2017/02/05

IKASKETAK ERABAKITZEKO ETA LANERAKO BIDEA AUKERATZEKO AHALMENA



Genero arraila agertzen zaigu hemen ere, estereotipoak agertzen diren beste eremu guztietan bezala. Teresa Nuñok dioenez, zientzia emakumeen esparrua ere izan da eta bada, guri beti gizonei lotuta ailegatu bazaigu ere. HEZKIDETZA ESKOLA-ZIENTZIAN BULTZATZEKO PROPOSAMENAK Agerian uzteko historian zehar emakumeek izan duten garrantzia ezagutzarekin erlazionatutako eremu guztietan, eta aukera errealak zabaltzeko egungo eta etorkizuneko belaunaldiei, zenbait aldaketa gertatu beharko lirateke. 
Hauetako aldaketa batzuk, aurreko ikasgaian landu genuen harira, curriculumarekin zer ikusi zuzena dute: eduki bezala agertu egin behar dira emakumeak, beharrezkoa da aipatzea historia aurretik hasita XXI. mendera arte jendarteko jakintzari emakumeek egindako ekarpenak. Eta zaindu errebisio hau guztia ez kutsatzeko  ikuspegi androzentrikoaz, baloratzeko neurri berean femeninotzat jo diren ezaugarri eta ekarpenak ere bai.
Beste aldaketa batzuk amatasunarekin erlazionatuta daude, irudikatzen den ereduan amatasuna emakumearen garapen profesionalerako zama gisa agertzen delako, batez ere erantzukizun handiko lanpostuei dagokienez. Aukera berdintasunari buruz ari bagara, eskema hau hautsi beharko dugu eta irtenbide berriak jorratzen hasi. PUESTOS DECISIVOS: muy penalizados por la maternidad

Eta, noski, oso garrantzitsua, neskatilei eta neskei buruz ditugun aurreiritzi eta espektatibak aldatu egin beharko dugu, erabiltzen dugun hizkuntza mota zaindu, gelan ikasle guztiei ematen zaizkien espazio eta denbora aukerak orekatu.
Hurrengo txostenean agertzen diren datuak oso esanguratsuak dira. Adibidez: hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten du zientziarekiko, baina HAMAR HORIETATIK SOILIK BIK BURUTUKO DUTE ZIENTZIEKIN ERLAZIONATUTAKO KARRERAREN BAT

Beste dokumental honetan agertzen zaigu informazio gehiago: curriculum berdinaren aurrean, lan kontratazio tasa %20 ALTUAGOA  da gizonezkoen alde, esaterako. 


Zer dela eta gertatzen da hau guztia? Bideo honetan aurki ditzakegu hainbat pista:




Eta sarrerako ekarpen honekin bukatzeko, hemen beste bideo bat non oso nabari gelditzen den zein erreferentzia pobrea dugun emakumeok gure aitzindariak izan diren beste emakumeen ekarpenak estimulu edo ispilu gisa erabili ahal izateko:


.


Ikasgaiko hausnarketan zentratuz, 
1.- Gogoeta pertsonalaren sekuentzia hau izan daiteke:
Aste hasieran banuen susmoa orientazioa eta aukera akademikoetan ere zer egin handia egon zitekeela hezkidetzaren begiradaz aztertzen hasita gaia. Ikastaroa hasi zenetik ikusi ditugun hainbat momentuetan, bereziki bigarren bloke honetan landutako arloetan, izpi ugari agertu dira hau horrela izan zitekeela susmatzeko.
Orain konturatu naiz pentsatzen nuena baino larriagoa dela gaia, konplexuagoa.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, jaio momentutik genero bereizkeria bultzatzen duen soziedade honetan irakasle bezala erabiltzen dugun hizkuntza eta kalifikazioetan eragina duten aurreiritziak betaurreko hezkidetzaileak ondo jantzita erabiltzen ikasteko ahalegin berezia egin behar dugula esango nuke.

2.- Iazko ikastarokideen ekarpenen artean, Edurnerena aukeratu dut, ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN, goitik behera lantzen duelako gaia, oso sakon. Eta, batez ere, bizitzan zehar gizonezkoek entzuten dituzten berrogeita zortzi gauzak emakumezkoen entzuten dituzten berrogeita zortziekin aldentzeko ematen digun aukeragatik.
3.- Datu esanguratsuen artean, 2016ko azaroaren bukaeran egindako hauteskundeen ondorioz, aukeratu berri den errektorea dagoela EHUn gogoratu nahiko nuke, eta emakumea dela, lehen emakumea kargu horretara iristen dena.
Astean zehar behatzeko izan ditugun datuen artean, oraindik ere mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dutela lan berdina egiteagatik iruditzen zait larriena. Euskal Herrira etorrita, 2013/2014 ikasturteko datuen arabera, Osasun Zientzietan matrikulatutako hiru laurdenak emakumeak direla eta Ingeniaritzan eta Arkitekturan, aldiz, proportzio bera mutiletan dagoela aipatuko nuke datu esanguratsu bezala.
4.- Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak?
- Neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu.
- Neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
- Elkarbizitza arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta.
- Hizkuntza hezkidetzailea eta emakumeen komunikazio estiloa indartu.
- Nesken autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak zabaldu.

 
 

Orientazioa eta aukera akademikoak

ORIENTAZIO ETA AUKERA AKADEMIKOAK
                       
Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikaslearekin harreman jarraituak izatea suposatzen du,entzun,infomazioa eman,lagundu,izateko,espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prosezua izan behar du,non helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea den,nor bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan,bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.

Aste hasieran, EMAKUNDEk 2016ko ekainean aurkeztu zuen ikerlanaren lehenengo zatiarekin  bat nentorren, hau da ,neskek eta mutilek ez dute antzematen genero-estereotipoen eragina goi mailako ikasketen aukeraketan,haien ustez gustokoa izatea da pisu handia duen arrazoia.

Baina orain konturatzen naiz,ikasketak egiten dituzula ondoren lan munduan murgiltzeko,eta ikerketak dioen bezala,lan-arloan,oraindik gazteen artean eredu estereotipatuak mantentzen dira. Emakumea lehen hezkuntzako irakasle eta mediku profesioekin eta gizona ingeniari eta teknikariekin.

Laburbilduz, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasunak garatzen lagunduko diote. Ez dugu  ahaztu behar orientazio eta tutoretza hori HEZKIDETZAILEA  izan behar duela. Horretarako hainbat gako kontutan izan behar ditugu:

-Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
-Generoekin erlazionaturiko aurreritzien kritikarako jarduerak tutoretzan eta orientazioan txertatzea.
-Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
-Parte hartze parekidea sustatzea.

-Lanbidea izatearen garrantzia indartzea. Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez estereotipatuak aurkeztea.


Iazko ikastarokideetatik,Oihan Esturo,aukertatzen dut.Bere ekarpenak oso interesgarriak iruditzen zaizkit,eta aurkezpena egiteko unean,hainbat puntu berberak azaldu ditugu.

 Aste honetan ikusi dudan datu honek atentzioa eman dit.Emakume eta gizonen arteko aktibotasun –tasaren aldea.

El mundo egunkariak,gizon eta emakumeen soldaten harira, honako artikulu hau argitaratu zuen,
La brecha salarial entre hombres y mujeres se sitúa en el 24%, la más alta de los últimos seis años

Hemen duzue, youtuben,bilatu dudan bideotxo bat.Betan Elle emakume aldizkariak,munduko lanik onenari buzuz idatzi duen artikuloa dela eta…3:55 minututik aurrera egiten du aipamena.

Erronkak

Orientazio akademikorako erabiliko dugun materialk,izaera hezkidetzailea bermatu behar du.Horretarako aspektu hauek kontutan hartuko ditugu.
-Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarrita egon behar dute.
-Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua egon behar du.
-Afektibitatearen heziketari bere garrantzia emango zaio.
-Ardurak eta zaintzak partekatzen ikasi eta praktikan jartzeko jarduerak diseinatuko dira.
-Genero –estereotipoak gainditzen dituzten ereduak  nabarmenduko dira.Honekin batera,lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztuko dira.
-Hizkuntza hezkidetzailea erabiliko da.
-Parte-hartze  parekidea bultzatukoda.

GENERO MARKARIK GABEKO ORIENTAZIOA

     Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoen gaiak,  dagoeneko, genero ikuspegiari dagokionez, azken urteetan nahiko landuta egongo zirela. Baina, ikusitako hainbat datuei erreparatuta, eta gure ikasleen etorkizunean esparru honek duten garrantzia ikusita, oraindik ere aurrez aurre daukagun lana eta erronkaren tamaina sekulakoa  dela konturatu naiz.


Orientazioa, gure ikasleen  etorkizuna aukeratzeko kudeatze lan bat da, maila indibidual eta kolektiboan. Norbanako eta gizarte ereduarengan eragin zuzena duen aldagaia, dudarik gabe.  Konpetentzia eta abilezien araberako hezkuntza ereduaren  ardatzean kokatu behar dugu orientazioa. Are gehiago, gure ikasleen aukera akademikoak, hezkuntz  eredu hezkidetzailearen ebaluaketa egin ahal izateko  aldagai esanguratsuena eskeintzen digu.

Irakasle guztiek, gurasoen elkarlana alboratu gabe, dute orientazio akademikoarengan eragina. Ez da soilik orientazaile do tutoreei bereziki dagokien lana.  Hezkidetza mailan gure eskoletan aplikatzen ditugun neurriek eragin zuzena dute gure ikasleen aukeraketa akademikoan.



                Hezkuntza ziklo guztietan, haur hezkuntzatik hasi, lehen hezkuntzara pasa eta bigarren hezkuntzaraino egiten den guztiak eragin zuzena dauka orientazio eta aukera akademikoan. Ikastaroan zehar lantzen ari garen gaiek, hizkuntza, espazioak, curriculum eta baliabide didaktikoak, errepresentazioa, emakumeen bistaratzea…..orientazioarengan marka uzten dute. Ezin dugu orientazioaren afera hezkuntzaren aparteko eginkizun gisa egituratu, konpetentzia eta abilezien garapenari so, ziklo guztietako transmisio giltzarria bait da.

Iazko ekarpenen artean Agurtzane Goitiarena aukeratu dut. Bat nator, orientazioa hezitzaile guztioan ardura dela esaten duenean.  Horretarako sentsibilizatze lan sakona egin beharra dago eta gai honen inguruan generoikuspegia aplikatu ahal izateko tresnak ezagutu eta erabili beharra.


      Baliabideen inguruan, neri oso baliagarria zaiten Marian Moreno adituaren  “Queremos Coeducar” liburua aipatu nahi dut. Bertan, 31 eta 32. Orrialdeetan,  tutoritza eta orientazio akademikoaren genero ikuspegia bermatzeko klabeak ematen ditu.









Eremu hezitzailearen erronkak orientazio eta aukeraketa akademikoari dagokionez;

-      -  Errepresentazioa eta emakumeen lan eta ekarpenak bistaratzea, ahalduntzea landuz.
     - Lehen Hezkuntzatik hasita, Tutoritzen bitartez orientazioaren genero ikuspegia lantzeko planak egin (lanbideak, erantzunkidetasuna, partaidetza parekidea…)  eta egokiak diren baliabideak sortu eta konpartitu.
     - Eskola komunitate osoak arlo honetan duen inplikazioa aktibatu.

PARTE HARTZE ASKEAREN BILA

Emakumeon parte hartzea ugaldu beharra dago, jakina. Baina parte hartze horrek askea behar du izan. Lotsaren eta beldurraren aitzakiak gure bigarren mailako pertsonak izatearen barne-sentipen inkontzientea estali ez dezan. Gu kapazak gara, lehenengo mailako pertsonak gara. Asko dugu ikasteko, partekatzeko, komunikatzeko. Gure bizipenak garrantzitsuak dira, bereziak, arruntak, ederrak, sakonak, bakarrak munduan.

Eremu publikoan gaudenean, parte hartzea ez daitela izan AMA, TERAPEUTA edo ERIZAINA gisa. Ez gara gure taldearen arduradun emozionalak. Ez dugu gure zerbitzu patroia zabaldu behar. Askatu egin behar dugu rol hori, joaten utzi, gure baitan ez dagoela nabarmendu eta alboratu, toxikoa dugun einean.

Umetan, nesken parte hartze askea sustatu egin behar dugu. Antzerki gehiago egin, arbelara gehiago atera behar ditugu, protagonista bilakatu behar ditugu. Eremu akademikoan, kirol esparruan, patioan, erabakiak hartzen diren guneetan. Ardurak eman behar zaizkie, sujetu aktibo bilakatu. Erakus leihora atera daitezela, ez bakarrik telebistan agertzen diren koreografiak erreproduzitzera.

Parekidetasuna
Adorea
belduR eza
Trebakuntza
indarrA
erakusleIhoa
aDeitasuna
orEka
eskainTza
Zoramena
Askatasuna