2023/01/29


 

                              AUKERA TAKARRA

Genero-estereotipoak, oso presente daude oraindik gure sozietatean eta horren ispilu, hezkuntza sisteman aurkitzen dugu. Gaur egun, feminismoa eta berdintasuna modan jarri dira eta zorionez eta/edo zoritxarrez politikoki zuzenak diren diskurtsoak, itxurak eta jarrerak (beti azaletik) mozorrotze aldera,  ez dira  begi bistan agertzen  baina ezkutuko curriculum sexista gure imajinarioetan eta gertuko imajinarioetan ere, indarrean jarraitzen du. Beharbada, modu labainkorragoan bada ere.

Gaur egun ere, genero-rol eta estereotipoetan hezten jarraitzen da, eta rol eta estereotipo horiek etengabe baldintzatzen dituzte hartzen diren erabakiak eta ekintzak.  Oraindik, curriculum esplizituak androzentrikoa jarraitzen du izaten emakumeek garaturiko konpetentziak gutxietsita direlarik eta emakumeek egindako ekarpenak isilarazita mantenduz   

Curriculum ezkutuan sexismoaren pentsaera, komunikazio hizkera sexistan hedatzen da era inkontzienteki, neska eta mutilekiko espektatiba eta itxaropen bereiziak jarriz, lan arduren banaketa ez parekidea mantentzen eta hezkuntza sisteman  ere (bai, bai) antolakuntza, partaidetza eta botere espazioetan kristalezko sapaiaren distirak argi indarra erakusten dute.

Curriculum baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasun handiena curriculuma ahalbideratzen duten agente, profesional eta azken finean pertsonen sinesmen eta borondatean aurkitzen da.

Teorikoki gero eta urrunago goaz, legeen bermea ere gero eta zabalagoa egiten da baina teoria eta praktikak abiadura desberdinak izaten dituzte teoriarena erbia bezain arina izanik eta praktikarena dortokarena bezain nagia.

Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarria” aipatzekotan:

Ć¼  Gure inguru hurbileko errealitatea ezagutzea eta aztertzea da gure testuinguru hurbilaren kontzientzia hartzeko. Kontzientzia aktiboa.

Ć¼ Testuinguruaren ahulguneak eta indarguneak ezagutzea eta hausnartzea lehentasunezko helburu eraldatzaileak  denon artean  adostuz.

Ć¼   Helburuen xedeak aztertu.

Ć¼   Adostutakoak  planifikatu eta ikaskomunitate mailan  konpromezuak hartu.

Metodologiak elkar eraginkorrak eta partaidetza sustatzendituztenak aniztasuna bere barne aintzat hartzen dituztenak. Ikasle bakoitzaren izaera propioa, errespetatatuz eta aniztasunaren aberastasuna indartuz. 

Afektibitate heziketa dun garrantziari lekua eman, besteen balorazioa berdinatsunezko harremanak, gatazken trataera baketsua eta elarrekiko errespetuan oinarritatko heziketa afektibo sexualean hezi.

Baliabide materialei arreta berezia eskaini behar diogu ere.

Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek azalduko  nituzke:

  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  •  Estereotipoak gainditu eta ikasle neska eta mutilen gaitasunak garatu.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • Parte hartze parekidea sustatzea
  • Lanbidearen izatearen garrantzia indartzea
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez -estereotipatuak aurkeztea.

 

*Aurreko ikasturteko post-a  aukeratu dut gaia ederki laburbiltzen duelako eta proposamen ugari jorratzen dituelako, ea gustokoaduzuen.

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko_23.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina