2015/12/11

HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



HIZKUNTZAREN ERABILERA ETA KOMUNIKAZIOA. 






                    "AIPATZEN EZ DENA,                              
                    HUTSAREN HURRENA"

                                             George steiner




     Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Hizkuntza  kultura sortzeko, sendotzeko eta helarazteko tresna da.
Hizkuntzarekin isladatzen da errealitatea, gure bizimoduak , gure harremanak horrez gain  pentsamendua, filosofiak,  ezagupenak trasmititzen dira.
Argi eta garbi dago, gaur egun,  “hizkuntza “ tresna potente bat  dela,  oso konplexua eta baliotsua gure pentsamendua egitaratzeko, inguruko errealitatea izendatuz eta interpretatuz. Hizkuntzak gure inguruari hurbiltzen garen era baldintzatzen du.

Hizkuntza potentea eta boteretsua, baina, baita sexista ere.
Alde batetik , androzentrismoa, gizona  unibertsoa da , horren ondorioz emakumea ikusezina .
Beste aldetik, emakumeak gaitzestea.
Hori dela eta, bai hizkuntza bai diskurtsoa aztertu behar ditugu ahaztu gabe begirada feminista ematea.

Edozein hizkuntz aztertzekotan, beti sortzen da "arazo bat":
Zein da sexista?
Hizkuntza? edo hizkuntzaren erabilera?
Puntu honetan, beti bezala sortzen da eztabaida.
Non dago gakoa?
Hizkuntza sexista? Erabilera sexista?. Agian biak sexistak????

Dena den hizkuntza sexistaz hitz egiten badugu komunikazioan, emakumeak:

  • Subjektu bezala agertzen ez direnean
  • Agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo minduta agertzen direnean.

Azken finan, hizkuntza sexista  genero estereotipoak eta misoginia transmititzen ditu hizkuntza da.

Hizkuntza guztiak modu batean edo bestean sexistak dira. Baina Euskara? Salbuespena da?

Hizkuntza Euskara sexista al da ?


Hasiera batean ematen du ez dela sexista:
  • Euskara ez da “genero hizkuntza”
  • Euskarak ez du maskulino generikoa edo orokorra
Amaia Alvarek aipatzen duen moduan hurrengo artikuluan
Euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz
jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan
agertzen da genero bereizketa.

Amelia barquinek dioen moduan:
  • Euskaran ere badago generoa
  • Batzuetan desegoki adierazten dugu.

Dena den "erabilera ez-sexistarako" arau orokorrak hiru izan litezke:
  • Genero kutsadura saihestea.
  • Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
  • Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke


Amelia Barquinek dioen moduan :

"Hizkuntzak ez du behartzen. Egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du."

Bestalde, ez dugu ahaztu behar hizkuntzaren beste adierazpen batzuk:
  • Hizkuntza ikonografikoa: irudiek bere barnean duten informazioa da.
  • Hizkuntza gestuala eta ahozkoa. 





Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
Nire proposamena:
     "Nola ekidin sexismoa hizkuntzan?"
  1.  Hizkuntzan androzentrismoa ekiditen eta hainbat baliabide erabiliz, besteak
    beste, maskulinoa gizateriaren ordezkari bezala ez erabiliz.
  2. Emakumea ahultasuna, pasibotasuna, etxeko lanak edo zaintza bezalako ideiekin erlazionatzen eta, orokorrean, emakumea gutxiestea suposatzen dituzten hizkuntza erak saihestuz.
  3.  Emakumeen papera ama, emazte eta maila horretako ideiekin erlazionatzen dituzten aipamenak ekidin, hau da, norekin edo nortzuekin erlazionatzen dituzten.
  4.  Emakumeak eta gizonezkoak izendatzerakoan hierarkia-ordena saihestuz.
  5.  Izendatzerakoan emakume beraren ezkutaketa saihestuz, bere lanbide edo ogibide era femeninoan zehaztuz hain zuzen.

Hizkuntza sexista dela onartzeko esaldiari buelta ematea da formuletariko bat, hau da, gizonezkoak doazen lekuan emakumeak ezarriz eta alderantziz. Esaldiak esanahia galdu badu, sexista zen.

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Hasiera ere, aldatu ez dugun hizkuntzaren erabilera horrek, emakumeak inbisibilizatzen eta baztertzen ditu, gutxiagotzen ditu, bideo honetan oso ondo azaltzen den bezala.


"Gure pentsakerak aldatzen ditugunean, gure hizkuntzaren erabilera ere aldatuko da. Baina aldi berean, gure hizkuntzaren erabilerak ere, gure ikuskerak eraldatzen ere eraldatzen digu. Berdintasunaren alde, hizkuntzaren erabilera sexistarik ez!"

 Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak



Ekiditzeko sexismoa hizkuntzan,  erronkarik handiena bai jendeartean bai ikastetxean, hauxe da:

  • Hizkuntza hezkidetzailea ( ez sexista eta inklusiboa) erabitzea ikastetxeko esparru guztietan (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan. 

Horretarako planifikatu azpi-erronkak, adibidez:
  • Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri
  •  Hizkuntza erabileraren eztabaida lan taldeetara eraman, akordioak eta sinergiak bilatu 










HIZKUNTZA EZ SEXISTARI BURUZ HAUSNARTZEN

Hizkuntzaren bidez zer, nola, zergatik transmititzen denaren garrantziaz ohartu behar gara. Hizkuntza,  irudikatzeko , transmititzeko , komunikatzeko eta  sozializatzeko  tresna nagusia baita.  Patriarkatua arduratu egin da ere , hizkuntzaren transmisio androzentristaz . Hizkuntzaren erabilera sexistak, diskurtsoan eta sinbolikoan emakumea gutxiesteaz eta aldi berean, emakumeen  historia  ,esperientziak eta ekarpenak ikusezinak bihurtu ditu. Modu honetan, gezur handiak sortu eta  errealitatearen transmisio distortsionatua egin du.
Askotan termino generikoak gizonekin identifikatzen dira, hori, hizkuntzari eman zaion trataeraren eraginez sortu den genero kutsadura da, epaile eta zirujau hitzetan emakumearen irudia ikusteko sortu diren zailtasunetan ,adibidez . Beste batzuetan berriz, termino bat generiko bezala erabili eta gero gizonaz bakarrik ari zela gertatzen da, eta honi , jauzi semantikoa deritzo, fenomeno hauek androzentrismoaren  isla izanik. Gainera, horrelako gertaerak genero gramatikala duten zein ez duten hizkuntzetan gertatzen dira, euskaran (zu tratamendua), genero gramatikala izan ez arren, fenomeno hauek islatzen dira.
Beraz,  genero gramatikalik ez duen hizkuntza era sexistan erabili daiteke. Gainera, erabileran estereotipo sexistak indartu daitezke eta sarritan indartzen dira ,adibidez, irudien bidez.
Hizkuntzaren erabilera sexista dela ohartzea eta azalaraztea aurrerapausoa bada ere, oraindik lan handia egiteko dago.  Bestetik,hizkuntzak moldagarriak eta errealitateari  egokitu daitezke, horregatik, hezkidetzaren alde eman, ematen eta emango diren urrats guztiak hizkuntzaren trataeran eta erabileran eragina  izango dute.
Hizkuntza batek pertsonen aniztasuna irudikatu, transmititu, komunikatu eta sozializatu  behar ditu, guztion historia, interesak, gertaerak, ekarpenak batu beharko lituzke,  diskurtsoa,aniztasunaren  bilakaera bihurtuz.

Hizkuntza  ez sexistaren alde ikastetxean egin daitezken lan batzuk hauek izan daitezke:

- Ikastetxeko irudiak errebisatu eta genero ikuspegia txertatu.
- Aniztasunari, hizkuntza trataera bermatu; mintzamenean, idatzietan eta irudietan.
- Erabiltzen diren materialak aztertzea, eta estereotipoak eta sexismoa erakusten dutenak baztertu.
- Emakumeen ekarpenak curriculumean txertatu.







Hizkuntza ez sexistaren inguruan hausnarketa egiten


Hizkuntza zer den azaltzeko bakarrik etortzen zait burura ideia orokor bat, komunikatzeko tresna garrantzitsuena dela. Gure sentimenduak, pentsamenduak eta balioak hizkuntzaren bidez transmititzen ditugu eta horrela ere gure inguruan dagoen errealitatea interpretatzen dugu. Nolako munduaren kontzepzioa, halako izango da gure hizkuntza. Orokorrean esan ahal dugu gure gizartean dauden sinesmenak eta estereotipoak erreproduzitzen direla hizkuntzaren bitartez.


Hizkuntza ez da tresna neutroa, ez du solik errealitatea interpretatzen baizik sortzen du ere. Beraz, kultura bat konfiguratzeko boterea izan duenez, begirada feminista bat eman behar diogu hizkuntzaren erabilpenari gure sistema patriarkal honetan, emakumeak kanpoan uzteko eta diskriminatzeko, aspalditik hizkuntza erabiltzen delako.


Oso uste zabaldua da hizkuntza bera ez dela sexista baizik eta hizkuntzaren erabilera. Aste honetan aukera izan dugu gaien inguruko ikerketa edo proposamen dezberdinetan zakontzeko.




Hona hemen Emakundek argitaratu zuen gida oso erabilgarri bat:

Euskararen erabilera ez sexista (Emakunde)

Gidan sartzeko klikatu hemen





Euskerak genero gramatikalik ez duenez, beste hizkuntzen duten zama sexistarik ez duela oso hedatuta dagoen iritzia da. Baina euskarari buruz hainbat ikerketa daude non argi azaltzen den euskara ere sexista dela. Nahiz eta formula magikorik ez izan ba daude hiru arau orokorrak erabiltzeko gure hizkuntza era ez-sexistan:


  1. genero kutsadura sahiestea
  2. maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea
  3. euskerak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea (hika tratamenduari, pluralen eraketari, adibidez)


Honi buruz Amaia Alvarez Uriak idatzi duen dokumentu interesgarri bat:

"Euskararen erabilera ez sexistaren inguruan... ez dago formula magikorik!"

Sartzeko klikatu hemen


 Amelia Barquinek, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Kultura arteko Hezkuntza irakasleak, hurrengo monografikoan bere iritzia azaltzen digu:

"Erabileran antzematen da hiztunaren mundua ikusteko modua"

Sartzeko klikatu hemen


Eta bukatzeko oso testimonio interesgarri bat gomendatu nahi dut:  
Kike Amonarrizek Uxue Alberdi bertsolaria elkarrizketatu du Tribuaren berbak saioan. (ETB)

Uxue Alberdi: 'Publikoki egiten den umorea ez da neutroa'

Sartzeko klikatu hemen




Ikastetxean lantzeko erronkei dagokionez hurrengoak nabarmen genitzake:


  • materialak, testu liburuak, irudiak eta abar, aztertu genero estrereotipoak, androzentrismoa eta seximoa agertzen denean baztertzeko
  • material didaktiko inklusiboak hautatu.
  • Curriculumean Emakumeen ekarpenak sartu.
  • Edukiei beste ikuspuntu bat eman (esate baterako, historia irabazleak-galtzaileak binomiotik kanpo irakatsi).
  • Irakasle, familiak, ikasleek hizkuntza ez sexista erabiltzen trebatu.
  • Ikasleen espektatibak errebisatu, nahiz eta mutilak edo neskak izan haiei ikasketa eta lanbide orientazio bera eskaintzeko.

Marijose#hausnarketa#hizkuntzaezsexista

HIZKUNTZA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


 Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Horren bitartez, gainera, balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu. Gainera, hizkuntzarekin, emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan… transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.

Hizkuntza sexista den edo bere erabilera den sexistaren inguruan Amaia Alvarez Uriak idatzitako artikulua oso interesgarria da. Horretan, gai horren inguruan dauden bi iritzi azaltzen dira bata zein bestea argudiatzeko. Amaia Alvarez Uriaren arabera iritzi zabalduena da kultura/errealitatea dela sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko dela. Ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik, edo ez da lehentasun bat izan behar hizkuntzaren sexismoarena.

Euskarari dagokionez, horrek ez du genero gramatikalik , eta beraz, era hezkidetzaile batez komunikatzeko aukera ematen digu. Hala ere, adierazi behar da, euskarak baduela genero breizketa eta batzuetan desegoki erabiltzen dugula. Hori ikusteko inbertsioaren erregela lagungarria izan daiteke. Euskararen erabilera ez-sexista egiteko, hiru dira arau orokorrak:
1.       Genero kutsadura sahiestea
2.       Maskulinoa orkortzaile gisa ez erabiltzea
3.       Euskarak duen araudi ez baztertzailari jarraitzea.
Horretaz gain, zenbait arazo topatu ditzazkegu: gizona generiko gisa erabiltzea, “giz-“ erroaren erabilera generikoa, gaztelera zein frantsesaren eragina, genero kutsadura, itxurazko bikoteak, parekiderik gabeko terminoak, jauzi semantikoa, androzentrismoa, emakumeen aipamen asimetrikoa, sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak, irainak, txisteak, piropoak, bromak….
Komunikazioan hizkuntzaren bestelako adierazpenek ere parte hartzen dute eta hori ere kontuan izan behar dugu:
-          Hizkuntza ikonografikoa: erabiltzen ditugun irudiak aztertu behar dira: zer erakusten dute, sexismoa erreproduzitzen dute ala ez, alternatibak proposatzen dituzte… 

-          Hizkuntza gestuala eta ahozkoa: erabiltzen dugun doinua, tonua? Berdin onartzen da neska edo mutil batean…. Gorputz hizkerak zein mezu transmititzen du? Zein espazio erabiltzen du?






Gai honen inguruan hainbat gida daude. Nik administrazioan egiten dut lan, eta beraz, administrazioan gehien erabiltzen direnak dira ezagutzen ditudanak:
-           

Ikastetxean lantzeko erronka nagusiak hauek dira nire ustez:
  • -          Irakasleei eta jantokian eta patioetan lan egiten duten langileei euskararen erabilpen ez sexistaren inguruko prestakuntza ematea
  • -          Hizkuntzaren erabilpen ez sexista curriculumean txertatzea: alde batetik zeharka moduan, ikasgelan zein eskolan erabiltzen diren material guztietan  kontuan izan hizkuntzaren erabilpen ez sexista (kartelak, liburuak, ariketak, ikasgelan erabiltzen den hizkuntza….) eta hizkuntza lantzen den ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa…), hizkuntza hori modu ez sexistan erabiltzen irakatsi.
  • -          Hizkuntzaren erabilpen ez sexista egiteko jarraibide batzuk diseinatu lan prozesu baten bitartez irakasle, ikasle, guraso, eta beste langileekin, eta konpromisoa hartu horiek betetzeko.