2016/02/28

ARAUTIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?



Jule Goikoetxeak 'Bakea ez da existitzen, faminismoa bai' hitzaldian dion bezala,  “Euskal Herrian bizi dugun momentua historikoa dela entzun izan dugu behin eta berriro, baina historikoa norentzat, zer ikuspegitik? Gatazkaren irakurketa klasikoak ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dugu eta beraz, irakurketa horrek, aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatu dituela. Azterketa kritiko feminista egin nahi diogu bake eta gatazka kontzeptuei, orain arteko irakurketei errebisioa eginez. Horrela, aurrera begirako urratsen proposamen anitzak aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dugu”.

Ondarrabiako alardeak: Bizitza ikusteko bi ikuspuntu edo zerbait gehiago








Adibide gisa, mundu mailan Martin Luther King ospetsuaren izenari lotuta iritsi zaizkigun proposamenetan ikus dezakegu ez zaiela aipamen huts bat ere egiten bere aurretik parekotasuna, ekitatea eta gatazkaren kudeaketarako bidean emakume beltzek emandako urratsei.




Edozein egoera gatazkatsuaren aurrean gertatzen den bezala. Baina, zeri deitzen diogu “gatazka”? Euskarazko Wikipediara jotzen badugu zuzenean, era askotakoak izan ohi direla irakur dezakegu, nahiz eta bi multzotan sailkatu: norberak bere buruarekin (aldi berean erakargarriak egiten zaizkigun bi gauzen artean edo gustuko ez dituen beste bien artean erabaki behar duenean, adibidez) edo gatazka kolektiboak, hau da, pertsonen zein taldeen artekoak.

Errealitate birtualak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, adibidez, "bestearen lekuan" jarri ...

Txanponaren beste aldean, zer esanahi ematen diogu “bakea” kontzeptuari? Ikastarotik proposatzen zaigun irakurgaian gerrarik eza gisa hartzeaz gain, edozein motatako indarkeriari eza bezala ere hartu izan dela jasotzen da,  zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa edo erasoa), ezkutuko bi indarkeria mota ere badaudela: “ batetik, egiturazko indarkeria — pobrezia, errepresioa eta alienazioa, hau da, gizakiei ahalmenak garatzen uzten ez dien oro —; bestetik, berriz, indarkeria kulturala — zuzeneko indarkeria erabiltzea edo biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena” 
Hyuro-ko emakume heroi ikusezinak 

Egunerokotasunean patriarkatuak zehaztu dituen “gatazka” eta “bake” kontzeptuen artean murgilduta bizi gara,  genero analisiaren ikuspuntua ez izateak beste indarkeria mota bat suposatzen duela kontutan hartu gabe. Ezinbestekoa dugu femeninotzat jotzen diren ezaugarriak presente izatea gatazkei irtenbide positiboa bila doan bidea jorratu nahi badugu, androzentrismoak hierarkizatzen dituen sexu-generoak izkutatu egiten dituelako gatazken atzealdean topa daitezkeen hainbat interes, behar eta egoeren konplexutasuna
 
ZuriƱe Rodriguez: “Narrazio prozesuan gai izan behar dugu ikusezin bihurtu diren subjektuak ikusarazteko”
Published On urtarrila 14, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea
Euskal Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz, botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz, hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea omen da. Hala hasten da ZuriƱe Rodriguez ikerlariaren Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Jakineko artikulua. Ba horretaz guztiaz hitz egiteko tartea ere izango da Hau ez da gure bakea, Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak izenburupean datorren eskola feministan. Etzi izango da IruƱeko Katakraken lehen saioa, eta bertan hizlari arituko da Rodriguez bera. Aurrerapena egin nahi izan dugu gurean, eta Gasteizko Hala bedi irratiko estudiora gonbidatu dugu ikerlaria.




Eta ikastetxeetan, zer?

  • Nire lehenbiziko proposamena, eta nagusiena, talde kooperatiboetan aritzen ohitzea, ekintza eta dinamika kooperatiboen bitartez jorratzea curriculuma eta patio orduetan  jolas kooperatiboak zabaltzean oinarritzen da.
  • Bitartean edo aldi berean, gatazkak ez direla onak ezta txarrak ere gogoratu, beste aldera begiratzea eta kudeaketa negatiboak direla ondorio kaltegarriak dakartzatenak baizik, eta kudeaketa arduratsu horretan kontutan hartu begirada hezkidetzailetik egiten ez dena hanka motz gelditzen dela, gizarte androzentristak jarritako baldintzei soilik jarraitzea izango litzatekeelako,  bide batez ezaugarri sexistak indartuz.
  • Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.  Eta gu ere, irakasle bezala, horretan saiatu.
  • Ondorio hezitzaileak lantzeko ohitura sakondu, kaltea sexismoarekin lotuta jasan behar izan denean hezkidetza bidetik jorratutako ondorioa azpimarratuz.
  • Curriculumean, zeharka, arlo eta une guztietan, adimen emozionala txertatu.
    Elkarrizketarako eta Eguneroko Gatazkak Konpontzeko Gida

GATAZKAK, HAUSNARKETA

LABURPENA-NIRE IRITZIA

Gatazka ororen atzean ikaskuntza prozesua dagoela ekarri behar dugu gogora. Gatazkaren konponbidea bilatu beharrak heldutasunean eta norberaren garapenerako zubi-lan handia da. GAtazkatsuak diren egoerak maiz, ekidin ohi dira, mila aitzaki tartean; koldarkeria, bizi-arauak betetzea, errespetua, zer pentsatuko duten zeure buruaz,... Justifikazioak bilatzen oso trebeak gara pertsona guztiak, gatazkei aurre egiten baino hobeak esango nuke. 

Elkar-bizitza egoki baterako, bizitzan suerta dakizkigukeen gatazkei aurre egiteko konponbidea bilatzeko estrategia nahikoa bereganatzea bizitzaren bideak berak erakusten digu. Inguruak, familiak, eskolak eta hurbileko jendeak eragin handia du gure jarreren eraikuntzan, baita gertatzen zaizkigun gauzen aurrean hartuko ditugun jokabideetan ere. 

Gatazka batek, hausnarketa prozesua dakar. Konponbidearen bilakuntzan, norberak bere buruarekin zintzotzea eskatzen du. Prozesu barnerakoa. Norberarena eta indibiduala. Gatazkak pertsonen arteko helburuak, nahiak, sentimenak, gogoak, beharrak, etab. batera-ezinak direnean gertatu ohi dira. Batzuetan, ere, gatazka norberak bere buruarekin izan dezake, noski. Norberaren interesak eta beharrak eta nahiak eta sentimenak bateratzen ez direnean gertatu ohi zaigu. Gatazkari nola aurre egin definituko du gatazka bera positibo ala negatibo bezala. Gatazken aurrean eroso sentitzen ez garen arren, gatazkek pentsamendu prozesu konplexua lantzen dute: hausnarketa, aurre ikuspena, emozioen bideratzea, nahien eta desiren gogoeta,...

GATAZKA guztiek hiru elementu dituzte;alderdiak-pertsonak/arazoa/konponbidea. GAtazkaren sortzaileak diren bost adierazle gisa aipatzen dizkigu Christopher  Moore irakasleak honako irudi honetan.


GATAZKEN konponbideetan trebatzeko KOMUNIKAZIOAren garrantzia gogora ekarri behar dugu; 



Entzuten jakitea, bestearen adierazpideekiko enpatia jarrera agertuz
Entzuteko erak oso desberdinak dira, eta horiek gatazka sortu ohi dute; defentsiba eran entzutea; egonarri gutxiko entzutea, entzute interbentzionista, entzute egozentrista edo autorreferentziala, epaitzen duen entzutea, eta entzute entzungorra.

Entzute aktiboa oso garrantzitsua da, komunikazio egokia eman dadin. Ezinbesteko tresna. Alderdi desberdinen arteko adostasuna hitzartzeko, guztien ideiak, gogoetak, beharrak,... aintzakotzat hartu behar dira, guztien emozioak komunikazioan egokiak izan daitezen eta azken konponbide batean adostasuna eman dadin.

PROPOSAMENAK

Oso egokia horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako ondorengo gida;



Beste proposamen batzuk:
  • GATAZKEN KONPONBIDEA BILATZEN HAUR HEZKUNTZAN, TRESNAK

  • SENTIMENAK BIZITZAREN PARTE. Emozioak lantzea, eta sortu ohi diren barne-agresibitate eta frustrazio egoerak bideratzeko estrategiak garatzea ezinbestekoa da gatazkak konpontzeko bidean;

Hemen horretarako oso proposamen egokia edozein adinetara zuzendua:


Oso interesgarria Helen Adamsonen hitzaldia; Comunicacion No violenta.



ESKOLEN ERRONKA
  • Gatazkak daudenean, horiekiko ardura hartzea, eta esku hartzeak egitea.
  • Begirada hezkidetzailea txertatzea suertatu daitezkeen gatazka egoeren portzentai handienetakoa sexismoak eta gizarte patriarkal heterosexistatik jasotakoengatik sortzen direla ulertzea,
  • KOMUNIKAZIOAN trebatzeko estrategiak diseinatzea.
  • Irakasle eta gurasoen formazioa; komunikazio tresnak 
  • Zigorrak eta txantaien ordezkariak bilatu; emozioak eta adimen emozionala eskolako curriculumean txertatu.
  • ohikoak diren disziplina tresnak desegiteko bideak sortzea.
  • Jolas kooperatiboak txertatzea oso proposamen interesgarria da; lehian bizi den jendartetik ihesean talde jardueran lor daitezkeenetan trebatzea baitute helburu; ELKARKIDETZA sustatuko duten jarrerak bereganatuz eta indartuz.
hemen proposamen bat; JOLAS KOOERATIBOAK










SI VIS PACEM, PARA...PACEM





Gure Mendebaldeko ikusmolde tradizionalaren arabera, bakea gerra gatazkarik ez egotearekin identifikatzen dugu. Interpretatze honek zuzeneko indarkeria gabeko egoera azpimarratzen du eta status- quo iraunkortasuna bermatzeko indar- militarraren erabilpenaren beharraren ideia zabaltzen du. Gatazkaren zentzu negatiboa azpimarratzen du eta ez ditu indarkeria mota ezberdinak aitortzen, hau da, egiturazko indarkeria eta kulturala.



Gatazka helburu bateraezinak duten pertsonen artean ematen da eta hori dela eta gaztaka gure bizitzaren parte bat da. Galtung-ek gatazkaren ikuspuntu positiboa proposatzen du, hau da: gatazka erronka bat da, adimen aldetik eta emozio aldetik, gatazkak gure izaerari  zentzua ematen dion arrazoietariko bat; hortaz, positiboa edo negatiboa dena ez da gatazka, aukeratzen den konpobidea baizik.

 GaltungIMG 0902.jpg


Gatazkaren definizio berriak bakearen definizio berria eskatzen du eta honek oinarritzat kontuan izan behar du:pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan berdintasun- harremanak izatea, bakea ez dela estatikoa, prozesua baizik, gatazkari irtenbidea topatzeko moduek definitzen dutela bakea dagoen ala ez eta gatazkaren trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. Laburbilduz, hemen dugu bakearen kontzeptu berria:

“Indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia eta adiskidetze- kultura ongi sustraituta egotea. Helburua egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea da. Gisa eskubideak globalizatu nahi dira”.

Gatazkari aurre egiteko modu ezberdinak baudaude: alde batetik, gatazka ez balitz bezela jokatzea edo arazo eta lehia bezela hartzea. Gaztazkaren trataera egoki batek hurrengo ideia hauek kontuan hartu behar ditu:

1.- Arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeagoak ikastea.

2.- Harreman hobeagoak eta iraunkorragoak eraikitzea.

3.- Bakoitzak bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakitea.


Konfliktoen trataeran genero analisia kontuan ez izatea indarkeria mota bat da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna ez baita ematen.Patriarkatuak zehaztu du zer den bakea eta zen den gatazka. Hortaz, gatazkei irteenbide positiboak emateko ezinbestekoa da emakumeen beharra eta femeninotzat jotzen dugun kulturak bizikidetza positiboaren eraikuntzari eginiko ekarpenak presente izatea. Gatazkei irtenbidea bilatzeko abiapuntu gisa generoak izan dezakeen pisua izango da, pertsonen helburuak, interesak eta beharrak heteropatriarkatuak sexu-genro hierarkizazioak baldintzatzen baitu




Engendering human rights



Gatazken analisia eta trataeran hurrengo puntu hauek aztertu behar genituzke:

-          Pertsonen ezaugarriak eta gaitasunak.
-          Gatazkei aurre egiteko ahalmenak.
-          Gatazkan inplikatuak dauden helburuak, interesak eta harremanak.
-          Arazoaren fase ezberdinak.
-          Gatazkaren egitura.
-          Arazoa zehaztearen garrantzia.
-    Gatazkaren zergatiak eta ondorioak, klabea izango baitira irtenbide positibo bat bilatzeko eta zenbait trebezi lantzeko etorkizunean berriro ez errepikatzeko.
-          Irtenbide bat baino gehiago bilatu.
-          Inplikatuen konpromisoa eta adostasuna irtenbidearen aurrean

Feminismoak ekarpen interesgarriak egin ditu gatazken trataerari eta lotura estua dute Zaintzaren Etikak duen planteamenduarekin. Carol Gilliganek emakumeek gatazkak konpontzeko duten eredua azpimarratzen du, non irtenbideak du garrantzia ez errudun identifikatzea eta zigorra jartzea. Zaintza Etikak talka egiten du Mendebaldeko kulturan Justiziaren Etika den nagusiarekin; hau da, printzipio, lege, arau eta ohitura publikoetan oinarritzen den ereduarekin


<b>Carol</b> <b>Gilligan</b>


educacion intercultural y aprendizaje cooperativo (incluye cd-rom )-maria jose diaz aguado-9788436817096


Hau dena kontuan izanda, hezkidetzak gatazken trataera inguruko positiboa zabaldu nahi du eta horretarako bost eremu zehaztu ditu:

-          Kontzientzia hartzea.
-          Curriculuma.
-          Banakako tutoretza, gatazkei aurre egiteko laguntza zuzena egiteko.
-          Partaidetza
-          Antolakuntza



MEJORAR LA CONVIVENCIA EN EL AULA A TRAVƉS DE LA PREVENCIƓN DE CONFLICTOS

IGUALDAD Y PREVENCIƓN DE LA VIOLENCIA DE GƉNERO ADOLESCENCIA.

PALESTINAKO ETA ISRAELGO EMAKUMEAK ELKARREKIN




... el premio nobel de la paz recayó sobre estas dos <b>mujeres</b> irlandesas