Hogeita bi aste hauetan bizi izan duguna oso bitxia izan da niretzat. Batetik, asteroko lanak egin ahal izateko ezinezkotik denbora ateratzeko estutasuna, baina, bestetik, ikasitakoaren gozamena eta ikasten jarraitzeko gogoa.
Bidaia horrek aberastu egin nau arlo pertsonalean eta profesionalean, eta are kontzienteago bihurtu nau mundu berdinzale eta solidario baten alde borrokatzeko norbanako gisa dudan erantzukizunaz.
Eskerrak eman nahi dizkiet bai ikaskideei bai irakasleei haiengandik ikasi dudan guztiagatik. Eta eskertze horietan, ezin ditut ahaztu historian zehar nik gaur egun ditudan eskubideak izan ditzadan borrokatu duten emakume guztiak.
Asteburu honetako argazki honekin utziko zaituztet. Konpainia on batekin nago, “As Marias”. Zorigaitzaren aurka pozez bizitzea eta, egunero ordu berean, tratu txarrak ematen zizkien jendarte batean ikusgai egotea erabaki zuten emakumeak.
Eneritz sortzaile bilbotarrak argazki honetan azaltzen duen bezala, iraultza, hezkidetza, dantzan jarri behar dugu. Eskerrik asko guztioi, plazera izan da!
Hirugarren blokea ixteko modu
paregabea iruditu zait tratu onen eta zaintzaren garrantzia azpimarratu, eta
hauen inguruan aritzea aste honetan zehar, pertsonalki, asko gustatu zaidalarik
irakurgaian zehar norbere buruarekiko daukagun harremanari eskaintzen zaion
tartetxoa; harreman kontzeptuaz aritzean, pertsonen arteko harreman-dimentsioa
bezain garrantzitsua da persona barrukoarena. Beraz, norbere buruarekin
harreman osasuntsu bat izateko, beharrezkoa da “gure mundua” ondo osatuta
egotea, honi denbora eskainiz zein hau zainduz.
Horrez gain, ikastaroa aurrera joan
den heinean, behin eta berriz agerian gelditu da -aste honetan ere bai- eskolak
ez duela berdintasunean hezten eta kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu
batekin esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen
dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.
Aurreko edizioetako hausnarketak
irakurtzen, Martaren Tratu
onetik elkarbizitza positibora sarrerarekin egin dut topo, zeinetan
baliabide anitzak eskaintzeaz gain, hezkuntzarekiko ikuspegi kritikoa erakusten
eta elkarbizitza positiborako proposamenak plazaratzen dituen.
Bizbizipen-ikaskuntzaren
defendatzaile irmo gisa, jolasak eta gorputz-dinamikak, norberaren bizitzan
aplikatutako kontzeptu berriak irakasteko eta ulertzeko tresna zein baliabide
lagungarritzat jotzen ditut. Hauen bidez ikasleriaren bizipenekin konektatu genezake,
modu horretan gaia lantzeak, eraginkortasun handaigoa izango duelarik.
Lan egiten dudan elkartean,
Erraietan Barrena izeneko proiektu bat daukagu, zeinaren helburu nagusia, jabekuntzatik
zein tratu onen lanketa, analisitik eta sustapenetik, indarkeriaren prebentzioa
egitea da. Hona hemen unitate
didaktikoa interesik izanez gero.
Horrez gain, The Lunch Date
izeneko laburmetraia uzten dut eskuragarri jarraian, zeinak harremanen inguruko
eztabaidarako bide interesgarria eskaintzen duen:
Azkenik, hezkuntzaren arloan
landu beharreko erronkei dagokienez, autoestimuaren lanketa azpimarratu nahiko
nuke lehendabizi, honek eragin zuzena izango baitu pertsona bakoitzaren garapen
integralean zein honek bere buruarekin zein besteekin sortuko dituen
harremanetan. Horrez gain, irakaslegoaren etengabeko formakuntzaren, material zein
baliabide didaktikoen uneoroko ebaluazio zein hobekuntzaren eta hezkuntza
komunitate osoaren inplikazio eta erantzukidetasunaren beharra azpimarratu
nahiko nuke.
Ikastaro osoan zehar, gazteriaren
artean ematen diren tratuek zein harreman afektibo-sexualek, bereziki
arduratzen nautela adierazi dut, funtsezkoa iruditzen zaidalarik,
berdintasunean oinarritutako heziketa afektibo sexuala hezkuntza sistema
arautuan txertatzearen alde borrokan dihardugun bitartean, horrelako proiektu,
programa, material zein dinamika aurera eramatea.
Jarrai dezagun beraz,
hezkidetzaren bidean gure aleak uzten!
Tratu onak sustatzea eta harremanak zaintzen jakitea ezinbestekoak dira ongizatea lortu nahi badugu, zalantzarik gabe. Bide horretan, garrantzia aitortu behar diegu, eta merezi duten lekua eskaini, bai eremu hezitzaileetan, bai gainerakoetan.
Hain zuzen ere, horretxekin du zerikusi zuzena iazko ekarpen honek.
Ikasle bakoitzaren garapen integrala lortzeko, askatasunean eta berdintasunean heztea behar-beharrrezkoa da, eta horretarako ezinbesteko gako dira tratu onak. Modu horretan baino ez baitugu bermatu ahal izango elkarbizitza positiboa.
Hona hemen eskola-emankizunetan ikasleekin taldean komentatzeko zilegi diren ikus-entzunezko bat eta abesti bat:
Hezkuntzan zaintza eta tratu onak lantzeko erronken artean —dagoeneko, asko aipatu dituzue—, honako bi hauek azpimarratuko nituzke:
Dominazio-menekotasun erreprodukzioa errotik mozteko eta estereotipoen sustapen etengabea luperatzeko, beste eredu batzuk zilegizko eta egokiago direla transmititzea.
- Heteropatriarkatuak ezarritakoari lotzen zaizkion ereduak bistaratu, aurrena, eta eredu egokiak eta parekideak, ondoren. Amaitzeko, ikasleei uste zutenaren eta dutenaren arteko alderaketa eskatu, idatziz.
Norbere buruarekin eta gainerakoekin (ikaskideekin, neba-arrebekin, lankideekin, bizilagunekin...) harreman positibo eta aberasgarriak lantzea.
- Lehenengo, hainbat eredu eskaini: egokiak eta baztertzekoak. Gero, gogoeta egin, taldean, autokritika ardatz.
Aste honetan harremanak zaintzearen eta tratu onak sustatzearen inguruan informazio ugari jaso dugu.
Tratu onen/txarren identifikaziorako ondoko infografia interesgarria iruditu zait, nerabeekin lantzeko, 3. edota 4 DBHn, Balio etikoetan, tutoretzan.
Proposamen positiboa eta eraikitzailea dakar: errespetoa, askatasuna, hezkidetza eta konfidantza eraikitzeko esaldi edota adierazleak diseinatu eta zintzilikailuetan jarri, ateetan edota zintzilik jartzeko.
Bestalde, Euskal Herrian Harremonakegitasmoaren aurkezpena ere interesgarria iruditu zait; harremanak eta tratu onak, pertsona desberdinen begirada eta ikuspuntutik egiteko hausnarketa bideratzeko egitasmoa, herri desberdinetan martxan jarri dena.
DBH 3-4 ikasleekin lantzeko Bizikasi webgunean dauden materialak ere aproposak dira, une eta espazio egokiak tutoretzak izan daitezke. Aipatu nahiko nuke “Ezberdintasunak” atala:
Bertan, ondo egoteko, zailtasun eta arazoen aurrean dugun jarreraz jabetzearen garrantzia lantzen da. Jendearekiko daukagun jarreraren arabera, ondo edo gaizki gera gaitezke.
Bestetik desiratzeko moduak eta erak identifikatzeko dinamika planteatzen du; horretaz gain desiren kudeaketaz, esparru pertsonalean eta bikote harremanen esparruan, hausnarketa proposatzen du.
Aukeratu dudan postean zaintzaren etikaz eta justiziaren etikaz hausnarketa egiten da, eta elkar zaintza batean oinarritutako gizarte orekatu baten alde egin behar dugula.
Horretaz gain, ekofeminismoa ere aipatzen du, feminismoaren eta naturaren arteko lotura sortzen duena. Helburua bizitza erdigunean jarriko duten gizarteak sortzea da, hau da, bizitzaren iraunkortasuna lehentasun gisa jartzea.
Ekofeminismoa eta zaintzaren etikaren inguruan Alicia H.Puleo-ren hitzaldi interesgarria entzuteko aukera ere dago postean.
Hau guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkak:
Autoezagutza landu, norberaren gorputza onartu eta maitatu.
Autoestimua garatu
Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean; EZ esan, behar denean.
Maitasun erromantikoaren mitoak eta ondorioak ikuspegi kritikoaz aztertu eta maitasunezko harreman osasuntsuak landu.
Hizkuntza hezkidetzailea, elkartasunerako jarrerak erakutsi.
Laguntza eskaini.
Bizitzaren iraunkortasunaren aldeko jarrerak erakutsi