2018/01/15

DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora.




Elbira Zipitria kalea
Andresa Sardin saltzailea
Goizeko 8.10 portaletik atera eta musikari baten estatua begi aurrean, bai gizonezkoa. Igaro dudan lehen kalearen plaka begi aurrean, gizonezkoa hau ere. Bitartean, inguruan emakumeak ikusten ditut lanean, euren furgoneta handiekin eguneko azokarako barazkiak bere lekuan jartzen dihardute eta hauen atzea ezkutuan Andresa sardin saltzailearen horma irudi bat, baina ongi behatu behar duzu gainontzean ikusi gabe igaroko zara ziur. Hurrengo bideguretzera iritsi, beste gizonezko baten irudia duen estatua, aurrera jarraitu eta herri, hiri izenen artean, gizonezko bat eta beste bat hara! antzokiak emakume izena du, baina erregina zen bestela nork izango zuen hor agertzeko eskubidea? eta musikariak? politikariak? Pentsalariak? artistak? Non gorde dituzue? Elbira Zipitriari eskainitako kalea non da? A bai, ezin hortik egunero igaro, ezkutuan gelditzen den kale aldapatsu eta nekeza baita berari eskainitakoa. Jarraitu dut autobusera bidean eta jarraitu dut kalean hezur haragizko emakumeak ikusten lanean, eta lanera bidean sutsu baina, karteletan? plaza eta leku izenetan? ez bat bera ere ez.

Busera sartu eta Egunon!, gidariak agurtu nau, emakumea, honek ere ez du izango bere kalerik, pentsatu dut nire baitan eta Maria Elorza eta Maider Fernandezen “Gure hormek” laburemetraieko
Maria Elortza eta Maider Fernandez
irudiak izan ditut buruan, ikusi trailerra:


Iritsi naiz eskolara eta atarian berriro... nolako jolas parkea dugu? Ikastetxeko jolastokia zein eremu daude eta nola daude antolatuak? Nor da atezaina? Nor haur hezkuntzako hezitzailea? Nor jangelako begiralea?

Ikusten eta bizi dugunetik ikasten omen dugu, emakume ereduak, izenak, irudiak, agertzea ezinbestekoa da itzaletik atera eta argitara ematea. Udalei, gobernuari neurriak eskatzea funtsezkoa da eta egin beharreko borroka, baina, ezin gara besoak gurutzatuta zain gelditu. Guk geuk irakasle, hezitzaileok badugu bitartean zer egin. Norbere buruan eta inguruan hasten baitira iraultza txikiak. Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin dezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.

Iazko posten artean, Maiterena hautatu dut, bereziki jolas tokirako proposamen ezberdinen argazkiak bildu dituelako eta oso interesgarria iruditzen zait, halako hausnarketetarako bideak zabaltzea ikastetxean bertan.
Jolastokiaren espazio banaketaren harira, Kataluniako ikastetxe batean martxan jarri duten proiektu baten bideoa zintzilikatu dut hausnarketarako, benetan proposamen interesgarria iruditzen zait. Hezkuntza komunitate osoak parte hartzen du eta euren ametsetako jolas toki hezkidetzailea eraikitzea du erronka nagusia, nahiz eta bidea, hezkidetzaz ikasteko aukera ederra izango duten bai ikasle, guraso zein irakasleek: Transformació coeducativa del pati de l'Escola Lluís Vives: primera fase. Era berean, Marina Subirats eta Amparo Tomeren, “Balones fuera liburua gomendatuko nuke reconstruir los espacios dede la coeducación” Izenburuak soilik ematen du hausnarketarako bidea, eta ikastetxeko espazioei buruz eztabaidatu eta berreraikitzen bidean hasteko oinarri egokia iruditzen zait.

Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

  • Erronka nagusia, gaiaren inguruan kontzientzia piztu eta norbere eremuan lanean hastea litzateke. Honen aurrean honelako erronkak planteatuko nituzke:
  • Ikastetxeko espazioa nola antolatu eta egituratzen den ikasle zein ikas-komunitateko kideekin aztertu eta eraldaketarako bideari egitea, gaian sakonduz eta kontzientzia piztuz
  • Sortzen diren espazio berriak, neska zein mutilei modu parekidean parte hartzeko aukerak eskaintzeko erabilera parekidea egiten irakastea, garrantzia ematea irakaskuntza honi..
  • Ikasleekin ikastetxeaz gain, euren auzo, herri edo hiriko puntu ilunak deritzaien espazioan identifikatu eta hauek eraldatzeko proposamenak luzatzea, udalean, auzo elkartea... edo dagokion erakundean.
  • Kale izendegia aztertzea, agertzen diren pertsonaiak zer nolako garrantzia zuten? Zein kale dira emakume izenak dituztenak? Nolakoak dira?
  • Sare sozialak edo mundu birtualean murgiltzen erakustea, beldurra edo debekua bezalako estrategiak baztertu eta bestelako erabilera ereduak, orrialdeak.. erakutsi eta baliagarri direla erakustaraztea.
  • Ikus entzunezko zein bestelako baliabide hezkidetzaileak eta eredu berriak, gelara ekartzea. plazaratzea eta eredu tradizionaletan oinarritzen diren baliabideekiko ikuspuntu kritikoa garatzea ikasleekin, halako baliabideak aztertuz.

GERA, GARA, GIRA... GAUDE!


Gai honek aurrerapauso berri bat ematen du emakumeen inbisibilizazio prozesuaren azterketan eta hainbat aspektu interesgarri agerian jartzen ditu: Batetik, emakumeen presentziaren desagerpena espazio publikoetan, bai gure karriketan, baita ikastetxeetan ere, espazio publikoa gizonek gizonentzako egina egon baita.

Bestetik, Gorettik aipatzen duen moduan kapitalismoa eta patriarkatuaren arteko erlazioa estua da eta hiriak kapitalismoa sustatzeko asmoz pentsatzen eta eratzen ari dira: errepide zabalak, kotxeak azkar pasatzeko, espaloi estuak, berriz oinezkoentzako (emakume, ume eta adineko pertsonak erabiltzaile nagusiak direla), gure plazak (denonen esparru publikoak) tabernen terrazek, tramankulu eta txiringito desberdinek harturik eta horretaz gain, kontsumorako komertzio handiak, auzoko denda txikiak ordezkatu dituzte.

Herriak ez daude eginak pertsonentzako, kontsumismoa bultzatzeko baizik!

Beraz, kapitalismo/ patriarkatu binomioari eko-feminismoaren bidez egin behar diogu aurre, gure herri eta hirietan esparu publikoa berreskuratuz, emakumearen presentzia ziurtatuz eta zainketa lanei, duten garrantzia aitortuz.

Irakurketak dioen moduan:
Gure hiriak diskriminatzaileak dira
Gure hiriek rolen banaketa sustatzen dute
Gure hiriak ez dira leku atseginak elkarbizitzarako edo sozializaziorako
Gure hirietako hainbat pasadizo ez dira seguruak emakumeentzako
Gure hirietako kale gehienek (%95) gizonen izenak dituzte


Honen inguruan hainbat hausnarketa proposatzen dizkizuet:



Bestalde hainbat herri eta hiritan, emakumeentzako puntu beltzak islatzen dituen mapa disenatzen ari dira. Hori dela eta, honatx, gure ikastetxea dagoen herrian burutu zen egitasmoari buruzko albistea:


  

Zizur diseña un mapa con 19 puntos peligrosos para las mujeres

Vecinas y trabajadoras del municipio han indicado las zonas donde sienten más inseguridad






Emakumearen inbisibilizazioaren inguruan, honako bideoan, Hegoaldeko Amerikako emakume indigenek jasotzen duten inbisibilizazio bikoitza ikus dezakegu: “Yo no soy María”






Eta berdintasunaren aldeko borrokak urrats positiboak ezagutarazteko, karriken izendapenen inguruan historia polit bat partekatu nahi dut zuekin:

Nafarroako Zubiri herriko ikastetxea, Gloria Larrainzar deitzen da. Gloria Larrainzar Zubiriko maistra izan da 30 urtez. Eta bai, Gloria Larrainzar bizirik dago eta ikastetxearekin elkarlanean jarraitzen du, hala nola ikastetxeko hainbat egitasmotan parte hartuz.

Pozteko kontua da, herriko ikastetxearen izena, bertan izan den maistrari emateaz gain, honek ikusi ahal izatea, ezta?





Aurreko ikaskideen artean, asko gustatu zait Maite AS-ren sarrera:


eta baita aipatu nahiko nuke Maite Elorzarena:



Ikastetxean espazioaren erabilera ez sexista lantzeko erronka nagusien artean honako hauek aipatuko nituzke:
-          Ikastetxeko espazioen diseñoa (patioak, jolasparkeak, komunak,...) aztertzea eta aukera balego aldatzea, egokia ez dela ikusten bada.
-          Jolas orduetan joku desberdinak proposatzea, bai neskak eta bai mutilak parte hartzeko
-          Ikastetxeko materiala (liburu testuak, liburuak, bideoak, kartelak...) aztertzea eta material berdinkidea proposatzea eta barneratzea klaseko egunerokoan.
-          Gelako dinamika aztertzea (nork du parte hartze gehien, nork gutxien, nolako partehartzeak, giroa, taldearen osaketa...)
-          Eredu berriak erakutsi, posiblea dela ikusteko eta ez utopia hutsa
-          Hezkuntza komunitatean kontzientzia sortu


Kontzeptu mapa baino ideien laburpen mapa:



Hiriak       BER - DISEÑATU         pertsonak bizitzeko
Karrikak          BER – IZENDATU       emakumeak bistaratzeko
                        Eskolak              BER - DEFINITU            neska mutilak berdintasunean hezitzeko
Aisialdirako denboraldiak         BER – PLANTEATU      sexismoari eta indarkeriari aurre egiteko

ESPAZIOAK, GUZTION ESPAZIOAK BIHURTZEA AHALBIDETU!
PERTSONAK BAI ALA BAI




 Hurrengo arte lagunak














EMAKUMEA BAZARA, EZIN DUZU HORTIK KORRI EGIN!




Aste honetan landutako edukiei buruz egin dudan mapa kontzeptualean ikusten den bezala, III. blokean patriarkatuak emakumeon presentzia ezabatu eta isilarazteko erabiltzen dituen estrategia eta erramintak aztertzen ari gara:
  1. Historiaren kontakizun androzentrista
  2. Hizkuntzaren erabilpen sexista
  3. Errepresentazioa eta denboraren erabilpena

3. puntuari dagokionez, errepresentazioaren barnean espazio fisikoa, birtuala eta ikus-entzunezkoa edo literarioa izango genituzke.

Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa egiten ari naizenetik, lantzen dugun gai bakoitzeko alor hori nire bizitzan edo egunerokotasunean nola dagoen aztertzen dut eta adibideak topatzen ditut nonahi! Egun hauetan, espazio fisikoan emakumeok dugun errepresentazioari eta lekuari bueltaka nenbilela, ondorengoa gertatu zitzaidan: Lagun batekin korrika egitera irten nintzen gauez, 22.00ak inguruan. Gure bideak momentu batean, trenbidearen azpitik doan pasabide estu eta ilun batera eraman gintuen eta nire adiskide Oihanak honela esan zidan:

Leire, ez badizu axola, nik nahiago dut hortik ez pasa eta hemen buelta hartu

Gauza ez zen horrela gelditu. Hurrengo egunean, Oihanaren aizparekin (Nerearekin) topo egin nuen kaletik eta hau esan zidan:

Leire, nola liteke zu eta Oihana gaueko ordu horietan ibiltzen zareten lekuetatik korrika joatea? Ez al dago beste lekurik? Mesedez ez egin tontakeria gehiago, horrela gertatzen dira gero gertatzen diren gauzak

Ni ez nintzen isildu eta gustura gelditu nintzen gainera eman nion erantzun eta argudio piloarekin, baina gertaera erabat esanguratsua iruditu zitzaidan. Azken finean, Oihanaren aizparentzat argi eta garbi, badaude hainbat leku emakumeonak ez direnak eta arrazoiz gainera!

Honen guztiaren ildotik, Habe-ren Ikasbil-en argitaratutako berri baten esteka uzten dizuet. Euskal Herriko hainbat hiritan zentzu honetan egin dituzten ikerketen berri ematen da bertan: "Kale ilunak non, arriskua han

Espazio birtualari dagokionez, ekarri dizkigun onurak guztiz baliotsuak diren arren, genero estereotipoak finkatzen laguntzen duela ezin da eztabaidatu. Google-n gaurkotasuna duten Youtuberren bilaketa azkar bat egitea besterik ez dago; gizonezkoak nagusi diren arren, emakumezko Youtuberrak gehien lantzen dituzten gaiak estetikari eta etxeko kontuei lotutakoak dira.

Ikus-entzunezkoetan edo literaturan antzekoa gertatzen da. Salbuespenak badaude, noski, baina genero estereotipoen araberako rol banaketa nagusi!

Hau guztia ikusita, premiazkoa da honi guztiari hezkidetzaren ikuspegitik heltzea. Hona hemen landu ditzakegun erronka zehatz batzuk:
  • Eskoletako gune eta eremuak aztertu mutilek eta neskek zer erabilpen ematen diegun eta binarismoa nola bultzatzen den kritikoki aztertuz.
  • Erabilpen horiek denboraren eta lekuaren arabera ekitatiboagoak eta ez binarioak izan daitezen behar diren erabaki eta neurriak hartu.
  • Eskoletako liburutegian dauden ikus-entzunezko naiz idatzizko aleen errebisioa egin eta balio hezkidetzaileak bultzatzen dituztenak gehitu.
  • Herriko emakumeen historioaren ikerketa, azterketa eta dibulgazioa egin ikasleekin.
  • Ikasleak ikus-entzunezko hizkuntzan trebatu.


Joan den urteko ikastarokideek gai honi buruz idatzitako post-en artean, Maite A.S.-k idatzitako “Binarismoa Komunetik Behera Bota”-rekin geldituko nintzateke. Asko gustatu zait egileak espazio fisikoari buruz egiten duen hausnarketa, bereziki, gai honen erabilera dikotomikoak haurrengan eragin ditzakeen ondorioak esanguratsuak iruditu zaizkit. Hona hemen post-aren esteka: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/binarismoa-komunetik-behera-bota.html

Espazioak birantolatzen

"Espazio bat gizatiartzen denean bihurtzen da leku, eta hari izen bat jartzea izaten da lehen eginbeharra" Hiria Kolektiboak esaten duenez. Tamalgarria bada ere, ikerketek "gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak %10a baino gutxiago" direla esaten dute.

Honek gauza bat argi uste digu: Emakumeen presentzia hori areagotu behar da. Eta ez hori bakarrik, emakumeentzako lekuak areagotu behar dira, adibidez, ikastoletako patioak birantolatuz edota herri edo hirietan gune arriskutsuak desagertaraziz.






Aste honetan landutako gaiaren inguruan ikasitakoari buruzko kontzeptu-mapa egin dut.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post zoragarri guztietatik, Arantza Leizaren hau aukeratu dut.  Nire gustokoena izan da, alde batetik azalpen argi eta zehatzak eman dituelako, batez ere ikastoletako patioaren inguruako banaketari buruzkoak eta beste alde batetik irudi oso esanguratsuak txertatu dituelako.

Sentsabilizaziorako mugimendu ezberdinak egiten ari dira. Azpeitian, adibidez, hainbat gaztek gune arriskutsuak hobetzeko eskaria egin zuten. 
Miren Vives eta Patxi Galarragak "Eskoletako kanpo espazioa eta hezkidetza" dokumentuan azaltzen duten bezala "Gaur egun jolaserako kanpo
espazioaren erabileran kaleak lehen zuen pisua galdu du eta haren lekua ikastetxeetako jolastokiak hartu du kasu askotan".
Hori dela eta, eskola askotan jolastokiak birantolatu egin dira. El Pais egunkariak idatzitako artikulu oso interesgarri bat topatu dut.


Eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek izan beharko liratekeela uste dut:

1. Ikastolako espazioak birantolatu, ikuspegi hezkidetzaile batetik.
2. Sexismoaz eta androzentrismoaz kutsatuta dauden espazio eta ohiturak seinalatu eta birsortu. 
3. Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko erramintak ematea.  

Azkenik, "Hiria Kolektibo"ko Koldo Telleria eta Oihane Ruizen bideo hau txertatzen dizuet. 

2018/01/14

Errepresentatzen ez dena, ez da


Lekurik, espaziorik, hitzik eta pasarterik ez duenak, ez du gure jendartean ezelako presentziarik. Eta hori, gaur egun, eskoletan, kaleetan, telebistetan zein lagunarteetan ere puri purian dagoen fenomenoa da. Ezin ukatu beraz. 

Sare sozialek eta espazio birtualek duten garrantziari ere aipamen berezia egiten zaio bloke honetan gogoetan, eta ez da gutxiagorako. Aipatzekoa da horren harira artikuluan interneterako adostutako 15 printzipio feministen bilduma. Baina ez dira gogoeta bakarrak. Kontzeptuen mapa honek laburbil dezake orriotan irakurritakoa:


Maitek egindako iazko postak arreta deitu dit espazioen antolaketari dagokionez eskoletarako hainbat proposamen berritzaile eta interesgarri txertatu dituelako. Iruditan argiago azaltzen da gainera, eta ez hori bakarrik, eskola komunitate gisa aipagai dituen erronkak ezinbestekoak iruditu baitzaizkit.



Sentsibilizaziorako bideo eta artikulu ugari topa ditzakegu sarean. Arakatzen ibili ostean blog hauxe topatu dut arkitektura etahezkuntzaren inguruan hausnartzen duena. Bistadizo bat emateko modukoa, bai horixe!

Txosten eta dokumentuen artean Eskoletako kanpo espazioak eta hezkidetza dute hizketagai lotura honetan. Miren Vives eta Patxi Galarragaren aburuz, "garai batetan haurren jolastoki nagusia kalea zen, hura zen jolasaren oinarrizko eskenatokia eta bertan ematen ziren errealitatea esploratzeko aukera eta bideak. Gaur egun jolaserako kanpo espazioaren erabileran kaleak lehen zuen pisua galdu du eta haren lekua ikastetxeetako jolastokiak hartu du kasu askotan". Hori dela eta proposatzen dute eremu honetan era kontzientean esku hartu beharra.

Bestetik, Argia aldizkarian maiz azaltzen dira gogoeta sakonetarako bide ematen duten idatzi eta zutabeak. Horietatik, esaterako, eskola kirola eta genero berdintasunaren inguruko hauxe interesgarria iruditu zait lerrootara ekartzeko. 

Ez hori bakarrik, Mikel Idiakezek bere blogean galdera hauek ere planteatu baititu jolas garaiaren kontura: Nahikoa al da ordu erdi egunean? Eta batez ere, nahikoa al da jolastokia birpentsatzea, jolasorduaren kontzeptua bera birplanteatu gabe?

Hots, beste hainbat erronkaren artean, nire ustez, Hezkuntza Sistemaren erantzukizuna da:
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
  • Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.
  • Hezkuntza eremuan izaten dugun denbora erabilera egokiagoa egitea.
  • Hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen denean, birdefinitzea. 

Emakumeen errespresentazioa espazio publikoetan

Ikusten ez dena ez omen da existitzen; Ez badaukagu errepresentaziorik ez daukagula ahotsik; Nor naizen ez dakit jendarte mailan emakume legez ez badut presentziarik. Hortaz, zer naiz?


Ziur norbanako askok ez duela pentsatu ere egin  egunero gurutzatzen duen kalearen izena gizonezkoarena dela.  Edo bere herriko kaleen izen bat bera ere ez dela emakume baten izenean jarria.
Nire ingurura begiratuz gero, norbanakoen izenekin zer ikusia ez duten guneekin topo egiten dut : “Artibai kalea” “Kamiñazpia”,  “Zaldupe”,  “Artabide”,  “Kanttoipe”, “Kalandi” eta abar.. Hiru lau kale eta plazak dute pertsonen deiturak, baina hara non guztiak direla gizonezkoenak: Txomin Agirre kalea, Pedro Mari Unanue plaza eta San Ignazio kalea besteak beste.
Beste kultura edo herrialde batetik etorriko banintz ,eta kale eta guneen izenak guztiak edo gehienak behintzat gizonezkoenak direla ohartuko banintze, ze pentsatuko nuke? Gizon horiek gizon garrantzitsuak izan direla? Boteretsuak? Pentsatuko ote nuke zer gertatu den emakumeekin?




Ikusten ez dena ez da existitzen begi batzuen aurrean. Guk badakigu emakume asko eta asko egon direla, daudela eta egongo direla erreferenteak izan direnak eta izango direnak- Boteretsuak direnak, ahaldunduak. Agian ez dago gure eskuetan kale edo plaza baten izena aldatzea, baina hezitzaile legez haur eta gazteen bizitzari begiratzeko moduan zerbait aldatu bagenezake, urrats batzuk behintzat emango ditugu. Sexu-genero rolak ez erreproduzitzea eta honek espazioan eragiten duen egoera bideratzea, hein batean badago gure eskuetan.



Horiek dira hortaz gure erronkak: espazioen erabilera berdin eta osasuntsuak sustatzea.
Adibide legez, Ondarroako Zaldupe eskola publikoak hartutako hautua ikaragarria iruditzen zait. Astean egun batzuetan baloirik ez dago futbolean ibiltzeko. Espazioa bat batean ez da soilik mutilena egun horietan.





Pasadan urteko post-en artean hau aukeratu dut. Eskainitako ikuspegiarekin bat nator eta gainera ikuspuntu kritiko horrekin, analisi ederra egin duelako nago.

ESKOLAK EZ DIRA MUNDUTIK APARTEKOAK

Ikusi makusi, zer ikusi? Gizon bati omenaldia egiteko bere izenean jarritako kalea, eskoletako patioetan futbolera jolasteko porteriak, historian zehar ekarpenak egin dituzten gizonen aipuak, … eta emakumeak? Izkutakerata jolasten al dabiz? Ez, emakumeak izkutatuak izan dira. Nola izkutatuak? Non izkutatuak? Ba hirian eta eskolan izkutatuak. Izan ere, aipatzen ez dena ez da existitzen. 



Euskadi Irratiko saio batean Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektoek diotenez, gure inguruko hiri gehienak maskulinoak dira. Hau da, bere egiturak betidanik gizonari egotzi zaizkion lan produktiboetan du oinarri. Horretagatik, hirien erdigunetan errepideak eta bulegoak kokatzen dira. Aldiz, historikoki emakumeen beharra izan den lan erreproduktiboa bigarren maila batean geratu da, esaterako parkeen eraikuntza. Hori moldatze aldera daude hainbat hiri, plangintza berriak sortuz. 

Bi arkitekto hauek eskoletako jolastokien egitura ere aztertu dute, eta beraien aburuz, mutilen jolasek dute presentzia handiagoa. Ikastetxeetan, futbolera jolasteko marrak ikus ditzakeguz lurrean, eta hori hala dela, lehentasuna ematen zaio jolas horri. Beraz, beste denbora-pasen indarra galdu egiten da. Mutilek futbolean jokatzeko jolastokiaren zatirik handiena betetzen duten heinean, neskak izkina batean egoten dira mugimendu errepikakorrak dituzten jolasak burutzen, besteak beste, soka saltoka. 

Baina nola izan daiteke hau eskolan Hezkidetza proiektuan sakonki barneraturik bagaude? Sarritan, Curriculumean aldaketa txiki batzuk egitearekin nahiko dela uste dugu. Ikasgelan, umeek zuzena eta okerra zer den ikasten dute. Baina txirrinak jo eta korrika jolaslekura irteten direnean, errealitateak berdin jarraitzen duela ikusten dute. Hori, gizarteko egunerokotasunaren islada da. Izan ere, lege berdinak ditugulako, berdintasuna emantzat hartzen dugu. Beraz, gizartean bezala, eskolan ere, arlo guztiak aztertu eta identifikatutako arazoak errotik eraldatu behar ditugu.

Afera honi konponbidea emateko idea bikainak izan dituzten bi adibide daude, sentsibilizaziorako interesgarria izan daitezkeenak:
  • Zaldupe eskolan fultbolik gabeko jolasorduak proposatu ziren.
  • Rosan Bosch arkitektura estudioak Aarhur daniar hiriko Skade Eskolan jarduera  fisikoan oinarritutako jolastokia diseinatu zuen.

Aurreko edizioetako postak irakurri ondoren, Edurnerena aipatu nahiko nuke, espazio fisiko eta birtual ezberdinetan jasotzen diren sexismoak azaltzen dituelako. 

Azkenik, eremu hezkidetzailean landu beharreko erronkak azaltzea ezinbestekoa da. 
Lehenik eta behin, emakumeari munduan bere espazioa eman behar zaiola uste dut. Beraz, hirietako puntu ilunak identifikatu eta desagertarazi behar dira. Gainera, plazen zein kaleen izendegietan gizonei egiten zaizkien beste omenaldi egin behar zaizkie emakumeei ere. 


Beste alde batetik, umeei “politikoki zuzenak” izatera bultzatu beharrean, benetan gizarte aldaketa baten beharra dugula azaldu behar zaie. Horretarako, ikasgaien curriculumak aldatzeaz gain, arlo guztietako eraldaketa egitea garrantzitsua da. Era berean, jolasorduetako jolas sexistak desagertu eta aukera anitzak daudela erakustea da bidea


               Amaitzeko, Maddalen Arzallus eta Miren Amurizak haien amei eginiko omenaldi txiki bat gogorarazi nahiko nuke, askotan amen lan eta beharrak ere izkutuan geratzen baitira.