2018/11/01

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREKIN AMAITU





Genero-indarkeria ikasia dela sinesten dut, beraz desikasi daiteke. Adibide izan daiteke gure amak pairatu izan behar zituen  mesprezu legalak. Ezin zuen kontu bat bere izenean zabaldu edo ezin zuen baimenik gabe etxe bat erosi. gaur egun nik hori dena askatasun osoz egin dezaket. Gizarteak desikasi du!!!

Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

 Gogorra egunerokotasunean
                       zEnbat emakume
                     miNa
                         Eta
                     heRiotza
                        tOpatzen dutela.

                      ezInezkoa                                                   gaur eguN
                 orainDik
                       pAiratu
                 behaR izatea
                         Koldakeri hau.
                     urtE hau
                        iRaultza
                          Izan
                       dAdila!!!!


Beste aldetik, iazko sarreren artean hau aukeratu dut:
Bere estiloa gustatu zait.
Emakume asko hitzen dira urtero indarkera matxistaz…baian izurrite hau ez da naturala.
Eta testuan indarkeria matxistaren arlo bati egiten dio erreferentzia: mikromatxismo izurriteari: Ez da ikusten, ez da errez antzematen baina hor dagoen izkutuko biolentzia da…


Nere hezkuntza esparruan bi eratara lantzen dugu Genero-Indarkeria. Azaroaren 25 inguruan ikasleekin lantzen dugu. Atsedenaldi aurreko  klase orduaren azken laurdenean, maila bakoitzean, biolentzia matxista mota bat lantzen duen bideo bat ( gazteei zuzenduta) jartzen dugu eta eztabaida sortu 10 minutuz. Ideia da patiora irtetean eztabaida jarraituko duela

Lanak eman zituen azpitituluak jartzea eta 6 bideo desberdin eta ikasleentzako erakargarriak topatzea ( oraindik maila batzuetan horretan gaude) baina nahiko ondo baloratuta dago ekimena.

Protokolo bat daukagu ere ikastetxean, indarkeria matxistagatik erahila gertatzen denean emakume bat Euskal Herrian edota bortizkeri eraso gogorra gertatzen denean inguruan pankarta bat eskegitzen dugu ikastetxearen atean eta horrek elkarretaratzea egingo dugula atsedenaldian esan nahi du.

Nire ustez itxuraz bortizkeriaren aurkako diskurtsoa zabalduta dago gure ikastetxean, baina orain mikromatxismoekin amaitu behar da eta aho handiarekin esaten ditugunak ekintzekin eraman behar ditugu aurrera, hauek dira gure erronkak!!!

Amaitzeko klasiko bat. Ereserkia bihurtutako abestia.Orain dela gutxi zendutako Aretha Franklin


2018/10/31

INDARKERIA MATXISTA, GAUR EGUNGO IZURRITEA

guztIon
arteaN,
Denok
bAtera
eRomenarekin
buKatu
behaRra,
Ikusitakoa
sAlatu!!!

Morea
soineAn,
Tolosan edo
tXinan
desIkasi
ikaSitakoa,
gaiTzarekin
Amaitu!

Inguruan dauzkagun seinaleak identifikatu behar ditugu, inkesten arabera %35ak norlabaiteko indarkeria matxista jasaten badu, estadistika kontua da, gure inguruan ere gertatzen ari da!!!
Nire iritziz Hezkuntza da desikaste prozesu honen gakoa, berdintasunean hezten bagara ez dugu sekula horrelako jokamolderik ikusiko. Gizarte osoari eragiten dion gaitza da indarkeria matxista, beraz, aurre egin behar diogu.
hainbat eragilek daukate gizakiaren bizitzan eragina, horien artean familiak, eskolak, komunikabideek, erlijioek edo kulturek. Gaur egungo errealitate gordin aldatu behar dugu, zorionez jende askok jantzi ditu betaurreko moreak eta denon artean lortuko dugu!!

ZER IKUSI, HURA IKASI!
Indarkeria matxistaren gaia geroz eta gehiago lantzen dugu eskoletan. Izan ere, gaur egun, ikasleek albisteak entzuten dituzte. Nire iritziz honen inguruko argitalpen gehiago daude, kontatzearen ausardia, eta ondorioz egoerak azaldu ditzakegu ikasleen aurrean.

Aurreko edizioko “Janitsas”-en posta atsegin dut, “Cambia el cuento” bideoa txertatu duelako, eta zoragarria iruditu zaidalako ikasle horien erantzuna.

INDARKERIA MATXISTA



Iturburu
N aturalik ez duten,
D oinu desatsegina duten
A nkilosatutako
R ol eta patroi tradizionalak
K en ditzagun bada erditik!
E ta deseraiki
R ebelatu
I rribartsu
A ske

Matxismoaren
Amuak,
Tiroak,
Xuxurlak,
Ikusezin nahiz ikusgarriak,
Sekulako eta betiko
Txis-pun!
Akatu ditzagun!


Txiki-txikitatik, neska-mutilek gizarteak haingandik zer espero duen asimilatzen hasten dira ipuinek, jostailuek, telebistak nahiz inguruko helduek errepikatzen dituzten patroi-estereotipatuen bidez. Gizonengan ausardia, segurtasuna, poterea, indarra sustatzen dira. Emakumeengan, ordea, edertasuna, sentsibilitatea, zaintzarekiko ardura, xamurtasuna, babes-beharra, ahulezia... Maskulinitatea gaitasun sexualarekin eta agresibitatearekin erlazionatzen da eta feminitatea menpekotasunarekin, protekzio beharrarekin eta desio sexual ezarekin. Eta modu honetara, apurka-apurka genero-indarkeriara daramatzaten jarrerak ikasi egiten dira. Aldi berean, familia, eskola, komunikabide, erlijio eta kulturaren bidez printze urdinen maitasun erromantikoaren mitoaz elikatzen ari gara eta umeak. Horrek, potere-desoreka duten harremanei afektibo-sexualei bide ematen dielarik.

                            

Hona artikulu interesgarri bat genero estereotipoen eraikuntzari buruzkoa:

ESPINAR, Eva (2007). “Infancia y socialización estereotipos de gĆ©nero”. Padres y maestros, 326: 17-21.


Nire inguruan indarkeria sexistaren gaia geroz eta gehiago lantzen den gaia da. Gasteizeko Hezkuntza Fakultatean egiten dut lan eta berta, gure ikasgaian bederen, klaseko jardueretan estereotipo sexistak aztertzekoak integratzeako eta material hezkidetzaileak eskaini eta sustatzeko urratsak ematen ari dira. Nahiz eta oraindik dagoen asko egiteko.

Iazko post-en artean Iratirena aukeratu dut, egiten duen gaiaren tratamendu zabalagatik eta ematen bituen baliabide guztiengatik (olerkia, bideoak, etab):

2018/10/29

Zer da normala?


Argi dago sexu-genero sistema, alde batetik, ez dela naturala, ezarritakoa baizik eta, bestetik, sozializazio prozesuaren bitartez etengabe erreproduzitzen ari dela, komunikabide, instituzio eta abarren laguntzarekin. Jaio aurretik hasi eta edozein etapatan presente dugun zerbait da.

Jaio-aurretik, umearen sexu biologikoa zein den esaten digute (beti ere bi aukera soilik kontuan hartuz) eta honen arabera, bere generoa zein izango den ere jakintzat hartzen dugu. Ondoren, umearen garapena oztopatuko duten hainbat erabaki hartzen hasten gara, hala nola ze arropa erosi edo berrerabili daitekeen, gelaren apainketa nolakoa izango den edota ze izen jarriko diogun. Eta hemendik aurrera, umearen bizitza baldintzatuta egongo da… Neska bada, arrosa gustatuko zaio, panpinekin jolastuko da, ahula eta hauskorra izango da, mutilak gustatuko zaizkio, depilatu eta makillatu egin beharko da, bere bizitzako helburu nagusia ezkontzea eta ama izatea izango da, eta ingurukoen zaintzaz arduratuko da, beste hainbat gauzaren artean…


Eta sexu-genero sistema zapaltzaile hau zalantzan jartzen dugunok, ez dugu batere errez izango. Jostailuak, arropa, e.a. erostera goazenean, “neska ala mutila” dikotomiaren artean aukeratzera behartzen gaituzte. Hona hemen, gaiari lotutako Miren Amurizaren artikulu bikain bat.

Guzti honen harira, orain dela egun gutxiko artikulu batek honela zioen: “Generoa genitalek zehazten duten kondizio biologikotzat xedatzeko asmoa agertu du Trumpen Gobernuak”. Argi dago, okerrera goazela… Izan ere, askotan atzerapen hauek gure lurraldetik kanpo gertatzen direla pentsatzen dugu, baina artikuluan aipatzen den moduan, “itsasoz bestaldera salto egin beharrik barik, gurean ere baditugu genero arau bitarra indartzera datozen arauak. “Erregistro zibilari aholkuak” emateko helburua duen Euskaltzaindiaren izendegia kasu.”. Bai horixe, “Gurasoennahia Euskaltzaindiaren menpe” erreportaian azaltzen denez, Euskaltzaindiak 2001etik aurrera, sexuaren araberako bereizketa finkatu du izenetan, ordu arteko anbiguotasunak ezabatuz.

Beraz, sexuaren arabera umearen izena normala izango da edo ez da izango… Baina, zer da normala? Hori da azken urteotan nire buruari etengabe egin diodan galdera…


Egungo sexu-genero sisteman, heteroaraua da normalena, galdetu gabe jakintzat emango dena… Adibidez, norbait ezagutzen dugunean “bikotea” hitza erabili beharrean “mutila” edo “neska-laguna” duen galdetzen diogu bere sexuaren arabera. Zergatik? Ohituta gaudelako…  Baina ohiturak, beste gauza askoren artean, zalantzan jarri behar ditugu. Honen harira, Coral Herrerak dioen “mundua den bezalakoa da eta guk egokitu behar dugu bertara, ez alderantziz.” esaldiarekin ez nago oso ados. Izan ere, kultura EGITEN sortzen da… Ezin dugu bere horretan utzi… Guri dagokigu hurrengo belaunaldiek hezkuntza hezkidetzaile bat izatea, erreferente bihurtu behar gara, eredu izan behar gara. Eta, horretarako, genero ikuspegia gure bizitzan txertatu behar dugu. Etengabeko lana da.

Egia da ere, hau guztia eremu hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean …) lantzeko oztopoak baditugula. Izan ere, jendartearen instituzio ezberdinek (komunikabideek, e.a.) eredu dikotomikoa erreproduzitzen dute. Eta askotan, ezjakintasuna eta honek sortzen duen beldurra dira oztoporik nagusiena.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, F!ONAK idatzitakoa aukeratuko nuke, ematen dituen adibide askoren artean, komunetan gertatzen dena aipatzen duelako eta, bereziki, bere hurbileko lagun batekin izandako esperientzia kontatzen duelako. Izan ere, nire inguruan sexu-genero sistema konbentzionaletik kanpo dauden ereduak faltan botatzen ditut.

Ikasleekin gai hau lantzeko erabili daitezkeen baliabideen artean, aniztasun ereduak ematen dituztenak aukeratzen saiatuko nintzateke, istorio ezberdinak biltzen dituzten ipuin, pelikula, liburu, e.a. Gainera, oso interesgarria ikusten dut egungo sexu-genero sistematik kanpo dauden pertsonekin elkarrizketak antolatzea. Hona hemen adibide batzuk:



  
Azkenik, kontatzeko daukagun guztia ezin dugulako blogeko sarrera batean sartu, gaiari lotuta eta interesgarriak iruditzen zaizkidan lotura edota gomendio batzuk uzten dizkizuet.
Ondo izan!


SEXU-GENERO SISTEMATIK IRTEN NAHIAN




Sexu-genero estereotipoak  une oro agertzen dira gure egunerokotasunean.  Gure janzteko, orrazteko eta mugitzeko era besterik ez dugu behatu behar.  Burutik pasatzen zaizkigun pentsamendu eta hitz egiteko era estereotipoz  beteta dago ere. Arreta jarriz gero etengabe daude hor. 

Estereotipoak kategoria sinbolikoak dira eta errealitatea ezagutzen laguntzen digute. Lortu behar dugu, beraz, beste kategoria berri batzuk sortzea, errealitatea ezagutzen laguntzen digutenak eta aldi berean dikotomiak sortzen ez dituztenak. Umeak txiki-txikiak direnetik dikotomia horietaz gain beste aukera batzuk eman behar dizkiegu, abanikoa zabaldu.

Horrela  maskulino - femenino salikapena, menpekotasuna, hierarkizazioa eta osagarritasunarekin apurtzea lortu genezake.

Nire inguruan, maskulinoa eta femeninoaren inguruko banaketa horretan, gorputz hezkuntzako arloan beti lotu izan dira hainbat jarduera  emakumeekin (dantza, soka-salto, e.a) eta beste batzuk gizonekin (boxeoa, kasu). Nik soka-salto bikoitza ezagutu nuenetik “fan” bihurtu naiz eta askotan landu izan dut ikasleekin. Gehienetan  guztientzat oso jarduera erakargarria bihurtzen da  eta erresistentzia, erritmoa eta koordinazioa lantzeaz gain estereotipo bat apurtzen da: soka-salto neskeentzako delakoa. 


Aurreko edizioetako ikaskideek egindako postetan trasteatzen ibili eta gero Maiteren  posta gomendatzen dizuet.  Maitek oso ekarpen interesgarriak egiteaz gain,  “zu zer zara, neska edo mutila” bideoa  jarri zuen.  Gai honetan buru-belarri sartuta egon arren bideo hori ikusteak  sekulako astindua eman dit. Buala!!



Gai hau lantzeko hainbat baliabide aurkitu ditut.  

Ipuinen artean “la mitad de juan” ezagutu dut. 

Eta binarismoa alde batera uzteko beharra helduen artean zabaltzeko Amelia Barquinen artikulu hau gomedatzen dizuet.  Binarismoaren eredua, ura!


Eta familiei esku bat botatzeko hemen dugu "desprincesamientoaktiboko" bloga. Bertan, sexu-generotik at dauden hainbat pelikula proposatzen dute. 

 Oztopoak gaindituz

Nire ustez  oztoporik haundiena  gizartea bera  da. Gure ikasleak gizarte honetan sozializatu dira eta eraiki-deseraiki prozesua egiteko haiek errealitatea estrukturatzeko erabili dituzten kategoria guzti horiek apurtu behar ditugu.  Gu gizartekide bezala, lehenengo gureak apurtu behar ditugu. 
Ez da erraza!

Gizartearen  gehiengo batek jasotzen du estereotipoz betetako publizitatea, Miriam Morenok  bere hitzaldian oso ondo azaltzen duen bezala. Publizitateak  eta hedabideek asko zaindu beharko lukete  hizkuntza eta irudiak.

Familiak gizarte honetan bertan kokatzen dira eta oso “militanteak” izan behar dira sexu-genero estereotipoak ez garatzeko.  Ni  neu,ama bezala, gaiarekin sensibilizatua egonda, zaila iruditzen zait. Hala ere, gero eta persona gehiago betaurreko moreak  ditugu jantzita, beraz, bide onean goaz.

GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN



Sexu-generoaren eragina jaio aurretik datorrela esan genezake, eraikuntza kulturalak horrexale markatzen digu, neska edo mutil ez dago beste aukerarik. Eta, zure genitalen arabera motxila konkretu batekin irteten gara sabeletik, hau da, txikitatik betebehar zehatz batzuekin. Estereotipo hauen erruz tokatutako betebeharrak zuzenki bete ezean oztopo ugari topatuko dituzu, ez dago tokirik bi multzo horietatik irteten denarentzako. 

Nire inguruan denetik topa dezaket, genero sistemaren inguruan hausnartu duen jendea eta lanketa pertsonala egin eta egiten ari dena guzti hau suntsitzeko asmotan eta beste jende bat oraindik hausnarketara iristeko urrun dagoena. 

Sexu-generoaren inguruko hiru adibide:

1.- Nire 5 urteko hilobak onartua du genitalek ez dutela generoa markatzen horrela azaldu zaiolako etxean. 

2.- Aldi berean, genero sistema alde guztietan horren markatua dugunez gure gizartean neska eta mutilak desberdintzen ditu itxuraren arabera (gona, ile luzea, gustoko jolasak...).

3.- 4.mailan lanean egon nintzenean gelakideak erabat banaduan zeuden bi taldeetan, neska/mutil, ikaskideen arteko liskar asko generoari lotuak zeuden.


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postetatik honako honako hau gomendatuko dut.
Informazio interesgarria lantzen duelako eta datu garrantzitsuak aipatzen dituelako.

Genero sistemaren inguruko lanketa egiterako ordun oztopo ugari daudela esango nuke. Esteriotipotatik at hezteko une oro hausnartzen, aztertzen eta gauza berriak topatzen ibiltzea beharrezkoa delako. Nekagarria dela suertatzen dela batzuetan esango nuke, haurrei puzzle bat eskaintzeko ere ez delako erraza generoari loturik gabeko bat topatzea. Hala ere, esan beharra dago geroz eta aukera gehiago dagoela eta pixkanaka material gehiago dagoela haurrentzako gauzak eta ez mutil eta neskentzako gauza, baina lan handia dago oraindik. 


Resultado de imagen de juguetes sexistas ejemplos






Resultado de imagen de puzzles de princesas disney

                              Resultado de imagen de puzzles patrulla canina









Esan bezaka pixkanaka material gehiago dago ikasleekin gai hau lantzeko, hemen nire steilasek eginiko unitate didaktikoa eta generoa zuzen zuzeneak lantzen duten bi bidio.

https://steilas.eus/files/2018/05/STEILAS-IRAULTZEKO-PREST.pdf