2015/11/08


GENERO-INDARKERIA  (hausnarketa)

1)      Gazteak eta nerabeak

Estereotipo sexistak oraindik ez direla desagertu dio “Jóvenes y género. El estado de la cuestión” ikerketak. Horrela, gazteek gizonei lotzen zaizkie ezaugarri onak dira: ausardia, tinkotasuna, autosufizientzia eta konpetitibitatea. Emakumeei, berriz, edertasuna, sentsibilitatea, mendekotasuna, barkatzeko eta ulertzeko gaitasuna, eskuzabaltasuna, pasibitatea, ahultasuna eta mendetasun afektiboa. 

Inés Alberdik esaten duen bezala, estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea eta gazteek hau guztia naturala balitz bezala onartzeko joera izateko arriskuan daude.

Ideia hori iruditzen zait unitate honen garrantzitsuenetariko bat:  genero-indarkeria (eta horren oinarria den guztia) ez dela naturala, ikasia baizik. Gizarte-eraikuntza bat denez, suntsitu eta desagerarazi daiteke. Kulturak badu garrantzi haundia.

EMAKUNDEk egindako azken iragarkia aproposa iruditzen zait nerabeen eta gazteen ikuspegia aldatzeko.


Verónica De Miguel Lukenek egindako “Genero indarkeriaren pertzepzioa nerabeen eta gazteen artean” ikerketan argitaratu ditu datu hauek:

-          Mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.

-          Emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela.



2)      Gizartea: misoginia eta mikromatxismoak

Genero-indarkeria aztertzeaz misoginia eta mikromatxismoak ere kontuan hartu behar dira. Misoginia komunikabideetan, sineskeretan, ekintza eta ohituretan, legeetan eta politikan espresatzen da. Mikromatxismoak maila sotileko tratu txarrak, indarkeria psikologikoaren hasierako manifestazioak dira.

Ana Requenak eta Angels Barcelók bideoan esplikatzen dituzten mikromatxismoak ematen diren eguneroko egoerak:


Bideoan aipatzen dute irakurgaian ere aipatutako ideia bat: genero indarkeria emakume guztiak erasotzen ditu eta gizonei batere mesederik ez, ez baitu zoriontsuago egiten.


3)      Genero-indarkerian manifestazioen alderdi desberdinak:

-          Indarkeria sinbolikoa

-          Indarkeria psikologikoa: mehatxuak, irainak, umilazioak, mespretxuak, arbuio afektiboa, elkarrekintza blokeatzea, emakumearen inguru afektibotik bakartzea eta inkomunikazioa.

-          Indarkeria ekonomikoa: dirua kontrolatzea, lan egitea debekatu edo familiaren onerako etxean geratzea behartu, irabazitakoa eskatu edo bizitzeko behar duen beste ez eman.

-          Indarkeria fisikoa: bultzatzea, jotzea, erretzea edota biktima erasotzeko armak edo beste tresna batzuk erabiltzea.

-          Indarkeria sexuala: helburua da erasotuaren askatasun sexuala bortxatzea, indarra, mehatxuak edo dena delako erabiliz.


Nire hitzekin 2 kontzeptuen definizioa:

-          Genero-indarkeria: emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten tratu txarrak. Tratu txar horiek izan daitezke sinbolikoak, psikologikoak, ekonomikoak, fisikoak edota sexualak.  Genero-indarkaria, indarkeria sexista eta indarkeria matxista sinonimoak dira.

-          Indarkeria sinbolikoa: indarkeriaren bestelako manifestazio guztien atzean dago. Emakumeek munduko errepresentazioan eta kontaketa misoginoetan barneratzen dute morala eremuan, biologia eremuan eta adimen eremuan gutxiago direla. Patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak edo zeinuak erabiltzen ditu indarkeria honek gutxiagotasunaren sinesmena transmititzeko.


4)      Genero-indarkeria: iazko datuak (2014koak)

-          Europan: 62 milioi emakumek jasan zuten indarkeria sexista.

-          Estatuan: 126.742 salaketa izan ziren eta 54 emakume hil zituzten.

-          EAEn: 5.125 emakumek pairatu zuten indarkeria matxista.



                                                                                                                              

5)      Ikastetxearen lantzeko erronkak

Erronkak ugari izango dira, baina ni hemendik hasiko nintzateke:

-          Emakumearen ezaugarri “onak” eta “txarrak” desikasten irakatsi.

-          Materiala ondo aztertu eta aukeratu: ikusten diren pelikulak, irakurtzen diren eleberriak, jotzen diren abestiak, … Txertatu emakumeek egindako ekarpenak; adibidez, emakume zientzialariak edo filosofoak.









-          Maitasun kontzeptua landu: dominazio-sumisio harremanak identifikatu eta berdintasunezko harreman mota desberdinak proposatu.












GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN

Genero-Indarkeriari buruzko ikuspegi askoz aberatsuagoa izatea erakarri dit bloke honek. Gizartean hitz egiten denean emakumeen kontrako indarkeriari buruz, oraindik indarkeria fisikoarekin lotzen da…eta indarkeria askoz gehiagoa da, ..sinbolikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala eta fisikoa.

Gure inguruko emakumeen aurkako indarderiak identifikatzea zaila egiten da, ez bada indarkeria fisikoa. Esan ahal modu batez, genero-indarkeria normalizatu egin dela, beraz kontuan hartzea zein egoereetan gertatzen den, oso erne egon behar da kontzientzia hartzeko, zeren eta indarkeria gure egunerotasunaren alderdi ezberdinetan behin eta berriro agertzen baita

Indarkeria sinbolikoa,… honen bidez emakumeek gutxitasun morala, biologikoa eta intelektuala barneratzen dituzte…Indarkeria sinbolikoak, mezuak, ikonoak edo zeinuak erabiltzen ditu, emakumeen menpekotasuna gizartean normalizatuz....

Irudi sinboliko honetan, untxia “woman”-ekin lotzen da eta tximino handia “man”-ekin, aztertzen bada zer ezaugarriak dituen animali bakoitzak, untxia animalia oso beldurtia da, eta tximinoa indartsua eta boteretsua. Mezu hau behin eta berriro agertzen eta barneratzen da gizartean esparru guztietan.

Emakumeen gorputzen edertasunen ereduek ere indarkeria sortzen dute. Emakumeak jarraitu behar duten modeloa, publizitate, modeen, komunikabideen…produktu bat da, ….argala, gaztea, beti prest edozein gauza egiteko, nekaezina…eta abar luze bat, emakumeengan presio handia izaten duen mezu bat da. Gizartean erudu eta presio hau erabat sartuta dago, edozien lekutan topatu ahal dira irudiak, mezuak, egoerak hau indartzeko…



Behatzen bada inguruko indarkeria psikologikoa, hau da, mehatxuak, irainak, umilazioak, mespretxuak, besteak beste, ..adierazpenaren bat identifikatzea kostatzen da, askotan oso “sutila” baita indarkeri psikologikoa. Kontuan hartzen bada indarkeri honen azken helburua dela, beste persona ezeztatzea, objetu bezala konsideratzea, eta modu hórrela persona hori kontrolatu ahal izatea, emakumeengan efektu hori sortzeko, emakumeak sufritu behar du indarkeri mota hau sistematikoki, egunero entzuten eta entzuten, eta konturatu gabe ikasten du bere burua ez duela ezer balioa. Aipatzeko adibide bat, ni bizi naizen pisuetan, batzuetan jan orduan patiotik entzuten dira janariarekiko erlazionatuta mespretxuak, oihukak…eta horrelakoak….eta beti emakumeen kronta.
Nire ustez gaur egun gehienetan erabiltzen den indarkeria, indarkeria psikologikoa da, “kaltegarriena”, indarkeria fisikoa azkoz gehiago, batez ere zailagoa delako identifikatzea eta modu batez kulkura bihurtuta dagoelako. Gainera indarkeria fisikoa oso nabermena da, eta gizarteak uko egiten dio indarkeri honi.
Onartzea eta kontzientzia hartzea genero-indarkeriaren presentzia hain zabalduta dagola gure gizartean, oso garrantsitzua da genero-indarkeriari aurrea hartzeko. Indarkeriaren kasuak identifikatzea premiazkoa da, indarkeria pairatzen duten emakumeei arreta egoki bat ematea oso garrantsitzua da ... prebentzioa ere onairrizkoa da, esaterako aztertu behar dira maskulinitate eta feminitate ereduak, hauek apurtu, eta beste ereduak positiboagoak daudela erakutsi......besteak beste




 

GENERO INDARKERIA

Genero indarkeriaren egoera larria da, hamaika kasu ematen dira urtero urtero, eta ez da arazo makala! Detektatuak dauden kasuez gain, askotan salatuta ez dauden kasu anitzak daude honelako pentsaerak direla eta: “behin bakarrik gertatu da, ez da gehiagotan pasako”, “gizon hauek etxetik kanpo ez dira bortitzak”, “emakumeek ez esaten dutenean, bai esan nahi dute”, … baina errealitatean hori guztia ez da egia. Eta horretaz konsziente izateko da hain garrantzitsua jendea informatuta eta kontziente izatea. Txikitatik haurrei hezkuntza hezkidetzailean heztea eta edozein indarkeriaren aurrean salatzeko herramintak eta aukerak zabaldu.
Emakumeen kontrako edozein indarkeria da genero-indarkera, ahozkoa, fisikoa, psikologikoa, … izan daitekeena. Indarkeria horren barne emakumearen askatasuna kentzen duen edozein ekintza motak sartzen dira.

Eta indarkeria sinbolikoa, modu sinbolikoan gizartean agertzen diren mezuak dira, plubizitate, kartel, marrazki eta abarretan. Biktimak detektatu ezin ditzazkeen errepresentazioak, emakumeen kontrako mezuak dituztenak.

Genero indarkeriaren gaia maiz entzuten da komunikabide eta hedabideetan. Ez da gutxitan lagunen artean agertzen den gaia. Horregatik, nire gertuko jende eta lagunen artean, gaiaren inguruko lauzpabost galdera erantzuteko eskatu diet. Helburua beraien iritzia ezagutzea eta indarkeriaren inguruan duen jakintza eta pertzepzioa ezagutzea izan da (nire ingurune hurbilean). Bide batez pentsatzera eta hausnarketa egitera animatu ditut. Galderak hauek izan dira:
1.      Zer da genero indarkeria? eta indarkeria sinbolikoa?
2.      Genero indarkeria berezkoa da erasotzaileetan? hau da, erasotzaile bat jaiotzetik da erasotzailea?
3.      Genero indarkeria eskoletan landu beharreko gaia da? nola egingo zenuke?
Beste batzuen artean honako erantzunak jaso ditut:
Genero indarkeria, genero batetik beste generoa erasotzen denean gertatzen da. Momentu horretan, genero bateko gizakia zapaldua izaten dela esaten dugu, genero indarkeria bat gertatzen baita. Indarkeria hitzak, indarra erabiltzera daramatza baina, nire ustez, ez da horren erantzuna soilik, indarra erabiltzen ez dugunean beste generoko pertsona mintzerakoan, genero indarkeria da.
Nire ustez, dena ikasi eta praktikatu egiten da, bai egokia zein desegokia, bai altruismoa zein kriminalitatea”.
Nire ustez genero indarkeria ez da berezkoa, alegia, inguruak eragiten duen zerbait da. Genetikan zerbait egon daiteke, hau da, pertsona batzuk beste batzuk baino agresibioagoak izateko joera erakutsi dezakete. Hala ere, esan bezala, uste dut pisu gehiena inguruak duela. Horrela, zure bizipenen arabera (bizi duzuna, ikusi duzuna…), horrek eragingo du pertsona bat erasotzaile bihurtzea ala ez. Horregatik esaten da txikitan erasotuak izan diren haurrak, etorkizun batean berdina egiteko joera izango dutela.
Nire ustez, gizarte perfektu batean, ez zen zertan gai hau landu behar; baina, egoera aztertuz beharrezkoa dela uste dut. Hala ere, irakaskuntzan zer ikusia dudan heinean, askotan, erasotuak nola izan behar ez garen irakasten digute, erasotzaileari erasotu ez beharra irakatsi baino. (...) Nik irakatsi beharko banuke, ikuspuntu feminista batetik arituko nintzen. (...)
(erantzun guztiak ikusgai jarriko ditut laster, bideak bilatzen nago)
Erantzun hauek ikusita zorionez, pertsona guztiek (hezkuntzarekin harremana dutenak) genero indarkeriaren oinarrizko kontzeptuak eta jakintzak dituzte. Horrez gain, garrantzitsua ikusten dute gelan eta eskoletan gaia lantzea; txikitatik ikasleak modu hezkidetzailean hezten laguntzea. Beraz, lana aurretik daukagu egiteko baina jarrera positiboa da: ez gaude bakarrik!
Hala ere ezin uka daiteke oraindik ere asko dagoela egiteko. Eta gure eskolek erronka ugari dituztela hezkidetzaren inguruan, hala nola:


  • Genero indarkeria detektatzeko plangintza sortu.
  • Indarkeria sinbolikoa saihesteko narratibak bilatu/sortu.
  • Hizkuntza hezkidea erabiltzearen garrantziaz jabetzea.
  • Hizkuntza hezkidea erabitzea.


GENERO INDARKERIA. ZERGATIK NATURALKI BIZI DUGU?

Genero indarkeria gizarteak berehala identifikatzen duen kontzeptua da. Baina zerekin identifikatzen du? Komunikabideek lan horretaz arduratzen dira eta honelako egoerak erakusten dizkigute:

EZKONDUTA EDO BIKOTE IRAUNKORRA DUEN EMAKUMEA - ERTAINEKO ADINEKOA - JASATEN DUEN INDARKERI MOTA: FISIKOA 



Egia da horrelako indarkeriari AURRE EGIN BEHAR DIOGULA, NOSKI, baina zergatik itxaron behar dugu momentu horretaraino. Zergatik ezin dugu aurretik dauden seinaleak identifikatu?

Ikerketek argi utzi dute, Indarkeri Fisikoa jasan aurretik, bestelako indarkeri motak jasan izan dituztela. Indarkeri psikologikoa, mikrobiolentziak, mikromatxismoak,..., hots, gure bizitzaren kontrolarekin eta menpekotasunarekin erlazionatzen direnak. Eta hauek, egia esan, ez du Gizarteak identifikatzen ikasi. Naturaltasunez bizi izan ohi dira.

Honen atzean, aipatzeko da komunikabideek, honelako indarkeri ereduak mantentzen, indartzen eta errepikatzen dituztela. Izan ere, SEXISMOA egunero hainbat iragarkietan, serietan, programetan,...ikusten dugu. Komunikabideen eragina hain handia denez, Sexismoaren mezuek lortzen dute Gizartea mikrobiolentziak onartzera bultzatzea.



Sare sozialak ere aipatzekoak dira, Indarkeri sinbolikoa, kontrola hain zuzen, jasateko tresna bezala erabili ohi dute erasotzaileek. Whassap momentu honetan hainbat Indarkerien atzetik egoten da "doble check" famatuaren ondorioz. Hemen uzten dizuet honen inguruan berritzegunean egin genuen horma irudia (bideoa barnean dago)



Argi dago ikastetxeen erronka bat Indarkeriari aurre egitea dela eta gure neskeei honen aurrean ekiditeko tresnak eskaini. Zehaztuz, gazteen artean  MITO ERROMANTIKOEN inguruan dauden hainbat ideiak aldatzen joan beharko genituzte, argi dago indarkeriarekin lotuta daudela guztiz.

Aste honetan egin dudan esku-hartzea, hain justu eskola batean gertatutako eraso baten inguruan izan da, kasu honetan Lehen Hezkuntza ikasleekin gertatu da. Egoera horrek alarmak pizten ditu, nola izan daiteke? Zergatik txikitatik bizi dute biolentzia naturalki?

Hobeto erantzuteko hurrengo bideoa utziko dizuet, orain hausnartu!!