2022/10/24

Hezkidetzaren erronka berriak

Teknologia eta gaur eguneko munduaren artean harreman mota berriak sortu dira azken urteotan, eta hauek aztertzea premiazkoa da. Alde batetik kultura teknologiko hau nork bideratzen duen aztertu beharra dago, baina horretaz gain, honen erabilera berriak eta gizartean duten inpaktua aztertzea berealdikoa da ere eta horretarako, Hezkidetza tresna aproposa izan daiteke. 

Kultura teknologikoa gizartearen parte da jada eta Ane Larrinagak, EHUko Soziologia irakasleak esan bezala, kultura teknologiko hau osatzen duten geroko munduaren eraikuntzatik kanpo geratzen ari dira emakumeak, arlo honetan trebatzen diren gizonezkoen kopurua emakumeen laukoitza izatera iritsi baita. Horrek daukan azalpen posible bat gizartean ezarrita dauden genero estereotipoak izan ahal direla dio Larrinagak, eta horietan goiz esku hartzeko ezinbestekoa da Hezkidetza. 

Bestalde, argi dago sare sozialak gure errealitatearen parte bat direla, Jon Tornek dioen bezala. egia da ez direla errealitatearen islada fidela, Tornek azpimarratu bezala, "badagoelako itxura saltze hori". Harremantzeko modua guztiz aldatu da, eta batez ere neskek sare sozialen inguruan egiten duten erabilera aztertu beharra dago, horretarako berriz ere Hezkidetzaren esparrua probestuz. 

Hori dela eta, lan bikoitza dugu Hezkidetzatik teknologiaren munduan: alde batetik honen eraikuntzan emakumea sartzea eta bestetik, honen erabileran eta gazteengan duen eragina lantzea eragile guztien partehartzearekin (familiak, irakasle, ikasle...).

 

 

1 iruzkin:

  1. Arrazoia duzu: Ez da sare sozialen beldur izan behar. Behar bezala erabili behar dira. Berdinen arteko irakaskuntzak soluzio txiki bat eskaintzen dio sare sozialen erabilerari: Mentore digitalak. Azken mailetako ikasleak dira, eta ikasleei zuzendutako tailerrak zuzentzen dituzte. Tailerren gaia: sareetako segurtasuna. Horrela sare sozialen erabilera zuzena sustatzen da. Ikasle gazteak bere kideak esandakoa hobeto onartzen dute

    ErantzunEzabatu