2016/12/12

HEZKIDETZA eta LEGEDIA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN

Hona hemen nire hausnarketa hezkidetzaren legediaren inguruan.

Ezkutukoa ikusaraziz, baloratuz



Aste honetan, emakumeen ekarpen eta presentziaren inguruan jardun dugu. Zergatik? Emakumeen ekarpenak ikusezinak izatea historian zehar eman den eta oraindik ematen den fenomenoa delako. Patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da tamalez.

Historian zehar, zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu izan dute. Horrela hainbat eskubide eta askatasun ukatuz. Ondorengoak dira patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beraien ekarpenak ikusezin bilakatzeko: androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzaren jabetza kentzea.


Beraz bada garaia emakumeen presentzia eta protagonismoa aldarrikatzeko. Ahalduntze prozesu horretan funtsezkoa da emakumeei beraien protagonismoa, autoritatea eta boterea aitortzea. 


Euskal emakume aitzindari bat aukeratzearen lana ez da erraza izan, milaka aukera daudelako, baina nire hautua Mailen Lujanbio izan da. Izan ere, bertsolaritza gizonezkoarekin lotu izan da, gure kultura tradizionalean, herriko taberna eta plazak gizabanakoz bete izan dira.

Debekuak debeku salbuespenak egon dira. Esaterako, ba omen zen XIX. mendean plazetan ibiltzen zen Joxepa izeneko hondarribiar bat bertsotan biziki ongi egiten zuena. Bestalde, 1853. urtetik aurrera Antoine d` Abbadiek lore-joko izenburupean ekimen ugari jarri zituen martxan, bat bateko bertso saioak zirela tarteko. 1895. urtean bertso txapelketa bat antolatu zen Ezpeletan, eta emakumezko bat suertatu zen garaile: Kanboko Marie Argain.
Maialen Lujanbio Zugastirekin itzuliz, 2009tik 2013 arte, bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, gaur egun txapeldun ordea delarik. Aipatzekoa da txapela lortu duen lehen emakumea dela. Hona hemen elkarrizketa batean berak jaurtiriko baieztapenak.
“Historikoki bere garrantzia baduela iruditzen zait emakume batek txapela irabazteak. ... Balore sinbolikoa badauka, horrek esan nahi duelako badaudela emakumeak eta, batek txapela jantzi duenerako, atzetik beste mordo bat badaudela. Esan daiteke nolabaiteko mugarri bat dela, tendentzia bat hausten duela”. 


Iazko ikastaro kideak egindako ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoarekin geratzen naiz:   http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/izendatzen-ez-dena-ez-da-existitzen.html   Lehenik eta behin, bere izenburuak arreta deitu zidalako irakurtzeaz gain; izendatzen ez dena ez da existitzen. Indar handia duten hitzak dira, gogorrak baina aldi berean errealitatearen isla direnak. Horrez gain, testuan aipatzen dituen Marcela Lagardaren hitzak ere gogora ekarriko nahiko nituzke, genero memoria.  

 “Historiaren denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean egon behar du. Iragana deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori deskubritzen ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen zuten bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen umezurtzaren zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak, izan direlako, erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia patriarkala ikasten ari gara”.


Aurreko guztia kontuan izanik, eremu hezitzailean aurrera eramateko erronka ugari begi bistatzen ditut:
  • ·         Emakumeen ekarpenak, bai historikoak zein gaur egungoak ezagutaraztea eta baloratzea.
  • ·         Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea). Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
  • ·         Emakumeak erreferente izatea ikasgelako egunerokotasunean.
  • ·         Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.

· 
  

Esteka interesgarriak: 







EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK






Aste honetan jorratu dugun gaian “emakumeen presentzia eta ekarpenak” hausnarketa sakona egiten da emakumeak historian zehar esparru ezberdinetan izan duen eragin eskasia. Historian zehar emakumeen pentsamendua ,lana, jakintza, lorpenak … ikusezinak bihurtu ditu eremu publiko zein pribatuan sistema patriarkalak. Horretarako mekanismo desberdinak erabili ditu eta gaur egun ere erabiltzen ditu:


·       





  * Androzentrismoa: Gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da. Emakumeak eta beraiekin lotzen den guztia baztertzen edota desagerrarazten du.


·         Sexismoa: Emakume  izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak  eta tratu hierarkikoa.



·         * Apropiazioa edo ezagutzaren jabetza kentzea: emakumeena denaren jabe egitea. Hau dela eta emakumeen lorpen asko gizonek lortuta bezala aurkeztu dira.



Emakumeen ekarpenei protagonismoa ukatzeak, beren identitatearen garapena oztopatu du.
Emakumeen presentzia ziurtatzeko paradigma-aldaketa beharrezkoa da non emakumeen presentzia berreskuratu eta bermatzen den; honekin batera  patriarkatuaren mekanismoak identifikatzen , deseraikitzen eta apurtzen joan beharra dago. Patriarkatuaren mekanismoa apurtzea ezinbestekoa dela uste dut emakumeen protagonismoa lehen planora pasatzeko.


Guzti honekin sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak iruditzen zaizkit . Orain arte egon den eta oraindik ere dagoen diskriminazioaz ez bagara jabetzen nekez aldatuko dugu egoera eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu. Eremu hezitzailean sortzen diren erronka desberdinak hauek izango ziren:
·         Curriculum ofiziala eta ezkutuaren berrikusketa.
·         Eskola komunitate osoa sentsibilizatzea emakumeak ikus araztea beharrezkoa dela ulertzeko.
·         Testu liburuen eta material didaktikoen azterketa egin eta emakumeen presentzia eta ekarpenak txertatu.
·         Emakumezkoek gizarteari egindako ekarpenak transmititzea, ikustaraztea eta baloratzea.


Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut aste honetako gaia ondo laburbiltzen duelako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/gure-esku-dago-paradigma-aldaketa.html

Euskal emakume aitzindari bat aukeratzeko orduan nire lan eremura mugatu naiz : Mari Jose Urruzola. Emakume pedagogoa eta feminista beste gauza askoren artean eta hezkidetzarekin eta berdintasunerako hezkuntzarekin konprometitua eta aholku ugari eman zituena. Hainbat liburu eta gida idatzi zituen neska eta nerabeentzat, genero indarkeria, hezkuntza sexuala eta harreman sozialak gaitzat hartuta.







Bukatzeko bideo bat ;bertan emakumearen izaeraz eta berezko zereginaz Historian zehar adierazitako sententziak jasotzen dira. 




EMAKUMEEN EKARPENAK ETA TRATAMENDU PARTZIALA


Lehenengo hausnarketa oso sinplea da. Emakumeen parte-hartzea historia eta gizartearen garapenean ikustezin bihurtu da. Eta honek beste honetara narama: gaur egun emakumeek egiten dituzten zenbait lan, zeregin, gai oraindik ere ikustezin jarraitzen dute eta ikustarazten badira, ez zaie batere garrantziarik ematen. Orain, gai horiek egin gabe edo bete gabe geratzen badira, akabo historia eta gizartearen garapena. Kendu emakumearen lana eta pentsamendua eta ea zer nolako mundua geratzen den. Eta honekin lotuta, zer dela eta interesatu izan da horrenbeste emakumeen aportazioa isilaraztea? Zenbaitetan emakumeek egindako aportazio, lan, ikerketaren egiletza gizonak hartu duen? Zergatik? Zein konplexu mota aurki daiteke berea ez den zerbaiten egiletza berarentzat hartzen ez duenaren baitan?

Bigarren hausnarketa. Zer dela, komunikabideetan emakumeen ekarpenez hitzegiten denean, askotan bere generoari aipu egiten zaio? Esate baterako, duela gutxi El País Semanal-en, Espainiako zientzilari hobeenetako bati elkarrizketa egiten zitzaion. Izenburuan ez baina azpitutuloan, hortxe! Han bazegoen bere emakume izanaren inguruko aipua, horrek ematen dion garrantziarekin. Hona testua:

Guadalupe Sabio. “Los políticos han de entender la ciencia”.
A los 39 años, sus colegas de profesión, ya la consideran una de las mejores investigadoras de España. Ha fraguado su prestigio compitiendo en un “sistema muy masculino” al tiempo que criaba a tres hijos. Y su gran tarea actual es identificar los factores genéticos que favorecen enfermedades como la obesidad o la diabetes.

Nola ez, barruan, beti bezala, bere amatasunari aipua. Eta hausnarketarako jarri dut, ze gaiak alderdi asko ditu. Ez da ondo edo gaizki dagoenik. Ez da emakumeak zientzian dituen zailtasunak adieraztea edo haien gainean argia jartzea gaizki dagonik, baina, protagonista gizona izanik, aipatuko al luke hiru seme-alaben konturik? Emakumearen lorpenak eta bere bizitza pertsonalaren artean lotura aipatu behar da beti?

Hortxe uzten dut elkarrizketari lotura. http://elpaissemanal.elpais.com/documentos/guadalupe-sabio/


Iazko ekarpenei dagokionez, Marta Lozanok panelak ekartzen ditu blogera emakumeen presentzia eskolan adierazteko. Betiko ideia, sinplea, erraza, baina lantzerako prozesuan interesgarria iruditzen zait, eta emaitza ere.


Euskal eremuan emakume aintzindaria aukeratzekotan Virginia Imaz aukeratuko dut. 



Izan ere Klown munduan aintzindaria izan da eta ibilbide luze eta esanguratsua egin du. Eta asko kontatzen du, eta oso ondo, gainera berak beti gomendatzen duen umorez.
Zentzu honetan, bere blogeko sarrera bat uzten dut hemen. Azkenaldian, hezitzaile bezala, buelta asko eman dizkiot ipuinen kontu honi eta bat nator bere ikuspegiarekin., zuzentasun politikoa ezbaian jarrita eta testuinguruaren garrantzia azpimarratuz. Testuak emakumeen ekarpenarekin ere harremana badu. 

Eremu hezitzaileak aukera paregabeak ematen dizkigu emakumeen parte-hartzea eta presentzia lantzeko. Adierazitako egoeretan emakume protagonista bat bilatzea gero eta eskurago dago. Adieraz dezagun bada bere ekarpena. Jar ditzagun bere tokian. Haurrek, gizonen ekarpenak ikasten dituzten bezala, emakumeenak ere ikasiko dituzte eta gizarte osoaren eredu argigarriagoa izango da irakatsitakoa. Ez erdiarena bakarrik!

Non daude emakumeak?

NON DAUDE EMAKUMEAK?

1.- Emakumeen ekarpenak ikusezinak izatea historian zehar eman den fenomenoa da eta patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da. Zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria hori babestu izan dute.
      Modu asko daude emakumeen presentzia gutxiesteko: gizarteak inposatzen dituen rol hierarkikoen banaketa, hizkuntza sexista, androzentrismoa... baina baita gizonen aldetik emakumeena denaz jabetzea ere.
Gaur egun, oraindik ere, horrelako albisteak topa ditzakegu:
“Las esposas suelen quejarse de que sus maridos no las escuchan, pero no comprenden que detrás de esta situación hay fundamentos científicos que impiden poder escuchar durante mucho tiempo sus planteos y conversaciones. La realidad parece indicar que un esfuerzo así podría afectar la zona cerebral masculina”.
Halere, historiaurretik gaurdaino emakume askok eta askok borrokatu dute euren jarduna  eta ekarpenak aintzakotzat hartu eta ezkutuan ez gelditzeko. Bestalde, egun, gure historiatik erori diren hainbat emakumeren biografiak eskuratzeko asmoz, Lola Valverde Lamsfus Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna etengabe ahalegindu da emakume horiek herri oroimenetik berreskuratu eta euren ekarpena biltzen. Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko elkarlana akuilu, 2011n Euskal Herriko historiako 44 emakume hautatu eta euren irudiekin elastiko ederra egin zuten, emakumeen ekarpena soinean eraman eta ikustarazteko. Gehiago izan zitezkeela argi du Valverdek, baina, hiru baldintza kontuan hartuta egin zuen hautaketa hura: Euskal Herriko herrialde guztietako emakumeak izatea, garai guztietakoak eta klase sozial guztietakoak.


         
Bestalde, feminismoak historia ulertzeko modua eraldatu duela dio Lolak: «Generoaren filosofia lantzen eta garatzen joan den heinean, zientziatzat jo eta seriotasunez lan egin denean, eta, noski, unibertsitateetan emakumeak sartzen joan garenean gertatu da benetako aldaketa”.

2.-Iazko ekarpenen inguruan, Aida eta Itsasok aipatutako Ezkutuko Amandreak proiektua azpimarratuko nuke. Lekeitioko udalaren ikerketa beka bati esker, 27 emakume, 27 istorio eta 27 bizibide jaso dituzte XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu nahian. Horrelako ekimenak oso-oso interesgarriak iruditzen zaizkit emakumeen historia eta bizitza presente egiteko, eta horretarako zer hobeto hurbilekoen eta ondokoen berri izatea baino.




Halaber, Ekofeminismo teoriari buruz egindako aipamena ere berria bezain interesgarria iruditu zait. Bi pentsamendu kritikoen ekarpenak osatzen ditu ekofeminismoak: ekologismoa eta feminismoa. Ekarpen horien bitartez, gizarte patriarkalaren emakumeenganako menpekotasunaren aurka borrokatzeaz gain, naturaren defentsan borrokatzea ere laguntzen du; naturak ere pairatzen baititu paradigma patriarkalaren ondorio suntsigarriak.




3.-Euskal emakumeek egindako ekarpenen inguruan, Mugarik Gabe Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako dokumentala aukeratuko nuke. Bertan, Euskal Herrian abortatzeko eskubidearen aldeko borrokaren eta garaipen feministen ahotsak bistaratzen direlako.



4.-Eremu hezitzaileko ERRONKAK:
Lehenik eta behin irakasleen artean emakumeen lana bistaratzearen garrantzia landu, soilik hezkidetzako arduradunen eskuetan utzi gabe eginbehar hori.
Ikastetxean lantzen diren proiektuetan ikuspegi hezkidatzailearen beharraz jabetu eta curriculumak birmoldatu.
10-12 urteko ikasleekin, herriko hainbat emakumeren historia eta jarduna aztertu eta bistarazi. Emakumeak ezkutuan egon izanaren arrazoiak aztertu.
10-12 urteko ikasleekin, musika eskoletan, egun aktibo dauden Euskal Herriko emakume musikarien edota talde mistoen berri eman. Halaber, abestien letren lanketa egin ikuspegi hezkidetzailea kontuan izanda.
Literatura liburuak aholkatzerakoan, euskal emakume idazleen berri eman. Gizonezko zein emakumezko idazleen jarduna eta lana hezkidetza ikuspegitik landu.
Eskola kirolean, emakumezko entrenatzaileen presentzia gehitzen saiatu.

2016/12/11

Emakumeen presentzia

Aste honetan emakumeak historian izandako presentzia eta protagonismoaren inguruan egon gara hausnartzen.

Niretzat aste honetan landu ditugun ideia garrantzitsunak honako hauek dira:

- Nola eragiten duen emakumeon identitatean eredu liderrik ez izateak, emakumerik ez izatea eredu gisa kirolean, historian, zientzian, matematiketan... ez dadila ikusarazi zerbait onuragarri bezala emakumeak historikoki horrenbeste urte daraman lana egiten gizartean. Azken batean, egiten duena ez delako beste munduko ezer bezala ulertzen eta bestetik ez zaiolako beste eredurik ematen, beraz, non kokatu behar dute neskek, nola eraikiko dute beren identitatea... ez badute emakume izateko eredu anitzik?

- Bestetik. andozentrismoa eta emakumeak egiten dituen lanak gutxitzea, femeninoak diren ezaugarriak maskulinoak baina gutxiago baloratzea, oraindik ere mutilak arrosez jantzita joatea arraroa egiten da baina inoiz ez duzu inor entzungo zerbait esaten neska bati kamiseta urdin bat daramalako. Beraz, zein errotuak ditugu botere harreman horiek, txikikerietan ere isladatzen direla.

Hemen uzten dut lehengo urteko kide baten argitalpena, oso interesgarria iruditu baitzait Ezkutuko amandreak proiektuataz elkarbanaturiko bideoa:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenei_62.html

Euskal Emakume aintzindari batetaz hitz egitean, Edurne Pasabanetaz hitz egitea erabaki dut arrazoi nagusi bategatik, bera eredu bihurtu delako, nahiko ezaguna delako eta ezaguna den esparru horiek beti genero maskulinoari lotuak izan direlako; kirola eta enpresa.


Kirola, gizonen esparrua urte askotan eta baita enpresa edo negozio mundua. Hemen uzten dizuet edurne pasabanen web orrialdea, oso interesgarria iruditzen zaidalako bertan saltseatzea eta egiten dituen gauza ezberdinak ikustea.

http://www.edurnepasaban.com/ 

Eremu hezitzailean ditugun erronkei dagokienez, materialak egokitzea, gure hizkuntza zaintzea... hau da, emakumeen presentzia zergaitik ematen den eta horren aurrean zer egin behar den formatzea eta sentsibilizatzea, haurrak, gurasoak, irakasleak eta azken batean, komunitate bat sortzea non ondoren, haundiagoak diren eragileei presioa sorraraziko dieten, gauzak aldarazteko. Adibidez, komunikabideei eskatzea gizon eta emakume ereduak beste modu batekoak izateko, gizonak beti aktiboak eta emakumeak pasiboak izan ez daitezen.

Horregatik ikusten dut beharrezkoa komunitate konprometitu bat lortzea, norbanako iraultzatik, taldean lan egitera igarotzeko eta bertatik, maila handiagoan lan egiteko.



Emakumeen presentzia



Emakumeen presentzia
                        Gizarte patriarkatu honetan,oso zaila da historian zehar,hain esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutu eta ezagutaraztea.Horretarako gizarte honek mekanismo batzuk erabili bitu.
-ANDROZENTRISMOA.
Gizonen historia,guztion historia bezara orokortzea eraman gaitu.Adibidez, Historiaurrean gizonezkoek egiten zutena (ehizatu,hezurrekin armak egin..) garrantzitsua bezala erakusten zaigu, emakumeek egiten zutena,fruituak bildu,umeak zaindu…hori bigarren plano batean geratzen da.  Beste adibide bat, Cleopatrarena izan daiteke, denok Egiptoko erregina eta Marko Antonioren bikotea bezala ezagutzen dugu,baina ia inork, ginekologiari eta obstentritziari buruz,egindako bere lanak ez ditugu ezagutzen.
-SEXISMOA
Historian zehar, emakumeen ekarpenak ez agertzea, edo agertzen badira ez baloratzea.
-EZAGUTZAREN JABETZA KENTZEA
Emakumeek beraien jakinduria zabaltzeko,gizon batenak izango balira bezala azaldu behar zituzten. Rosalind Franklindek ADNegituraren datuak lortu zituen,baina gizon batzuk, datu horiek ezkutuan erabili eta gero, Nobel saria lortu zuten.

Baina oso garrantzitsua da,emakumeei bere protagonismoa ematea. Protagonismoak identitatearen garapenarekin erabat lotuta dagoelako, eta identitatea garatzeko norberaren baieztapena,nahitaezkoa delako.

Nik Euskal Emakume Aintzindari bezala, JOSUNE BEREZIARTU, aukeratu dut,ni ere, kirol zalea naizelako.
Orain dela urte batzuk,Pirritx eta Porrotxen, zatoz jolastera bideoa,nire alabarekin ikusten ari nintzela, Josunen,irudiak atentzioa eman zidan,eta handik gutxira Oriora etorri zen hitzaldi bate matera. Nire senarrarekin (bera oso mendizalea da) entzutera Joan nintzen,asko gustatu zitzaigun,nola hitzegiten zuen,bere bizimoduaz,erronkaz,….

Josunek, eskalada  ezagutaraztea eman du,mundu guztian,gaur, berari esker, gaur pertsona gehiagok praktikatzen du kirol hau.

Hatz puntak liburua,2003.urtean argitaratu zuen. Bere lorpenen  artean

·         Saint-Loup (Suiza) "Bain de Sang" (9a) 2002.
·         Baltoza (España) "Na Nai" (8c+) 2003.
·         Saint-Loup (Suiza) "Bimbaluna" (9a/+) 2005.

Berari buruz informazio bilatzen ari nintzela honako hau bilatu dut. Eta urte hartan gertatu zitzaidan bezala, bere pentsamoldea eta hitzegiteko era oso gustoko ditut oraindik.

 "Mis escaladas son esos pequeños y muy densos trozos de vida que quiero vivir. intensamente. El hecho de intentar una escalada es el comienzo del camino a recorrer, este camino a veces y sólo a veces finaliza con la consecución de la escalada. El éxito es importante pero creo que es más importante ser consciente de recorrer ese camino… Soy una persona muy pasional, me gusta vivir la vida de esta manera, creo que merece la pena. Soy una apasionada en aquello en lo que intento. Soy muy perseverante en aquello en lo que me involucro y me gusta hacer las cosas bien. Si finalmente consigo el objetivo o no, no es tan importante, pero al menos me gusta intentarlo."




Iazko post bat,aukeratzekotan,Maialen Arregirena,aukeratuko nuke,berak egin duen gaiaren azalpena  nirearekin, puntu amankomun batzuk dituelako,eta berak egindako ekarpenak oso esanguratsuak direlako.




Eremu hezitzailean,erronka hauek landuko nituzke.
-Material didaktiko aztertu egin beharko litzateke, emakumearen papera,nolako den ikertzeko.
-Historian zehar esanguratsuak izan diren emakumeak,dagokien protagonismoa emanez,gure ikasleei ezagutarazi behar genizkien.
-Oso teknologikoa den belaunaldi honi,teknologi horiek,,emakumeen ekarpenak lau haizetara zabaltzeko erabili beharko zituztela esan beharko genieke.