2019/04/17

IRITSI DA AGURRA ESATEKO EGUNA


Ibilbide honetan emozio ugari bizi izan ditut. Ikastaroa hasi nuenean berehala uzteko gogoa, sentitzen nuen ezintasunagatik. Eginbeharrekoak gainezka, teknologi berriak ezagutu behar, …txingurri txiki bat ogi apur bat gainean zuelarik, hiri handi bateko errepide erdian. Une honetan irakasleak bidalitako mezuak eta animoak lan bakoitza bukatzen nuenean eta blogean postak irakurtzeak ,…indartu ninduten. Astetik astera antolatzen eta interesa pizten joan naiz, txingurri txikia bai baina ilara batean beste batzuekin batera. Gustura, jakinmina handiarekin eta barrukoak astinduz bizi izan dut . 

Plazer bat izan da zuekin batera lana egitera. Mila esker denoi.





Disfrutatu eta ondo pasa merezitako oporrak!!!!!


BILATU eta AURKITUKO DUZU! Fite artio!

2019/04/15

GEROARTE!!

Ikastaroan izena eman nuenean, lehen eguneko Donostian egin genuen presentziala heldu arte, ez nekizkien ikastaroaren zehaztapenak. Egun horretan sorpresa ederra hartu nuen.
Kostatu zait, hainbat astetan, martxa jarraitzea, laneko eta etxeko hainbat kontuak direla eta. Baina denbora hau oso aprobetxagarria izan dela iruditzen zait.
Hemendik aurrera lan handia daukagu ikastetxean (eta bizitzan...), Hezkidetza Plana egiteko; eta Hezkidetzaren ikuspuntua egunerokotasunean txertatzeko.
Eskerrik asko guztioi, asko-asko ikasi dudalako.
Ondo izan!!

2019/04/14

Betaurreko moreak jantzita

Kaixo denoi
Amaitu da ikastaroa eta ezin uka intentsoa izan dela oso. Ilusioz hasi nuen, zer suposatzen zuen oso argi eduki gabe eta aitortu behar dut uste nuena baino askoz gehiago ikasi dudala. Ikasi eta desikasten hasi, zeren ikastaro honetan bietatik egin behar izan dugu.
Lan dinamikak intentsoak dira, astean asteko lanak erritmoa ez jeistera eramaten zaitu eta momentu batzuetan zaila egin zait jarraitzea, eta nire lanen kalitatean antzeman dut, batez ere azken aldian (etxean obrak izan ditut eta buruhauste dexente), baina era guztitara eskeintzen dituzuen baliabide eta informazio guztiak ez du preziorik, euskaraz gainera!.

Programa informatiko eta sare sozialetan mugitzen ere ikaragarri irakasten du ikastaro honek.


Hiru ideiekin adierazteko: feminismoa iturri,  kontzientzia esnatzailea eta eredu berritzailea.

Amaitzen joateko ikasitakoaren erakusgarri bertso paper hau eskeintzen dizuet:


 
 Beraz, hezkidetza eta feminismoaz ikasteko gogoa baduzue, ikastaro hau tresna ezin hobea duzue.

Ahaztu gabe, mila mila esker ikastaro hau posible egin duzuten langile-militante guztioi.