2018/10/04

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztiei!! 

Ez dakit zenbat denbora daramadan ordenagailuaren aurrean eserita aurkezpen hau idazten hasteko modua bilatzen. Dagoeneko hamaika hasiera idatzi eta ezabatu egin ditut. A ze korapiloa!!! Eta horrela zenbat aste? Pentsatu dut berehala. Eta horrela topatu dut ikastaro honetan izango den nire zailtasunik handiena... idazteko ohitura falta. Baina...tira, zeozer egingo dugu!

Marta López naiz, Gasteizko Zabalgana eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea naiz.  Aurreko ikasturtean eta honetan eskolako Hezkidetza arduraduna ere banaiz.  Egunero nire klaseetan entzun eta ikusten ditudan hainbat jokaerek hezkidetzaren lana beharrezkoa dela erakusten didate. Eta hori da nire abiapuntua, nola eta zer egin dezaket nik egoera hauek aldatzeko? 

Eta hor daukazue nire beste ezaugarri bat: mundua aldatu nahi dut. Egun batzuetan super-heroina moduan eta beste egun batzuetan nire armairua ordenatu nahian. Ez nabilenean mundua konpontzen maite dudan jendearekin paseoan, parkean, antzerkian, mendian,  dantzan eta afari-meriendetan ibiltzen naiz. Asko gustatzen zait  bidaiatzea, beste lekuetako jendea, bizimodua eta kultura ezagutzea. Eta pilak kargatzeko leku bat aukeratu behar dudanean beti jotzen dut mendira edo hondartzara. Berdea da nire kolorea.  

Hau da nire lehenengo ikastaro on-line. Espero dudan lehenengo gauza da kapaza izatea aurrera eramateko. Pazientzia nirekin! Horretaz gain, hainbat kontzeptu argitzea  eta dagoeneko dauden baliabideak ezagutzea nahiko nuke. 





2018/10/03

Nire aurkezpena

Hola!!
Nire izena Janire da eta 34 urte daukat.

Orain arte Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa aritu naiz lanean. Aurten, baina, unibertsitatean arituko naiz. Probatu nahi dut, ia non gustorago 😊.

Hezkidetzaren gaia betidanik izan dut interesekoa. Hobe esanda, emakumeena eta feminismoarena, oro har.

Iaz, hezkidetza proeiktuaren arduraduna izan nintzen ikastetxean. Gustora egin nuen lan, ekimenak gauzatuz eta lanketa zabala eginez. Alabaina, tresna edo baliabide pertsonalak faltan nituela somatu nuen une batzuetan. Horregatik, ikastaro honen berri izan nuenean, segituan animatu nintzen!

Izugarri gustatzen zaizkit tximeletak!! Askotan margozten ditut!


Eta izugarri gustatzen zait Itoiz-en Ezekielen profezia kanta, zelako melodia ederra eta saxo soinu goxoa!




Kostata baina uste dut bloggean mezu eskegitzea lortuko dudala azkenean 😅

Besarkada bat eta animo besteoi!

Nire Aurkezpena


Kaixo!! Argiñe naiz, Durangarra, 29 urte ditut eta, beste gauza askoren artean, irakasle eta ikertzailea naiz unibertsitatean.


Hezkidetzari buruz daukadan jakinmina… feminismoari esker da. Izan ere, feminismoaz jabetu nintzen momentuan niri bizitza guztiz aldatu zen; askori pasatzen zaion moduan, ezin dugu atzera egin (eta ez dut nahi ere). Bizitzeko modu bat bihurtu da.

Unibertsitateko lankide askok ez bezala, nire burua hezitzailetzat jotzen dut. Eta guzti honengatik nago hemen, hezkidetzaz gehiago jakiteko, (berr)ikasteko, baliabideak eskuratzeko… eta, batez ere, nire inguruan hezkidetza praktikan jarri ahal izateko.

Taldean lan egitea gustoko dut, beste gauza askoren artean, besteengandik asko ikasten delako. Ekipoan aritzea nahiago dut, dudarik gabe… berdin zait lanean, kirolean, militantzian… Saretuta egotea gustatzen zait. Guzti honen harira, pasa den urtean egin nuen gauzarik onena Durangoko Bilgune Feministan sartzea izan da. Berton beste familia bat ezagutu dut, nire sarea hazi egin da…

Nire zaletasunen artean kirola egitea, mendira zein hondartzara joatea, herrialde edo kultura ezberdinak ezagutzea eta, batez ere, lagunekin poteoan ibiltzea dira.

Ondo ezagutzen nautenek dibertigarria, langilea eta arduratsua naizela esaten dute. Aldi berean, jenioa apur bat hobetu behar dudala esaten dute… Pertsonalki, pazientzia gehiago izatea gustatuko litzaidake.

Kolore bat aukeratzekotan, morea aukeratuko nuke, bizitza beste ikuspegi batekin begiratzera laguntzen nauelako.

Eta animali bat izatekotan… gepardoa, beti korrikan…



Ezin dut abesti bakarra aukeratu, baina urte honetan aurrera eraman dugun guztiari keiñu bat eginez…



Aste ona izan!!

Bazen behin...nire aurkezpena

Kolorea aukeratzea erreza: LARANJA da nirea. Eguzkia, udako arratsalde goxoetan Barinatxen agur esatean zeruari ematen dion kolorea.




Nor naizen azaltzea aldiz ez zait hain erreza. Emakume, ama, alaba, ahizpa, lankidea, laguna, irakasle,..

Izen desberdinak ditut ere: karmele, ama, hijamia, uke (lagunentzat), preto (etxekoentzat), ekonomist ( lankide eta ikasleentzat)....

Zeregin desberdinak eguna eta orduaren arabera: irakasle, ekonomilari, antolatzaile, garbitzaile, sukaldari-laguntzailea, txofer, sendagile, shopper-assistant, aholkulari, ....

Aulki asko eperdi bakar baterako, edo Uxue Alberdik bertsotan ondo azaltzen duenez oheratzean jausten diren mozorro guzti horiek.


Hurbilekoek diote nire ezaugarri nabarmenetarikoa dela dena ondo egin nahi dudala, hau da perfekzionista naizela. Ezaugarri hau baina, ez dakit onerako edo txarrerako esaten duten zeren gehienetan korda askatu behar dudala esaten didate jarraian.

Eta bai, onartu beharra daukat gehienetan ikusten dudala ez naizela ailegatzen jartzen ditudan aurreikuspenetara, adibidez “ama txarren” klubean urteak dira izena eman nuela.
Orain dela gutxi ere RoxaneGayren berri izan dut eta aspaldi sumatzen nuena berretsi dit:
 “ feminista txarra” naizela 

Baina...... hobe feminista txarra izatea, feminista ez izatea baino!

Horregatik nago zuekin, feminismoaz eta berdintasunaz ikasteko gero, zuekin ikasitakoa,  zabaldu ahal izateko Uribe Kostako gazteen artean.

NIRE AURKEZPENA


NIRE AURKEZPENA

Kaixo,

Maria naiz, 36 urteko Zumarragatarra. 2 urteko alaba baten ama ere banaiz.

Lanean, 0-3 urte bitarteko haurrekin dihardut. Bizitzaren etapa honetan finkatzen ditugu sustraituko ditugun jokamolde, balore, izateko erak.. Beraz, agente aktibo sentitzen naiz hezkuntza hezkidetzailea eta integratzailea helburutzat hartuz.

Gogotsu nator ikastaro honetara, azken urteetan hezkidetza, feminismoa, genero identitateak etabarri buruzko kurtso zein hitzaldietan parte hartu dut, eta bide bikaina iruditu zait eduki berriez janzten jarraitzeko. Hori dela eta, talde honetako bakoitzatik ikasteko prest nator.

Langiletzat dut nere burua, hitza betetzea gustatzen zait, baina egoskorra ere banaiz eta batzuetan  nere horretatik ateratzea kostatzen zait.

Ez dut jakin ni identifikatuko nauten kolore eta animaliak zeintzuk diren esaten, horrexegatik jolas moduan nire lankideari galdetu diot ea zerrekin lotzen nauen. Txuria, argitasuna transmitzen omen diot eta tigresa, behatzailea eta nortasun handikoa ikusten nauelako. Ala pues.

Niretzat berezia den abesti bat atxikitzen dut: Nina Simoneren "Ain´t got no, I got life¨ zehazki. 
Bizitza dugu. Gure askatasuna dugu.
Beraz, jarrai dezagun bizitza ospatzen!








NIRE AURKEZPENA

Kaixo denoi!

Patxi Iriondo naiz, 23 urteko Debarra. Lehen Hezkuntzako gradua burutu nuen, eta Gorputz Hezkuntza eta Pedagogia Terapeutiko (PT) mentzioak baita. Aurten, nire herriko ikastetxean Bidelaguna Proiektuan nabil monitore lanetan. Irakasle moduan ez dut esperientziarik, baina ikasle moduan bai, eta hezkuntzan zenbat aspektu aldatzeko daudela konturatu naiz.

Talde lana garrantzitsua iruditzen zait, gaur egun bakarrik ez garelako inora iritsiko. Honegatik, lan taldean beste pertsona batzuk ere daudenez, errespetua eskatzen dut eta inplikazioa.

Jendea kolore batekin lotzen da, baina nik ez dut inoiz egin hori, ez daukat gustukorik eta. Baina bat aukeratzekotan txuri-urdina izango zen, Errealaren koloreak.

Animaliak asko gustatzen zaizkit, eta asko eduki ditut etxean, baina orain daukatenarekin geratzen naiz, txakurra (Braco Aleman arraza).

Musikarekin jarraituz, mota guztitako musika entzun eta gustuko dut (Berritxarrak, Glaukoma, Izaro, Nogen, Mafalda, Brigade Loco, Ayax & Prok...). Baina bi abesti elkarbanatzekotan hurrengo biekin geratzen naiz.





Espero nire aurkezpena gustatu izana, eta beste bat arte.


2018/10/02


NIRE AURKEZPENA

Kaixo!! Andrea Etxarri Mendiburu naiz, 30 urte ditut eta Donostiarra naiz. Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, eta lan honetan daramatzadan 8 urteetan lehengo garaietatik ezaugarri negatibo askok dirautela ohartu naiz. Hori dela eta hezkidetzan interes handia izan dut beti , belaunaldi berriekin ere jorratu beharreko zerbait delako.

Talde-lanean pazientzia daukat, baina teknologia berriekin ez hainbeste… Kolore bat aukeratuko banu beltza aukeratuko nuke. Eta asko gustatzen zaidan abestietako bat Gatiburen “Euritan dantzan” da udako oroitzapenak ekartzen dizkidalako.  Izaroren edozein ere gustatzen zait.

Ikastaroan nire bizitza pertsonalean eta ikasgelan praktikan jartzeko hainbat gako ikasi nahiko nituzke.



                                                                  Andrea Etxarri Mendiburu