2016/10/18

Sare sozialak

Sare sozialen gaia azken urteetan bor borrean dabilen gaia da, azken batean,  zerbait berria da gure gizartearentzat eta izan ditzakeen ondorioak zein diren ez jakiteak hainbat beldur sortzen du, eta esan behar dugu komunikabideek ez dutela bide horretan laguntzen.
Nire esperientziari dagokionez, facebook da erabiltzen dudan sare sozial bakarra. Sare sozial hau erabiltzeko bi arrazoi nagusi ditut:
-          Lagun askorekin kontaktua mantentzeko modua dela, diren tokikoak direla.
-          Oso informazio iturri aberasgarria dela.
Sare sozialek, internetek berak bezala, gaizki erabiltzeko arriskua du. Niretzat erabilera txarrak ez dira soilik bullyng kasuak, sexting kasuak… soilik. Hortaz gain, zein eragin dute sare sozialek norberak bere nortasuna eta autoestimarekiko harremanean?
Niri alderdi hau oso garrantzitsua iruditzen zait, jende asko interneten eta errealitatean bi pertsona ezberdin direlako. Hala ere,  Jane McGonigalek, bideo honetan: https://www.ted.com/talks/jane_mcgonigal_gaming_can_make_a_better_world?language=es
Jolasek errealitatea nola alda dezaketen hitz egiten du, beraz, hezkidetza jokoak sortu beharko genituzke??? Ziberaktibismoaz hitz egiten dutenean ere, change.orgko arduradunak zioen moduan, 3 gauza azpimarragarri ditugu:
-Botereak aldatu direla (gauzak egiten hasteko ez dugu pertsona dirudun bat izan behar), internetera jotzeko aukera nahikoa da.
-Abiadura, munduko edozein tokitan edonork lagundu zaitzake edo munduko edonor lagundu dezakezu.
-Geroz eta ekintza gehiago salatu edo babestu ditzakegu, oso esparru ezberdin eta anitzetakoak.
Gai konplexua da sare sozialena, geroz eta gehiago daudelako eta nik uste, erabilpen onen ereduak falta direlako eta erabilpen txarren inguruan beldurtzen gaituztelako.
Amaitzeko esan, gaur egun sare sozialak errealitate bat direla eta beraiekin lan egiten ikasi behar dugula, modu on batean, baina nire ustez, ordenagailuz kanpoko errealitatea ahaztu gabe eta pertsona sozialak garela eta elkar ukitzeak berak gugan dituen onurak beste errealitate bat direlaz jabetuz, oraindik ere adimen emozionalarekin badugulako bidea egiteko, adibidez.



2016/10/17

Sare sozialak eta Maite.


Ikastaroan izena ematean beronek sarean zuen jarraipena nolakoa zen banekien. Izan ere, ikastaroaren beraren berri facebook eta blogaren ondorioz izan nuen. Hala ere,  sarean partekatu beharra gutxinaka-gutxinaka gertatuko zela pentsatzen nuen eta nahiko lasai nengoen.

Sarearekiko beldurrak eta urduritasunak, lehenengo saioan gehiago piztu ziren. Etengabe buruan, "Maite kendu sareari beldurra eta hartu erronka bezala",baina, nire pentsamendua eta nire bizia lau haizetara ikusten nuen eta honek beldurra sortzen zidan. Taldearen eta irakasleen berotasunaren eraginez, ordea, gelatik lasaitasunez atera nintzen eta ilusio berriekin beteta.

Aurkezpena egitean, ordea, unibertsitate garaian egin genuen teknografiaz gogoratu nintzen. Izan ere, teknologia berrien irakasgaian gu eta gure bizia deskribatzen zuen bideoa burutzeko eskatu ziguten eta gure talde blogean jartzeko. Niretzat nire barneak eta bizitzan egindako bidea hankaz gora jartzeko une paregabea izan zen. Baina, behin bideoa eginda irakasleari argi adierazi nion, hurrengokoa: "Alaitz irakasgaia ez gainditzea nahiago dut bideo hau publikoa egitea baino". Ondorioz, youtubera igo nuen modu pribatuan eta URLa taldekideei eta irakasleari bidali nien bakarrik.

Orain, sei urte ondoren teknografia haren zati bat publiko egin badut ere, nire izen-abizenak ez ditut publiko egin. Ikastaroan zehar ere, nire izen-abizenak ez ditut publikatu nahi, ezta argazkirik ere. Taldekideok ni nor naizen jakitea gustatuko litzaidakeen arren, sarearekiko ez dut berdina sentizen.

Sarearekiko erabilerari dagokionez, unibertsitate garaian bi blog sortu nituen. Hala ere, gaur egunean beraietako blog baten izena ere ez dut gogoratzen. Honez gain, facebook azken 10 urteetan badut gutxinenez. Hasieran, nire facebookeko profila publikoa bazen ere, denborarekin lagunekin partekatzen nuen bakarrik. Gaur egunean, ordea, guztiz pribatua da. Gainera, kontu hau mantentzen badut etengabe ikasten egoteko tresna paregabea dela uste dudalako da. Izan ere, etengabe hezkuntzaren, batez ere, hezkidetzaren, inguruan argitaratzen diren albiste, artikulu eta gidak irakurtzeko erabiltzen dut. Eta nola ez, atzo twiterra sortu nuen. Berriro ere, beldurrak eta mamuak alde batera utzi eta sare sozial baten murgildu.

Ikastaroa bukatzen denean ea zer diodan sarearen inguruan... Momentuko erronka sareari betaurreko beltzak kendu eta moreak jartzea.

SARE MOREAN KLICK!



Zuen argitalpenak musikaz lagundua irakurtzea plazerra izan da beraz, horra hor nire proposamena.




Orain arte twitterraren erabileraren bitartez berrien irakurketa eta ekintza interesgarrien jarraipena egiten nuen. Ikastaroaren bitartez Facebooka egitera animatu naiz eta modu honetan beste hainbat kolektibo, egitasmo eta hausnarketa erakargarri ezagutu izan ditut.


Aste honetan hainbat ekintzaren jarraipena egin izan dut: Paul Abasolo futbol jokalaria Portugaleteko taldetik botatzeko ekintza feministarena,










Maputxeek urriaren 12a indigenen erresistentziaren eguntzat hartzeko eta historiaren birdefenizioa aldarrikatzeko egindako manifestazioarena,





Santurtziko eraso sexistak salatzeko urriaren 19an Marimatraka talde feministak egingo duen giza katearena e.a luze bat.












Interesgarria eta erronka bat iruditzen zait itsaso honetan murgiltzea baina, iparra galdu gabe, kalea eta espazio publikoa gureganatzea ezinbestekoa baita. Beraz, klick, tic, tap, abar luze batez osaturiko musika kontuan izan arren, kalera arnasa hartzera eta parte–hartzaile aktiboa izatera derrigortzen naiz.

Aukera anitzak esku artean eta sare hezkidetzailea indartzeko tresnak jadanik dantzan. Laster arte!






Elkarrekintza sozialetik haratago




Informazioa eta komunikazioaren gizartean bizi gara. Eta errealitate hau, hein handi batean, teknologia berrien ondorio da. Teknologia berriei esker, informazioa edonoren eskura egoteaz gain,  komunikazio era berri bat ere sortu dute: sare sozialak. 
Sare sozialak, elkarrekintza sozialerako eremu bilakatzeaz gain, eduki ezberdinak trukatzeko ere baliagarriak dira; argazki, mezu, aplikazioak, ekitaldiak sortu …  horien adibide argiak dira : facebook eta twitter. Niretzat aski ezagunak, urte askotan bidelagun izan ditudalako. Hezkuntzaren inguruko talde ezberdinen partaide izatea ahalbideratzen didate, ekitaldi ezberdinez jabetu, zein kide ezberdinekin harreman zuzena izatea besteak beste.
Beraz, hezitzaileontzat euskarri interesagarritzat jotzen dut. Partekatzeak aniztasuna dakarrelako, elkar elikatzea. Eta sareek partekatzeko, laguntza eskaini eta jasotzeko aukera anitzak eskaintzen dituzte. Baina hala ere, azpimarratu nahiko nuke, ezin garela kontsumitzaile soilik izan; hau da, sarean dagoena kritikoki aztertzeko gai izatea ere funtsezkoa da. 
Ondorioz, uka ezina da, berrikuntzaren gizarte honetan, sare sozialek aukera zein ate berriak ireki dituztela komunikaziorako eta berarekin batera aktibismorako. Baita ziberaktibismo hezkidetzailearekiko. Irenek, change.org kanpainako zuzendariaren hitzekin bat eginez, sareena mugimendu erabat iraultzailea da, lider sozialak izateko aukerak areagotzen dituelako. Mugikor soil batekin, klik bakar batekin eta abiadura bizian, milaka pertsonei mezu bat bidaltzeko aukera dago, gertatu diren berriak ezagutzeko eta ziztu bizian mobilizatzeko …
Beraz, gure esku dago txikitik handira igarotzea, aletxoak jarriz kausa txikiak guztion artean handi bilakatzeko.
KLIK, KLIK ETA KLIK

Nire egunerokoan badute sare sozialek tokitxo bat, egunero eskeintzen diet tarte bat. Nire kasuan Facebook da erabiltzen dudan sare soziala, badira urte batzuk Facebook en kontu bat ireki eta erabiltzen dudana, hasieran beste herrialde batzutan bizi diren lagunekin harremana mantentzeko erabiltzen nuen, orain berriz “aldizkari” gisa erabiltzen dut, han eta hemengo berriak, iritziak… irakurri, gustoko ditudan gaiei buruzko foroak jarraitu…
Aste honetan ireki dut kontua twitterren, ez naiz orain arte inoiz txioka ibili, egia esan sare bizkor eta dinamikoa iruditu zait, gure bizitza errtimoarekin bat datorrela uste dut. Hala ere, ez dut uste oraindik iritzi bat emateko moduan nagoenik.
Sare sozialak gaur egungo errealitatearen parte dira, uste dut gakoa ERABILERAN dagoela, bakoitzerangan dago erabilera. Batzuk beraien bizitza pertsonala konpartitu eta plazaratzeko erabiltzen dute, beste batzuk berriz erabilera sozialagoa ematen diote, iritziak partekatu, material erabilgarriak eskeini, egoera desberdinak salatu, ideia/egoera desberdinak defendatu… Eta beste hainbat erabilera. Nire iritziz sare sozialak oso baliagarriak dira, elkar konektatu eta komunikatzeko balio dute, klik batekin milaka pertsonengana iristeko gaitasuna dute… 

Hezitzaileontzat ere erabilgarria izan daiteke sare sozialetan presentzia aktiboa izatea, hezkidetzaren kasuan sentsibilizaziorako gune egokia izan daiteke, baita ideiak defendatu eta eztabaidak sortzeko ere.

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN

Zer izan den berria niretzat? Ba egia esan, izena izan ezik gehiena izan da berria. Orain arte inoiz ibili gabe nengoen sare sozialetan, entzunda bai, baina erabili ez. Bi alaba ditut oraintxe nerabezaroan sartu direnak eta nola ez, beraiek kontu hauek ondo maneiatzen dituzte; nik dakidana beraiei entzundakoa da eta askotan zalantzan jartzen dut hauek ematen dioten erabilpena.  Agian, horregatik ez naute gehiegi erakartzen  . Baina  guraso eta hezitzailea naizen ikuspuntutik begiratuta , momentua da muturra sartzeko eta gaur egun hain errotuta dagoen sare sozial hauek barrutik ezagutzeko eta onurak ekartzen dizkiguten alderdi horiek ezagutzeko.
Interesgarriena zer izan den esatea momentuz zaila egiten zait, bi sare sozialetan  sartu egin naiz bakarrik eta  egia esan , denboratxo bat beharko dut, saltseatzen ibili beharko naiz eta. Hori bai, nire erronka pertsonala ikastaroa bukatzen denean sare sozial hauetan ibiltzeko trebetasuna lortzea da   , honela etekina atera ahal izateko.
Erabilgarritasunari dagokionez, tresna bikaina da komunikatzeko  eta batez ere lankidetzan aritzeko ,  elkar konektatu eta komunikazioa errazten baitu . Baliagarria da informazioa bilatu , ezagutzak partekatu eta norberanak aberastu, iritziak eman , eztabaidak sortu , … egiteko eta denborarekin horretan trebatzea espero dut.







2016/10/16

SARE SOZIALETAN MURGILTZEN

Sare sozialen mundua berria da niretzat. Duela gutxirarte facebook, twitter, instagram eta halakoen berri izan arren, nere burua hauetako batetan kokatzeko beharrik ez dut ikusi. Orain arte, horrelako tresnek ezjakintasunak sortzen dituen zalantzak eta beldurrak izan dira hauetan parte ez hartzearen arrazoi. Preziatuak dira oraindik niretzat aurrez aurreko harremanak. Zentzu honetan, harreman hauen   desnaturalizazioa ikusi izan dut hauen atzean. Baina hau horrela izanda ere, eta nahiz eta hauen erabiltzaile aktiboa ez izan, beraiekiko ezagutzan sakontzea ezinbestekoa iruditu zait azken garaietan.

Guraso, hezitzaile naizen heinean, garrantzitsua iruditzen zait sare sozialak zer diren, zergatik erabiltzen diren eta batez ere erabilpenaren egokitasunaren inguruko ezagutzan sakontzea. Hezitzaileon ardura da, gai honetan, beste askoren artean, transmisio lan zuzena eta zehatza egitea. Hortaz, beharrezkoa sare sozialen erabilgarritasun zuzena zein den jakitea.


Tresna hauen erabiltzaile berria naiz beraz eta argi daukat oraingoz, nere beharren arabera diseinatu eta antolatu dezakedala sare sozialetan dudan partehartzea. Baliagarri eta gustoko zaidan informazioa bilatzen dut bertan eta poliki poliki ezagutza partekatu eta hainbat gaiekiko dudan iritzia aberastea dira nere asmoak. 

Ikastaro honetan, sare sozialak,  informazioa elkartrukatzeko eta ezagutza konpartitzeko kanala direla ikusita, orain arteko nere ikasketa  ohiturak errotik aldatzen ditu eta guzti honek sekulako erronka suposatzen du niretzat. Hala ere, urduritasunak alde batera utzi eta suposatzen duen erronka horri aurre egingo diot.