2016/04/16

HEZKIDETZAILEAK BETIRAKO ETA LASTER ARTE!!!

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN IKASTAROARI ETA PARTE HARTZAILE GUZTIOI MILA ESKER!!!



Hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egitea oso aberasgarria izan da arlo pertsonalerako baita profesionalerako ere. Lan handia egin dugu baina etekinek pena merezi izan dute. Nik uste dut neure buruarekin, hurbilekoekin eta besteokin dudan harremana hobetu dela eta, ez da  gutxi. Gainera, ikastaroari, irakasleei eta kidei esker, nire hezkidetzarekiko konpromisoa indartu eta bermatu da.

 HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN  ikastaroari sentimendu hauek lotuko nizkioke:

Ahal dudan guztietan nire esku hartzeak hezkidetzaileak izatea espero dut: ITXAROPENA










                                   Orain daukadan kemenarekin  jarraitzea espero dut: INDARRA
 


                                                        Berdintasuna posiblea da. Guztiontzat etorkizun hobea heltzear dagoelako: HOBEKUNTZA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina