Emakumeek sare sozialetan duten parte-hartze aktiboari buruz hausnartzen hasten banaiz, ondorioztatzen dut neska gazteen artean ez dagoela hain arrakala digital handirik mutilekin konparatuz. Hala ere, eta nire pertzepziotik, neska horiek heltzen diren heinean, Interneten duten presentzia gero eta txikiagoa da, eta nire ustez, okupar las redes sociales del amo artikuluak dioen bezala, oraindik ere genero-rolak oso indarrean daudelako gertatzen da, hau da, gehienetan emakumeak dira guraso nagusien edo seme-alaben zaintza, etxeko lanak... denbora gehien ematen dutenak, eta horrek zuzenean eragiten dio Interneten egoteko duten denborari. Ziberespazioa oso azkar doa, eta ez badiozu denborarik eskaintzen, erraza da atzean geratzea. Denborarik gabe, arrakala digitala handitu egiten da.
Baina argi dago emakumeen presentzia sare sozialetan garrantzitsua dela, #Metoo, #Niunamenos...hashtag-ekin egiaztu ahal izan dugun bezala.Sareetan ateratzen denak biral bihurtzeko aukera du, eta, horrela, bertan murgiltzen ez diren pertsonengana ere iritsi daiteke. Baina nork kontrolatzen du gai bat birala izatea? Interes asko daude, hori asko nabaritzen da hauteskundeetan. Bot-ak ahaztu gabe, batez ere Twitterren agertzen diren profil faltsu horiek, albiste jakin baten aldeko edo kontrako oihartzuna zabaltzen dutenak.
Sofatik egindako aktibismoa. Asko gustatzen zait esaldi hori, gauzak etxeko erosotasunetik eta sare sozialen anonimotasunetik aldarrikatzea, baina beharrezkoa da beste pauso bat ematea eta Internetetik kaleetara pasatzea. Balia dezagun sare sozialen boterea emakume guztiak feminismoaren alde bultzatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina