2018/10/15

NIRE AURKEZPENA




Kaixo, Iker naiz.
Gorputz Hezkuntzako irakaslea naiz Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko batean.
Pasadan ikasturtean nire ikastetxetik Hezkidetza Proiektua aurkeztu genuen eta hurrengo hiru ikasturtetan martxan jartzeko aukera izango dugu.
Gizartean eta Hezkuntzan etengabe aldatzen dira gauzak eta aldaketa horiei aurre egiteko prest egon behar dugula uste dut, eta hori da, hain zuzen, ikastaro honetan bilatzen dudan gauzatariko bat.
Kolore batekin identifikatu beharko banintz, ez nuke batere erreza izango. Janzteko beltza, zuria eta grisa gustoko baditut ere, ez dago gustatzen ez zaidan kolorerik.
Animalia bat aukeratzeko orduan ere, ez dut hausnarketa hori inoiz egin, ez sakonki gutxienez.
Taldean lan egitea gustoko dut, eta besteengandik ikasten saiatzen den pertsona hoietakoa naizela esango nuke.
Musika gustokoa badut ere, ez nuke esango talde kuttunik daukadanik, baina koloreak aipatu ditugunez koloreekin eta aniztasunarekin lotutako abesti bat aipatuko dut.



Besarkada bat denontzat!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina