2016/02/20

KOLORE, KOLORE ETA GUSTU GUZTIAK...



Oso txikia nintzen, baina gogoan dut gurasoek telebista berria ekarri eta piztu zutenean irudiak kolorez beterik agertu zirela. Berehala ahaztu genuen ordu arte  txuri-beltzean ikusitako irudi horiek. Aurreko eta asteko honetan gaiak lantzen sentsazio bera izan dut. Dena kolorez bete da. Dolores Julianori entzun nionean esaten "normala dena anbiguedadea da" , mundu zoriontsu eta justuagoa baten atea irekita dagoela pentsatu nuen. Continuum kontzeptuak intersexualitatearen errealitatea adierazten du eta dikotonomia zorrotz horren gerruntzea mozteko guraize suntsiezinak.

Ilustración vectorial de corazón colorido Foto de archivo - 20337757
Sexualitatea eraikuntza soziala da eta gure Mendebaldeko kulturan ugalketara bideratua; hortaz, gure sexualitatea koitora bideratua. Gorputzen genitalizazioak gizonezko gorputza erreferentzi gisa hartu du, beraz emakumeen anatomia baztertuz eta potere harremanak eraikiz.

Aldi berean, sexu praktika onen eta txarrean harteko bereizketa eraiki zen, sexualitate-eredu anitzak ikustezin bihurtuz eta estigmatizatzen. Kapitalak ez du lagundu egoera honetan, sexua kontsumo produktu bihurtu du- eta. hau dena kontuan hartuta, heziketa afektibo- sexuala hezkidetzailea eredu ez normatiboa plazaratzea du helburu, hau da, sexualitateen  diskurtsoak beren adierazpen anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.

Baina zein da gaur egungo gazteen egoera? Genero harremanak barneratua dituzte, horretan, garrantzi handi izan dute amodio erromantikoaren mitoa eta amatasunaren mito. estereotipo sexistak mantentzen dira eta sexualitatea maitasunari lotuta ulertzen dugunez, bizitzaren proiektu zentrala bezela ulertzen dugu. Hipersexualizatuta dagoen kultura batean, askatasun sexualaren ilusioa sortu da, baina egitan horrela da?

GAZTEAK ETA ANIZTASUN SEXUALA (csis- eko 2011ko ikerketa)
Zenbait ikerketek diote gazteen artean %79 aniztasun sexualarekiko jarrera ona dutela, baina, nahiz eta gutxiengo bat izan (gizonezkoak, eskuindar ideologiarekin eta heziketa afektibo-sexuala jaso ez dutenak izaten dira) aniztasuna onartzen ez dutenak, jarrera homofobikoak nagusitzen dira. 10 ikasleetatik 8k irain homofobikoak entzun dituzte eta 10 ikasleetatik 5ek ikusi dute ikaskide bat baztertzen homosexuala izateagatik edo emateagatik.
HOMOFOBIA GORROTO DELITOA DELA DIO EUROPAR BATASUNA.
Orain arte esandakoa kontuan izanda, zeintzuk dira eskola hezkidetzailearen erronkak?
1.- Eskola komunitate osoaren sentsibilizazio eta prestakuntza.
2.- Heziketa- eragile guztiak heziketa afektibo- sexuala egiten ari garela onartzea.
3.- Eskola komunitate osoaren konpromezua.
5.- Heziketa afektibo- sexuala aniztasunean heztea.
6.- Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
7.- Gorputzaren autoezagutza eta onarpena.
8.- Aisialdia eta sare sozialen esparrua askatasunez erabiltzeko tresnak eskeini.
9.- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
10.- Material hezkidetzailearen presentzia ziurtatzea.
 
ESANGO DIOZU
HOMOFOBIAREN AURKAKO GIDA ETA PROTOKOLOA.
http://www.lab.eus/es/sozio-ekonomia/desberdintasunaren-behatokia/256-aniztasun-sexuala

Aste honetan lagun batek  Musa Anter (1920-1992) idazle kurdoaren esaldi hau bidali dit:
 "Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula" . Bueltaka nabil esaldi honekin buruan, eta hitz hauek oinarri gisa hartuta esan genezake Nire sexualitatea zurearen oinarriak astintzen baditu, ziur asko, zure identitatea nirearen baitan eraiki duzula, horrela bada hurrengo abesti hau entzun...

FUCK YOU VERY VERY MUCH UN MUST BE GAY

Posted by EHGAM at 8/01/2005

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA


Sexualitatea ere eraikuntza soziala dela esan dezakegu. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate eredu anitzak, ez normaltzat hartzen ditu. Asexualitatearen existentzia saihesten da eta sexualitate-ereduen aniztasuna ikusezin bihurtuko da.

Azken urteetan jendarte (neo)liberaletan sexua kontsumo produktu bihurtu da.

Alde batetik jendeartea hipersexualizaturik aurkezten da iragarkietan, filmetan, bideojokotan,...
http://rtve.es/v/3030546

Bestetik, sexua praktikatzea, zoriona emango dugunaren ideiarekin lotzen da (gozatu egin behar da) eta horren inguruko merkatua zabaltzen ari da (pilulak, tuppersex-a,...).

Azkenik, prostituzioa eta pornografiaren kontsumoa, mutil gazteen artean, bere maskulinitate tradizionala aldarrikatzeko asmoz, aurrera doaz era sitematiko batean. Beatriz Raneak egindako ikerketetatik ateratako paragrafoa oso adierazgarria iruditu zait.

“Se trata de tener relaciones sexuales en un plano de superioridad. El cuerpo de la mujer se convierte en objeto y se imponen los deseos del que paga”. Beatriz Ranea, investigadora de la Universidad Complutense, publica estos días su primer estudio exploratorio sobre consumidores de prostitución entre 18 y 35 años. Aunque distingue “entre quienes acuden solos o en grupo”, apunta al hecho de consumir prostitución como “una suerte de performance, de reafirmación de la masculinidad ante los demás”. Una manera de proclamarse como “un auténtico hombre”.
Heziketa afektibo sexual hezkidetzaileak, sexualitatea kontzeptua aniztasuna bezala ulertzen du, kolore askotakoa eta espresio ezberdin ugarikoa. Izaki sexuatu beste sexualitate daude.

Sexualitateaz hitz egiten dugunean afektibitateaz ere hitz egin beharra daukagu, estuki erlazionaturik bait daude. 
Sexualitatea: sexu bakoitzaren bereizgarri diren ezaugarri anatomikoen, fisiologikoen eta psikologikoen multzoa da. Gizabanakoaren izaera osatzen duten ataleko bat da, eta pertsonen arteko afektibitatea eta komunikazioa adierazteko era bat.

                                                    

                     Pirritx_porrotx




Afektibitatea:bakoitzak bere buruarekin, inguru fisikoarekiko eta hurbilen dituen pertsonenganako bizi eta adierazten diren afektu egoerak (laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea) dira. 


https://issuu.com/stee-eilas/docs/1.hezkuntza_afektibo_sexuala_006afbba89a2a3




Gure eskolan 6.mailan, lantzen dena proposatzen dut. Mankomunitatetik etortzen dira eta ikasleekin heziketa afektibo sexuala tailer batzuen bitartez lantzen dute.

" Heziketa afektibo-sexuala"

 Gizakia, berez, sexuatua dala jaiotzen denetik hil arte. Beraz, adinaren arabera, nahi eta behar sexualak desberdinak izango diren arren, beti egongo dira gure baitan. Pertsona bakoitza, edozein adinarekin, bere sexualitatea bizi daitela era positibo baten izango da proiektu honen helburu nagusiena, hau da, era zoriontsu eta arduratsu baten. Bestaldetik, drogak hartzearen eta sexualitatea bizitzeko dauden modu ezberdinen arteko harremanek, batzuetan, saihestea komeniko litzatekeen egoerak ekar litzateke: nahi gabe haurdun geratzea, sexugrina gutxiagotzea, gaixotasun sexualak kutsatzea...
Hori dela eta, adin honetan ) gai hauek aztertzen hasteak aurrea hartzeko neurri egokia ematen du, etorkizunean pertsona arduratsuak, helduak eta euren jokabideekin kontsekuenteak (sexu-harreman atseginak, abstinentzia edo drogak hartzea modu arduratsuan hartzea...) direnak lortzen saiatzeko. Amaitzeko, proiektu honen alderdirik garrantzitsuena urteetan zehar daukan “jarraipena” da. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasita batxilergorarte burutzen den proiektua da. Horrela, ikasturteetan zehar egindago lanari etekin gehiago ateratzen zaio zalantzarik gabe. Orokorrean, ikasleek oso era naturalean onartzen dute ikasturtero badagoela tartetxo bat gai hau lantzeko eta gozatzeko. Helburu orokorra  Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei hezkuntza afektibo-sexualari buruzko informazio objetiboa eta zehatza transmititu, mitoak eta topikoak alde batera utziz Helburu espezifikoak  Eskolan eta etxeetan konfidantzazko giroa sortu sexualitateari buruz askatasun osoz eta errespetuz hitz egiteko  Gizon eta emakumeen aukera bardintasuna potentziatzen duen hizkuntza ez sexista erabiltzen ikasi . Eskolatan sexualitateari eta afektibitateari naturaltasun kutsua eman. Ikasleei sexualitatea giza komunikazio modu positiboa dela ulertarazi.

Ikastetxean landu beharrekoak:

- Heziketa afektibo sexuala integratzea gure programazioetan, zeharka, ikasgai bat modura, aukera ezberdinak.
- Sexu eta genero binarismoen deseraikitzea.
- Afektibitatearen garrantziaz jabetzea.
- Sexualitatea eta errespetua, adostasuna.
- Sexualitatearen aniztasunak, sexu orientazio anitzak.

                   


Heziketa afektibo sexuala ikastetxean

 “maitasun erromantikoaren”  ideia bat zabalduz joan da baina  orain dela gutxi  ikerlari askok jasotako  eredu honen kontra jo dute.
Belaunaldiz belaunaldi, mendebaldeko  jedearteak maitasunaren eta erakarpenaren ideia eraiki du. Maitasun hori irrazionala , instintoan oinarritua eta kimikoa dela azpimarratuz . Ideia  horren  kontra Jesus Gomez-ek  bere lehen ikerketak egin zituen: El amor en la sociedad del riesgo”.


Berak erakarpen ereduak aztertzen zituen eta maitasun idealaren aurka jo beharrean emakumeek erakarpen eredu hori non ikusten duten aztertu zuen.Horrela erakarpena sexu eta bortxarekin lotzen zirenean  genero  indarkeria agertzen zen. Aldiz,  “maitasun ideal” batekin lotzen zenean indarkeria hori gutxiago agertzen omen zen.
Nere iritziz eskoletan  harreman afektibo sexualak landu beharko lirateke eta maitasun erromantikoen mitoak  :


Eta era berean gazteek aukeratzen dituzten erakarpen ereduak  ( Socialización preventiva de la violencia de género, Lydia Puigvert) sakonki aztertu.


Goian aipatutakoaz aparte, harreman afektibo sexualak lantzerako orduan hainbat puntu kontuan  izatea garrantzitsua iruditzen zait:

  1. Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza: klaustro osoaren eta OGG-aren onarpena eta inplikazioa izan dezala.
  2. Ikasleriaren formazio osoa bermatzea: baliabide informatibo, formatibo eta asistentzialetan.
  3. Harreman afektibo sexualari buruz hezitzaileen formazio zehatza bermatzea
  4. Irakasleei ezagutza zientifiko teknikoa, soziologikoa eta didaktikoa erraztea.
  5. Elkar errespetuaren  baloreetan oinarritutako harreman afektibo sexualak lantzea.
  6. Ekintza irekiak proposatu ditzala jarduera aberatsak garatu ahal izateko.
  7. Harreman afektibo sexualak disziplina arteko ikasketak bihurtzea eta etapako proiektu kurrikularretan txertatua egotea.

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA



            HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN





“harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualen eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta"
Plana







Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.





Aste honetako gaia “Heziketa afektibo-sexuala” oso interesgarria da eta puri-purian dago.
Printzipioz ematen du denok jantzita gaudela gai honetaz , denok dakizkigu “zer den sexua”, “zer den sexualitatea” “zer den afektibitatea”.  Agian , edukiak denok menperatzen ditugu, baina gaia, oraindik jarraitzen du eskola askotan ukitu gabe eta noski etxean , guraso askorekin  berdin gaia  “tabu” izaten  da.
Horrez gain,  berdintasun eta askatasun hitzak beti lotuta daude erlazio-afektibo sexualekin baina errealitatea ezberdina da eta oztopo edo muga asko topa ditzakegu. 
Alde batetik, normalean bikote heterosexualak bakarrik kontuan hartzen dira, beste aldetik sexualitatea  ugaltasunarekin beti lotuta dago.


Izan ere, sexualitatea ere, sexua eta generoa bezala, eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak aspalditik ugalkortasunera zuzendutako sexualitate eredua sustatu ohi izan du eta horretarako eredu heterosexual hegemonikoa indartu. Emakume eta gizona behar dira bikote heterosexuala osatzeko eta seme-alaba heterosexualak izateko. Hortaz kultura eta jendarteratze eragileak heterosexualizatzaileak izango dira.

Bestalde, gazteek duten askatasun sexuala kontuan hartuta. Ianire Estebanezek artikulu honetan hauxe dio: “Honela ulertzen  ari da: ‘izan ditzakezun  harreman sexua guztiak  izan’. Modernoa  izateko baldintza balitz bezala eta neska asko  hori egiten ari dira, nahi ez dutenean ere, jatorra denaren ustetan. Ez diote bere buruari plantatzen harreman sexualik ez izatea ba dela ere askatasun sexuala”


Hori dela eta, komeni da aztertzea eta desberdintzea sexualitatea eta afektibitatea

Afektibitatea diogunean, nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasunaz ari gara”.
Afektibitatea laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna bezala ulertzen dugu
Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du; hortaz, pertsona beste sexualitate dago eta sexualitateei buruz (pluralez) hitz egin dezakegu.
Horren ondorioz, eta lotzen baditugu afektibitatea eta sexualitatea, orduan heziketa afektibo-sexuala izateko kontuan izan ditzakegun hurrengo dekalogoa
  • Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
  • Afektibitatearen garapen berdinkidea
  • Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak
  • Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere
  • Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
  • Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere barne balioak kontuan izanda
  • Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da.
  • Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
  • Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu, barne hartzen dituelarik adin guztiak, sexu-orientazio anitzak
  • Ez pertsonak sailkatu eta estereotipo batean sartzeko. Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren une zehatz batean, hori bada berak nahi duena


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.




Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatu.


Azpimarratzekoa da hurrengo puntua:


Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean, natur zientzietan eta biologian ugalketa aparatuen deskripzioaz eta fisiologiaz arduratzeko agindua dute, ez besterik. Horretan ere, genero estereotipoak erreproduzitzen dira, besteak beste, Sara Lafuente soziologoak “ugalketaren inguruko iruditeria hegemonikoak” aztertzen ditu; “espermatozoideek maskulinitatea hegemonikoa gorputzen dute, borrokalari porrokatu gisa agertzen dira eta gai izango dira lurra menderatzeko, obularen barnean sartzea dela medio” Obuluak pasibo aurkezten dira eta espermatozoideak aktibo, garrantzitsuenak balira bezala




Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Azpimarratzekoa hurrego web orria

"HIRUKI GUNEA" SEXU IKERKETA - DOKUMENTAZIOA - HEZKUNTZA FEDERAZIOA"


Beste berri bat:

3000 gastek parte hartu dute heziketa afektibo-sexualaren ikastaroetan

Antolatzaileen ustez, ,"heziketa sexuala koitoz edo HIESAz htiz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da.

Orduan non geratzen da heziketa afektibo-sexuala????



Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?





Erronka izango da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, edo, hobe esanda, sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.

Hots, neska eta mutil ikasle guztiak, trans*eta intersexualak, lesbiana diren ikasleak, gay diren ikasleak, heterosexualak, bisexualak, asexualak, pansexualak, harreman afektibo-sexualak bere buruarekin bakarrik dituzten ikasleak … izendatuak senti daitezen baita giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.