nituen. Benga zuentzat! nostalgiko jarri naiz...
Ondoren, unibertsitatera joan nintzen Biologia ikastera. Hezkuntza ez formalean, Urtxintxako hezitzaile ikastaroan, izan nuen aukera hezkidetza modu zuzenean eta era transbertsalean lantzeko aukera. Hainbeste gustatu zitzaidan Hezkidetzan aditua ikastaroa ere egin nuela. Honek, ikastetxeetatik hezkidetza tailerrak emateko aukera eman zidan, eta Gasteizen ikastetxe desberdinetan dauden errealitateak ikusteko aukera izan nuen hiru urtez.
Lanari
dagokionez aisialdian ibilitakoa naiz urte askotan hezitzaile zein
zuzendari, tabernari eta orain azken urte hauetan irakasle gisa ibili
naiz bigarren hezkuntzan, biologiako irakasle bezala gehienetan. Aurten tokatu zait, nire ustez,
profesionalki izan dudan adaketarik handiena: Gamarrako Ostalaritza eskolan
okintzako irakasle. Afinitateren bat daukagu biologoek hartzidura
prozesuekin eta BINGO! Hemen duzue nire lan uniforme berria eta baita
aterako dudan Euskal Herriko ogien nire liburuko portada. 😝
Nire bizitzako lehen ogia ere duela bi astekoa da, hementxe duzue. Ikastaro amaieran beste bat jarriko dizuet, nire ogieboluzio balora dezazuen. Eta blogak zuzentzen ibili izan den lagun batek esan didanez sarrera motzak asko eskertzen direla (txapa hau eta gero bete ez dudana...) laburbilduz nire aurkezpena: patatero xamarra, herri mugimenduko kidea, juergazale prepandemikoa, orain ezin 😠 eta asko ikasteko gogotsu!
Pozik zuek ezagutzeaz!😈
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina