Aste honetako sarreran, hizkuntza ez sexistai buruz arituko gara, eta motorrak berotzen hasteko, gai horren inguruan jorratutako kontzeptuak bilatzen hasiko gara ondoko letra-zopan.
Hizkuntza ez sexista gida bakarra aukeratzekotan, Euskararen erabilera inklusiboa aukeratuko nuke, batez ere, bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, euskara delako gure hizkuntza, eta nahiz ata askoren buruan egon euskara sexista ez den ustea genero gramatikalik ez duelako, gramatikatik haratago badago zer zuzendu; eta beste alde batetik, sexismoaz gain beste diskriminazio mota batzuk ere hizkeran islatzen dira eta oso kontuan izan beharrekoak dira: heterosexismoa, etnozentrismoa, arrazakeria eta kapazitismoa. Gida honetan, hauen inguruko erabilerei buruzko azalpen eta gomendioak ematen dira, eta genero binarismoa apurtzeko bideak ere aztertzen ditu. Esan beharrik ez dago zer nolako garrantzia duten bi alderdi hauek eremu hezitzailean. Irakasleok tentuz ibili behar dugu ikasleen aurrean erabiltzen dugun hizkerarekin (hizkuntzaren erabilera praktikoa) izan ere, sarritan, egunerokotasunean eta modu naturalean ematen ditugun azalpenetan ere, androzentrismoa eta genero binarismoa baitaude oinarrian. Esaterako, ikasle batek “amaginarreba” hitzaren esanahia galdetzen duenean, ohikoa da erantzutea “senarraren aita emaztearentzat, edo emaztearena senarrarentzat”. Horrela definitzen baitzen, baina Euskaltzaindiak ere, mota honetako definizioetan aldaketen beharra somatu zuen, eta oraingo proposamena “ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat” da. Hizkuntzaren jarrera ez sexista eta inklusiboa martxan jartzeko erronkarik handiena, hain errotuta dugun kultura patriarkalarekin apurtzea da, izan ere, hizkuntza kulturaren isla da eta kultura sexista bada, hizkuntzaren erabilera ere sexista izango da. Horregatik, gizarteak eboluzionatu ahala, hizkuntzek ere eboluzionatu beharra dute, euskarak barne, eta androzentrismoari aurre egitearekin, gizonkera batua ere alboratuko dugu.
Asteon hizkuntzaren erabilera matxistaren
inguruan irakurtzen jardun dugu, eta ezbairik gabe, kontzeptu garrantzitsu asko
jaso ditugu. Denborarekin barneratuko ditugu; denborarekin diot,
barneratze-kontua prozesu luzea delako.
Batetik, oso esanguratsua irizten zait sarrera
honetako lehenengo ikus-entzunezkoan https://www.youtube.com/watch?v=iLjZgz7tlzs
helarazten den mezua: sexismoa edonon dago, eta errotik heldu behar zaio.
Bestetik, Ibon Sarasolaren hitzak https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs
(nahiz eta denean bat ez natorren), esanguratsuak iruditu zaizkit eta
azpimarratu egin nahi nituzke: “Gizartea matxista baldin bada, hizkuntza
matxista izango da, eta, gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatu
egingo da; akademiek beti kontserbadoreak izan behar dute, azken modari
moldatzea ez da egokia”.
Hain zuzen ere,EHUren Euskararen erabilera
inklusiboa gidan jasota dago Ibon Sarasolaren esanetan berdintasunaren
aldeko kanpainak bultzatu behar direla gizartean, eta, horrekin batera, ez
zaiela hiztegian konponbidea eman behar mendez mende metatu diren aztarna matxistei.
Hezkuntzari begira, emakumezkoei eta gizonezkoei
trataera simetrikoa ematen ez zaiela kontuan hartuta, komunikazio ez-sexistara
bidean trataera simetrikoa emateko gakoetan jarriko nuke azpimarra. Horretarako,
funtsezko
urratsa da asimetriak identifikatzea, eta, behin hori egin ondoren,
deuseztatzea. Bide horretatik, aipatutako gidan irakurritako moduan, gogoeta
egiteko galdera bat proposatuko nuke:
Egunerokoan nola izendatzen dituzu aktore, bertsolari, kirolari
eta politikariak?
Hizkera ez-formalari erreparatuta konturatuko
gara zer-nolako ohiturak ditugun, eta zer abiapuntutan gauden. Bide luzeagoa
edo motzagoa izan aurretik, urrats irmoak eman behar ditugu, berdintasunaren
aldeko gizartearen eraldaketan modu eraikitzailean eragin nahi badugu.
Zer dela eta honako aukeraketa? Hasieran
planteatzen dituen galderak hausnartzeko gunea irekitzen
dute eta galdera horien atzetik ekarritako
baliabideekideia interesgarri eta gaur arte ezezaguna erakutsi dizkidate.
“Euskara eta feminismoa”aurkezpenean tesi
edo idea hau agertzen da: Zaintzaren ideologĆa, euskera
feminizaziotik eraikitzen denean eta feminizazioa euskeratik. Ideia
polita iruditu zait, magalean hartutako ahurra zaindu
behar duenaren sentimendu berberarekin bizi izanten dugu; euskera txikia
eta ahula da horregatik babestu eta besarkatu behar dugu. Balore
femeninoetatik eraikitako diskurtso freskoa da euskadunak egiten
gaituena. Hau guztiagatik honako posta aipatu
dut.
Eta
daudenen artean Emakundek egindako gida hau gomendatuko
dut: Hizkuntza, hitzak baino zeozer
gehiago. EMAKUNDE. 1988. Gida ez da berria baina nire
ikuspuntutik argia eta laburra da beraz erabilgarria dirudit. Hiru ataletan banatuta dago, hizkuntzaren garrantzia garapen
pertsonalean, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa eta
proposamenak hausnarketa eta aldaketarako.
Bukatzeko, jendeartean
eta ikastetxetan hizkuntza
sexista ez erabiltzeko erronkak non daude? Lehenengo
pausoa gure hizkuntza sexistaz ohartzean eta onartzean datza. Amelia
Barquinek dion moduan gure Agur jauna maitearen letra aldatzea eta
behean agertzen den moduan ez dakar munduko zutabeak erortzerik.
Beraz hausnarketa egin ondoren ausartak izango gara eta pedagogia eginbehar dugu, orokorrean jendartean eta ikastetxean
bai eta ikastetxeko dokumentuekin, familiekin (laneko eta etxeko familiak),
ikasleekin, lankideekin…
Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu
hizkuntza guk erabiltzen dugun bezainbeste beraz,zaindu dezagun nola erabiltzen dugun zer esaten dugun eta nola esaten dugun, horrek denak eraikiko baitu bai
gu bai gure giazartea.
Ezin
dut bukatu post hau 2 abesti aipatu gabe:
1.Amelia Barquinek aipatutako Agur
jauna bertsio berria
Post hau hasiko dut Teresa Meanaren hitzak erabiliz “Hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da”. Mezua ezinbestekoa iruditzen zait hizkuntzaren erabilerak daukan garrantsia ondo barneratzeko. Pentsamendua eta lengoaia elkarrekin dabiltzate. Hori oso ondo dakigu hezkuntzan lan egiten dugunok; beraz, hizkuntzaren erabilera ez sexista ez da moda bat, ez da zerbait hutsala, guztioi aldaketa erraztuko digun tresna baizik.
Hemen utziko dizuet gai honi buruz sortu dudan letra-zopa. Ea aurkitzen dituzuen!
Beste urte batzuetako postetatik, honako hau aukeratu dut: Hitz-katea baino askoz gehiago, gutako bakoitzak gai honetan duen erantzukizuna nabarmentzen duelako, denok gara hiztunak, denok sortzen ditugu ideiak, denok gara aldaketaren subjektu aktiboak. Bere postetik hitz hauek azpimarratuko nituzke “...oraingoan eztabaida ez da hizkuntzalariek soilik izan dezaketenari buruzkoa, baizik eta hiztun bakoitzak hizkuntza horri ematen dion erabilerari buruzkoa. Eta erabiltzaileak hizkuntza horretako hiztun guztiak gara!”.
Flora Lewisek, XX,mende hasierako kazetari estatubatuarrak, zioen "beste hizkuntza bat ikastea ez da gauza bera adierazteko hitz gehiago ikastea, baizik eta gauza horiei buruz beste modu batean pentsatzea da."
Izan ere, hizkuntzak gauzak pentsatzeko modu bat eskaintzen digu; mundua begiratzeko eta interepretatzeko bidea eskaintzen digu, kosmobisio bat, alegia. Nolako hizkuntza, halako hizkuntza.
Ez da zaila ondorioztatzea mendeetan barrena gailendu diren kosmobisioetan emakumezkoa bigarren mailakoa izan dela, zapaldua, diskriminatua, baztertuta... eta horren adierazgarri, nola ez, hizkuntzak dira.
Jarraian zuekin partekatzeko aukeratu dudan artikulua:
Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bideoek umore pixkat ematen diote gaiari.
Giden artean, Bilgune Feministak 2011n argitaratutako Hezkidetza-gida gomendatzen dizuet. Gida honetan gai asko lantzen dira, horien artean hizkuntza ez-sexistarako aholkuak ematen dira, 101.orrialdetik aurrera.
Bertan, hausnartzeko baliabide ugari eskaintzen zaizkigu, era berean, hizkuntza sexista gainditzeko tresna eta proposamenak egiten dizkigute.
Horrelako gidek lagundu diezagukete egunerokoan ditugun oztopoak gainditzen; baliabideak eta tresnak behar ditugu bestelako pentsamendu ez-sexista eta hizkuntza ez-sexista sortzeko. Bidea ez da samurra; izan ere, uste dut gaur egun, oraindik ere, naturaltasunaren ideiak indar handia daukala. Hizkuntza ez-sexistaren inguruan aritzen garenean askok, oraindik ere, adierazten dute hizkuntza ez dela sexista edo ez-sexista, hizkuntzak arau gramatikal batzuk dituela eta horiek errespetatu behar direla. Arau gramatikal horiek naturalak, berezkoak izango balira, eta ez kulturalak.
Erronka potoloa daukagu aurretik, bitartean barre apur bat egin dezagun:
Iazko blogeko
sarrera hau aukeratu dut JENDARTESEXISTA = HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA., egiten dituen hausnartzeko galderak
oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako, adibidez, Hizkuntza bera da
sexista, edo egiten dugun hizkuntzaren erabilera da
sexista? Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira?
Orduan, jendarte batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Generoa duten
hizkuntzak sexistagoak dira generorik ez daukatenak baino?
Hausnartu egin
beharko genuke ea hizkuntzak duen androzentrismoaren erru osoa edo aldatu behar
dena da jendarteak hizketan erabiltzen dituen hitzak edo lengoaiari ematen
diogun erabilera. Adibidez, foroan agertu den zirujau hitza esaten dugunean
buruari etortzen zaigun irudia gizon batena da , gizon bat izan behar dela
pentsatzeko hezita gaudelako baina, jendarte gisa, emakume zirujau asko daudela
onartzea eta normalizatzea lortzen badugu, agian…aldaketa bat lor genezake.
Nabarmenagoa da gaztelaniaz, normalean “cirujano” esaten dugu (ohituta
gaudelako) eta ez “cirujana”. Kasu honetan femeninoan hitza erabili ahal izan
arren, maskulinoan erabili ohi dugu; has gaitezen hori gugan aldatzen.
Giden artean
hurrengoa aukeratu dut, bi hizkuntzetarako (euskara eta gaztelania) gida bat
delako:
_-Lengoaia berdinkorra erabileraren gida. GuĆa
sobre un uso igualitario del lenguaje. Ortuellako udala. berdintasunezkolengoaia erabiltzeko gida. Gida zehatza eta laburra adibide anitzekin eta hizkera
ez-sexista erabiltzeko jarraibideak.
Honekin lotuta, eremu
hezitzailean honako hauek ikusten ditut ikasleekin landu beharreko
lehentasunezko bi alderdi:
-Bilatu
Interneteko berrien adibideak non gizonei eta emakumeei erreferentziak egiteko genero
gramatikal maskulinoa generiko unibertsal gisa erabiltzen den.
-Bilatu emakume kirolarien argazkien iruzkin sexistak berrietan (
egunkarietan edo Interneten). Honekin lotuta esteka hau irakurtzea gomendatzen
dizuet Iruzkinsexistak emakume kirolariei
Zein dira
zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Ikasleei
ikusaraztea hizkuntzak ahalmena duela eta hizkuntza modu ez matxistan
erabiltzen irakastea. Horretarako, helduok ere hizkuntza behar bezala erabili
behar dugu eta errotuta ditugun hitz eta adierazpen matxistak gure hiztegitik
baztertzen hasi behar dugu.